UDAL coronavirus

Iruñeko Udala. Baimen ordaindu berreskuragarria: plantillarentzako inposizioa eta kontziliazio-eskubidearen aurkako erasoa

Ayto de Pamplona 2020/04/06

Joan den martxoaren 16an, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, Udaleko zerbitzu publikoen jarraipena bermatzeko neurriak hartu ziren, COVID-19ak eragindako alarma-egoera deklaratu ondoren. Hartu ziren neurrien artean, lanpostuan modu presentzialean egon beharra bertan behera uztea zegoen, kasu batzuetarako, eta horietako bat zen 14 urtetik beherako adingabeak edo mendeko pertsonak beren ardurapean zituzten pertsonena. Neurri hori ikastetxeak eta egoitzak ixteak eragin zuen; izan ere, adingabeak eta mendeko pertsonak etxean egotera behartuak izan ziren, eta, ondorioz, haiek zaindu eta artatu beharra zegoen. Horretarako ezarri ziren baimen horiek.

Ondoren, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez, baimen ordaindu berreskuragarri bat arautu zen funtsezko zerbitzuak ematen ez dituzten besteren konturako langileentzat, COVID-19aren aurkako borrokaren testuinguruan herritarren mugikortasuna murrizteko. Baina 10/2020 Errege Lege Dekretua lan-arloko arautzat jotzen da, eta haren aplikazio-eremuan ez dira sartzen Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak eta lan-kontratudunak, ez eta kontratatutako langileak ere, ez administrazio-araubidekoak, ez lan-araubidekoak.
Hala interpretatu dute bai Enplegu Publikoa Koordinatzeko Batzordeko presidenteak, bai Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, eta adierazi dute indarrean jarraitzen dutela beren zerbitzuak antolatzeko emandako ebazpenek; besteak beste, beren ardurapean adingabeak edo mendeko adinekoak izanik, ikastetxeak edo egoitzak ixtearen ondorioz etxean gelditu beharra duten langileentzako baimenak. Izan ere, ustekabeko egoera hori betebehar saihetsezintzat hartu zen.

Bada, Iruñeko Udalean ez dute horrela ulertu, eta martxoaren 31ko Alkatetzaren ebazpen bat argitaratu dute non baimen ordaindua eta berreskuragarria ezartzen baitute "Lan-prestazioa etetea dakarren egoera juridikoren batean egon gabe, modu presentzialean edo urrutitik lanean jarraitu behar ez dutenentzat". Horrek esan nahi du Udalak ezarritako funtsezko zerbitzuetakoak ez diren edo telematikoki lan egin ezin duten langileek etxean egon beharko dutela, eta, ondoren, aldi horri dagozkion lanorduak itzuli beharko dituztela, etxean gelditzea gure apeta balitz bezala, edo oporretan joateko baimena eskatu izan bagenu bezala. Baina Udala haratago doa oraindik, eta apirilaren 1ean argitaratutako jarraibide osagarri batzuetan zehazten du adingabeak edo mendeko ahaideak zaintzeko emandako baimenak "gaindituta" geratzen direla baimen ordaindu berreskuragarri berri horiekin. Hau da, adingabeen edo mendeko ahaideen zaintzagatiko baimen baten ordez, pertsona horiek etxean zaindu beharragatik sortzen dena, baimen ordaindu berreskuragarri bat ematen dute, pertsonen mugikortasuna murriztea helburu duena. Hori hainbat familiaren aurkako zuzeneko eraso bat da, laguntza gehien behar dutenen zaintza antolatzeko asmoz egiten ari diren neurrigabeko ahaleginaren kontrako eraso bat.

Gure ustez, Iruñeko Udala Administrazio Publikoetako langileen baimenei buruzko araudian agertzen ez den baimen bat ezartzen ari zaie langileei (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen oporren, lizentzien eta baimenen erregelamendua arautzen duena). Beraz, zalantzan jartzen dugu neurri horren legezkotasuna. Gure iritziz, araudiaren aurkakoa da, erabat desegokia eta bidegabea, eta, are gehiago, kasu batzuetan ‒esate baterako, seme-alaba adingabeak edo mendeko ahaideak zaintzen dituzten pertsonen kasuan ‒, guztiz gaitzesgarria da. Langile horiek ez diote lanari utzi; aitzitik, zeregin batzuk aldatu egin dituzte, eta beren gain hartu dituzten beste zeregin horiek funtsezko zerbitzuen zereginak bezain funtsezkoak dira. Jasaten ari garen salbuespenezko egoera dela eta, bertan behera utzi dituzte Udalean dituzten lanpostuetako eginkizunak, horien ordez, adingabeak eta mendekoak zaintzeko eta hezteko eginkizunak betetzeko. Eta orain Iruñeko Udalak esaten die, gainera, alarma-egoera hau bukatzen denean, lan orduak itzuli behar dizkiotela.

LAB sindikatutik adierazi nahi dugu ez gaudela batere ados baimen ordaindu berreskuragarri horren aplikazioarekin, eta gure esku dauden bitarteko guztiak erabiliko ditugula baimen hori ezar ez dadin.

 

Ayto de Pamplona. El permiso retribuido recuperable, imposición a la plantilla y ataque al derecho de conciliación

Ayto de Pamplona 2020/04/06

El pasado 16 de marzo, por resolución de Alcaldía, se adoptaron medidas para garantizar la continuidad de los servicios públicos del Ayuntamiento tras la declaración del estado de alarma debida al COVID-19. Entre las medidas que se adoptaron estaba la suspensión de la obligación de la permanencia presencial en el puesto de trabajo en determinados supuestos, uno de los cuales era la de las personas que tuvieran a su cargo menores de 14 años o personas dependientes. Tal medida venía motivada por el cierre de colegios y residencias que obligaba a menores y personas dependientes a permanecer en sus casas y, por consiguiente, conllevaba la necesidad de cuidarlas y atenderlas, para lo cual se establecieron estos permisos.

Posteriormente, por Real Decreto Ley 10/2020 de 29 de marzo, se reguló un permiso retribuido recuperable para las personas trabajadoras por cuenta ajena que no presten servicios esenciales, con el fin de reducir la movilidad de la población en el contexto de la lucha contra el COVID-19. Pero el mencionado Real Decreto Ley 10/2020 se considera que es una norma de carácter laboral, que no incluye en su ámbito de aplicación al personal funcionario ni al laboral al servicio de la administración, así como tampoco al personal contratado, ya lo sea en régimen administrativo o laboral. Así lo han interpretado tanto el Presidente de la Comisión de Coordinación del Empleo Público como la Dirección General de Función Pública de Gobierno de Navarra, que ha declarado que siguen plenamente vigentes las resoluciones dictadas para la organización de sus servicios, entre ellas la que se refiere al permiso de permanencia en su domicilio para el personal que tenga a su cargo menores o mayores dependientes y se vea afectado por el cierre de los centros educativos o de mayores, situación a la que se da la consideración de deber inexcusable

Pues bien, en el Ayuntamiento de Iruña no lo han debido de entender así y han publicado una Resolución de Alcaldía de 31 marzo estableciendo dicho permiso retribuido y recuperable para quienes “no encontrándose en ninguna situación jurídica que comporte la suspensión de la prestación laboral, no deban continuar trabajando de manera presencial o a distancia”. Esto quiere decir que el personal que no forme parte de los servicios esenciales establecidos por el Ayuntamiento o no pueda trabajar telemáticamente, se verá obligado a permanecer en casa y a devolver posteriormente las horas laborales correspondientes a este periodo, como si estuviéramos en casa por voluntad propia o hubiésemos pedido un permiso para irnos de vacaciones. Pero el Ayuntamiento va más allá, y en unas instrucciones complementarias publicadas el 1 de abril determina que los permisos concedidos para cuidado de menores o familiares dependientes quedan “superados” por estos nuevos permisos retribuidos recuperables. Es decir, sustituyen un permiso por cuidado de menores o familiares dependientes motivado por la necesidad de atender a esas personas en sus hogares, por un permiso retribuido recuperable que tiene como finalidad reducir la movilidad de las personas, en lo que supone un ataque directo a los esfuerzos que las familias están haciendo por organizar los cuidados de los que más los necesitan.

Consideramos que el ayuntamiento está imponiendo a su personal un permiso no recogido dentro de la normativa que regula los permisos del personal de las AAPP, esto es, el Decreto Foral 11/2009 de 9 de febrero, por el que se regula el Reglamento de vacaciones, licencias y permisos del personal funcionario de las AAPP de Navarra, por lo que ponemos en entredicho la legalidad de dicha medida. Lo consideramos, además de posiblemente contrario a la normativa, totalmente desacertado e injusto, e incluso en algunos casos, como en el de las personas que están en sus casas al cuidado de hijos/as menores o familiares dependientes, totalmente reprobable. Este personal no ha dejado de trabajar, sino que han cambiado unas tareas por otras tan esenciales como las de los propios servicios esenciales. Ha dejado de realizar, debido a la situación excepcional que estamos padeciendo, las funciones de sus puestos en el Ayuntamiento para desempeñar las funciones de cuidado y educación de menores y dependientes. Y ahora el Ayuntamiento de Iruña les dice que, además, cuando finalice este periodo, le tienen que devolver horas laborales.

Desde el sindicato LAB queremos mostrar nuestro rotundo desacuerdo con la aplicación del permiso retribuido recuperable y nuestra firme intención de oponernos a su imposición por todos los medios a nuestro alcance.