UDAL teletrabajo

Zer gertatzen ari da telelanarekin?

Iruñeko Udala 2020/07/02

Berriro ere, Udalak nahasmena eta ezinegona sortu ditu hartu duen neurri bat dela kausa; oraingoan, telelana izan da egoera horren eragilea. Izan ere, irizpide orokor gisa, Udalak ezarri du langile guztiak aurrez aurreko lanera itzultzea, baina, aldi berean, alor bakoitzaren esku utzi du horri buruzko azken erabakia hartzea, eta horrek egoera ulertezinak eta arbitrariotasun-sentsazioa sortu ditu.

Alarma-egoera hasi zenetik ohikoa den bezala, Iruñeko Udala beste administrazioen jarduera-ildotik aldendu da, orain telelanaren gaiarekin. Aurkari politikoek gobernatutako beste erakundeetatik aldendu nahi izate horrek ez du ekarri, bistan da, eskubide gehiago edo erraztasun gehiago. Aitzitik hainbat neurri murritzago eta arbitrariotasun handiarekin interpretatu eta aplikatu ditu, langileen eskubideen kalterako.

Gainerako administrazioetan, Estatukoan zein forukoan, joera izan da telelanaren sistemari lehentasuna ematea, "Normaltasun berrian" beharrezkoak ez diren joan-etorriak eta kontaktuak saihesteko. Ez dezagun ahaztu oraingo egoerak ez duela esan nahi, inolaz ere, duela hilabete batzuetatik pairatzen ari garen kutsatze-arriskua desagertu denik, ez eta alarma-egoeraren ondorio asko gainditu direnik ere. Testuinguru honetan, hauek dira beste administrazio batzuek hartutako neurriak:

-Estatuko Administrazio Orokorrean zenbait neurri adostu dira lan presentziala eta ez-presentziala bateragarri egiteko, eta, beraz, bertako langileek astean egun batean telelana egiteko eskubidea izango dute, gutxienez, eta, zaindu beharreko adingabeak edo mendeko pertsonak badituzte, edo arrisku-patologiak badituzte, gehienez ere lau egunekoa. Eta hori telelana arautzen ez den bitartean (uztailaren 1ean hasiko dira horren gainean negoziatzen).

-Foru Komunitateko Administrazioan adostu da gutxienez irailera arte luzatzea 59/2020 Foru Aginduaren indarraldia, aurrez aurreko lanera itzultzea arautzen duena eta, besteak beste, telelana lehenestea jasotzen duena kaltebera gisa definitutako kolektiboentzat, bai eta beren kargura 14 urtetik beherakoak edo mendekotasuna edo desgaitasuna duten adinekoak dituztenentzat ere.

Iruñeko Udalak, nahiz eta bere langileek betetzen dituzten funtzioetako asko modu ez-presentzialean egin daitezkeen normaltasun osoz, erabaki du ia langile guztiak aurrez aurreko lanera itzultzea, eta telelanerako hainbat eskaera ukatu ditu. Dena dela, hori ez da modu uniformean gertatu; izan ere, alorren esku utzi da azken erabakia hartzea, eta horrek desberdintasunak sortzen ditu, eta, kasu askotan, haserrea eta bidegabekeria- eta arbitrariotasun-sentsazioa.

Udalak entzungor egiten die sindikatuei, oposizio politikoari eta langileek beraiek zuzenean egindako eskaerei, eta erabaki horrekin pikutara bidali du hilabete hauetan guztietan Udalak berak egin duen ahalegin handia (esate baterako, behar ziren baimenak emanez), bai langileek egin duten ahalegina ere, lan egiteko sistema berrira oso azkar egokitu baitira. Horri dagokionez, azpimarrratu beharra dago inplikatutako alderdi guztiek oso balorazio positiboa egin dutela telelanaren ezarpenaren emaitzei buruz.

Jakitun gara langileentzako telelan-plan bat ezin dela egun batetik bestera prestatu, baina hori landu bitartean, arauak malgutasunez eta objektibotasunez aplikatu beharko lirateke, kalitatezko zerbitzua mantenduz eta langileei beren familia- eta lan-bizitza uztartzeko eta antolatzeko modurik onena eskainiz. 

¿Qué está pasando con el teletrabajo?

Ayuntamiento de Pamplona-Iruña 02/07/2020

Nuevamente el Ayuntamiento crea desconcierto y malestar con una medida, esta vez sobre el teletrabajo, que ha establecido como criterio general la vuelta al trabajo presencial de toda la plantilla, pero al mismo tiempo ha dejado en manos de cada área la decisión última al respecto, lo que ha generado situaciones incomprensibles y sensación de arbitrariedad.

Como viene siendo habitual desde el inicio del estado de alarma, el Ayuntamiento de Iruña ha vuelto a desvincularse de la línea de actuación del resto de administraciones, ahora con el tema del teletrabajo. Ese alejamiento de otras instituciones gobernadas, como no podía ser de otra manera, por fuerzas políticas rivales no se ha traducido en más derechos o más facilidades, sino en interpretaciones y aplicaciones de distintas medidas de un modo más restrictivo y más arbitrario con los derechos de su personal.

En el resto de administraciones, tanto la estatal como la foral, la tendencia es dar prioridad al sistema de teletrabajo, evitando así desplazamientos y contactos innecesarios en una situación de “nueva normalidad” que en ningún caso supone la superación del peligro al contagio que venimos padeciendo desde hace meses ni de muchas de las consecuencias del estado de alarma:

- En la Administración General del Estado se han acordado una serie de medidas para compatibilizar el trabajo presencial y el no presencial, por lo que su personal tendrá derecho a teletrabajar al menos un día por semana y, si tienen menores o personas dependientes a las que cuidar, o presentan patologías de riesgo por el contacto con el COVID, hasta cuatro. Y esto en tanto en cuanto no se regule el teletrabajo, lo que comenzarán a negociar el 1 de julio.

- En la Administración de la Comunidad Foral se ha acordado prorrogar, al menos hasta septiembre, la vigencia de la OF 59/2020 que regula la reincorporación al trabajo presencial y que, entre otras medidas, recoge la priorización del teletrabajo para los colectivos definidos como vulnerables, así como para quienes tengan a su cargo menores de 14 años o mayores dependientes o con discapacidad.

El Ayuntamiento de Iruña, a pesar de que muchas de las funciones desarrolladas por su personal se pueden realizar con total normalidad de manera no presencial, ha establecido la reincorporación al trabajo presencial de prácticamente toda su plantilla y ha denegado solicitudes de teletrabajo. Esto no ha sucedido de manera uniforme porque se ha dejado en manos de las diferentes áreas la adopción de la decisión, lo que está generando desigualdades y, en muchos casos, indignación y sensación de agravio y arbitrariedad.

El Ayuntamiento hace oídos sordos a la parte sindical, a la oposición política y a solicitudes directamente realizadas por el propio personal y deja caer en saco roto el gran esfuerzo realizado durante estos meses tanto por el propio Ayuntamiento, con la concesión de las licencias necesarias, como por el personal que se ha adaptado a este sistema con gran rapidez y con un resultado que ha sido valorados muy positivamente por todas las partes implicadas.

 Es cierto que no se puede preparar un plan de teletrabajo para la plantilla de un día para otro, pero mientras se trabaja en ello la norma debería ser actuar con flexibilidad, objetividad y mirando tanto por el mantenimiento de un servicio de calidad como por facilitar a las personas la mejor manera de combinar y organizar su vida familiar y laboral.