UDAL zerbitzuak

Udalak. Ordaindutako baimen berreskuragarriari buruz

Tokiantoki 2020/04/08

Espainiako Gobernuak funtsezkoak ez diren jarduera guztiak geldiarazteko agindua eman zuenetik, egiaztatu ahal izan dugu nola planteatzen den zenbait toki-administraziotan "baimen ordaindu berreskuragarria" deritzona aplikatzea.

Baimen ordaindurik batere ez duen figura da, eta gure lan-egutegiak malgutzea besterik ez dena ezkutatu nahi du. Ez du langile klaseak ordaindu behar pertsonak, euskal jendartea, bere lehentasunen erdigunean jartzen ez dituen sistema ekonomiko batek eragindako krisia.

Gure zerbitzu publikoak eraistearen kontura irabaziak pribatizatzen hamarkadak daramatzatenek errezeta oso zaharra aplikatu nahi dute orain: galeren sozializazioa. Desegite horien ondorio sanitario, sozial eta laboralak jasaten ari gara. Ez zaigu bidezkoa iruditzen.

Ez diezagutela elkartasunaz hitz egin, murrizketak zuritzen jarraitzeko. Gure lan-jarduera udaletan eta aldundietan garatzen dugunok oso argi daukagu hori gaur egun bezain une gogorrean: zerbitzu publikoen alde egiten dugu, funtsezko zerbitzu komunitarioak indartzearen alde, subiranotasun-adierazpen gisa babes-sistema bat eraikitzearen alde.

Eta gainera, ikuspuntu juridiko batetik, oso argi daukagu 10/2020 Errege Lege Dekretuak ez dituela bere aplikazio-eremuan sartzen funtzionarioak eta Administrazioaren zerbitzura dauden lan-kontratuko langileak. Dekretuak ez du inoiz Administrazio Publikoa aipatzen. Administrazioen jarduna funtsezko zerbitzuen funtzionamenduari eusteko jarraibideak eta ebazpenak ematera mugatzen da.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Espainiako Ministerioko Enplegu Publikoa Koordinatzeko Batzordeak berak aspektu hori berresten du, eta hori adierazten dute, halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak (argi eta garbi) eta gure herriko hainbat udaletako zerbitzu juridikoek.

Delako «Ordaindutako baimen berreskuragarria» ez aplikatzea defendatuko dugu, eta nahitaezko betebeharragatiko baimenaren alde egingo dugu, telelana egingarria ez denerako.



LABen ustez, udal eta foru administrazioaren esparruan ez da aplikagarria "ordaindutako baimen berreskuragarria", kontuan hartuta Errege Lege Dekretuaren helburua beteta egongo litzatekeela (mugimenduak mugatzea eta mugikortasuna murriztea), telelana orokorrean ezarriz eta, aurrekoa ezinezkoa den kasuetan, nahitaezko betebeharragatiko baimena aplikatuz.

Beraz, "Ordaindutako baimen berreskuragarria" ez aplikatzea defendatuko dugu, eta nahitaezko betebeharragatiko baimenaren alde egingo dugu, telelana egingarria ez denerako.

Hori guztia aldarrikatuko dugu, lantokiz lantoki, negoziazio kolektiboaren bidez, eta banakako erreklamazioak sustatuz, beharrezkoa denean.

Ayuntamientos. Sobre el permiso retribuido recuperable

Tokiantoki 2020/04/08

A partir de que se decretara por parte del Gobierno de España la paralización de todas aquellas actividades no esenciales, hemos podido comprobar cómo se viene planteando en diversas administraciones locales la aplicación del mal llamado "permiso retribuido recuperable".

Se trata de una figura que no tiene nada de permiso retribuido y que pretende camuflar lo que no deja de ser una flexibilización de nuestros calendarios laborales. No debe ser la clase trabajadora la que pague una crisis provocada por un sistema económico que no coloca a las personas, a la sociedad vasca, en el centro de sus prioridades.

Quienes llevan décadas privatizando beneficios a costa de desmantelar nuestros servicios públicos, pretenden aplicar ahora una receta muy vieja: la socialización de las pérdidas. Estamos sufriendo las consecuencias sanitarias, sociales y laborales de dichos desmantelamientos. No nos parece justo. Que no nos hablen de solidaridad, para seguir justificando recortes.

Quienes desarrollamos nuestra actividad laboral en ayuntamientos y diputaciones lo tenemos muy claro en un momento tan duro como el actual: apostamos por una defensa incondicional de los servicios públicos por y para nuestra sociedad, por reforzar servicios comunitarios esenciales, por construir un sistema de protección como expresión de soberanía.

Y además, desde un punto de vista jurídico, tenemos muy claro que el Real Decreto-ley 10/2020 no incluye en su ámbito de aplicación al personal funcionario ni al personal laboral al servicio de la Administración. El decreto en ningún momento hace mención a la Administración Pública. La actuación de las administraciones queda limitada a dictar las instrucciones y resoluciones para mantener el funcionamiento de los servicios esenciales.

La propia Comisión de Coordinación del Empleo Público del Ministerio español de Política Territorial y Función Pública corrobora este extremo; algo que ya vienen manifestando, a su vez, la Administración de la Comunidad Foral de Nafarroa (con total claridad) y los servicios jurídicos de diversos ayuntamientos de nuestro país.

Defenderemos la no aplicación del llamado «permiso retribuido recuperable» y apostaremos por el permiso por deber inexcusable, para cuando no sea factible el teletrabajo.



Desde LAB, entendemos que en el ámbito de la administración municipal y foral no resulta aplicable el “permiso retribuido recuperable”, teniendo en cuenta que la finalidad del Real Decreto-Ley estaría cumplida (limitación de movimientos y reducción de la movilidad) mediante la implantación generalizada del teletrabajo y la aplicación, en los supuestos en que lo anterior no resulte posible, del permiso por deber inexcusable.

Por lo tanto, defenderemos la no aplicación del “permiso retribuido recuperable” y apostaremos por el permiso por deber inexcusable, para cuando no sea factible el teletrabajo.

Vamos a reivindicar todo esto en cada centro de trabajo, a través de la negociación colectiva, y promoviendo reclamaciones individuales, allí donde sea necesario.