UDAL teletrabajo

Nahitaezko betebeharragatiko baimena ez dago mugikortasun-irizpideek baldintzatuta

Iruñeko Udala 2020/04/16

Nahitaezko betebeharragatik baimena duten pertsonak telelana egitera behartuz, Iruñeko Udala langileen eskubideak murrizten ari da, justifikaziorik gabe.

Apirilaren 10ean Alkatetzaren ebazpen bat onartu zen, eta bertan, beste neurri batzuen artean, udal langileei nahitaezko betebeharragatiko baimenak emateko irizpide berriak jasotzen dira. Lehenengoa da baimen horiek ezin izango direla erabili, baldin eta eskatzaileek telelana egin badezakete, baimenaren arrazoia eta urrutiko lana bateragarriak direla uste baita.

Jarduneko alkate andrea, ez dira bateragarriak eta, gainera, bi neurri horien oinarrizko argudioek ez dute zerikusirik elkarren artean. LABek lehenago ere azaldu du hori, eta berriz adierazi beharrean gaude: nahitaezko betebeharragatiko baimenaren arrazoia da zaintza eta arreta egokiak eman behar zaizkiela mendekotasuna duten adingabeei eta senideei, izan ere, oraintsu arte zaintza eta arreta beste zerbitzu publiko batzuk ematen ari ziren eta orain familien esku dago; telelanaren arrazoia, berriz, mugikortasuna mugatzeko eta kutsatzea saihesteko betebeharra da. Beraz, EZ DUTE ZERIKUSIRIK batak bestearekin.

11/2009 Foru Dekretuak, administrazio publikoetako langileentzako baimenak arautzen dituenak, 28. artikuluan ezartzen ditu nahitaezko betebeharragatiko baimenak, besteak beste, familia eta lana bateragarri egitearekin zerikusia duten betebeharretarako. Baimena ematen da justifikatzen duten egoera bat gertatzen denean eta, jakina, ez du baldintzatzen eskatzaileak urrutiko lana egiteko edo ez egiteko duen aukerak; hori eskatzen aritu da oraindaino Udala. Beraz, baimenak emateko irizpide murriztaileak erabiliz, langileei eskubideak murrizten ari zaie, justifikaziorik gabe.

Irizpide berri horien alderdi juridikoa alde batera utzita, ezin ditugu ahaztu horiek eragiten ari diren ondorio praktiko larriak. Beren ardurapean adingabeak eta senideak dituzten pertsonak telelana egitera behartuz, zereginak bikoiztera behartzen dira: alde batetik, lanpostuari dagozkionak eta, bestetik, orain arte zerbitzu publikoetako beste kolektibo profesional batzuek egiten zituztenak, hau da, irakasleak eta zaintzaileak. Hala ere, kezkagarriena da, gure ustez, bi lanak aldi berean egin behar izateak zenbaitetan eragin dezakeela mendekotasuna duten pertsonen arreta eta zaintza egokiak ez izatea. Zereginak bikoizte horrek estres- eta antsietate-egoerak eragiten ditu plantillan, familian eta, bereziki, adingabeetan.

Are gehiago, zaintzak eta telelana uztartu behar izateak etxeko istripuak areagotzea eragin dezake, dagoeneko gertatu da, gure ardurapeko adingabeen artean. Gure galdera: Udala izango al da bere erabakien ondorioz gerta litezkeen ezbeharren erantzule? Agerian dago berak sortu dituela istripuak gertatzeko baldintzak.

Ez gaitezen engaina; telelana eta beste pertsona batzuk zaintzea ez dira bateragarriak, eta Iruñeko Udalak ez gaitu behartu behar biak batera egitera. Dirudienez, gogorarazi behar diogu ez gaudela oporretan, derrigorrezko konfinamendu batean baizik; egoera zail hau maila pertsonalean kudeatzeaz gain, gure seme-alaba adingabeena ere kudeatu behar dugula, ohikoa baino askoz ere arreta, maitasun eta zaintza handiagoa eskatzen baitute. Gogorarazi behar diogu, gainera, bi interes desberdinek talka egiten dutenean, pertsonen ongizatea eta segurtasuna alde batetik eta lan-interesa bestetik, LAB sindikatuak oso argi duela horietatik zein lehenetsi behar den. Badirudi Iruñeko Udalak ere...

El permiso por deber inexcusable no está condicionado por criterios de movilidad

Ayto de Pamplona 2020/04/16

Obligando a teletrabajar a quienes tienen concedido un permiso por deber inexcusable, el Consistorio iruindarra está restringiendo injustificadamente la esfera de derechos a su personal.

El pasado 10 de abril se aprobó una Resolución de Alcaldía que recoge, entre otras medidas, nuevos criterios otorgar permisos por deber inexcusable al personal municipal. El primero de ellos es que no cabrán dichos permisos en el caso de que las personas solicitantes puedan realizar teletrabajo, dado que se presumen compatibles el motivo del permiso con el trabajo a distancia.

Señora Alcaldesa en funciones, no es sólo que no sean compatibles, sino que no tienen nada que ver los motivos que fundamentan ambas medidas. Desde el sindicato LAB ya lo hemos expuesto anteriormente, y aquí nos vemos en la obligación de reiterarlo una vez más: el motivo del permiso por deber inexcusable se basa en la necesidad de prestar cuidados y atención adecuadas a menores y familiares dependientes, cuidados y atención que hasta ahora prestaban otros servicios públicos y que ahora recae en manos de las familias. El teletrabajo, en cambio, viene motivado por la obligación de limitar la movilidad y evitar el contagio. Por tanto, NADA tienen que ver uno con el otro.

El DF 11/2009, que regula los permisos para el personal de las administraciones públicas, recoge en su art. 28 el permiso por deber inexcusable para deberes, entre otros, relacionados con la conciliación de la vida familiar y laboral. Es un permiso que se otorga cuando se da alguna de las causas que lo justifican, y desde luego su concesión no está condicionada por el hecho de que quien lo solicita pueda o no ejercitar su trabajo a distancia, como ahora viene exigiendo el Ayuntamiento. Por tanto, con este tipo de criterios limitativos, el Consistorio está restringiendo injustificadamente la esfera de derechos a su personal.

Y dejando a un lado el aspecto jurídico de estos nuevos criterios, no podemos olvidar los graves efectos prácticos que éstos están ocasionando. Obligando a realizar teletrabajo a las personas empleadas con menores y familiares a su cargo, se les está exigiendo duplicar sus tareas; las propias de su puesto de trabajo y las que hasta ahora venían realizando otros servicios públicos: profesorado y personal cuidador. No obstante, lo más preocupante a nuestro entender es que el querer realizar ambos trabajos al mismo tiempo puede provocar que en ocasiones la atención y el cuidado de las personas dependientes no sea la que debiera. Esto da lugar a situaciones de estrés y ansiedad en la plantilla, en el entorno familiar y muy particularmente en los/as menores.

Más aún, tener que compaginar cuidados y teletrabajo puede provocar, y lo está haciendo ya, un aumento de los accidentes domésticos entre los y las menores a nuestro cargo. Y nuestra pregunta es: ¿se va a hacer el Ayuntamiento responsable de lo que pueda pasar como consecuencia de sus decisiones? Porque está claro que es él quien está generando las condiciones para que este tipo de percances puedan suceder.

No nos engañemos; el teletrabajo y el cuidado de otras personas no son compatibles y el el Consistorio iruindarra no debe obligarnos a realizar ambos a la vez. Al parecer, hay que recordarle que no nos encontramos de vacaciones sino en un confinamiento forzoso. Que a la propia gestión personal de esta difícil situación hay que sumarle la de nuestras hijas e hijos menores que reclaman mucha más atención, cariño y cuidados de lo habitual. También hay que recordarle que cuando colisionan dos intereses diferentes, el bienestar y seguridad de las personas por un lado y el interés laboral por otro, el sindicato LAB tiene muy claro cuál de ellos hay que priorizar. El Ayuntamiento de Iruñea parece que también...