UDAL coronavirus

Negoziazio Mahaia: alarmak piztu dira

Iruñeko Udala 2020/05/18

 Bizi dugun osasun eta gizarte larrialdi errealitatearen ondorioz, azken aste hauetan gure lan baldintzen aldaketak sakonak eta etengabeak izan dira. LABetik uste dugu ezinbestekoa dela plantillari eragiten dioten aldaketa guztiak sindikatuekin kontrastatzea, eta, horregatik, Negoziazio Mahaia biltzeko eskatu genuen eta gai-zerrenda bat proposatu. Azkenean Administrazioak Mahai batera deitu zuen maiatzaren 15ean, LABen gai-zerrendarekin. Bertan erne jarri gaituzten kontu batzuk aditzera eman zizkiguten, langileok eta gure eskubideak babesteko beharrezkotzat jotzen dugunarekin bat ez datozelako.

Hasteko Giza Baliabideetako zuzendariak esan zuen ez zuela Foru Agindua kontuan hartzeko inolako asmorik, Udalak normalitate berrira bere egokitzapen-plana zehazten den proposamen bat prestatu baitu. Foru Agindua pasa den ostegunean onartu zuten, foru gobernuko administrazioetako langileak era mailakatuan berriro lanean has daitezen eta guri abiapuntu ona iruditzen zitzaigun, telelana, zaintzeko baimenak, langile bereziki zaurgarrien itzulera eta abar arautzeko hainbat neurri dituelako.

Udalaren planean, Foru Aginduan bezala, azpimarratzen da telelanak lehentasunezko aukera izaten jarraitzen duela lan egiteko, jarduera presentzialaren gainetik. Bat gatoz azken honekin, baina ez gaude batere ados telelana, gure osasuna babesten jarraitzeko edo eskubide zenbait izan ahal izateko, ezinbesteko eta nahitaezko baldintza bihurtzearekin:

-Talde zaurgarrietan dauden pertsonei dagokienez, proposamenak dio telelana egiterik ez badute Prebentzio Zerbitzuak aztertu beharko duela ea  lanera bueltatu daitezkeen beraien lanpostuetan moldaketarik egin gabe edo, aldiz, moldaketak itzuli baino lehen egin beharko liratekeen. Itxura denez, lanpostuan bertan emandako denborari baino ez diotela erreparatzen, kontuan hartu gabe kutsatze arriskua etxetik ateratzen den une beretik hasten dela. Bai lekualdaketetan baita lanaldian zehar gertatzen den mugikortasunean ere egon badago arriskua eta kolektibo honek ez luke arriskurik hartu beharko. Hori dela eta LABek proposatu eta defendatuko du pertsona horiek lan presentzialera bueltatu ez daitezela, Nafar Gobernuak onartu duen bezala, eta pertsona horientzako nahitaezko betebeharragatiko baimena ezar dadila telelanik ezin badute egin.

-Era berean, 14 urtetik beherako adingabeak edo mendeko adinekoak beren ardurapean dituztenak presentzialki lanean hasi beharko dira, telelanean aritzerik ez badute. LABek defendatzen segituko du adingabeak eta mendeko adinekoak zaintzea eta telelana bateraezinak direla, eta ez dugu onartuko, inola ere ez, telelana egiteko aukerarik ez dutenak itzuli behar izatea. Gainera, exijituko dugu normalitate berri batera iritsi arte pertsona horiei eman diezaietela nahitaezko betebeharragatiko baimena, egoera hori ailegatu arte ez baitute izanen alternatiba segururik beraien seme-alaben eta mendeko adinekoen zaintza beste norbaiten esku uzteko.

Kontua da udalaren proposamenean nahitaezko betebeharragatiko baimena aipatu ere ez dela egiten. Horrek agerian uzten du pertsona horien egoerakiko ahanzte eta mespretxua, zeren eta, esan bezala, etxetik lanik egin ezin badute, bai adingabeak eta edadekoak beraien kargu dituztenek bai pertsona zaurgarri izateagatik bajan daudenek lan presentzialera itzuli beharko baitute.

Ordaindutako baimen berreskuragarriari dagozkion orduen kontua ere eztabaidagai izan genuen. Giza Baliabideetako Zuzendariak agertu zuen bere asmoa baimen hori indarrean egon zen bitartean egin gabeko lanaldiak berreskuratzeko eta horretarako era batzuk proposatu zituen. 451 langilek Udalari 3007 lanaldi zor izanen lizkiokete. Gogoratu behar da kontu horren negoziazioa, baimena arautzen duen Errege Lege-Dekretuak dioen bezala, egin behar dela horretarako propio irekiko den kontsultaldian, epe zehatz batzuk dituena. Dena dela, LABek baimen hori administrazio publikoetan aplikagarria ez delako iritziari eusten dio. Alde batetik, bere aplikazio eremuak ez dituelako administrazio publikoak barne hartzen eta, bestaldetik, esplizituki uzten dituelako kanpoan martxoaren 29rako haien jarduera Udalak gerarazia zutenak. Orain udalak orduak itzultzera behartu nahi dituen langile gehienak kasu horretan zeuden egun horretarako. Hori dela eta, ordu bakar bat ere ez bueltatzea defendatuko dugu, bai horretarako deituko den kontsulta prozesuan, baita epaitegietara joaz ere, beharrezkoa balitz.

Lan egutegiaren inguruan ere deus positiborik ez. Udalak adierazi zuen sanferminetako egunak, 7a izan ezik, lanegunak izanen direla eta horrek gure egutegian funtsezko aldaketa eragiteko mehatxua dakar. Horren ondorioz sanferminetako jaiegunak sortzeko egiten dugun gure lanaldiaren 12 minutuko luzapena kenduko ligukete. Gure aldetik Udalari exijitu genion lan egutegian aurreikusitako jaiegunak mantendu ditzala eta hori lortzeko bideak bilatu ditzala. Administrazioak ez zuen begi onez ikusi aukera hori. Horretaz gain, kalkulatzen dute langile bakoitzak 31-36 bat egun dituela hartzeko eta esan zuten hori kudeatzeko zailtasunak egonen direla. Proposatu zuten 15 opor-egun hartzea uztailan eta abuztuan, “ez hasteko eskaerak ukatzen zerbitzuaren beharrengatik ”. Datorren urtean otsailaren 1etik martxoaren 31ra arteko epe bat emateko aukera ere planteatu da, lehenago gastatu ezin izan diren bost egun hartzeko, gehienez.

Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruz esan zuten saiatuko direla ahalik eta deialdi gehien ateratzen, kontratazio zerrendak batez ere. Jakin badakite lan eskaintzaren bat atera behar dutela, zerbitzu batzuetan jubilazioengatik  jenderik gabe geratuko baitira.

Azkenik, graduaren atzeraeraginaren ordainketaz galdetu genuen eta zuzendariak azaldu zigu espediente prestaturik zegoela eta dena kalkulaturik. Gradua ordaintzeko aurrekontu-sailaren aldaketa ekonomiko bat egitea falta zen. Orain arazoa da Madrilgo gobernuak ez duela publikatu data hauetan urtero ateratzen duen udalen soberakinak erabiltzeko araudia. Horren ondorioz Udalak ezin du erabili 2019an sortutako superabita gradua ordaintzeko. Horiek horrela, Udalak baztertzen du graduaren atzeraeragina maiatzean ordaintzeko aukera eta zalantzan jartzen du uztailan ordaintzerik izanen duenik. Estatuko araudia publikatu ezean alternatibak bilatu beharko dituzte, baina une honetan ez dago data zehatzez mintzatzerik.

 

 

 

Mesa de Negociación: se encienden las alarmas

Ayuntamiento de Pamplona 18/05/2020

 Debido a la realidad de emergencia sanitaria y social que estamos viviendo, las modificaciones en nuestras condiciones de trabajo han sido profundas y continuas durante estas semanas. Desde LAB consideramos imprescindible que todos los cambios que afecten a la plantilla sean contrastados con los sindicatos y por eso solicitamos la reunión de la Mesa de Negociación y trasladamos un orden del día con los temas a tratar. La administración convocó finalmente el viernes 15 de mayo la mesa con el orden del día propuesto por LAB. Se nos trasladaron diversas cuestiones que nos ha puesto en alerta, porque se alejan de lo que consideramos necesario para proteger a la plantilla y sus derechos.

En primer lugar el director de Recursos Humanos expresó que no tenía ninguna intención de tomar como referencia la Orden Foral aprobada el pasado jueves para la reincorporación gradual del personal de la administración del Gobierno de Navarra y que el Ayuntamiento ha preparado una propuesta donde se detalla su propio plan de adaptación a la nueva normalidad. Por nuestra parte, esta orden nos parecía un buen punto de partida ya que contempla diversas medidas reguladoras de teletrabajo, permisos por cuidado, vuelta de personas especialmente sensibles, etc, que nos parecían positivas.

En el plan del Ayuntamiento, al igual que en la orden foral, se subraya que el teletrabajo sigue siendo la modalidad de trabajo prioritaria frente a la actividad presencial. LAB está de acuerdo con esta medida. Lo que no compartimos en absoluto es que el teletrabajo se convierta en la condición indispensable y obligatoria para poder seguir ejerciendo determinados derechos o para que se proteja nuestra salud:

- Sobre las personas pertenecientes a grupos vulnerables la propuesta recoge que, en caso de no poder teletrabajar, el Servicio de Prevención tendrá que valorar si su incorporación puede hacerse sin realizar adecuaciones en su puesto de trabajo o, por el contrario, se deberían hacer antes de poder incorporarse. Al parecer solo tienen en cuenta el tiempo de permanencia efectiva en ese puesto, sin considerar que el riesgo de contagio comienza desde que se sale del domicilio. En los traslados así como en la movilidad que se pueda dar dentro de esas horas de trabajo efectivo también hay riesgo de contagio, y ese colectivo de personas especialmente vulnerables no debería estar expuesto. Por tanto desde LAB propondremos y defenderemos su no reincorporación de manera presencial, como así lo ha recogido el Gobierno de Navarra, estableciendo para quienes no puedan teletrabajar el permiso por deber inexcusable.

- De la misma manera, quienes tengan a su cargo menores de 14 años o mayores dependientes también deberían incorporarse presencialmente salvo que puedan teletrabajar. LAB va a seguir defendiendo la incompatibilidad del teletrabajo y el cuidado de menores y mayores dependientes. Y lo que no va a admitir es que se tengan que reincorporar presencialmente quienes no puedan teletrabajar. Exigiremos que se conceda el permiso por deber inexcusable a todas esas personas hasta llegar a una situación de nueva normalidad, dado que hasta ese momento las familias no contarán con alternativas seguras para poder dejar en otras manos el cuidado de sus hijo/as o mayores dependientes.

Lo cierto es que el permiso por deber inexcusable ni siquiera se menciona en la propuesta del Ayuntamiento. Eso implica un total olvido y desprecio hacia la situación de las personas que, no pudiendo teletrabajar, y perteneciendo a colectivos definidos como grupos vulnerables o con menores o mayores dependientes a su cargo, se verán en la obligación de incorporarse de manera presencial a sus puestos de trabajo.

El tema de las horas correspondientes al permiso retribuido recuperable también fue discutido. El director de RRHH manifestó su intención de que todo el tiempo transcurrido en esa situación sea devuelto y propuso para ello diversas formulas. Estaríamos hablando de 451 personas que deben 3007 jornadas. Hay que recordar que la negociación de esa cuestión, tal y como recoge el Real Decreto-Ley que regula dicho permiso, debe realizarse en un periodo de consultas abierto específicamente para negociarla y con unos plazos concretos. En todo caso desde LAB seguimos manteniendo la postura de que es un permiso no aplicable a la administración pública. Por un lado, porque no recoge a las administraciones públicas en su ámbito de aplicación y, por otro, porque excluye expresamente a aquellas personas cuya actividad el 29 de marzo ya estuviera paralizada, supuesto en el que a dicha fecha se encontraba gran parte del personal a quienes ahora se pretende hacer devolver esas horas. Por tanto, defenderemos que no se tenga que devolver ni una sola hora. Y lo haremos no solo en el proceso de consultas que se convoque al efecto, sino también acudiendo a instancias judiciales llegado el caso.

Tampoco en lo referido al calendario laboral la información fue positiva. El Ayuntamiento afirmó que los días de Sanfermines van a ser laborables, excepto el siete julio, con lo que amenaza con un cambio sustancial en nuestro calendario. Como consecuencia de esto nuestra jornada se vería reducida en los minutos que trabajamos de más para generar los festivos de San Fermín (12m). Nuestra postura fue la de exigir que se mantenga el calendario con el mismo número de festivos previstos y se busquen las fórmulas para ello. La administración se mostró reacia a esta posibilidad.
Además, calculan que cada persona dispone de 31-36 días para disfrutar y afirman que eso va a acarrear dificultades de gestión. Proponen que 15 días se disfruten en julio y agosto, para “no entrar en denegaciones por necesidades del servicio”. Se plantea también la posibilidad de dar un plazo del 1 de febrero hasta el 31 marzo del año siguiente para coger hasta cinco días que no se hayan podido gastar antes.

Sobre OPE dijeron que intentarán sacar todo lo que se pueda, sobre todo listas de contratación. Además son conscientes de que tienen que sacar una OPE porque hay servicios que se quedan sin gente por jubilaciones.

Por último, preguntamos acerca del pago de la retroactividad del grado y el director nos explicó que tenían el expediente preparado y todo calculado, y estaban a falta de un modificación económica de la partida para pagarlo. El problema ahora es que el gobierno de Madrid no ha sacado la normativa para utilización de los remanentes de ayuntamientos que todos los años en estas fechas suele publicar, con lo que el Ayuntamiento no puede utilizar el superávit de 2019 para el grado, tal y como tenía pensado. Por todo esto se descarta ya que se pague en mayo y para junio hay serias dudas. En caso de que no llegue la normativa estatal tendrán que buscar alternativas, pero ya no se puede hablar de fechas concretas.