UDAL teletrabajo

Nahitaezko betebeharragatik baimenen amaiera, ustekabea eta nahasia

Iruñeko Udala 2020/06/15

Adingabeak edo mendeko pertsonak zaintzeko baimena zuten pertsonek joan den astearen amaieran jaso zuten baimena amaitu zaielako albistea, Alkatetzaren ekainaren 9ko ebazpenaren ondorioz amaitua. Ebazpen horretan ez dira aipatu ere egiten baimen horiek; oro har, berriz laneratzeari buruz hitz egiten da, eta baieztatzen da faseak bete ondoren egingo direla itzulerak (bide batez, faseak ekainaren 21ean betetzen zirelakoan geunden guztiok). Gehienei ostiralean ailegatu zitzaien astelehenean lanera itzuli behar zutelako jakinarazpena eta, ustekabean hartutako erabakia ikusita, ahal izan duten moduan antolatu behar izan dute. Berriz ere "etxeko marka" izango dela dirudi, Giza Baliabideen aldebakarreko erabakiarekin amaitu baikenuen astea, eta, egoera horren aurrean, hausnarketa batzuk partekatu nahi ditugu.

Nafarroako Gobernuak foru agindu bat onartu zuen bere langileentzat eta, bertan, baimenen iraupena ekainaren 19ra arte luzatu zen; baina Udalak aplikazio murriztaileagoa egiten du eta bat-batean erabaki du amaitutzat eman behar zirela gaurko, ez dakigu Nafarroako Gobernuko bere "etsai" politikoengandik bereizteko -beste batzuetan hori erakutsi baitute- edo, besterik gabe, familia kontziliazioarekiko sentiberatasun eskasak bultzatuta. Oso zaila da erabaki hori ulertzea eta partekatzea; izan ere, negoziazio-prozesuan, puntu horri buruz egin genuen proposamenarekin bat eginez, Udalak Nafarroako Gobernuaren indarreko testua bere egiten zuen. Orain, ordea, inolako justifikaziorik gabe, erabaki du pertsona horiek astebete lehenago itzuli behar dutela; itzulera 22rako aurreikusten zuten pertsonen familietan anabasa sorrarazi du, ez baitu kontuan hartu ikasturtea amaitzeko data ofiziala ekainaren 19a dela, eta eskola-aldia amaitutakoan, familiek izan ditzaketen aukerak ez direla eskuragarri egongo 22ko astera arte (tailerrak, hiri-kanpamenduak).

Erabaki hori arlo sozialarekin negoziazio saiakera txiki bat egin ondoren hartu da. Udalak, hiru hilabetean bi bilera egin ondoren, benetako negoziazio bat egiteko interes gutxi zuenez, hasieratik planifikatuta zeukana egin zuen: negoziazioa bide itsura eraman zuen, ondoren inolako akordiorik ez zela lortu adierazteko; jarraian, eztabaidatu beharreko gaiak alde bakarrez erabaki eta, hala, egoera deserosoei ihes egin. Proposamen arrazoizkoak, gauzatzeko modukoak eta onargarriak aurkeztu zaizkionean horrela jokatu badu Udalak, antzeman al dugu nolako jarrera izanen duen aurrerantzean? Zoritxarrez, baietz uste dugu, badakigula.

Erabaki honek erakusten du Udalak langile baimendunen aurrean eta, oro har, kontziliazio-eskubidearen aurrean duen jarrera, horren ondorio baita. Jarrera horrekin pertsona horiek egin behar izan duten lanaren garrantzia gutxietsi egiten du edo susmagarri bihurtzen du. Tematu dira uztartzen eskubidea eta baimena mugikortasun-murrizketekin edo telelana egiteko aukerarekin, baina, egiaz, ez daude lotuta edo baldintzatuta, ez batekin, ez bestearekin. Baimen hori aplikatzen da langileak arduratu behar duenean, kasu honetan, adingabekoak edo bere kargura dauden pertsonak zaintzeaz; eta ez dezagun ahaztu, gainera, ikastetxeak, eguneko zentroak eta beste baliabide publiko batzuk geldituta dauden garaian irauten duela ardurak.

Gure haserrea eta kezka azaldu nahi ditugu aldebakarreko neurri berri honen aurrean. Horrelako erabakiak horrela hartzeak etorkizuna kezka iturri bihurtzen du, langileen parte-hartzea eta eskubideak kaltetzen dituelako. Negoziazioari atea ixten badiote, zer geratzen zaigu?

Sorpresiva y confusa finalización de los permisos por deber inexcusable

Ayuntamiento de Pamplona 2020/06/15

Las personas que se encontraban de permiso por cuidado de menores o personas dependientes recibieron a finales de la semana pasada la noticia de que este llegaba a su fin como consecuencia de la Resolución de Alcaldía del 9 de junio. En esta resolución ni siquiera se nombran estos permisos, solamente se habla de las reincorporaciones de modo general y se afirma que estas se producirán cuando se hayan cumplido las fases (por cierto, pensábamos que las fases se cumplían el domingo 21 de junio…). A estas personas se les ha comunicado, el viernes en la mayoría de los casos, que debían reincorporarse hoy lunes y ante lo inesperado de la decisión han tenido que organizarse como han podido. Nuevamente, de una manera que ya parece va a ser “marca de la casa”, concluimos la semana con una decisión unilateral de RRHH, y ante esta situación queremos hacer algunas reflexiones.

El Gobierno de Navarra aprobó para su plantilla una Orden Foral en la que extendía la validez de estos permisos hasta el 19 de junio, pero el Ayuntamiento hace una aplicación más restrictiva y ha decidido de repente que había que darlos por concluidos para hoy, no sabemos si movido por un deseo ya manifestado en otras ocasiones por diferenciarse de sus “enemigos” políticos del Gobierno de Navarra o simplemente llevados por su escasa sensibilidad con la conciliación familiar y laboral. Es muy difícil de entender y compartir esta decisión dado que durante el proceso de negociación el Ayuntamiento, de acuerdo con nuestra propuesta respecto a este punto, asumía el texto vigente del Gobierno de Navarra. Ahora, sin que medie justificación ninguna y desatando un pequeña tormenta en las familias de las personas que preveían su vuelta para el 22, decide que estas personas se reincorporen una semana antes a pesar de que la fecha oficial de finalización del curso escolar es el 19 de junio y sin considerar tampoco que las opciones con las que pueden contar las familias una vez terminado el periodo escolar (talleres, campamentos urbanos…) no estarán disponibles hasta la semana del 22.

Esta decisión viene tras asistir a un tímido intento de negociación con la parte social en la que tras dos reuniones en tres meses el Ayuntamiento, poco interesado en que se diese una negociación real, hizo lo que seguramente tenía planeado desde el principio: llevar la negociación a un callejón sin salida para después declarar que no había sido posible ningún acuerdo y así, acto seguido, poder decidir unilateralmente las cuestiones a debate y evitar situaciones incómodas. El hecho de que cuando se les han presentado propuestas razonables, realizables y aceptables se hayan comportado así,¿nos da alguna pista de cuál va a ser su postura en los próximos años? Desgraciadamente, creemos que sí.

Esta decisión es también consecuencia de la actitud que el Ayuntamiento parece mostrar ante las personas que se encuentran con este permiso y ante el derecho a la conciliación en general. Una actitud que parece en ocasiones de sospecha o de subestimar la importancia de la labor que se han visto obligadas a realizar estas personas. Insisten en asociar este derecho y el permiso en que se concreta con las restricciones a la movilidad o con la posibilidad de realizar teletrabajo, pero en realidad no se encuentran ligados o condicionados ni a una ni a otra. Es un permiso que se aplica cuando alguien tiene que ocuparse de, en este caso, cuidar de menores o personas dependientes a su cargo en una situación, no lo olvidemos, en que escuelas, colegios, centros de día y otros recursos públicos tenían su actividad paralizada.

Queremos mostrar nuestro enfado y preocupación ante esta nueva medida unilateral. Con decisiones como esta se está abonando el terreno a un preocupante futuro porque menoscaban la participación y los derechos de la plantilla. Si cierran la puerta a la negociación, ¿qué nos queda?