2019 LEPari buruzko negoziazio mahaia biltzea galdatzen dugu, aurtengo esperientzia berriro bizi ez dezagun

Irakaskuntza 2018/11/13

LAB sinetsi ezinda dabil Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleriari eragingo dion 2019ko udaberriko LEPa prestatzeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuak azaldu duen eraginkortasun eza. Prozesu hori modu adostu eta koordinatuan egin ahal izateko indarrean dauden foroak biltzea atzeratzen dabil aipatu Departamentua eta, bide batez, langileriaren ordezkaritzari bizkar eman dio.

Gezurra dirudi aurten Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako LEPan izandako esperientzia eta gero Gobernuak bere horretan jarraitzea, lehengo lepotik burua, eta bere kabuz jardutea, informazioa helarazteko prentsako titularrak erabiliaz eta irakasleariari ordezkaritza lapurtzen dioten fikziozko prozesuak abian jarriaz. Gure ustez, modu honetako jarrerek erabat oztopatzen dute horren prozesu garrantzitsuak modu bateratu eta adostuan lantzea eta zeregin hori duten negoziazio foroei duten kontsulta, negoziazio eta kudeaketa izaera ukatzen die.

Sindikatu honek legealdian barna etengabeko ardura ariketa egin du gizarte honek horren beharrezko duen aldaketaren mesedetan. Gure jardunaren ondorioz sustatu dira berdintasunean eta eraginkortasunean oinarritutako hezkuntza demokratikoagoa lortzeko hainbat ekimen. Datozen urteotan bide-orria izango den eta sindikatuaren gehiengo ia osoarekin lortu den hezkuntza itunean ere berezko ekarpena egin dugu.

Horregatik guztiagatik, datorren urteko LEPa taxuz antolatzeko balioko duen mahai sektoriala instantean deitzea galdatzen dio Hezkuntza Departamentuari. Kalitatea bermatuko duen Hezkuntza komunitarioa sustatu eta orain arteko kalapitak saihestu nahi baldin baditugu, beharrezkoa dugu datorren urteko beharrak ongi aurreikustea, epamahaiak lehebailehen osatzea eta irakasleriarik prestatuena aukeratzeko balioko duten mekanismo guztiak abian jartzea.

LAB exige la convocatoria de la mesa de negocación para la OPE 19 para no repetir la experiencia de este año

Irakaskuntza 2018/11/13

Desde LAB asistimos con incredulidad a la falta de gestión del Departamento de Educación en torno a la preparación de la OPE que se llevará a cabo en la primavera del año 2019 y que afectará al profesorado de Educación Infantil y Primaria. Observamos como desde ese departamento se está demorando la consulta con los órganos establecidos para llevar a cabo ese proceso de forma consensuada y, de paso, se prescinde de la representación de los y las trabajadoras.

Parece mentira que después de la experiencia de la última OPE en Secundaria y FP el Gobierno no haya aprendido la lección y actúe de forma unilateral, a golpe de titular en la prensa y generando procesos ficticios que niegan representatividad al profesorado. Consideramos que estas actitudes impiden que podamos afrontar este nuevo reto de forma conjunta y hurta el carácter negociador, consultivo y de gestión a los foros de negociación que sirven para llevar a cabo esa función.

Este sindicato ha llevado a cabo un ejercicio de responsabilidad durante la presente legislatura en aras de potenciar el proceso de cambio tan necesario en nuestra sociedad, que se ha traducido en iniciativas en positivo encaminadas a crear un sistema educativo cada vez más igualitario y de calidad. También ha promovido un pacto entre el Gobierno y la inmensa mayoría de sindicatos que no se producía en años y que servirá de hoja de ruta durante los siguientes ejercicios.

Es por ello que exigimos la inmediata convocatoria de una mesa sectorial que comience a diseñar la OPE del año que viene, fije las necesidades con previsión, promueva la configuración de los tribunales con la mayor celeridad posible y establezca todos los mecanismos necesarios que garanticen el acceso del profesorado mejor preparado con el objetivo de que vayamos dando pasos en firme en una Educación comunitaria y de calidad.