Share
LOGO LAB OPE

LAB infoadm.org webgunean atal berria: enplegu publikoa

Administrazioa 2018/12/12

Eskaintza Publikoaren (LEP) deialdien gaineko informazioa kontsultatzeko atala prestatu dugu infoadm.org webgunean. LABek informazio-tresna eraginkorra jarri du eskura: Lan Eskeintza Publikoetako egutegiak, azterketak, testuak, iradokizunak, e.a. (Esteka honetan dago informazio guztia)

Laster izanen dira Administraziorako LEPak; LAB sindikatuak egungo ereduaren gaineko hausnarketa egin du eta probak prestatzen laguntzeko gakoak eskaniki nahi dizkizu. Jakin badakigu oposizioak prestatzea eskakizun handia dela: laneko orduak eta ikasteko orduak; laneko eta familiako bizitza bateratzeari uko egin beharra; akademia orduak edo oposizioak prestatzeko zentroetako ikastaroak… Horrek guztiak gastu handia dauka eta nabarmena da oposizioen kontura negozio handiak daudela. Edukiek, berriz, ez dute beti harremanik kategoriarekin eta, askotan, epaimahaiaren galderek ez dute zerikusirik lanpostuaren eginkizunekin: galdera bihurriak, gai zehatzegiak eta memoriz erantzutea lehenesten da gaitasunak erabiltzearen kaltetan. Administrazioak, ordea, ez du laguntzen horiek konpontzen eta gabeziak daude: gardentasuna eta informazioa –gaitegiak, irizpide argiak, aurreikuspenak-.

LAB sindikatuak kontzeptua bera aldatzea aldarrikatzen du; eredu berriak lanpostua lortzeko modua bidezkoa izatea ahalbidetuko du, oposizioak ikasteko eta prestatzeko ikastaroak egitea ez du inor behartuko, ez du kalterik eraginen familiako bizitzan, ezta galera ekonomikorik ere.

Administrazioak oposizioen gaineko informazio argia eta garbia eman beharko luke: egutegietan datu zehatzak, gaitegi berariazkoa, publikoa eta doakoa proba guztietarako, eta ebaluazio-irizpideak ere argitara eman beharko lituzke. Horiez gain, ezinbestekoa iruditzen zaigu lanposturako gaitasunetan oinarritutako eredua lehenestea, eredu memoristikoa egokituta.

LABek informazio-tresna prestatu eta oposaketak egiteko asmoa duen ororentzat eskura jarri du; hala, baliabide bat gehiago izanen da oposizioa berriok prestatzeko tenorean. Bertan izanen dira: egutegia –erreala edo aurreikuspenak-, deialdi bakoitzerako sarbidea –oraindik ez bada argitaratu, azken aurrekoa edo antzekoa- azterketak, testak eta intereseko materialak.

LAB habilita una sección en www.infoadm.org sobre empleo público

Administrazioa 2018/12/12

LAB ha preparado una sección nueva en su web infoadm.org donde consultar información relativa a las próximas convocatorias de Empleo Público (OPE). LAB ofrece una herramienta eficaz de información sobre las OPEs: calendarios, exámenes, textos, sugerencias, etc. (Toda la información en este enlace)

Ante la próxima convocatoria de diferentes OPEs en la Administración, desde LAB queremos hacer una reflexión sobre el actual modelo y aportar algunas claves para facilitar la preparación de las diferentes pruebas. Preparar estos exámenes es muy exigente y, en la mayoría de los casos, obliga a renunciar a la conciliación familiar, aparte de sus horas de trabajo, horas de estudio y con el consiguiente gasto que les supone en muchos casos, tener que ir a academias o recurrir a cursos de ciertas organizaciones para la preparación de oposiciones. Todo esto supone un importante gasto económico y vemos que se ha montado todo un negocio en torno a las oposiciones. Los contenidos cada vez tienen menos que ver con la categoría a la que se oposita y, muchas veces, las preguntas propuestas por el tribunal, poco tienen que ver con el trabajo diario de las profesionales. Preguntas rebuscadas, con temas demasiado específicos y donde se premia el aspecto memorístico frente a otras capacidades. Junto a estas situaciones, la Administración no ayuda lo más mínimo. Falta transparencia, información, temarios, criterios claros, previsión…

Desde LAB pedimos un cambio de concepto que permita un acceso justo a la obtención de plaza y que no obligue a la realización de cursos de formación y de preparación de oposiciones, que suponga un menoscabo en la vida familiar ni un gasto económico.

La Administración debería ofrecer información clara del calendario de oposiciones, debería elaborar un temario propio público y gratuito para cada prueba de acceso y hacer públicos los criterios de evaluación. Además consideramos imprescindible modificar el modelo de oposiciones memorísticas por otros criterios ligados a las competencias a desarrollar.

Ya que la Administración no lo hace, desde LAB hemos creado una herramienta que ponemos a disposición de todas las personas interesadas donde encontrar ayuda a la hora de afrontar las oposiciones que se irán convocando. En ella se puede consultar el calendario previsto o real de oposiciones, acceso a cada convocatoria (si no existe, facilitamos la última convocatoria similar), exámenes, tests y otro material de interés.