Share
fot

Soldatarik gabeko baimenak edo enplegua sustatzekoak: eskubide urratua Nafarroako Ospitalgunean

Osasunbidea 2019/06/26

Azken asteotan ugariak izan dira soldatarik gabeko edo enplegua sustatzeko baimenak ukatu zaizkien lankideen kexuak. Kasu horietan, langileari ordainsaria murrizten zaio librantza izan nahi duen aldiaren arabera, eta horrek kostu bat ekartzen dio beti.


Gure ustez, Erizaintza Zuzendaritzaren arduragabekeriak eta Langileriaren Zuzendaritzaren jarrera itxiak urratu egiten dute langileen edo horietako batzuen eskubidea. Lehenengoak arduragabekeriaz jokatzen duela diogu, ez dituelako aurreikusi eta egokitu baimenen eskaera kopurua eta eskura dituen baliabideak; horrez gain, ez du gaitasunik erakutsi baimen horiek berez sortzen duten lanpostu hutsen estaldura eta baimenak gozatzeko eskubidea planifikatzeko. Bigarrenak jarrera itxia agertzen duela diogu, gastua kontrolatzea baino ez baitu bilatzen, horretarako lan eskubideak murriztu behar baditu ere. Plangintza hori Erizaintza Zuzendaritzarekin batera egin beharko zukeen, eta harekin koordinatu.


Beste behin ere, kudeaketa inprobisatu eta murriztaile baten aurrean aurkitzen gara, eta langileen eskubideak dira kaltetuak. Era berean, antolaketaren gabeziak "zerbitzu-beharrekin" nahastu dira, eta murrizketa garbi-garbiak direnak "ordezkapena behar izatearekin”.

Permisos sin sueldo o de fomento del empleo: el derecho conculcado en el CHN


Osasunbidea 2019/06/26

En estas ultimas semanas son numerosas las quejas de compañeras y compañeros a quienes se les han denegado diversos permisos sin sueldo o de fomento del empleo. En estos casos la persona ve reducidas sus retribuciones en función del periodo que quiere tener de libranza, lo que supone siempre un coste a su cargo.


A nuestro entender son la negligencia de la Dirección de Enfermería y la cerrazón de la Dirección de Personal las que han llevado a negar ese derecho a la plantilla, o a parte de ella. La negligencia de la primera reside en no saber predecir y ajustar la demanda de esos permisos a los recursos de los que dispone, y en ser incapaz de diseñar una planificación que permita disfrutar de los mismos con la cobertura de las vacantes que genera. La cerrazón de la segunda se deriva de un excesivo celo por controlar el gasto a base de recortar derechos laborales, en vez de exigir y coordinar esa planificación con la Dirección de Enfermería.


Estamos ante otro caso más en que la gestión improvisada y restrictiva nos lleva al recorte de derechos de las trabajadoras y trabajadores. Asimismo, las carencias organizativas se confunden con “necesidades de servicio”, y el recorte puro y duro con el “necesita sustitución”.