OSA epis china

Osasun arloan eta egoitzetan aritzen diren langileak: babes gehiago behar da

Administrazioa 2020/03/26

Zifrak argiak dira: koronabirusa duten pertsonen % 21,59 sanitarioak dira. Edo bestela esanda, Nafarroan dauden 1014 kutsatuetatik 219 osasun-langileak dira. Datu horrek bi galdera egitera garamatza: Zer dela eta kutsatze-tasa altu hori? Langileak kutsatze-bektore bihurtzen ari dira?

Datuak aztertuta eta langileek salatutako egoerak egiaztatuta, honako ondorio hauek atera ditugu:
Norbera babesteko ekipamenduen gabezia funtsezko kutsatze-faktore bat da. Material gabezia hori instantzia ofizial guztietatik onartu da, Madrilgo Gobernutik hasita. Oro har, maskarak, betaurrekoak, mantalak/buzoak falta izan dira bai larrialdietan, bai ZIUetan, bai koronabiruseko gaixoak ospitaleratzeko gaitutako solairuetan.

Ez zaie PCR probarik egin langile guztiei, nahiz eta ezinbestekoa izan langileen artean gaixotasunaren egoera zein den zehazteko eta haren hedapenari aurrea hartzeko.

Beste hedapen-faktore bat izan da langileentzako isolamendu-neurriak arinago aktibatu ez izana: berrogeialdia behar duten bajak arindu behar dira, eta hotelekin hitzarmenak sinatu behar dira isolamendu-aldia bertan pasatzeko. Hori funtsezkoa da herritarrak, lankideak eta familiak kutsatzeko katearen parte ez izateko.

Horretarako, beharrezkoa da antolaketa zentralizatua, neurriak homogeneizatzearen alde lan eginen duena; izan ere, nahiz eta burutza batzuk gaitasun handia erakusten ari diren, beste batzuek, zoritxarrez, ez dute gaitasun hori. Eta horiek dira langileentzako egoerarik kritikoenak sortzen ari direnak. Beharrezkoa da burutza guztiak ongi informatuta egotea eta irizpide homogeneoen mende aritzea, plantillaren eskubideak murrizten dituzten interpretazioak saihestuz.

Antzeko neurriak eskatzen ditugu zaharren egoitzetarako eta desgaitasunak dituzten pertsonen egoitzetarako; izan ere, ia erabat pribatizatuta dagoen sektorea da hori, oraindik ere babes-baliabide eta langile gutxiago dituena.

LAB sindikatutik ez dugu ulertzen zuzendaritzak sindikatuekin zein profesionalekin duen komunikazio falta. Langileen ekimenak dira erakundearen gabeziak ordezten ari direnak. Gure nagusiek, bitartean, langileok bizitzen ari garen errealitatearekin bat ez datozen mezuak bidali besterik ez dute egiten.

Langileen osasuna blindatu dadila exijitzen dugu, pertsona ahulenen osasuna zaindu dadila eta Nafarroako Gobernuak, kudeatzaileak eta gainerako arduradunek profesionalak bizitzen ari garen errealitatearen kontakizun koherentea egin dezatela.

Gure helburua da dauden baldintzetan ahalik eta zainketarik onenak ematen saiatzea, kontu hau lehenbailehen buka dadin eta gure familiek, herritarrek eta guk geuk sufrimendurik txikiena izan dezagun, besterik gabe.

Plantilla que trabaja en sanidad, residencias... es necesaria más protección

Administrazioa 2020/03/26

Las cifras son claras: un 21,59 % de las personas con coronavirus trabajan en el ámbito sanitario, es decir 219 de 1.014. Este dato nos lleva a dos preguntas: ¿A qué se debe esa alta tasa de contagio? y ¿Las plantillas se están convirtiendo en vector de contagio?

Analizando datos y constatando situaciones denunciadas por la plantilla concluimos que:
Un factor clave es la constatada falta de EPIs, que se ha reconocido desde todas las instancias oficiales (empezando por el Gobierno de Madrid). Mascarillas, gafas, batas y buzos han escaseado en general y en puntos claves como urgencias, UCIs y plantas designadas para hospitalización por coronavirus.

No se han realizado las pruebas de PCR a toda la plantilla para la determinación y prevención de la expansión de la enfermedad entre el personal.

Otro ha sido el no activar las medidas de aislamiento para la plantilla de manera más ágil: se necesita agilizar las bajas de cuarentena y habilitar hoteles para pasar el aislamiento. Así no seremos parte de la cadena de contagio para la ciudadanía, compañeras y familias.

Para todo ello es necesaria una intervención organizativa centralizada que realice una labor de homogeneización de las medidas, ya que, si bien hay jefaturas que están demostrando una alta capacidad, otras por desgracia no la tienen. Estas son las que generan las situaciones más críticas para la plantilla. Es preciso que todas las jefaturas estén bien informadas y sujetas a criterios homogéneos, evitando interpretaciones restrictivas de los derechos de la plantilla.

Medidas similares exigimos para las residencias de personas mayores y dependientes, sector casi totalmente privatizado que cuenta aún con menos medios de protección y menos personal.

Desde el sindicato LAB no entendemos la falta de comunicación de la Dirección tanto con los sindicatos como con los profesionales. Las iniciativas de la plantilla son las que están supliendo las carencias de esa organización. La Dirección no para de realizar y mandar mensajes no ajustados a la realidad que estamos viviendo las plantillas.

Exigimos que se blinde la salud de las trabajadoras y trabajadores, que se vele por la salud de las más vulnerables y que el Gobierno de Navarra, el Gerente y demás responsables hagan un relato coherente de la realidad que están viviendo los y las profesionales.

Nuestro objetivo es intentar dar los mejores cuidados en las condiciones existentes y sin más pretensión que esto se acabe cuanto antes y que nuestras familias, la ciudadanía y nosotros y nosotras mismas tengamos el menor sufrimiento.