OSA muro

Osasunbidean epidemiaren ondoriozko krisiaren kudeaketa hobetzeko ekarpenak

Osasunbidea 2020/03/31

LABetik ekarpen positiboa egiten jarraitu nahi dugu, izurriteak Osasunbidearen barruan eragindako krisiaren kudeaketa hobetzeko, egoera gaizto honi aurre egiteko guztiok beharrezkoak garela sinetsita.

• Babesa homogeneizatzea eta zabaltzea kutsaduraren antzeko esposizio-mailan dauden profesional guztiei, inor kanpoan utzi gabe. Adibidez, larrialdietako zeladoreei.
• Hoteletan profesionalak bakartzeko sarrera-prozesua arintzea eta sustatzea, eta lehenbailehen iragartzea zein den izena emateko edo eskaera egiteko modua.
• Langile guztiei ematea betebehar saihetsezinagatik (adingabeak edo adinekoak zaintzeko) ordaindutako baimena, trabarik jarri gabe.
• Ebolaren krisirako erositako NBEak (norbera babesteko ekipamenduak) erabiltzeko aukera baloratzea. Horiek aurkitu, kuantifikatu eta erabili beharko lirateke. Esposizio handieneko unitateetan erabil daitekeen material espezifikoa da.
• Profesionalen prestakuntza homogeneizatzea jarduera-protokolo bateratu bati jarraituz, bereziki erantzukizuna erizaintzako zuzendaritzarena den eremuetan, hor ari baitira jasotzen kexa gehienak.
• Langileei laguntza psikologikoa emateko taldeak indartzea; izan ere, asteak igaro ahala, alderdi emozionala gehiago higatzen ari da.
• Diziplina anitzeko laguntza-taldeak ezartzea, talde-lana horizontalki sustatzeko, eta profesional guztiak inplikatzeko erabakiak hartzeko eta tratamenduak aplikatzeko prozesuetan.

Ez diegu onartuko gure osasun-kudeatzaileei erantzukizuna profesionalen bizkar deskargatzen duen inolako justifikaziorik. NBEen eta ekipamenduen (arnasgailuen) prekarietate-egoera hainbat hamarkadatako murrizketen ondorioa da, hots, eskuineko gobernuek eta gobernu neoliberalek ezarritako murrizketen ondorioa.

Hautemandako disfuntzioak eta eraginkortasun falta Osasunbidearen antolaketa-egitura desegoki bati zor zaizkio, joandako urteetan eskuineko gobernuek ezarria. Zuzendaritzen eta burutzen egitura hipertrofiatua eta loturarik gabea da, eta zuzendaritza eta burutza horiek ankilosatuak gelditzen dira gaur egungoa bezalako krisi egoera batean. Horrez gainera, osasun-lanaren kultura hierarkizatua, elitista eta autoritarioa ezarri dute.

Behin eta berriz exijitu dugu osasun arloko aurrekontuak handitu behar direla, osasun publikoko langileen lan-baldintzak bermatzeko eta blindatzeko eta herritarrei osasun-laguntza egokia emango zaiela ziurtatzeko.

Une honetan, profesionalei babes-baliabide eta material egokiak ematea exijitzen dugu, eta haien eskubideak uneoro errespeta daitezela, ez dadila arriskuan jarri ez haien osasuna, ez haien inguruko senide eta lagunena, ezta herritarrena ere.

Aportaciones para mejorar la gestión de la crisis derivada de la epidemia dentro del SNS Osasunbidea

Osasunbidea 2020/03/31

Desde LAB queremos seguir aportando en positivo para mejorar la gestión de la crisis derivada de la epidemia dentro del SNS Osasunbidea desde el convencimiento de que todos y todas somos necesarias para combatirla.

• Extender y homogeneizar la protección de todos y todas las profesionales en grado de exposición similar al contagio, sin dejar a nadie al margen. Por ejemplo, celadores de urgencias.
• Agilizar y fomentar el acceso al aislamiento en hoteles para los y las profesionales y publicitar cuanto antes la forma de inscripción o solicitud para ello.
• Facilitar el permiso retribuido por deber inexcusable (cuidado de menores o mayores) para todos y todas las trabajadoras sin poner pegas.
• Valorar la posibilidad de dar uso a los EPIs que se compraron para la crisis del ébola. Es preciso localizarlos, cuantificarlos y establecer su uso. Es un material específico que se puede emplear en las unidades más expuestas.
• Homogeneizar la formación de los y las profesionales siguiendo un protocolo de actividad unificado, especialmente en los ámbitos donde la responsabilidad es de la dirección de enfermería, al ser aquí donde más quejas se están produciendo.
• Reforzar los equipos de apoyo psicológico a la plantilla, que conforme pasan las semanas va padeciendo mayor desgaste en el aspecto emocional.
• Establecer verdaderos Equipos Pluridisciplinares de Asistencia, en los que se fomente el trabajo en equipo de manera horizontal, donde se implique a todos y todas las profesionales en los procesos de toma de decisión y de aplicación de tratamientos.

No vamos a consentir por parte de gestores sanitarios justificación alguna que descargue responsabilidades sobre los y las profesionales. La situación de precariedad en EPIs y equipamientos (respiradores) se debe a décadas de recortes en sanidad llevado a cabo por los gobiernos de derechas y neoliberales.

Las disfunciones e inoperancia detectadas se deben a una estructura organizativa del SNS Osasunbidea establecida durante esos años de gobiernos de derechas. Han creado una estructura hipertrofiada de direcciones y jefaturas a su vez muy inconexas, las cuales en una situación de crisis como la actual se manifiestan anquilosadas. Todo ello mientras se establecía una cultura del trabajo sanitario jerarquizada, elitista y autoritaria.

Siempre destacaremos la necesidad de un aumento en el presupuesto de sanidad que asegure y blinde las condiciones laborales de los y las trabajadoras de la sanidad pública y asegure la correcta asistencia sanitaria a la población.

Exigimos que, en estos momentos, se dote de medios y material de protección óptimo a los y las profesionales, velando en todo momento por sus derechos y que no se ponga en riesgo su salud, las de sus familiares y seres queridos y la de la ciudadanía.