Share

LABek berretsi egin du Administrazio Publikoan zuen gehiengo sindikala bigarren indarraren ordezkari kopurua ia bikoiztuz

Administrazioa 2019/05/22

LAB reedita en la Administración pública la mayoría sindical con casi el doble de delegados que la segunda fuerza

Administrazioa 2019/05/22
 Resultados NAFAR GOBERNUA 2019 OK

Nafarroako Administrazio Publikoan gaur egindako hauteskundeetan LAB lehenengo indar sindikala izan da berriz ere, eta hori zuen konfiantzari esker izan da. Eskerrik asko bihotz-bihotzez! Hala, gure sindikatuak 2015ean lortutako garaipena berretsi du, eta argi gelditu da Nafarroako Gobernuko plantilla aldaketaren alde dagoela. Hona hemen gaurko emaitzak atalez atal:

Irakaskuntza arloan, LABek gora egin du bai ordezkarien kopuruan (11 izatetik 12 izatera pasatu gara), baita lortutako boto kopuruan ere. 900 bototik gora lortu ditugu lehenbiziko aldiz, emandako boto guztien ia % 20. Horri esker, irakaskuntza arloko lehenbiziko indarra izaten segitzen dugu.

Osasunbidean, lan kontratudunak kontuan hartu gabe (hauen hauteskundeak 2020an eginen dira), LABek duela lau urte lehen aldiz erdietsi zuen garaipena berretsi egin du. Ordezkari kopurua mantendu egin du (13 osotara), botoen %20tik gora lortuz.

Administrazioko gainerako eremuetan, hau da, Administrazio Erroan, PAGNAn, Babes Zibilean eta Suhiltzaileetan, Justizian, Ogasunean, Nafar Lansaren, Kirol eta Gazterian, NOPLOIn, Euskarabidean eta Foruzaingoan (azken honetan ekainean izanen dira hauteskundeak), 2015ean lortutako ordezkari kopuruari eutsi diogu: guztira, 42. PAGNAn eta Babes Zibila-Suhiltzaileetan gehiengo nabarmena lortu dugu. Aipagarria da, orobat, Euskarabidean lortutako emaitza, non jokoan zeuden 7 ordezkarietatik 5 lortu ditugun (eremu hori estreinako aldiz eratu da hauteskunde hauetan). Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan ere zer ospatua badugu, bigarren indarra izatetik lehenengo indarra izatera pasatu baikara, eta NOPLOIn gehiengoari eutsi diogu. Jasotako boto kopuruak ere argi erakusten du LABek harrera ona izan duela Administrazioko langileen artean, guztira 156 boto gehiago lortu ditugulako: 2015ean 1041 boto lortu genituen, eta 2019an, berriz, 1197.

2015ean lortutako gehiengoa berrestea izan da hauteskunde hauetarako LABen helburu nagusia. Ordukoa liskar handiko unea izan zen, UPNk eta PSNk Administrazioko langile guztioi ezarri zizkiguten murrizketak zirela kausa. Orain, ordea, 2015ean lortu genuen sostengu handiari esker, egoera bideratzen hasi da: murrizketa askori buelta eman diegu, kolektibo asko mailaz igo dira, E maila desagertu da... Hori guztia, bistan da, ezinezkoa izanen zen babes itzel hura gabe, urteotan ere egunero-egunero zuengandik sentitu duguna.

Baina gure lana ez da hor bukatzen: lanean segitzen dugu Administrazioko langile guztien baldintzak hobetzeko asmoz. Eta hala segitu nahi dugu, garbi daukagulako gauza asko hobetu behar direla oraindik: langile guztiak 3 mailatan (A, B eta C) kokatuko dituen langileen estatutu berri bat erredaktatzea; lapurtu ziguten erosahalmena berreskuratzea, lanbide karrera maila guztietara hedatzea; langile finkoen eta behin-behinekoen soldatak parekatzea (gradua, lanbide karrera...), aldez aurreko erretiroa ezartzea, euskararen egoera Administrazioan normalizatzea, eta abar, eta abar.

Helburu horiek lortzeko, baina, legealdi honetan izan dugun Gobernuak erakutsitako sentiberatasun bera edo handiagoa duen gobernu bat behar dugu. Erabat etsigarria litzateke enplegatu publiko guztientzat UPNren garaietako gobernuaren ildo beretik jotzen duen beste gobernu bat aurkitzea, haren ekimenez gure erosahalmena % 15 inguru jaitsi baitzen.

Bukatu aurretik, berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu LAB sindikatuari eta Nafarroako aldaketari eman diozuen babesagatik. Eta gauza bat berretsi nahi dugu: Nafarroako Administrazioetako langile guztien eskubideak defendatzen segituko dugula eta gure esku dagoen guztia eginen dugula 2015ean hasitako aldaketan sakontzeko; Nafarroak behar duelako.
Eskerrik asko guzti-guztioi, eta aurrera LAB!

LAB ha vuelto a erigirse, en el día de hoy, en la primera fuerza sindical de la Administración pública de Navarra, y ha sido gracias a la confianza que habéis vuelto a depositar en nosotras y nosotros. Eskerrik asko bihotz-bihotzez! Nuestro sindicato reedita, de esta forma, la victoria cosechada en 2015, y queda patente la apuesta de la plantilla del Gobierno de Navarra a favor del cambio. Los resultados del día de hoy los podemos desglosar de la siguiente manera:

En Irakaskuntza, LAB ha aumentado en número de representantes, pasando de 11 a 12, y también lo ha hecho en lo que al número de votos se refiere, superando por primera vez la barrera de los 900 y obteniendo casi el 20% de los votos escrutados. De esta forma, nos mantenemos como primera fuerza en el ámbito educativo.

En Osasunbidea, sin tener en cuenta el personal laboral (estos celebrarán las elecciones en una fecha aún sin determinar a lo largo del 2020), LAB ha vuelto a reeditar la mayoría que conquisto hace cuatro años por primera vez. Ha mantenido el número de representantes (un total de 13) obteniendo más del 20% de los votos.

En cuanto al resto de la Administración, donde entran los ámbitos de Núcleo, ANADP, Protección Civil y Bomberos, Justicia, Hacienda, SNE, Deporte y Juventud, ISPLN, Euskarabidea y Policía Foral (estos últimos celebrarán sus elecciones en junio), mantenemos el número de representantes que ya obtuvimos en 2015; un total de 42. En ámbitos como ANADP y Protección Civil y Bomberos hemos obtenido una amplia mayoría. Destacable es también el resultado de Euskarabidea, donde hemos obtenido 5 de los 7 delegados en juego en este ámbito que por vez primera conformaba un ámbito electoral propio. El Instituto Navarro de Deporte y Juventud también nos ha dado una gran alegría, ya que hemos pasado de ser segunda fuerza a ser la primera, y en el ISPLN mantenemos la mayoría. El número de votos recibidos también refleja la buena acogida de LAB por parte de la plantilla de la Administración, ya que hemos aumentado en más de 150 votos; en 2015 recibimos el apoyo de 1041 votantes, y en 2019 habéis sido 1197 los que habéis depositado vuestra confianza en nosotras y nosotros.

LAB se presentó a estas elecciones sindicales con el claro objetivo de poder revalidar la mayoría conseguida en 2015. Aquella fue una convocatoria marcada por un momento de gran conflictividad debido a los numerosos recortes que los gobiernos de UPN y PSN nos impusieron a toda la plantilla de la Administración. Ahora, y gracias a ese apoyo masivo que obtuvimos en la pasada cita electoral, la situación se está reencauzando: hemos podido revertir muchos de los recortes que nos obligaron a asumir, numerosos colectivos han subido de nivel, ha desaparecido el nivel E… Todo ello, que duda cabe, no habría sido posible sin el ingente apoyo que recibimos en 2015 y que seguimos recibiendo día tras día por parte de las empleadas y empleados públicos.

Pero nuestra labor no cesa; seguimos trabajando por mejorar la situación y las condiciones de toda la plantilla de la Administración. Y queremos seguir haciéndolo, pues tenemos claro que queda mucho en lo que mejorar: redactar un nuevo estatuto que encuadre a todo el personal en tres únicos niveles (A, B y C), recuperar el poder adquisitivo que nos robaron, ampliar la Carrera Profesional a todo el personal de todos los niveles, equiparar los salarios de fijos y temporales (grado, Carrera Profesional…), implantar la jubilación anticipada, normalizar la situación del euskera en la Administración, y un largo etcétera.

Para facilitar la consecución de estos objetivos, sin embargo, es imprescindible que la próxima legislatura tengamos un Gobierno tan sensible o más que el que hemos tenido estos últimos cuatro años. Sería fatal para las aspiraciones de todo el personal público que nos topásemos con un Gobierno parecido al de UPN, que nos llegó a quitar alrededor de un 15% de nuestro poder adquisitivo.

Así pues, eskerrik asko nuevamente por el apoyo que le habéis vuelto a mostrar a LAB y al cambio en Navarra. Por nuestra parte, únicamente nos queda confirmar que continuaremos defendiendo los derechos de toda la plantilla de las administraciones navarras y que haremos todo lo que esté en nuestras manos por asentar y ahondar en el cambio que tanto necesita Navarra y que ya se inició en 2015.
Eskerrik asko guzti-guztioi, eta aurrera LAB!

Resultados OSASUNBIDEA 2019 Resultados NUCLEO FUNCIONARIOS 2019
Resultados NUCLEO LABORALES 2019 Resultados IRAKASKUNTZA 2019
Resultados ANE 2019 Resultados JUSTICIA 2019
Resultados ANADP 2019 Resultados SNE 2019
Resultados EUSKARABIDEA 2019 Resultados ISPLN 2019
Resultados DEPORTE 2019  Resultados HACIENDA 2019
Share

Administrazioko informazio osoa arloz arlo PDFan

Administrazioa 2019/05/20

Administrazioko liburuxka guztiak, formatu digitalean ere.

Azken lau urteotan Administrazioko langile guztien alde aritu gara lanean, eta hauteskunde kanpaina honetan egindako lan hori zuei helarazten saiatu gara. Horretarako, Administrazioak dituen lantoki guztietara joan gara gure liburuxkak banatzera.   Hala ere zure eskuetara iritsi ez bada, formatu digitalean doakizu orain. EGIN KLIK.

Información ámbito a ámbito de toda la Administración en PDF

Administrazioa 2019/05/20

Todos los cuadernillos de la Administración, ahora también en formato digital.

Tras cuatro años trabajando por todo el personal de la Administración navarra, durante esta campaña hemos ido centro a centro, recorriendo cada sede de la Administración, para hacerte llegar el cuadernillo que recoge ese trabajo realizado.  Si aún así no te ha llegado, te lo mandamos en soporte digital. HAZ CLIC.

  
Share
ADM22M

Maiatzaren 22an zure botoa LAB

Administrazioa 2019/05/20
Gure lan-ildo garrantzitsuak biltzen dituen dekalogo hau 2019-2023 urteotarako prestatu dugu: LOTURA

Este miércoles 22 de mayo vota LAB

Administrazioa 2019/05/20
Decálogo que recoge nuestros principales ejes de actuación para la siguiente legislatura 2019-2023: ENLACE

 
Share
ADM grado europa

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak aldeko epaia emanez gero, LABek eredu bat eskainiko du graduaren ordainketa eskatzeko

Administrazioa 2019/05/21

Ekainaren 20an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak epaia emanen du langile kontratudunek gradua kobratzeko duten eskubideaz planteatutako auziari buruz.

LAB ofrecerá un modelo para solicitar el grado en caso de que el TJUE dictamine favorablemente

Administrazioa 2019/05/21

El Tribunal de Justicia de la Unión Europea decidirá el próximo día 20 de junio sobre el derecho a cobrar el grado por parte del personal contratado.

 
Share
ADM30

2019. urtean %0,30 ezartzea: pauso garrantzitsua, baina ez da azkena

Administrazioa 2019/05/17

Funts Gehigarrien Akordioan 2019rako aurreikusi ziren neurriak ezartzea onetsi du Nafarroako Gobernuak, eta berri pozgarria da LABentzat. Horren ondorioz, Administrazioko zenbait kolektibok ekainean bertan jasoko dituzte akordioaren onurak. Gauzak horrela, gure ustez, urrats bat eman dugu langile publiko guztion baldintzak berdintzeko prozesuan eta prekarietatearen kontra; gainera, harro gaude, akordioa sinatuz, horretan lagundu izanaz.

La aplicación del 0,30 en 2019; un paso importante pero no el último

Administrazioa 2019/05/17

LAB recibe con alegría la aprobación, por parte del Gobierno de Navarra, de la aplicación de las medidas que el Acuerdo de los Fondos Adicionales contemplaba para este año 2019. Esto supone que en la nómina del próximo mes de junio varios colectivos de la Administración experimentarán las mejoras que dicho acuerdo establecía. Esto, a nuestro entender, supone un paso más hacia la equiparación de todos los trabajadores públicos y en contra de la precariedad, y nos alegramos de haber contribuído a darlo mediante la firma del acuerdo.

 
Share
ADM 2019

Maiatzaren 22an, hauteskunde sindikalak Foru Administrazioan.
Zure eskubideak erabili, eta emaiozu botoa LABi, oraindik indarrean dauden murrizketak bukatzeko.

Administrazioa 2019/05/09 LABetik, Administrazioko langile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan guregan izan duzuen konfiantzagatik, eta, horrekin batera, adierazi nahi dizuegu gure lan baldintzak hobetzeko eta ahalik eta zerbitzu publiko onenak lortzeko lanean segitzeko gogoz beterik gaudela.

22 de mayo, elecciones sindicales en la Administración foral.
Haz uso de tu derecho y vota a LAB para revertir los recortes aún vigentes.

Administrazioa 2019/05/09 Desde LAB queremos agradecer a toda la plantilla de la Administración pública la confianza que habéis depositado en nosotros y nosotras estos años y mostraros nuestra total predisposición a seguir trabajando por mejorar nuestras condiciones laborales y para conseguir los mejores servicios públicos posibles.

 
Share
ADM LF1

Nafarroako Gobernuko langile guztientzako lanbide/karrera garapena arautzen duen LABen lege proposamena

Administrazioa 2019/04/21

descargas de archivos.orig PDF FL proposamena  Foru Legea, Nafarroako Gobernuko eta bere erakunde autonomoetako langileen Lanbide Karreraren/ Garapenaren sistema ezarri, eta finantzabiderako kreditu gehikuntza onesten duena.

Propuesta de LAB para una ley de carrera/desarrollo profesional dirigido a todos los empleados y  empleadas del Gobierno de Navarra

Administrazioa 2019/04/21

descargas de archivos.orig PDF Propuesta LF Ley Foral, por la que se establece el sistema de Carrera/Desarrollo Profesional del personal dependiente del Gobierno de Navarra y sus organismos autónomos y se aprueba un suplemento de crédito para su financiación.

 
Share
ADM billetes

LAB goi kargu ohientzako osagarria igotzearen aurka dago, eta irmoki salatzen du onartu den igoera

Administrazioa 2019/04/18

LABentzat soldata-osagarri hori igotzea Nafarroako langile guztientzako iruzur bat da, UPNren eta PSNren gobernuen jokabide ilunak gogora ekartzen dizkiguna. Espero dezagun Gobernu honek ere bide horietatik ez jotzea.

LAB denuncia y se opone frontalmente a la subida de complementos de los ex altos cargos

Administrazioa 2019/04/18

Para LAB, esta subida del complemento supone una nueva afrenta y burla a los trabajadores y trabajadoras navarras, y recuerda al oscuro proceder de los anteriores gobiernos de UPN y PSN. Esperemos que este Gobierno no vaya por esos derroteros.