OSAsentenciajusticia

LABek gradua lortu du sindikatuko bi afiliaturentzat: UPNk eta gehiengo sindikalak 2002. urtean desegindakoa berregiteko beste urrats bat

Administrazioa 2019/08/01

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ekainaren 20an emandako epaiaren ondoren, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegia hasi da administrazio-kontratudunendako graduari buruzko demandak ebazten, eta gaur, epaia eman du LABek Osasunbideko bi langileren izenean jarritako demandaren alde.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak baietsi egin du LABek bi administrazio-kontratudunen izenean jarritako demanda. LABek 2017ko apirilaren 10ean jarri zuen demanda, eta gaur argitara eman den epaian demanda oso-osorik baiesten da, graduaren osagarria ordaindu behar zaiela jasotzen duelarik, lau urteko atzeraeraginarekin ordaindu ere.

18 urte joan dira Afapnak, CCOOk, ELAk eta UGTk UPNrekin sinatu zutenetik langile kontratudunek ez zutela gradurik kobratuko, ez eta antzinatasun saririk eta familia-laguntzarik ere. Urteekin, kontzeptu horietako batzuk kontratudunei aitortzea eta ordaintzea lortu dugu, eta orain Europako epai honekin lortu da langile kontratudunak eta funtzionarioak parekatzea alderdi horiei dagokienez.

Europako Auzitegiaren erantzunaren zain egon behar izan dugu, baina, orain, Europak bere epaia eman ondoren, hemengo epaitegietan jarritako demandak bere fruituak ematen hasi dira. Horri dagokionez, esan beharra dago ANPE sindikatuaren demanda batek eragin zuela Nafarroako epaile batek “arazo prejudizial” bat jartzea Europar Batasuneko Justizia Auzitegian kasu horri buruz galdetzeko. Gero, LABek antzeko demanda bat jarri zuen, eta epaileak, 2017ko abenduan lehenengo demandarekin egin bezalaxe, bertan behera utzi zuen gure demanda 2018ko urtarrilean, Europako Auzitegiak bere iritzia eman arte. Europako Justizia Auzitegiak aurtengo ekainaren 20an eman zuen epaia, administrazio-kontratudun guztiek jasaten duten desberdinkeria larria bertan behera uzteko demanda aintzat hartuz. Epai horrek Iruñean irekitako prozesuak berriz abiaraztea ekarri zuen. Hala, uztailaren 30ean argitara eman zen ANPEren demandari buruzko epaia, eta abuztuaren 1ean LABek jarritako demandari buruzkoa.

Hurrengo helburuak: gradua langile kontratudun guztientzat eta Lanbide-Karrera

Epai honekin, afera Mahai Orokorrean negoziatzeko bidea irekitzen da. Izan ere, hurrengo urratsa da graduaren ordainketa langile kontratatu guztiei zabaltzea. 2002. urtean, LAB izan zen orduko gehiengo sindikalak (Afapna, CCOO, ELA eta UGT) UPNrekin sinatutako testuaren aurka azaldu zen indar bakarra, eta, gaur den egunean, ildo berean lanean eta borrokatzen ari gara, langile publiko guzti-guztientzako lan baldintzak eta soldatak hobetzeko asmoz. Lortzen ari garen garaipen horiei esker, egoera hobetzen ari da, eta, LABen iritziz, hurrengo urratsa langile guztientzako Lanbide-Karrera lortzea izan beharko litzateke.

 

Gradua ordaintzeko demandaren kronologia

(* Epaia egun horretan argitaratu zen).

- 2016ko abendua: LABek Europako Batzordera jotzen du aldi baterako langileei gradua ordain diezaietela eskatuz.

 - 2017ko hasiera: ANPE sindikatuak demanda bat aurkezten du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian administrazio-kontratua duen langile bati gradua ordain diezaiotela eskatuz.

- 2017ko apirila: LABek demanda bat aurkezten du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian administrazio-kontratua duten bi langileri gradua ordain diezaietela eskatuz.

- 2017ko abendua: ANPE sindikatuaren demanda dela kausa, Iruñeko epaileak arazo prejudizial bat bidaltzen du Europar Batasuneko Justizia Auzitegira kasu honen gainean aholkua eman diezaion.

- 2018ko urtarrila: Iruñeko Epaitegiak bertan behera uzten du LABen demanda harik eta Europako Auzitegiak epaia eman arte.

- 2019ko ekainaren 20a*: Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako epaian adierazten du administrazio-kontratudunek gradua kobratzeko eskubidea dutela.

- 2019ko uztailaren 30a*: Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak, Europako epaia kontuan harturik, ANPE sindikatuaren demandaren aldeko epaia jakinarazten du.

- 2019ko abuztuaren 1a*: Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak, Europako epaia kontuan harturik, LAB sindikatuaren demandaren aldeko epaia jakinarazten du.

 

 

LAB consigue el grado para dos afiliados; un paso más para recomponer lo que UPN, y la mayoría sindical destruyeron en 2002

Administrazioa 2019/08/01

Tras la sentencia del Tribunal de Justicia de la Unión Europea (TJUE) del 20 de junio, el Juzgado de lo Contencioso Administrativo número 1 de Pamplona está ahora resolviendo las demandas en torno al grado por parte del personal con contrato administrativo. Hoy ha fallado a favor de la demanda que LAB interpuso en nombre de dos personas trabajadoras de Osasunbidea.

El Juzgado de lo Contencioso Administrativo número uno de Pamplona ha estimado la demanda interpuesta por LAB en nombre de dos personas contratadas administrativas. LAB interpuso la demanda el 10 de abril de 2017, y la sentencia hecha pública hoy estima íntegramente el reconocimiento y abono del complemento retributivo del grado con efectos retroactivos de cuatro años.

Han pasado casi 18 años desde que Afapna, CCOO, ELA y UGT firmaron con UPN que el personal contratado no cobrara grado, antigüedad, ni ayuda familiar. Con el paso de los años poco a poco hemos ido logrando el reconocimiento de algunos de estos conceptos y ha sido ahora cuando desde Europa han dictado en favor de la equiparación del personal contratado con el funcionariado.

En el periodo que va desde la firma de ese acuerdo hasta el 2017, LAB ha acudido en numerosas ocasiones a la justicia navarra solicitando el cobro del grado para el personal temporal de la Administración, pero únicamente hemos recibido negativas. Hemos tenido que esperar a que el tribunal europeo se pronuncie, pero tras ese dictamen, es ahora cuando la demanda sindical está dando sus frutos en los juzgados. A este respecto, cabe recordar que la demanda del sindicato ANPE fue la que propició que el juez navarro presentase una "cuestión prejudicial" en el TJUE para preguntar sobre este caso. Seguidamente fue LAB quien interpuso una demanda en esos términos y el juez, tal y como hiciera con la primera demanda en diciembre de 2017, suspendió en enero del 2018 la nuestra a la espera de la sentencia que debía dictar el TJUE. Este se pronunció el 20 de junio pasado, atendiendo a la demanda que solicitaba acabar con la grave situación de desigualdad que padece todo el personal contratado administrativo. Este fallo reanudó los procesos abiertos en Pamplona. De esta forma, el pasado 30 de julio se hizo público el dictamen referente a la demanda de ANPE, y el 1 de agosto ha sido el turno de la demanda interpuesta por LAB.

Siguientes metas: grado para todo el personal contratado y Carrera Profesional

Ahora se abre la vía para la negociación en Mesa General, ya que el siguiente paso que queda por dar es el de la extensión del pago del grado a toda la plantilla contratada. Ya en 2002 LAB fue la única fuerza sindical que se opuso al texto firmado por UPN con la mayoría sindical de entonces (Afapna, CCOO, ELA y UGT), y a día de hoy seguimos trabajando y peleando en la misma línea de entonces, la que busca la mejora de las condiciones laborales y retributivas para toda la plantilla pública. Gracias a los logros que estamos obteniendo, esta línea mantiene una dirección ascendente que, en opinión de LAB, debe continuar con la consecución de la Carrera Profesional para todo el personal público.

Cronología del proceso de demanda del grado

(* Las fechas de las sentencias corresponden al día de su publicación).

- Diciembre de 2016: LAB acude a la Comisión Europea solicitando el pago del grado para el personal temporal.

- Principios de 2017: el sindicato ANPE presenta en el Juzgado de lo Contencioso Administrativo número uno de Pamplona una demanda de cobro del grado para una persona contratada administrativa.

- Abril de 2017: LAB presenta en el Juzgado de lo Contencioso Administrativo número uno de Pamplona una demanda de cobro del grado para dos personas contratadas administrativas.

- Diciembre de 2017: el juez de Pamplona traslada, debido a la demanda de ANPE, una cuestión prejudicial al TJUE para asesorarse acerca del particular.

- Enero de 2018: el juzgado de Pamplona suspende la demanda de LAB hasta que el TJUE se pronuncie.

- 20 de junio de 2019*: el TJUE sentencia que las personas con contratos administrativos tienen derecho a cobrar el grado.

- 30 de julio de 2019*: el Juzgado de lo Contencioso Administrativo número uno de Pamplona, con la sentencia europea en la mano, publica la sentencia favorable a la demanda del sindicato ANPE.

- 1 de agosto de 2019*: el Juzgado de lo Contencioso Administrativo número uno de Pamplona, con la sentencia europea en la mano, publica la sentencia favorable a la demanda de LAB.