twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

2019ko LEP espedienteen berrikuspena

Irakaskuntza 2020/02/25

Hezkuntza Departamentuak 2019ko maisu-maistren eta musika-katedradunen oposizioetako espedienteak berrikusteari ekingo dio datorren astean. 

Berrikuspena eskatu zuten pertsona guztiak espedientea ikustera joan ahal izango dira ezarritako data egunetan. Hezkuntza Departamentura deitzea beharrezkoa izango da gehien komeni den ordutegian izena emateko.

Informazio guztia, honoko dokumentuan descargas de archivos.orig PDF INFOadm 

Revisión de expedientes OPE 2019

Irakaskuntza 2020/02/25

El departamento de Educación iniciará la semana que viene la revisión de expedientes de las oposiciones a maestros/as y catedráticos/as de música de 2019.

Todas aquellas personas que solicitaron dicha revisión podrán acudir a ver el expediente en los días establecidos para ello. Será necesario llamar al Departamento de Educación para apuntarse en el horario que mejor convenga.

Toda la información, en en siguiente documento descargas de archivos.orig PDF INFOadm 

 

JUS denbora1

LABen ekarpenak txandakako lanaren konpentsazioak arautzeko

Administrazioa 2020/02/26

Azken Negoziazio Mahai Orokorrean, sindikatuak Funtzio Publikoko ordezkariekin bildu ginenean, erabaki zen lantalde bat osatzea txandakako lanaren konpentsazioa arautzen duen 225/2002 Foru Dekretuaren balizko aldaketei buruz eztabaidatzeko. Izan ere, gaur egun dagoen bezala, bidegabekeria ugari sortzen ditu, eta horregatik erabaki zen aldatzeari ekitea. Jarraian, lan-taldean eztabaidatzeko asmoz LABetik egin ditugun ekarpenak xehatuko ditugu.

  • Lehenik eta behin, oso garrantzitsua da "lanaldia" eta "txanda" kontzeptuak ongi bereiztea. “Lanaldiak” egindako lan-denborari egiten dio erreferentzia; “txandak”, berriz, lan hori egiten den ordutegiari.
  • LABen uste dugu gaur egun hiru txanda daudela: goizekoa (8:00etatik 14:59ra), arratsaldekoa (15:00etatik 21:59ra) eta gauekoa (22:00etatik 7:59ra).
  • Inolako negoziaziorik gabe ezartzen joan diren eta, gainera, garesti ateratzen diren lanaldiei dagokienez, uste dugu ez direla Foru Dekretuan aitortu behar. Gure ustez, lanaldi desberdin horiek kasuan kasuko foru legean jaso behar dira, bakoitzaren konpentsazioarekin batera. Adibidez, 10:00etatik 17:00etara edo 12:00etatik 19:00etara egiten diren txandak.
  • Era berean, ikusten dugu txandakako lana, funtsean, prestasun gisa ulertzen dela. Eta horregatik uste dugu horrela tratatu behar dela eztabaidari begira. Horregatik, defendatzen dugu bai ordu-konpentsazioa duten lanaldiek (berezitasun batzuk kontuan hartuta), bai txanda desberdinetan banatzen direnek txandakako lanaren osagarria esleituta izan behar dutela (prestasun gisa ulertuta). Hau da: lanpostu batek goizeko/arratsaldeko txanda badu, edo goizeko/arratsaldeko/gauekoa, edo beste edozein aldaera, txandakako lanaren osagarria esleitu behar zaio, kontuan hartu gabe langileak hiru hileko konputuaren 1/3 egiten duen txanda batean edo bestean.
  • Txandak aldatzeko arrazoi asko daude; zerbitzuaren beharrak, besteak beste. Administrazioak noiznahi lan txanda aldatu ahal izateko moduan egotea txandakako lanaren osagarriarekin konpentsatu behar da gutxienez. Esperientziak erakutsi digu ezin dela osagarri horren kobraketa utzi egutegiak edo txanden aldaketak prestatzen dituenaren esku.
  • Hori guztia, jakina, funtsezko bi zutabetan oinarritu behar da: langileek egutegia onartuta izatea urtarrilaren 1erako, eta unitate guztietako txanden banaketa bidezkoa izatea.
  • Azkenik, SOS Nafarroako langileen kasuan, uste dugu prestasun-txanda gisa ezagutzen dena, 18/2019 Foru Dekretuan jasotakoa eta plantillarekin kontsultatu zena, laugarren txandatzat hartu beharko litzatekeela.

Aportaciones de LAB para regular las compensaciones por turnicidad

Administrazioa 2020/02/26

En la última Mesa General de Negociación, en la que nos reunimos los sindicatos con representantes de Función Pública, se decidió conformar un grupo de trabajo para debatir sobre las posibles modificaciones del DF 225/2002 que regula la compensación por turnicidad. Tal y como está actualmente, da lugar a numerosas injusticias, y por ello se decidió abordar. A continuación desglosamos las aportaciones que hemos realizado desde LAB para el debate en el grupo de trabajo.

  • Ante todo, el primer paso es el de diferenciar los conceptos de “jornada” y “turno”. La jornada hace referencia al tiempo de trabajo realizado; el turno, en cambio, se refiere al horario en que se desempeña esa labor.
  • En LAB entendemos que actualmente existen tres turnos: el de mañana (de 8.00 a 14:59), el de tarde (de 15:00 a 21:59) y el de noche (de 22:00 a 7:59).
  • Respecto a las jornadas que se han ido implantando sin ningún tipo de negociación y además son gravosas, creemos que no deben ser reconocidas en el DF. A nuestro entender, esas jornadas distintas deben recogerse junto con sus compensaciones en la correspondiente Ley Foral. Nos referimos, por ejemplo, al turno que se desarrolla de 10:00 a 17:00, o de 12:00 a 19:00.
  • Observamos, asimismo, que la turnicidad en realidad se entiende como disponibilidad. Y por ello creemos que se debe tratar así de cara al debate. Defendemos, por ello, que tanto las jornadas que tienen compensación horaria (teniendo en cuenta algunas especificidades), como las que se distribuyen en diferentes turnos, también deben tener asignado el complemento de turnicidad (entendido como disponibilidad). Esto es: si un puesto de trabajo está definido como de M/T, de M/T/N o cualquier otra variante, debe llevar asignado el complemento de turnicidad, al margen de que la persona que lo ocupa realice 1/3 del cómputo trimestral en un turno o en otro.
  • Existen muchas razones para cambiar turnos, las necesidades del servicio entre otras. El hecho de estar disponible para la Administración de modo que en cualquier momento te puedan modificar el turno, se debe compensar, al menos, con el complemento de turnicidad. La experiencia nos dice que no se puede dejar el cobro de este complemento en manos de quien realiza los calendarios o las modificaciones de turnos.
  • Todo esto tiene que asentarse, claro está, en dos pilares fundamentales: que el personal tenga su calendario aprobado a fecha de 1 de enero, y que la distribución de los distintos turnos en cada unidad sea equitativa.
  • Por último, en el caso concreto del personal de SOS Navarra, consideramos que el conocido como turno de disponibilidad, recogido en el DF 18/2019 y que sí fue sometido a consulta entre la plantilla, debe considerarse un cuarto turno diferente.
Irak 20 02 24 manifarako deialdia

Larunbatean zatoz euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzera

Irakaskuntza 2020/02/24

Ezaguna zaigu Navarra Suma, hainbat kasutan PSNren laguntzaz, gidatzen ari den saiakera euskarafoboak hainbat ondorio eragin dituela gure artean.

Mendigorrian bertako gurasoek eskaera egin arren Haur eta Lehen Hezkuntzako eskolan euskarazko lerroa abian jartzeko oztopoak, Iruñeko haur eskoletan euskarazko eskaintza hutsaren hurrenera mugatzeko saiakerak, unibertsitatean euskaraz ikasteko zailtasun kronikoak... hainbat eta hainbat dira egoera onartezina dela ondorioztatzeko adibideak.

Horregatik guztiagatik mezu hau irakurtzen duen oro animatu nahi dugu larunbat honetan, hilak 29, arratsaldeko bostetan Golemetatik hasitako manifestazioan parte hartzera. Ikusarazi beharra dago Nafarroan euskaraz bizitzeko nahia geraraziko ez duten olatua dela.

El sábado acude a reivindicar el derecho a aprender en euskara

Irakaskuntza 2020/02/24

Son sobradamente conocidos los últimos efectos de la campaña euskarófoba que está llevando a cabo Navarra Suma con la colaboración del PSN.

Los obstáculos para abrir una línea en euskara en Mendigorria a pesar de la petición de varias familias, la determinación en limitar hasta la práctica desaparición la oferta en euskara de las escuelas infantiles de Pamplona, la imposibilidad crónica de aprender en euskara en la universidad... nos sobran motivos para concluir que la situación es insostenible.

Por todo ello, queremos animar a todo el mundo a que este próximo sábado, 29 de febrero a las 17:00, acuda a la manifestación que dará inicio desde los Golem. Es necesario dejar claro que la voluntad de vivir en euskara en Navarra es una ola imparable.


OSA TCAE220

E.Z.L.T Oposaketa-lehiaketa. Behin-behineko emaitza, azterketak eta erantzunak

Osasunbidea 2020/02/22

Arrazoibideak: 2020ko martxoak 6 arte barne.

T.C.A.E Concurso-Oposición. Resultado provisional, exámenes y respuestas

Osasunbidea 2020/02/22

Alegaciones: hasta el día 06 de marzo de 2020 inclusive.

 

 

LOGO mahai orokorra

LABek eskatu du Hezkuntzako zerbitzu-eginkizunen gehiegizko kopurua mugatzea

Irakaskuntza 2020/02/21

Ostiraleko Hezkuntzako Mahai Sektorialean, luze hitz egin zen ezarri behar diren proiektu eta programa espezifikoak direla-eta datorren ikasturterako eskatu diren zerbitzu-eginkizunei buruz. LABek, interes partikularretarako erabiltzen ote diren susmatuta, horiek mugatzea eskatu zuen.

Zerbitzu-eginkizunak: Hainbat ikastetxetan proiektuak eta programak ezartzeagatik eskatu diren zerbitzu-eginkizunei buruz besterik ez zen hitz egin. Hezkuntzak adierazi duenez, aurreko ikasturtearen aldean aurten izan den hazkundearen arrazoi nagusia Hezigarri eta Kimua programen ezarpena da (27 eskaera izatetik 57ra igo da).

LAB proiektu horiek ezartzearen alde dago; izan ere, gure ustez, emaitza positiboak izango dituzte, bai hezkuntza-ereduan, bai ikasleengan. Hala ere, ez dugu onartzen proiektuok ezartzeko modua ikastetxe partikularrei emandako zerbitzu-eginkizunen bidez izatea. Horrela eginez gero, inplikatutako irakasleek interes partikularretarako erabiltzeko arriskua dago, eta, horren aurrean, LABek prozesuetan ahalik eta gardentasun eta berdintasun handiena bermatzeko eskatzen du. Helburu horrekin berarekin eskatu diogu Hezkuntzari 2019-2020 ikasturtean jardunean dauden zerbitzu-eginkizun guztien datuak jakitera eman ditzan, bakoitzaren motibazioa zein den eta zenbatsuko iraupena duten adierazita.
Departamentuak oso begi onez ikusi zuen LABen proposamena, eta adierazi zuten, 2021-2022 ikasturteari begira, gure proposamenak aintzat hartuko dituztela eta ikastetxeetan proiektuak eta programak ezartzeko beste prozedura bat baloratuko dutela; esate baterako, ikastetxeko langileak prestatzeko ardura duena ILZn atxikitzea zerbitzu-eginkizunetan, gisa horretan eskaintza hori beste ikastetxe batzuetara zabaldu ahal izateko.
2020-2021 ikasturteko zerbitzu-eginkizunak, ordea, LABek egindako oharrak kontuan hartu gabe eta gainerako sindikatuek onartuta aterako dira.

Letren zozketa:  Zozketa egin da zehazteko zein izango den izangaiak aurkezteko hurrenkera hemendik aurrerako oposizio-prozesu guztietan, betiere deialdian finkatuta ez dagoen kasuetarako. Atera diren letrak YÑ izan dira. Horrek esan nahi du gaur egun abian dagoen Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleen oposizio-lehiaketan, hautagaien hurrenkera YÑ letretatik hasiko dela. Hurrenkera horrek izangaientzat bakarrik balioko du; izan ere, gogorarazi zen epaimahaien hautaketa, oraingoan, zozketa numeriko baten bidez egingo dela, eta ez alfabetikoaren bidez. 

Galderak eta eskaerak: Puntu honetan, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok mahai gainean jarri genuen Gil Sevillano Hezkuntzako zuzendari nagusiari egina genion eskaera, Mendigorriko eta Castejongo kasuei buruzko informazioa zuzenean eman ziezagun, Mahai Sektorialera etorrita.
Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiak desenkusatu egin zuen bere absentzia, argudiatuz ez zegoela departamentuan une horretan, eta gaia eztabaidatzeari uko egin zion, esanez afera horiek eskolatze arloari dagozkiola eta gai hori ez dela Mahai Sektorialekoa. Haren iritziz, foro honetan "plantillaren lan baldintzetan eragin zuzena duten" gaiak baino ez dira eztabaidatzen, eta eskolatzea ez da horietakoa. Mahaian geunden sindikatuok erabaki horiek langileengan dituzten ondorioak ikusarazi genizkion, eta, ondoren, departamentuak gaia "amaitutzat" jo zuen, esanez Mendigorriko eta Castejongo ikastetxeen inguruko erabakiek izanen dituzten ondorioak mahaian eztabaidatuko direla, baina lehenengo erabakia politikoa baino ez dela.
Mendigorriaren kasuan, eztabaida “amaitu” zen "erabaki politikoa da" baieztapenarekin talka eginez; izan ere, gaur egun Mendigorrian D ereduko ikasgela bat sortzeko aukera jasotzen ez duen eskola-mapa aldatu liteke, baldin eta "eskaera soziala" bada, baina eskaera soziala eta eskaera soil bat zer diren zehaztea erabaki politiko baten mende dago. Elizarekin egin dugu topo, Santxo!

Azkenik, LABek eta Hezkuntza Ituna sinatu zuten gainerako sindikatuek berriro eskatu genuen Jarraipen Batzorderako deia egitea, sinatutako puntuak eta aplikatzeko daudenak egutegi batean jaso ahal izateko. Hezkuntzak erantzun zigun lehenik eta behin ikusi behar dela zer falta den ezartzeko eta zenbateko gastu-aurreikuspena duen neurri bakoitzak, eta horretarako Ogasunarekin kontsultatu behar zutela. Gaineratu zuten inolako onespen ekonomikorik gabe sinatu zela Ituna, eta, azkenean, Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiak honela amaitu zuen: "aukeratu behar badut itun bat ez betetzearen eta lege (ekonomiko) bat ez betetzearen artean, nahiago dut ituna ez bete".

LABeko kideok berriz ere gure haserrea adierazi nahi dugu jarrera horren aurrean, hezkuntza arloko sindikatu gehienekin adostutakoa betetzeari uko egiten baitio, horrela, langileei baldintza duinagoak ukatuz eta irakaskuntzaren kalitatean modu negatiboan eraginez. Jarrera horren aurrean, LABek mobilizatzeko apustu irmoa egiten du, eta irakasle guztiei dei egiten diegu datorren ostegunean, otsailaren 27an, 8:45ean Nafarroako Parlamentuaren aurrean egingo dugun kontzentraziora joateko.

LAB solicita limitar el excesivo número de comisiones de servicio en Educación

Irakaskuntza 2020/02/21

En la Mesa Sectorial de Educación celebrada este viernes se habló de las Comisiones de Servicio solicitadas para el curso que viene por motivos de implantación de proyectos y programas específicos. LAB, bajo la sospecha de que se usan para intereses particulares, solicitó limitarlos.

Comisiones de servicio: Se abordó únicamente lo referente a las Comisiones solicitadas por implantación de proyectos y programas en diferentes centros escolares. Desde Educación apuntaron a que el incremento que se ha experimentado este curso respecto al anterior (sólo en esta modalidad han pasado de 27 a 57) responde sobre todo a la implantación de los programas Hezigarri y Kimua.

En LAB nos mostramos favorables a implantar estos proyectos, que a nuestro entender tendrán unos resultados realmente positivos tanto en el modelo educativo como en el alumnado. Aun así, no aprobamos que el modo de implantarlos sea por mediación de comisiones de servicio otorgados a los centros particulares. Haciéndolo de esta forma, tiene el riesgo de ser usado para intereses particulares de los propios docentes implicados, ante lo cual desde LAB exigimos que se garantice la máxima transparencia e igualdad en este tipo de procesos. Con ese mismo objetivo también hemos solicitado a Educación que nos traslade los datos de todas las comisiones de servicio que están en activo este curso 2019-2020, cuál es la motivación de cada uno, y que duración estimada tiene.
Desde el Departamento vieron con muy buenos ojos la propuesta de LAB y señalaron que de cara al curso 2021-2022 tomarán en consideración nuestras propuestas y valorarán introducir otro procedimiento para implantar los proyectos y programas en los centros, como por ejemplo que la persona que se encrgue de formar a la plantilla del centro lo haga mediante una comisión al CAP, pudiendo ampliar así la oferta a otros centros.
Las comisiones del curso 2020-2021, sin embargo, saldrán aprobadas sin tener en cuenta lasanotaciones realizadas por LAB y aceptadas por el resto de sindicatos.

Sorteo de letras: También se ha procedido al sorteo que determinará el orden de presentación de las y los aspirantes de todos los procesos de oposición que se desarrollarán de aquí en adelante y cuya convocatoria no concrete el modo en que se llevará a cabo. Las letras que han salido han sido YÑ. Esto significa que en el concurso-oposición de profesorado de Secundaria y FP actualmente en marcha, el orden de los candidatos comenzará a partir de las letras YÑ. Esto sólo servirá para las personas candidatas, pues tal y como se dijo, la elección de los tribunales se llevará acabo, en esta ocasión, mediante un sorteo numérico, y no alfabético.

Ruegos y Preguntas: Llegados a este punto, LAB, ELA y STEILAS sacamos sobre la mesa la petición que habíamos realizado anteriormente para que el Director General de Educación, el señor Gil Sevillano, acudiese a la Mesa Sectorial para trasladarnos información acerca de los casos de Mendigorria y Castejón. La Directora General de Recursos Educativos excusó su ausencia argumentando que no se encontraba en el departamento en esos momentos, y nos mostró su negativa a debatir el tema transmitiéndonos su opinión de que esos temas pertenecen a escolarización, y que ése es un aspecto que no compete a la Mesa Sectorial. En su opinión, en dicho foro se debaten únicamente los temas “que afectan directamente a las condiciones laborales de la plantilla”, apuntando que la escolarización no es uno de ellos. Tras un debate donde los sindicatos presentes en la mesa le hicimos ver las consecuencias que esas decisiones tienen en la plantilla, desde el Departamento “zanjaron” el asunto diciendo que las consecuencias que de la decisión de Mendigorria y Castejón se deriven se debatirán en mesa, pero que la decisión primera es meramente política.
En el caso concreto de Mendigorria, el debate también “finalizó” chocando contra el muro de “es una decisión política”, ya que el mapa escolar que actualmente no contempla la opción de crear un aula del modelo D en Mendigorria solo se puede cambiar si existe “demanda social”, pero el hecho de determinar qué es demanda social y qué una mera demanda, depende de una decisión política. ¡Con la iglesia hemos topado, amigo Sancho!

Finalmente, LAB y el resto de los sindicatos firmantes del Pacto Educativo volvimos a exigir la convocatoria de la Comisión de Seguimiento del mismo para poder calendarizar los puntos suscritos y pendientes de aplicar. Desde Educación se nos contestó que para eso primero hay que ver qué queda por implantar y qué previsión de gasto tiene cada medida, y que para ello debían consultarlo con Hacienda. Añadieron que el Pacto se firmó sin ninguna aprobación económica, y finalmente la Directora General de Recursos Educativos concluyó diciendo que “si tengo que elegir entre incumplir un pacto e incumplir una ley (económica), prefiero incumplir el pacto”.
Desde LAB volvemos a mostrar nuestro enfado ante esta actitud del Departamento, que se niega a cumplir lo acordado con la gran mayoría de sindicatos del ámbito de la educación, negando así unaas condiciones más dignas a la plantilla e incidiéndo negativamente en la calidad de la enseñanza de la que tanto hace gala. Ante esta posición, desde LAB mantenemos nuestra firme apuesta por movilizarnos y invitamos a todo el personal docente a que se una a la concentración que realizaremos el próximo jueves 27 de febrero, a las 8:45 ante el Parlamento de Navarra.

   
 LOGO LAB NA

LAB Irakaskuntza Tfno 948 38 24 74 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Arga 12-14. IRUÑEA

 Irak 20 02 20 itunaren kontzentraIrak 20 02 20 itunaren kontzentra medioak 01

Parte har ezazu ituna betetzea eskatzeko Parlamentuaren aurrean egingo dugun kontzentrazio intersindikalean

Irakaskuntza 2020/02/26

descargas de archivos.orig Protestaren kartela

Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea hobetzeko ituna sinatu genuen sindikatuok jakinarazi nahi diegu irakaslei, eta oro har gizarteari, Nafarroako Gobernuak ez duela asmorik itunean jasotako neurriak osoki betetzeko.

Hezkuntza Ituna sinatu dugun sindikatuok jo ta ke ibiliko gara sinatutakoa betetzea erdietsi arte. Gaur bertan, Gobernuaren aurrean elkarretaratzea egin dugu, eta afera ez bada lehenago konpontzen, hurrengo otsailaren 27an (ostegunean), 8:45etan mobiliziazioa eginen dugu, Parlamentuaren aurrean, eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu irakasleei eta jendarte osoari, egun horretan Paralmentuak Nafarroako 2020ko aurrekontuak onetsiko dituelako.

Oharra: Ordu sindikalak eskatu dira (saio horretan irakaskuntza zuzenik ez baduzu, zatoz!). Eskertuko genizueke irakaslegoaren artean banatzea.

Reivindica el cumplimiento del pacto educativo en la concentración instersindical frente al Parlamento

Irakaskuntza 2020/02/26

descargas de archivos.orig Cartel de la concentración

Los sindicatos firmantes del Pacto para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública en Navarra queremos dar a conocer al profesorado y a la sociedad en general la intención del Gobierno de Navarra de no cumplir en los términos establecidos el acuerdo firmado con las organizaciones sindicales.

Para denunciarlo, hoy nos concentraremos frente al Gobierno, y seguiremos llevando a cabo diferentes actuaciones hasta conseguir que se cumpla lo firmado. Por ello, el próximo jueves 27 de febrero a las 8:45, día en que está previsto que el Parlamento apruebe los presupuestos de Navarra para 2020, realizaremos una movilización frente a dicha institución y a la que invitamos a participar al profesorado y a toda la sociedad en general.

Nota: Se han solicitado horas sindicales (si no tenéis docencia directa a esa hora, ¡Acude!). Agradeceríamos su difusión entre el profesorado.

ILZ lanpostuetarako merezimendu-lehiaketarako deialdia

Irakaskuntza 2020/02/21

Hezkuntza Departamentuak merezimendu- lehiaketarako deialdia egin du, irakasleei Laguntzeko Zentroetan (ILZ) aholkularitza eta zuzendaritzako lanpostuak zerbitzu- eginkizunen erregimenean aritzeko.

Parte hartzeko epeak otsailak 21etik martxoak 5era arte izango da.

Informazioa ESTEKA honetan duzu.

Convocado concurso de méritos para puestos de trabajo en el CAP

Irakaskuntza 2020/02/21

El Departamento de Educación ha convocado el concurso de méritos para la provisión, en régimen de comisión de servicios, de puestos de trabajo de Asesoría y Dirección  en los centros de Apoya al Profesorado (CAP).

El plazo de entrega de solicitudes será del 21 de febrero al 5 de marzo

Toda la información, en ese ENLACE

Castejon, PAIren gabezien eta zentzugabekeriaren adibide berri bat

Irakaskuntza 2020/02/18

Castejongo Haur eta Lehen Hezkuntzako eskolan PAI programari uko egiteko ahaleginei ezezkoa eman berri dio PSNko Carlos Gimenok gidatzen duen Hezkuntza Departamentuak, hizkuntzen trataerari dagokionez aipatu alderdi horrek duen jarrera ulertezin eta inkoherentea agerian utziaz.

Ulertezina da, PAI programa probatu eta gero eskolak berak hartu baitu beste hizkuntza eredu batzuk baliatzeko erabakia. Beraz, argi eta garbi bere autonomiari erasoa egin dio. LABen aburuz hori zinez kezkagarria izateaz gain agerian uzten du hizkuntzei dagokionez PSNk duen jarrera oldarkor eta inpositiboa. Gehitu horri bertako haurrek Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan ikasteko eskubidea urratzen ari direla. Uste hau indartu besterik ez da egiten Mendigorriako eta Villatuertako gurasoek haurrak D ereduan eskolaratzeko izaten ari diren trabak ikusi eta gero.

PSNren jarrera inkoherentea ere bada, Espainiako hainbat tokitan kritikatzen duen British eredua sutsuki defendatzen baitu Nafarroan, Navarra Sumarekin elkarlanean. Beste tokietan egiten dituen kritikek badute funtsik, Nafarroako PAIrekin bezalaxe British ereduen gabeziak agerikoak baitira. PAIren bitartez, komunikazio-hizkuntzan lortzen den gaitasuna eskasa da, bertako hizkuntzen kaltetan (batez ere euskararenean) sortutako ildoa da, ingelesean lortzen den hizkuntza maila ez dator bat horretarako bideratzen diren baliabideekin (pertsonalak zein materialak), Nafarroan bizi dugun egoera diglosiko honetan hizkuntza gutxituen sustapena eragozten du, berariazko beharrak dituzten ikasleek nekez barneratzen dituzte edukiak, eskatzen duen exijentzia linguistikoari profil egokia duten irakasleriarekin erantzuteko zailtasunak daude... Zerrenda amaigabea da.

Arazoa ez da ingelesa, edo atzerriko beste hizkuntza bat, ikasteko ahaleginak egitea, baizik eta bertako hizkuntzekin elkarlanean, Nafarroa osoan, lehia antzurik gabe eta naturaltasunez egin ahal izateko estrategiarik ez egotea.

Horregatik guztiagatik, Castejonek PAI programa bertan behera uzteko egin duen eskariari so egin deizaiola galdatzen dio LABek Nafarroako Gobernuari orohar eta zehazki Hezkuntza Departamentuari.

Castejón, un nuevo ejemplo de las carencias y el sinsentido del PAI

Irakaskuntza 2020/02/18

El consejero del Educación del Gobierno de Navarra, Carlos Gimeno, ha denegado a través de su departamento la petición de la escuela de Educación Infantil y Primaria de Castejón para abandonar el programa PAI, con lo que se ha vuelto a evidenciar la política incompresible e incoherente del PSN en lo que se refiere al tratamiento de los idiomas en la educación.

Es incomprensible que, tras probar el programa PAI y haber decidido que prefiere adaptarse a otro tratamiento lingüístico en las aulas, a la escuela de Castejón se le niegue dicho cambio de una forma tan arbitraria y poco argumentada. Esta forma de proceder erosiona la autonomía del centro y el derecho del alumnado a estudiar en un modelo lingüístico acorde a sus necesidades, lo que, bajo nuestro punto de vista, desvela una actitud impositiva del PSN en lo que se refiere a la gestión de las lenguas proceso educativo. Esta afirmación no hace más que reforzarse cuando vemos lo que está pasando en Mendigorria y Villatuerta con el modelo D.

La actitud del PSN también es incoherente porque, mientras critica el modelo British en varias comunidades españolas, en cambio en Navarra se ha atrincherado junto con Navarra Suma en la defensa del programa PAI. Las criticas que el PSOE realiza en otro lugares tienen pleno sentido. Hemos denunciado en numerosas ocasiones que el PAI no logra buenos resultados en destrezas comunicativas, su implantanción se ha llevado a cabo en perjuicio de las lenguas propias (principalmente el euskara), el nivel de inglés que logra la media del alumnado no está acorde con los recursos destinados para ello, obstaculiza el fomento de las lenguas minorizadas en un entorno diglósico como el navarro, el alumnado con necesidades específicas manifiesta evidentes problemas para adquirir el contenido, existen dificultades para contratar profesorado que responda a los perfiles exigidos... La lista es inagotable.

El problema no es que exista un programa para fortalecer el inglés, u otros idiomas extranjeros, en las aulas, sino que dicho proceso no se plantea como una estrategia integral para toda Navarra en el que los idiomas colaboren entre sí en vez de competir entre ellos.

Es por ello que exigimos al Departamento de Educación, y por extensión al Gobierno de Navarra, que se replantee su decisión y permita que la escuela de Castejón salga del programa PAI.

 

ARGAZKIA 980 px X 157px (100%)

ALDATU 524px x 295px (100%)

Youtube: { youtube }código_del_video{ /youtube }
Ejemplo: { youtube }14bTmRXImvQ{ /youtube }
mp4 : { mp4 }nombre_del_vídeo_sin_extension{ /mp4 }
Ejemplo: { mp4 }excursion_a_la_sierra{ /mp4 }
mp3 : { mp3 }nombre_archivo_audio{ /mp3 }
Ejemplo: { mp3 }Sultans_of_Swing{ /mp3 }
flv : { flv }nombre_del_vídeo_sin_extension{ /flv }
Ejemplo: { flv }cumple_javier{ /flv }

LOGOAK/LOGO-whatsapp.jpg

Titularra euskeraz

Administrazioa 2017/00/00

descargas de archivos.orig PDF INFOadm Testua laburpena euskeraz

Titularra erderaz

Administrazioa 2017/00/00

descargas de archivos.orig PDF INFOadm Texto resumen castellano