Euskal Hezkuntzaren zoru etikoa aztertuko da Hik Hasiren topaketetanIrakaskuntza 2017/04/16Jardunaldiei buruzko informazio Izen-emateko agiria Hik Hasik antolatuta, Euskal hezkuntzaren zoru etikoa eta pedagogikoa jardunaldia egingo da apirilaren 21ean, larunbatean, Donostiako EHUren Barriola eraikinean. Hik Hasik aurkeztutako hezkuntza hobetzeko 10 gakoak izango dira oinarria eta eztabaidarako abiapuntua. Apirilaren 18 arte eman liteke izena. Goiko estekan eman dezakezu izena. LAB Irakaskuntzatik bereziki gomendatzen dugu topaketa horietara gerturatzea, gure hezkuntza sisteman eta, oro har, gizarte osoan oso premiazkoak diren gaiak jorratuko baitira bertan. |