Planifikaziorik egon ezean, ez da taxuzko oposiziorik izangoIrakaskuntza 2019/09/04Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleriari eragin dioten 2019ko oposizioek berriro ere agerian utzi dute modu honetako prozeduretan badagoela zer hobetua. Korrika eta presaka sortutako epaimahaiak, azterketei buruzko argibide eskasak eta azken orduan argitaratutakoak, arrazoi garbirik gabeko suspentso mordoa, banatu gabe geratu diren plaza finkoak... LABen aburuz, premiazkoa da irakasleriaren egonkortasuna finkatzeko egun dugun prozedura bakarra, LEP prozesuena, askoz ere gardenagoa izatea. Horrez gain, irakasleariaren merituak eta gaitasunak neurtu ahal izateko hautaketa prozesu eraginkorragoa abian jartzearen beharra nabarmendu nahi dugu. Gai honen inguruan egiten dugun salaketa ez da berria. Iazko azaroan argitaratu genuen oharrean agerian utzi genuen oposizio prozesuaren inguruan genituen zalantza guztiak eta, zoritxarrez, kezka horiek guztiak bete egin dira. Kontu hau bereziki larria iruditzen zaigu, berez gogorra eta nekagarria den prozesu bati jakineza eta azken orduko gorabeherak gehitzen baitzaizkio. Nafarroako Gobernuak erronka galanta du geletan gaitasun handiko irakasle motibatuak izan nahi baldin baditu. Horretarako, lehenbailehen hartu beharreko oinarrizko neurria oposizioak taxuz eta garaiz planifikatzea da. Hezkuntza Departamentua osatzen duen talde berriari honoko urjentziazko eta gutxieneko neurriak hartzea eskatu nahi diogu: Azkenik, gogorarazi nahi dugu LAB sindikatuan oposizioen osagarri gisa formazioa eta garapen profesionala uztartuko dituen plana mahaigaineratzen gabiltzala, Qualitate izena duena. Gure ustez, hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko duen sistema garden eta eraginkorra lortzeko bidean, funtsezko tresna izango da. |
La planificación, clave para una adecuada oposiciónIrakaskuntza 2019/09/04El último proceso de oposición en Educación Infantil y Primaria, celebrado en junio de 2019, ha dejado a la vista la necesidad urgente de mejora de estos procesos. Tribunales formados a toda prisa, información escasa y tardía sobre los exámenes, alta tasa de suspensos sin aclarar, plazas que se han quedado sin cubrir... Ya que, a día de hoy, la única vía para estabilizar las plantillas son las pruebas de oposición, desde LAB pedimos que este proceso sea más transparente. Además, creemos que es necesario poner en marcha un proceso selectivo eficaz para medir capacidades y méritos. Esta denuncia no es nueva. El pasado mes de noviembre ya mostramos nuestras dudas acerca del proceso de oposición mediante una nota, una preocupación que, por desgracia, se ha cumplido. Este tema es prioritario, ya que a un proceso duro y agotador como son las oposiciones, se le une una situación de oscurantismo y desinformación.
|