twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
LOGO mahai orokorra

Hezkuntzak LABen proposamena onartu du: udako ordainketa urriko FLDn sartuko du

Irakaskuntza 2019/09/27

Ostiral honetako Hezkuntzako Mahai Sektorialean, Begoña Unzue Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak sindikatuei helarazi die udako ordainketaz LABek Mahai Orokorrean egindako proposamena, alegia, ordainketa hori Gobernua urrirako prestatzen ari den foru lege dekretuan sartzea, eta hala, ordainsari horri legezko balioa emanen zaio.

Ikasturte-hasierako gorabeherak: Hezkuntzak onartu du ikastetxe askotan oraindik ez dagoela irakaslerik eta egoera larriagoa dela Bigarren Hezkuntzan. Esleipenen Telematikoari aldaketa bat egin diotela gaineratu dute, eta orain "izapidetu" edo “tramitatu” sakatuta egin behar da. Halaber, azaldu dutenez, aurki irekiko dituzte hainbat espezialitateren zerrendak, beharrei aurre egiteko.

LAB sindikatuak irakasleen falta berretsi du. Gure ustez, arrazoi askoren artean, Bigarren Hezkuntzako esleipenak abuzturako utzi izanaren ondorioa da, tradizioz ekainean egin baita LEPtik kanpo dauden espezialitateekin. Horrez gain, "kontratazio bereziak" egin ote diren galdetu dugu, baiezkoa esan dute eta horri buruzko informazioa eskatu dugu. Halaber, eskatu dugu, aparteko deialdietan, izangaiaren zerrenda eta zein hurrenkeratan deituko dituzten argitaratzea, beti ere gardentasunaren mesedetan.

Udako kobrantza: Begoña Unzue Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak azaldu du, joan den irailaren 19an LABek Mahai Orokorrean proposatutakoa aintzat hartuta, saiatuko direla udako kobrantza legez arautzen; alegia, bost hilabete eta erdi baino gehiago lan egin duten irakasleek kobrantza hori jaso dezaten. Urrian argitaratu nahi dute presako neurriei buruzko Foru Lege Dekretua eta hori baliatu nahi dute honetarako ere. Arau horrek, jakina, xedapen iragankor bat izango du 2019ko uda kobratzeko prest dauden irakasleak hartzeko. Horren ondorioz, langile horiek ez dute finikitoa urrian kobratuko (azken Mahai Sektorialean ezarri zen bezala), eta, aipatutako FLDren zain egongo dira. Udako kobrantza dekretuan sartzen badute, kontratua luzatuko zaie, baina ez da finikitorik izango; aldiz, ez badute lortzen kobrantza dekretuan sartzea, departamentuak finikitoa azaroan ordaintzeko konpromisoa erakutsi du.

Oso adi egonen gara gai honekin, hezkuntza-ituna betetzen dela zainduko dugu, eta betetzen ez bada, mobilizazioak deituko ditugu hitzarmena sinatu duten gainerako sindikatuekin batera.

Galde-erreguak: LAB sindikatuak eskatu du berehala martxan jar dadila datorren 2020ko oposizio deialdia. Uste dugu gutxieneko irizpide komunak ezarri behar direla eta epaimahaiak ahalik eta azkarren osatu behar direla; hala, lana erraztuko zaie aurkezten diren irakasleei eta deialdiak objektibotasun handiagoa izanen luke. Hezkuntzak erantzun du orain lanpostu hutsen arazoekin daudela, baina lehenbailehen egiteko konpromisoa hartu dute.

Bestalde, galdetu dugu aurreko Gobernuak pentsatutakoa bezalako egonkortze-plan bat egiteko aukeraz. LABek argi eta garbi esan du, beharrak irauten duen bitartean, lanpostu hutsak aldi baterako zabalduz lortu daitekeela enplegua egonkortzea, eta, horixe bera dela gakoa langile kontratatuen baldintzak hobetzeko eta irakaskuntza-zerbitzuaren kaliatea bermatzeko. Hezkuntzak erantzun du ez duela horrelakorik aurreikusi. Guk geureari eutsiko diogu.

Informatzen jarraituko dugu.

Educación acoge la idea de LAB de incluir el pago del verano en DLF de octubre

Irakaskuntza 2019/09/27

En la Mesa Sectorial de Educación celebrada este viernes, la Directora general de Recursos Educativos Begoña Unzué ha trasladado al resto de sindicatos la propuesta que hizo LAB en Mesa General de incluir el pago del verano en el Decrfeto de Ley Foral que el Gobierno prepara para octubre y así darle validez legal a esa retribución.

Incidencias de inicio de curso: Educación ha constatado la falta de profesorado existente todavía en muchos centros educativos y ha apuntado que la situación es más grave en Educación Secundaria. Han añadido que se ha realizado una modificación a la ATP de de las adjudicaciones y que ahora funcionará a través de la pestaña "tramitar". Asimismo, han anunciado que en breve tienen intención de abrir las listas de diversas especialidades para hacer frente a las necesidades actuales.

Desde LAB hemos corroborado la ausencia de profesorado. A nuestro entender es consecuencia de haber dejado para agosto las adjudicaciones de Secundaria en lugar de hacerlas en junio como se ha hecho tradicionalmente con las especialidades que no saliesen a OPE. También hemos preguntado acerca de si se han realizado "contrataciones singulares", a lo que nos han respondido que sí. Así pues, hemos pedido informacion al respecto. Tambien hemos solicitado que en las convocatorias extraordinarias se publique la relación de aspirantes y el orden en que se les va a nombrar en aras de transparencia.

Cobro del verano: La Directora general de Recursos Educativos Begoña Unzué ha apuntado que tal y como propuso LAB en Mesa General el pasado 19 de septiembre, se intentará incluir la norma que dé viabilidad legal al cobro del verano por parte del personal contratado que haya trabajado más de cinco meses y medio en el Decreto de Ley Foral de medidas urgentes que el Gobierno de Navarra quiere publicar en octubre. Esa norma, claro está, tendría una disposición transitoria para acoger a las y los docentes que estén en disposición de cobrar el verano de 2019. Eso traerá, a su vez, que ese personal no cobre el finiquito en octubre (tal y como se dispuso en la última Mesa Sectorial), si no que esperarán al ya mencionado DLF; si logran incluir el cobro del verano en el mismo, se alargará el contrato y no habrá finiquito; si finalmente no lo incluyen, el departamento se compromete a que cobren el finiquito en noviembre.

Estaremos muy atentos tanto a este asunto como al cumplimiento del pacto educativo. Y en el caso de que no se cumpla, propondremos movilizaciónes junto al resto de sindicatos firmantes del pacto.

Ruegos y preguntas: Desde LAB hemos exigido al Departamento de Educación que se ponga inmediatamente en marcha con la convocatoria de oposición del próximo 2020. Creemos que se deben establecer unos criterios mínimos y comunes y acelerar la conformación de tribunales cuanto antes. Esto facilitaría la labor de los docentes que se presenten y daría mayor objetividad a la convocatoria. La contestación por parte de Educación ha sido que ahora mismo están con la problemática de las vacantes, pero se han comprometido a hacerlo cuanto antes.

Por otro lado, también hemos preguntado acerca de la posibilidad de que este Gobierno lleve a cabo un plan de estabilización como el que tenía pensado el Gobierno anterior. Desde LAB tenemos claro que la estabilización del empleo mediante la ampliación temporal de las vacantes mientras dure la necesidad es una de las claves para mejorar las condiciones del personal contratado y mejorar la calidad del servicio docente. La respuesta del Departamento ha sido que ni se lo había planteado. Seguiremos trabajando en ello.

Seguiremos informando.

   
 LOGO LAB NA

LAB Irakaskuntza Tfno 948 38 24 74 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Arga 12-14. IRUÑEA