twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
LOGO mahai orokorra

 Behin betiko onetsi da langile kontratudunek gradua kobratzea ahalbidetuko duen Foru Lege Dekretua

Administrazioa 2019/10/10

Ostegun honetako Negoziazio Mahai Orokorrean behin betiko onetsi da Nafarroako Administrazio Publikoetan ari diren administrazio kontratudunek gradua kobratzea ahalbidetuko duen Foru Lege Dekretuaren testua.

1. PUNTUA: 2020ko lan egutegia Azkeneko testuan jaso da uztailaren 6an festa izanen dela 12:00etatik aurrera, uztailaren 13an eta 14an ez dela lanaldi murrizketarik izanen eta 3 ordu eta 20 minutuko poltsa bat sortuko dela urteko orduen kopurua doitzeko. 2020ko lan egutegia arautzeko foru agindua ezin izan da onetsi Osasunbideak zehaztu behar duelako zenbat langile diren beti arratsaldeko txandetan aritzen direnak; izan ere, uztailaren 6an 12:00etatik aurrera, ondorio guztietarako, festa izateak haiengan eragina izanen du.

LABek duela aste batzuk ohartarazi zuen Osasunbidean beti arratsaldeko txandetan aritzen diren langileak kaltetuak izanen liratekeela uztailaren 6ko erabaki horrekin. Horregatik, arduragabekeria handia iruditzen zaigu Osasunbideak oraindik zehaztu gabe izatea zenbat langile dauden egoera horretan, horrek eragotzi egin baitu foru agindua bilera honetan onestea.

2. PUNTUA: langileriaren arloko presako neurri batzuk hartzeko Foru Lege Dekretua Testua aho batez onetsi aurretik, puntu batzuk erantsi zaizkio:

• Haurren jaiotza, adopzio eta harrera kasuetan, bi gurasoak egoera berean egonen dira baimenak hartzeko. Hemendik aurrera, biek eskubide berberak izanen dituzte, eta biei kontratua erreserbatuko zaie lanerako deitzen bazaie derrigorrezko baimenak irauten duen bitartean. Orain arte, ama biologikoari baizik ez zitzaion erreserbatzen lanpostua. Oroitarazten da ezen, baimen horiek hartu ahal izateko, langileak jardunean egon behar duela.

• Irakaskuntzako bitarteko irakasleek udako soldatak kobratzeko auziaren gaineko konponbidea.

• Gradua kobratzea. LABek eskaturik, testuan gehitu da gradua eta lau urte arteko atzeraeragina kobratu behar duten langileek bi aukerabide hauetako bat hartu ahal izatea: diru-sarrera guztiak 2019an konputatzea eta %30eko murrizketaz baliatzea, edo bestela, zatika konputa diezaiotela eskatzea eta urte horietan PFEZaren aitorpen osagarriak egitea. Hasiera batean, badirudi onuragarriagoa dela diru-sarrera guztiak 2019an konputatzea, baina pertsona bakoitzak egin beharko ditu bere kalkuluak, egoera pertsonalak oso diferenteak direlako.

Gainera, Funtzio Publikotik adierazi dute langile batzuek instantzia bat aurkeztu beharko dutela gradua kobratzeko, hiru baldintza hauek betetzen dituztenek, alegia: atzeraeragina kobratzeko eskubidea izatea, gaur egun ez egotea lanean Administrazio Publiko batean eta banku-kontua aldatu izana. Hiru baldintza horiek betetzen dituztenek instantzia bat aurkeztu beharko dute banku-kontu berria emateko. Funtzio Publikoko zuzendariak gaineratu du gradua kobratzeko eskatuz 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen aurkeztutako instantzia guztiak berrikusi behar dituztela, betiere judizializatuak ez badaude, eta ahal den neurrian baietsiko dituztela. Horregatik, egoera horretan daudenek pixka bat itxaron beharko dute 2015eko urtarrilaren 1etik atzerako antzinatasuna kobratuko duten jakiteko, Funtzio Publikoak kasu guztiak banan-banan aztertu eta ebatzi behar dituelako.

LABentzat oso pozgarria da ikustea azkenean lortu dela orain dela 17 urte baino gehiago planteatutako erreibindikazio hau eta azkenean bertan behera geldituko dela langile kontratudunek jasaten dituzten bidegabekerietatik handienetako bat. Han da 2002ko iraileko mahai orokor hura, non Afapnaren, CCOOren eta ELAren botoekin onetsi baitzen administrazio kontratazioa arautzen zuen foru dekretua. Dekretua arbuiatu zuen sindikatu bakarra LAB izan zen, batetik, soldaten eskala bikoitza sortzen zuelako (kontratudunek ez zuten ez gradurik, ez antzinatasun saririk, ez familia-laguntzarik kobratuko), eta bestetik, kontratu bukaerako kalte-ordainak ordaintzea onartzen ez zelako. 17 urte luze pasatu behar izan dira soldaten eskala bikoitz hori desagerrarazteko. Orain, inoiz baino irmokiago, LABek “lan bera, soldata bera” leloa aldarrikatzen segituko du.

3. PUNTUA: Galde-erreguak Funtzio Publikoak adierazi digu oraindik ez dakiela zer egin behar duen Nafarroako Gobernuak euskararen dekretuaren gainean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaia dela eta. Epaiak eragindako langileen eta lanpostuen zenbaketa egiten ari omen dira. Konfirmatu egin dute epaiak eragina izanen duela 2017tik aurrerako sarrera eta igoera prozesu guztietan, betiere erabat bukatuak ez badaude. Azkeneko epaia eman arte itxaron behar dute irekita dauden prozesu guztiak banan-banan aztertzeko. Afapnak mehatxu egin dio Funtzio Publikoari esanez errekurrituko dituztela Auzitegi Nagusiak emandako epaia betetzen ez duten deialdi guztiak.

LABek epaiaren oinarri ahulak kritikatu ditu, bertan bultzatzen diren neurriak zentzugabeak direla esan du eta adierazi du, epaiaren ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileak inoiz ezagutu ez den segurtasun juridikorik gabeko egoera batean gelditu direla. Horren aurrean, Gobernuari esijitu diogu errekurtsoa jar dezala, eta prest azaldu gara egungo egoera bideratzeko edozein neurri negoziatzeko.

Bestalde, LABek azaldu du lantalde serio bat eratu beharko litzatekeela Hezkuntza Departamentuko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko eta sindikatuetako ordezkariekin hezkuntzako zaintzaileen berariazko araubidea arautuko duen foru dekretua prestatu eta onesteko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak lantalde hori eratzeko hitza eman du.

Berriki egin den etxezainen oposizioko proba psikoteknikoa dela-eta sortutako eztabaidak ere izan du tokia mahaian. Sindikatu batek esan du epaimahaiak ez zituela bete NAPItik emandako jarraibide batzuk, zehazki, proba egiteko denborari buruzkoak. Epaimahaikideek eta NAPIk berak ukatu egin dute hori. Horregatik, LABek Funtzio Publikoari eskatu dio ikerketa bat egin dezala jakiteko nork eta zergatik zabaldu duen kontu hori, hautapen prozesuen gardentasunaren aurkako irudia zabaltzen laguntzen duelako. Azkenik, Funtzio Publikoak galdetu die sindikatuei ea beharrezkoa ikusten duten lanpostu jakinen bat sartzea lan eskaintza publikoan, 2019ko lan eskaintza publikoa prestatzen eta diseinatzen ari direlako. LABek eskatu du suhiltzaile lanpostu nahikoa sartzea (gure ustez 50 bat lanpostu beharko lirateke). Ildo beretik, eskatu dugu Ospitaleguneko sukaldeko lanpostuak lanpostu huts bihurtu ditzatela eta behin betiko bete daitezela; izan ere, arlo publikora itzuli zirenetik bi urte luze joan badira ere, egiturazko lanpostuak dira oraindik.

Informatzen segituko dugu.

Aprobado definitivamente el DLF que permitirá cobrar el grado al personal contratado

Administrazioa 2019/10/10

En la Mesa de Negociación celebrada este jueves se ha acordado definitivamente el texto del Decreto de Ley Foral que otorga a las personas con contrato administrativo empleadas en las administraciones públicas navarras el derecho a cobrar el grado.

PUNTO 1º: Calendario laboral del 2020 El texto final recoge la consideración del 6 de julio como festivo a partir de las 12:00, la no reducción de jornada los días 13 y 14 de julio, y la creación de una bolsa de 3horas y 20 minutos para el ajuste del cómputo anual. La orden foral que regirá el calendario laboral del próximo 2020 no ha podido ser aprobada debido a que Osasunbidea aún debe confirmar el número de trabajadores y trabajadoras que se encuentran en turno fijo de tardes y se verían afectadas por la inclusión del 6 de julio como festivo a todos los efectos a partir de las 12:00 del mediodía.

LAB ya avisó hace varias semanas del agravio que sufría el personal que trabaja en Osasunbidea en el turno fijo de tardes el día 6 de julio. Por ello nos lamentamos de que Osasunbidea aún no haya computado el número de empleados y empleadas en esta situación y por eso no se haya podido aprobar la orden foral en esta sesión.

PUNTO 2º: Decreto de Ley Foral de medidas urgentes en materia de personal En este texto, antes de ser aprobado por unanimidad, se han añadido varios puntos:

• La equiparación de ambos progenitores para disfrutar de los permisos de nacimiento, adopción y acogimiento que se detallan. Equipara a ambos en derechos, y además ahora también recoge que los dos tienen el mismo derecho a la reserva del contrato en el caso de llamamiento en el momento de disfrute del permiso obligatorio. Hasta ahora sólo lo tenía garantizado la madre biológica. Se apunta, asimismo, que para poder disfrutar de los permisos contemplados, se debe estar en activo.

• Solución al cobro del verano por parte del personal docente interino.

• El cobro del grado. A petición de LAB, se ha incluido la opción de que las personas que vayan a cobrar el grado y la retroactividad de hasta cuatro años, puedan optar por una de estas dos opciones: computar todo el ingreso al 2019 y beneficiarse de la reducción del 30%, o solicitar que se compute fraccionado en distintos años y hacer declaraciones complementarias de IRPF de esos años. En principio parece que para la mayoría de los casos resulta más ventajoso computar todo el ingreso al 2019, aunque eso sí, los cálculos tiene que hacerlos cada persona, ya que existen casuísticas muy distintas.

Asimismo, desde Función Pública han añadido que existe cierto grupo de personas que para poder cobrar el grado tendrá que presentar una instancia. Estas personas son las que cumplan estas tres condiciones: que les corresponda cobrar la retroactividad, que actualmente no estén prestando sus servicios para la Administración Pública, y que hayan cambiado de cuenta bancaria. Quienes cumplan con estos tres requisitos deberán presentar una instancia notificando su nuevo número de cuenta. La Directora de Función Pública ha apuntado, además, que van a revisar todas las solicitudes de cobro de grado anteriores al 01/01/2019 que no estén judicializadas y las estimarán en la medida de lo posible. Por ello, deberán esperar para saber si podrán cobrar la antigüedad anterior al 01/01/2015, ya que Función Pública estudiará cada caso de manera individualizada y los resolverá uno por uno.

Desde LAB mostramos nuestra alegría por ver que una reivindicación que lleva más de 17 años de recorrido por fin se ha resuelto poniendo fin a uno de los mayores agravios que sufre el personal contratado. Lejos queda ya el mes de septiembre de 2002, cuando en una mesa general como la de este jueves se aprobó con los votos de Afapna, CCOO y ELA, el decreto foral que regulaba la contratación administrativa. LAB fue el único sindicato que lo rechazó al considerar que, por un lado creaba una doble escala salarial -las personas contratadas no cobrarían grado, antigüedad ni ayuda familiar-, y por otro se negaban las indemnizaciones por fin de contrato. Han tenido que pasar 17 largos años para terminar con la doble escala salarial. Ahora más firmemente que nunca, desde LAB seguiremos apostando por la máxima que dice que “a mismo trabajo, mismo sueldo”.

PUNTO 3º: Ruegos y preguntas En este punto desde Función Pública se ha informado a los sindicatos que aún desconocen la decisión que tomará el Gobierno navarro acerca del fallo del TSJN en contra del decreto del euskera, y que están haciendo un cómputo de las plazas y personas que se verán afectadas por el mismo. Han corroborado que afectará directamente a todos los procesos tanto de ingreso como de provisión que sean posteriores a 2017 y no estén aún definitivamente cerrados. Han añadido que esperarán al fallo final para estudiar todos los procesos abiertos uno por uno. Desde Afapna han amenazado a Función Pública con recurrir cualquier convocatoria de OPE que no cumpla con la norma recientemente dictada por el TSJN.

LAB ha criticado el flojo argumentario en el que se ha basado la sentencia, ha tildado de “aberrantes” las medidas que impulsa y ha declarado que crea la mayor situación de “inseguridad jurídica” que los y las trabajadoras de las administraciones públicas navarras jamás hayan sufrido. Ante ello, ha exigido al Gobierno que como mínimo recurra la sentencia, y ha mostrado su disposición a negociar cualquier medida que ayude a reencauzar la actual situación.

Por otro lado, desde LAB hemos puesto sobre la mesa la necesidad de crear un grupo de trabajo serio, en el que participen el Departamento de Educación, la Dirección General de Función Pública y las organizaciones sindicales para elaborar y aprobar un decreto foral que regule el régimen específico del personal cuidador de educación. La Directora general de Función Pública se ha comprometido a llevarlo a cabo.

El revuelo surgido en torno a la prueba psicotécnica de la reciente oposición de conserje también ha tenido su espacio, ya que desde una organización sindical han afirmado que el tribunal no cumplió con algunas de las directrices dadas desde el INAP; concretamente con las referentes al tiempo dado para la prueba; hecho que los miembros del tribunal y el propio INAP niegan. LAB, por ello, ha instado a Función Pública a que ponga en marcha una investigación para aclarar quién y por qué afirma lo contrario, ya que se está dando una imagen que claramente afecta de manera negativa al prestigio de los procesos de selección. Por último, Función Pública, que se encuentra en el proceso de preparar y diseñar la convocatoria de OPE de 2019, ha preguntado a los sindicatos si tenían detectado algún puesto de trabajo del que sea más urgente su inclusión en la OPE. LAB ha solicitado que se incluya en ella un importante número de plazas de bomberos (entendemos que harían falta unas 50). En el mismo sentido hemos pedido también que se conviertan en vacantes las plazas de cocina del CHN -que actualmente, tras más de dos años desde su reversión al ámbito público, siguen siendo estructurales- y se cubran de manera definitiva.

Seguiremos informando.

   
 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA