twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
LOGO mahai orokorra

Hezkuntzak 656 plaza betetzeko oposizioa proposatu du

Irakaskuntza 2019/10/25

Hezkuntza Departamentuak 2020ko ekainerako oposizioan izango diren espezialitateak baieztatu eta 656 plaza ateratzea proposatu du, espezialitate berriak barne.

Oposizioa 

Hezkuntzako Mahai Sektorialean, gaur goizean, honoko proposamena egin dute 2020ko ekainean Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan egingo diren oposizioetarako: guztira 656 plaza eskaintzea proposatu da, Mahai Orokorrak onartu behar dituenak.

Zenbateko hori Hezkuntza Departamentuak egun dauden beharren inguruan eginiko txostenaren ondoren plazaratu da eta aurreko datuekin alderatuz aldaketa nabariak daude. Aurreko LEPan zeuden 155 plaza ezin dira atera eta ebazpen juridikoa egon bitartean bertan behera geratuko dira. LABek galdatu duenez, plaza horiek ezin dira desagertu eta ahal den moduan bermatu behar dira.

Horrez gain, aurreikusita zeuden espezialitate batzuk ezingo dira eskaini, espezialitate berriak agertu dira eskaintza horretan (Geografia eta historia, latina, fisika eta kimika, biologia eta geologia, frantzesa, alemana eta musika, alegia) eta hainbat espezialitatetan  eskainitako plaza kopurua nabarmen aldatu da (batzuetan gehiago eta beste batzuetan gutxiago).

LABen aburuz oso garrantzitsua da deialdia lehenbailehen argitaratzea eta horixe adierazi du Mahai Sektorialean. Hori da ebaluazio irizpideak garaiz jakin ahal izateko eta oposizioetan parte hartuko dutenen babesgabetasun sentsazioarekin amaitzeko modu bakarra. Horri loturik, epaimahaiak ahalik eta azkarren sortzea galdatu dugu, prozesu guztia taxuz planifikatu ahal izateko.

2018 eta 2019ko deialdietan bete gabe geratu ziren plazei buruz ere galdetu dugu, horiek ez galtzeko eskaria luzatuz.

Goi Mailako Musika Kontserbatorioko balizko oposizioak ere hizpide izan ditugu, LABek hala eskatuta. Mahaian iragarri denez, 2020ko udaberrian ez da bertan oposiziorik egongo.

Egoera hau ikusita, LABetik berriro ere aldarrikatu dugu, duela 5 urte egin genuen bezala, epe luzerako LEPen aurreikuspena egin behar dela. Datuak txosten zorrotzetan oinarrituz, deituko diren plazen kopuru errealak ezagutzea bermatuko dutenak, eta ondorioz, azken orduko aldaketak ekidingo dituztenak.

Oposizioaren prestakuntzan lagungarri izango zaizuelakoan, LABek programazio eta unitate didaktikoak sortu edo hobetua ahal izateko ikastaroa antolatu du abenduaren 11n eta 18an. Bertan afiliatu eta ez afiliatuek parte hartu ahal izango dute eta aurki horri buruzko informazio osoa emango dizuegu.

Lekualdatze lehiaketa

Hezkuntza Departamentuak urriaren 29an bere webgunean argitaratuko du lekualdatze lehiaketari buruzko deialdia. Urriaren 30etik aurrera prozesu horretan parte hartu ahal izango da eta azaroaren 6an topaketa izango dugu LABen honi buruz hainbat informazio emateko.

Zerrenden irekiera

Datorren astean zerrendak irekiko direla iragarri da Mahai Sektorialean eta hainbat titulazio berri gaineratuko zaizkie egun indarrean direnei. Egunotan horri buruzko informazio gehiago izango duzue.

Azterketak berrikustea

Hezkuntza Departamentuak adierazi duenez, 2019an oposiziora aurkeztu eta gainditu gabe gelditu ziren guztientzat bere azterketa eta espedientea berrikusi ahal izateko epea irekiko da.

 

Educación propone una oposición con 656 plazas

Irakaskuntza 2019/10/25

Educación propone una convocatoria de oposición con 656 plazas en secundaria para junio de 2020 con nuevas especialidad antes no previstas.

Oposición

El Departamento de Educación en Mesa Sectorial ha presentado esta mañana a los sindicatos esta propuesta de convocatoria para Secundaria y Formación Profesional con 656 plazas y que deberá ser aprobada en Mesa General.

La cifra viene dada por el informe de necesidades hecho por el departamento y que presenta diferencias con los datos anteriores. El informe muestra que hay 155 plazas que no se pueden ofertar  previstas en la OPE anterior y que quedan congeladas a la espera de resolución jurídica. Desde LAB exigimos que esas plazas no se pierdan y que se haga todo lo posible para asegurarlas.

Además, el informe que el departamento nos ha presentado muestra que hay especialidades que estaban previstas convocar y que, según sus cálculos, no se pueden sacar, otras en las que se ha reducido el número de plazas, en otras han aumentado, y por último, otras que no estaban previstas en las OPEs anteriores y que finalmente sí saldrán, como son latín en castellano, geografía e historia en euskera y castellano, física y química en euskera y castellano, biología y geología en castellano, francés en euskera y castellano, alemán en castellano y música en euskera.

Desde LAB hemos pedido que los criterios de evaluación generales se conozcan cuanto antes así como que la convocatoria se publique con urgencia para poder conformar los tribunales en la mayor brevedad posible.

Además, hemos preguntado por las plazas que quedaron desiertas en 2018 y 2019 solicitando que no se pierdan.

Y respecto a plazas del conservatorio, a pregunta de LAB nos han informado de que no habrá concurso oposición en junio  de 2020 en el Conservatorio Superior de Música.

Ante esta situación desde LAB hemo vuelto a reivindicar, como ya hicimos hace 5 años, que se haga una previsión de OPEs a largo plazo, basándose en informes rigurosos que garanticen conocer el número real de plazas que se convocarán, y así evitar estos cambios de última hora.

En relación al tema de las oposiciones, el sindicato LAB pondrá en marcha un curso de preparación de programación y unidades didacticas los días 11 y 18 de diciembre,  tanto para afiliados como no afiliados, del que informaremos en breve.

Concurso de traslados

El próximo martes 29 de octubre Educación publicará en su paǵina web la convocatoria del concurso de traslados. El plazo para participar se abrirá el próximo miércoles 30. En relación con este tema desde LAB organizaremos una charla informativa el próximo 6 de noviembre.

Apertura listas

Otro asunto tratado en Mesa Sectorial ha sido el de incluir nuevas titulaciones en las litas que se abrirán la semana que viene y de lo que informaremos la próxima semana en cuanto tengamos noticias.

Revisión de exámenes

Por último, el departamento nos ha  informado de que abrirá un plazo para aquellas personas que se presentaron a oposición en 2019 puedan ver su examen y expediente.

 

   
 LOGO LAB NA

LAB Irakaskuntza Tfno 948 38 24 74 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Arga 12-14. IRUÑEA