Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
SZk greba txikia

Urtarrilak 30 GOAZEN GREBARA!

Greba orokorra 2020/01/09

descargas de archivos.orig PDF soziokomunitario descargas de archivos.orig ALDARRIKAPEN TAULA  descargas de archivos.orig Eskuorri LAB 
Pertsona guztiok gure bizitzako uneren batean, mendekotasun-egoeraren batean egongo gara, gure bizitza-ibilbidean lagunduak izateko premian, gure eguneroko oinarrizko beharrak betetzeko eta asetzeko laguntza jasotzekoan, laguntza emozionala ematekoan. Azken batean, zainduak izateko premian.

Zainduak izateko eskubideak, bizitzaren sostenguaren parte gisa, izaera subjektiboko eta kolektiboko eskubidea izan behar du, eta gizarte osoak estali behar du, sistema publiko eta unibertsala eskainiz eta Administrazio Publikoak zuzenean kudeatuz.

Hala ere, behar adinako gizarte-estaldurarik ez izateak eta zainketen arloko arauketa eskasa eta desegokia izateak, administrazioek ezarritako politiken ondorioz, zaintza-beharrak esparru pertsonalera, etxekora eta pribatura mugatzen dituzte.

Zaintza gehienak eremu pribatuan eta etxean egiten dira. Adin ertainekoak eta adin nagusikoak diren emakumeek betetzen dituzte, kasu askotan profesionalek egiten ez dituzten lanak.

Zerbitzuei eman beharrean prestazio ekonomikoek dute lehentasuna: horiek nahikoa ez eta kontrolik gabekoak dira zaintza egokia eta lan-baldintza duinak bermatzen diren begiratu gabe.

Hurbileko zerbitzuek, hala nola etxez etxeko laguntzak, ez diete behar besteko estaldurarik ematen beharra duten pertsonei, eta ez dituzte langileen eskubideak bermatzen, ez lanaldiari dagokionez, ezta lan-osasunari dagokionez ere.

Adinekoentzako egoitza-zentroen narriadura kezkagarria da, bai lanari bai laguntzari dagokienez. Gobernuak aldebakarrez ezarritako arreta-ratioak ez du bermatzen erabiltzaileei zerbitzua emateko prestazioa jasotzeko eskubide subjektiboa, eta langileen osasuna larriki kaltetzen duen lan-erritmo eta lan-karga ezartzen ditu. Zerbitzuaren kalitate eskasa langileen lan-baldintza eskasetan du oinarri.

Erakunde publikoek zaintza-eredu asistentzialista eta pribatuaren alde egin dute, eta funtsezko premia hori negozio bikain bihurtu dute enpresa handientzat. Negozio hori diru publikoaren, emakume langileen baldintza eskasen eta zerbitzuen kalitate txarraren kontura.

Urtarrilaren 30eko greba orokorrak inflexio-puntu bat gehiago izan behar du, zaintza-funtzioa aitortzeko borroka kolektiboan, kalitatezko zaintzak jasotzeko eskubidearen alde. Horretarako, sistema publiko unibertsal bat eskatu behar da, kudeaketa zuzenekoa, kalitatezko zerbitzua eta emandako funtziora egokitutako lan-baldintzak bermatuko dituena, edozein prekarietate-faktorerik gabe.

30 de enero ¡VAMOS A LA HUELGA!

Huelga general 2020/01/09

descargas de archivos.orig PDF soziokomunitario descargas de archivos.orig TABLA REIVINDICATIVA  descargas de archivos.orig Folleto LAB
Todas las personas en algún momento de nuestras vidas, nos vamos a encontrar en alguna situación de dependencia, de necesidad de ser acompañadas en nuestro itinerario de vida, apoyadas para la realización y satisfacción de nuestras necesidades básicas diarias, de apoyo emocional. En definitiva, necesitamos ser cuidadas.

El Derecho a ser cuidadas, como parte del sostenimiento de la vida, debe ser un derecho de carácter subjetivo de naturaleza colectiva, cuya cobertura recaiga en el conjunto de la sociedad, mediante el establecimiento de un Sistema Público, Universal y gestionado directamente por la Administración Pública.

Sin embargo, la falta de cobertura social suficiente, y la escasa e inadecuada regulación en materia de cuidados, como consecuencia de las políticas impuestas por las diferentes administraciones, relegan las necesidades de cuidados al ámbito personal, doméstico y privado.

La inmensa mayoría de cuidados, se efectúan en el ámbito privado y doméstico. Desempeñado por mujeres, en muchos casos no profesionales y siendo de mediana y avanzada edad.

Se priman las prestaciones económicas, respecto a los servicios, siendo estas insuficientes y sin control para garantizar un cuidado adecuado y unas condiciones laborales dignas.

Los Servicios de cercanía como la Ayuda a Domicilio, no otorgan suficiente cobertura a las personas necesitadas y no garantizan los Derechos de las personas trabajadoras, ni en materia de jornada, ni en salud laboral.

El deterioro de los centros residenciales para personas mayores es alarmante, tanto en el plano laboral como asistencial. La ratio de atención impuesta unilateralmente por el Gobierno, no garantiza el derecho subjetivo a recibir un conjunto de prestaciones en forma de servicio a las personas usuarias, y somete a las personas trabajadoras a un ritmo y carga de trabajo que dañan gravemente su salud. La escasa calidad del servicio, recae en las precarias condiciones laborales de las personas trabajadoras.

Las Instituciones públicas, han optado por un modelo de cuidados asistencialista y privado convirtiendo esta fundamental necesidad en un suculento negocio para importantes empresas. Ello, a cargo de dinero público, a costa de las precarias condiciones de las trabajadoras y de una mala calidad en los servicios.

La Huelga General del 30 de enero, debe de ser un punto de inflexión mas, en la lucha colectiva por el reconocimiento de la función de cuidados, por el derecho a recibir unos cuidados de calidad, exigiendo para ello un Sistema Público Universal y de gestión directa, como garante de un servicio de calidad y de unas condiciones laborales adecuadas a la función prestada, exentas de cualquier factor de precariedad.