Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 

ADM INAP logoa

NAPIko ikastaroetan izena emateko epea, otsailaren 7tik 14ra

Administrazioa 2020/02/03

descargas de archivos.orig PDF Prestakuntza Orokorra
descargas de archivos.orig PDF Hizkuntza prestakuntza

Sistemaren plataforman dauden arazoak direla eta, urteko lehen seihilekoko ikastaroetan izena emateko epea luzatzeko eskatu dio LABek NAPIri, eta honek onartu egin du. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak jakinarazi du 2020ko lehendabiziko seihilekorako prestatu dituen ikastaroetan izena emateko epea aurreko ostiralean, otsailak 7, ireki zela, eta heldu den otsailaren 14a arte luzatuko dela. Jakina denez, prestakuntza eskaintza hau Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztiei zuzendua dago (irakasleak salbu).

Programatu diren jardueren artean, batzuk aurrez aurrekoak dira eta beste batzuk on line egin beharrekoak. Horrez gain, oraingoan, 7 ardatzen arabera antolatu dituzte jarduerak, bi bloke nagusitan banatuta: Prestakuntza orokorra eta Hizkuntza prestakuntza. Honako hau da banaketa:

Prestakuntza orokorra
Norbanakako Eskaintza Orokorra
Lanposturako Egokitzapenaren Arloa
Berariazko Prestakuntza Aholkularitzarekin
Departamendu Prestakuntza Agiriduna
Lege Korporatibo-Prestakuntza

Hizkuntza prestakuntza
Norbanakako Eskaintza Orokorra
Unitateen Berariazko Prestakuntza

Informazio zehatz guztia eta izena emateko modua NAPIko Prestakuntza eta Garapenaren Atalaren webgunean aurkituko dituzu: www.formainap.net.

Eskaintzen diren ikastaroak atxikita dauden bi dokumentuetan ikus daitezke.

La inscripción en los cursos del INAP, del 7 al 14 de febrero

Administrazioa 2020/02/03

descargas de archivos.orig PDF Formación general
descargas de archivos.orig PDF Formación en idiomas

Debido a problemas en la plataforma del sistema, LAB ha solicitado ampliar el plazo de inscripción a los cursos del primer semestre, medida que el INAP ha aceptado tomar. El Instituto Navarro de Administración Pública comunica que el plazo de inscripción para la Oferta Formativa que ha preparado para el primer semestre del año 2020, permanecerá abierta, desde el pasado viernes 7 hasta el próximo viernes día 14 de febrero. Como es sabido, estas acciones formativas están dirigidas a todas las personas empleadas en las Administraciones Públicas de Navarra (excepto personal docente).

Entre las actividades programadas, algunas son presenciales, y otras on line. Además, en esta ocasión, las acciones formativas se dividen en 7 ejes estructurados en dos grandes bloques: formación general y formación en idiomas. La distribución es la que sigue:

Formación general
Oferta General Individual
Adaptación al Puesto de Trabajo
Formación a Demanda con Asesoramiento
Formación Certificada Departamental
Formación Legal-Corporativa

Formación en idiomas
Oferta General Individual
Formación a Demanda de Unidades

Toda la información más detallada y la manera de realizar la inscripción podrán ser consultadas desde la plataforma de Formación y Desarrollo del  INAP, en la dirección www.formainap.net.

Los cursos que se ofertan se pueden ver en los documentos adjuntos.