twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
 

Hauteskunde sindikalak Osasunbidean: LABek Osasunbideko langileen eskubideak bermatzen ditu

Osasunbidea 2019/06/04

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

2019. urteko maiatzaren 22an, beste behin ere, LAB sindikatua izan da Osasunbideko plantillan bozka gehien jaso duen sindikatua; hala, geuk dugu ordezkari gehien Langileen Batzordean eta Mahai Sektorialean ordezkaritzarik handiena.

Lau urte hauek zailak izan dira, erasoak eta kritikak maiz jaso baititugu eremu politikotik zein sindikaletik.

Gure ekintza sindikalaren eta komunikazioaren ardatza proposamenak aurrera ateratzea izan da (karrera profesionala, erretiro aurreratua, erosahalmena berreskuratzea…), eta lantokietan partekatzea eta zabaltzea.

Zoritxarrez, gainerako sindikatuak, ia salbuespenik gabe, esplizituki kritikatzen aritu zaizkigu; ziurrenik, ez dutelako osasun publikorako proiektu propiorik, ez lan-baldintzak hobetzeko proposamenik ezta ekintza sindikal eraginkorrik ere.

Era berean, kezkagarria izan da Geroa Bairen gobernuak izendatu dituen agintari eta kargudun askok erregimen zaharraren ildoa jarraitu dutela, esate baterako, Nafarroako Ospitalguneko Erizaintzako Zuzendaritzak. Kudeaketan erakutsi duten gardentasun faltak, jokabide arbitrarioak eta arduragabekeriak jarrera oso kritikoa izatera behartu gaituzte, eta gure ustez, horixe izan da dozenaka erizain buruk dimisioa aurkeztu izanaren arrazoi nagusia, baita bi profesionalen zuzendaritzena ere. Eta negoziazio - eta zuzenketa - mekanismoak aktibatu beharrean, haien erantzuna errespetu falta eta gezurrak zabaltzea izan da.

Panorama sindikal berria aldatu egin da eta erakunde korporatiboak ordezkaritzan mantendu edo hazi dira; beraz, haien planteamendu klasistak, insolidarioak, epe motzera begirakoak eta erreakzionarioak zabaltzeko erraztasun handiagoa dute (nabarmena da VOX bezalako alderdi ultraeskuindarren hautagaiak SMNren partaide izatea). Alabaina, sinesgaitza da argudiatzea haien kolektibo osoa ordezkatzen dutela eta ez dutela ideario politikorik, noiz eta aurreko legegintzaldi osoan norabide kontinuistaren alde jokatu dutenean (beste gobernu batzuekin egin ez dutena), gobernuaren aurka, eta lan-baldintzak hobetzeko ekimen oro blokeatu dutenean.

Esate baterako, 347/93 Foru Dekretuaren erreforma, Osasunbideko Mahai Sektorialean negoziatu zen sindikatuekin eta, prozesu horretan, bulegoetan negoziatu genuela leporatu ziguten (katuak isatsa luze, besteak hala direla uste), eta bien bitartean, erreformak, profesional guztiei aukera zabaltzearekin, burutza asistentzialetara ailegatzeko sarbidea demokratizatzea ekarriko zuen.

LABek borrokarako eta lanerako konpromisoari eusten dio, gure lan-eskubideak murriztu nahi dituen edozein gobernuren aurrean, eta harekin lan egin edo haien esanetara makurtzen den edozein sindikaturen aurrean. Era berean, prest gaude borroka horrekin bat egiten duten indarrekin bat egiteko.

Segi aurrera!

Elecciones sindicales en Osasunbidea: LAB principal garante de los derechos de la plantilla de Osasunbidea

Osasunbidea 2019/06/04

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

El 22 de mayo de 2019 LAB ha vuelto a ser el sindicato más votado por la plantilla de Osasunbidea, somos el que más delegadas/os ha obtenido en su Comisión de Personal y el que mayor representación ostenta en la Mesa Sectorial de Salud.

Han sido cuatro años complicados donde hemos recibido ataques y criticas por varios flancos, tanto políticos como sindicales.

Nuestra línea de acción sindical y comunicación ha estado centrada en sacar adelante nuestras propuestas (carrera profesional, jubilación anticipada, recuperación poder adquisitivo…), compartiéndolas y divulgándolas en los centros de trabajo.

Desgraciadamente el resto de sindicatos, sin apenas excepciones, se han dedicado a criticarnos explícitamente. Seguramente por carecer de proyecto propio para la sanidad pública, de propuestas de mejora de condiciones laborales y de una acción sindical eficaz.

Ha sido también preocupante que muchas de las jefaturas y cuadros intermedios puestos por el gobierno de Geroa Bai han tenido en su mayoría un tinte continuista con el antiguo régimen, encontrándonos con casos extremos como el de la dirección de enfermería del CHNa. Su falta de transparencia y arbitrariedad y negligencia en la gestión nos ha forzado a mantener una actitud muy crítica hacia su labor, y a nuestro entender ha sido la razón principal de la dimisión de decenas de jefaturas de enfermeria, así como dos direcciones de profesionales. Y en vez de activar mecanismos de negociación y corrección, su respuesta ha sido la falta de respeto y la divulgación de mentiras.

El nuevo panorama sindical ha cambiado y las organizaciones corporativas han mantenido o crecido en su representación, y por lo tanto tienen más facilidad para difundir sus planteamientos clasistas, insolidarios, cortoplacistas y reaccionarios (es sintomática la pertenencia al SMN de candidatos de partidos ultraderechistas como VOX). No es de recibo que nieguen la mayor aduciendo que representan a todo su colectivo y que no tienen ideario político, cuando se han alineado durante toda la legislatura anterior (cosa que no habían hecho con otros gobiernos) a favor de las direcciones continuistas, en contra del gobierno y bloqueando todas las acciones que supusiesen una mejora para las condiciones laborales.

Como por ejemplo la reforma del DF 347/93, que se negoció en Mesa Sectorial con los sindicatos de Osasunbidea, acusándonos de negociarlo en despachos (se piensa el ladrón que todos son de su condición), la cual suponía democratizar el acceso al desempeño de jefaturas asistenciales, al abrir la posibilidad a todos los colectivos profesionales.

LAB mantiene su compromiso de lucha y trabajo frente a cualquier gobierno que venga con intención de recortar nuestros derechos laborales y frente a cualquier sindicato que pueda plegarse o colaborar con él. De la misma forma que estamos dispuestas/os a aunar fuerzas con quien se sume a esa lucha.

Segi aurrera!