twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share

adi egon

Osasunbidea


Filtrazioak zeladore oposizioetan. Kontrol eza deialdietan

 LAB sindikatuak zeladoreen oposizio-lehiaketaren deialdirako ebazpena Aldizkari Ofizialan argitaratu baino lehen ezkutuan eman dela jakin du.

Honek izangai posible eta beste kanpotar eragileei (akademiak, prestakuntza-erakundeak...) eskatu behar duten gaitegia gainontzekoek baino lehen edukitzeko aukera ematen die.

Honek guztiak prestakuntza doitzeko eta ikasteko abantaila emango die, eskaintza publikoko deialdien berdintasun oinarriak apurtuz.

Osasunbideko arduradunei euren erantzukizunak zaindu eta lehiaketa-oposizio prozesuetan berdintasun, meritu eta gaitasun oinarriak bermatu ditzaten exijitzen diegu, baita hau bezalako administrazio prozedura guztietan gardentasuna ziurtatzeko ere.

Ezinbestekoa begitantzen zaigu momentu oro prozedura bakoitzaren arduradunak nortzuk diren jakitea, egiten diren administrazio-ekintzen trazabilitatea ziurtatzeko.


Filtración en las oposiciones a celador. Descontrol en las convocatorias

El sindicato LAB ha tenido conocimiento de que la resolución de la convocatoria de concurso-oposición de celadores ha sido filtrada antes de su publicación en el Boletín Oficial.

Ello permite que parte de los posibles candidatos/as y otros agentes externos (academias, organizaciones formativas…) tengan conocimiento de los temarios que se van a exigir con mayor antelación que el resto.

Esto les proporciona una ventaja a la hora de preparar y estudiar, rompiendo el principio de igualdad que debe regir toda convocatoria de empleo público.

Exigimos a los responsables de Osasunbidea que depuren responsabilidades y velen por los principios de igualdad, mérito y capacidad de los procesos de concurso-oposición, y aseguren la transparencia en todos los procedimientos administrativos como este caso que nos ocupa.

Consideramos imprescindible conocer en todo momento a los/as responsables de cada procedimiento para asegurar la trazabilidad de los actos administrativos que se realizan.