Hay 2111 invitados y ningún miembro en línea

Itun Publikoaren negoziazioak jarraitzea galdatuko du LABek

Irakaskuntza 2017/11/14

Nafarroako Hezkuntzan gehiengoa duen LAB sindikatua arras kezkaturik dago, sektoreko Itunaren negoziazioak beste blokeo bat jasateko arriskua baitu, batez ere azaroaren 10ean, ostiralez, jazotako gertakarien ondoren. Beraz, datorren ostiralean, hilak 17, bilera berria izatea galdatzen dio LABek Administrazioari, abian jarritako negoziazioarekin jarrai dezagun.
Azaroaren 10eko Mahai Sektorialarean sindikaturen batek aipatu zuen negoziazioak ez duela zentzurik Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak zeintzuk izango diren jakin gabe. Administrazioak ameto egin zion aukera horri. LABi logika hori ulertezina egiten zaio, egun akordioak lortzea aurrekontuak zehazteko erabakiak baldintzatu baititzake, alde batetik, eta sinatu beharko litzatekeen itunaren diru-iturria ez delako izango soilik aurtengo aurrekontua, datorren urtekoa ere bai, bestetik. Beraz, ez du zentzurik egungo aurrekontu-negoziazioa itunaren negozazioaren gainetik jartzea.
Ikuspuntu sindikaletik, estrategia honek ez du ez bururik ez hankarik, Itunaren negoziazioaren atzerapena eta agenda baten falta salatzen ibili eta gero kontraesankorra baita orain geuk atzerapen hori bultzatzen jardutea. Nafar Gobernuaren jarrera are ulergaitzagoa egiten zaigu: Hezkuntzan benetako aldaketaren aldeko borrokan bi urte galduak daramatzagu Hezkuntzan eta Departamentu horrek legealdia amaitu bitartean bere norabidea nabarmen aldatu eta sindikatuekin estrategiak adostu beharko lituzkeelaren ustea dugu. Hori hala ez bada, nekez esan ahal izango du UPNren erregimenetik aldendu eta etorkizuneko eta kalitatezko Hezkuntzaren alde egin duenik.

 

LAB exige mantener la negociación del Acuerdo Sectorial en la Mesa

Irakaskuntza 2017/11/14

El sindicato LAB, mayoritario en el sector de la Educación en Nafarroa, quiere mostrar su estupor ante la posibilidad de que se produzca un nuevo bloqueo en la negociación de un Acuerdo en el sector, vistos los acontecimientos de la última reunión de la Mesa Sectorial celebrada el 10 de noviembre, viernes. Por ello exige que este próximo viernes, 17 de noviembre, se vuelva a convocar la citada mesa para continuar con la negociación.
En dicho encuentro, representantes de la Administración aprovecharon la negativa de algún sindicato a seguir negociando mientras no se concreten los presupuestos para desactivar la mesa de negociación. LAB no entiende esta lógica, ya que considera que, por un lado, la toma de acuerdos puede condicionar la partida presupuestaria final para Educación y, por otro lado, porque los pactos incluirán un tramo mínimo de dos años, con lo que también incluirán los presupuestos del año que viene. ¿Esperamos hasta entonces para negociar?
Desde un punto de vista sindical nos parece un sinsentido que hayamos estado denunciando la demora en las negociaciones con la administración para ahora volver a retrasar el debate sobre el acuerdo hasta que no se conozcan las partidas presupuestarias. Desde un punto de vista gubernamental es una irresponsabilidad que, tras dos primeros años de legislatura perdidos, se siga atenuando una estrategia acordada con los sindicatos que ayude a implantar el cambio en Educación y a adoptar medidas que incidan en la calidad educativa.

 

 

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB