Hay 1550 invitados y ningún miembro en línea

censura mafalda 0

  LABek ez du D ereduaren aurkako sorgin ehizarik onartuko

Irakaskuntza 2018/01/15

UPN berriz ere D eredua erasotzera dator, oraingo honetan liburu irakurketa baten karietara. LABen ustez eraso hau D ereduaren kontrako sorgin ehiza baten testuinguruan kokatzen da, aurrematrikulazio kanpaina hasteko bi aste baino falta ez direnean. Ez da kasualitatea beraz. Jokaldi onartezin honen aitzinean LABek ondokoa adierazi nahi du:


1.- Lehenik eta behin gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu Lekarozko institutuko irakasleei. Bidenabar, egunero-egunero D ereduko ikasgeletan lanean aritzen zareten maisu-maistra eta irakasle orori, izan ere euskaldun hezitzailea izatea da hemen jazartzen ari dena behin eta berriz. Erregimena ordezkatzen duten alderdiek etsaitzat gaituzte eta bere indarrak horretara bideratuta dituzte aspaldi izan zerrenda segregatuekin, izan erabiltzen ditugun testu liburuak zentsuratuz, izan , oraingo honetan bezala, ikasgeletan lantzen ditugun literatur irakurketekin ere.


2.- UPNri ulertzen zaila eginen bazaio ere, hezitzaileok ikasleei liburu baten irakurketa agintzen diegunean ez diegu eskatzen liburuak jasotzen dituen ideiekin bat egitea, ez eta bertan dioena egia osotzat hartzea ere. Hala balitz, nafar ikasleek eta hezitzaileok ere, ez genuke sekula amets egin izanen Marquezen Makondora ailegatzen ez den trenarekin, Belliren Emakumearen zuhaitza izan gintezkeenik, ez ginateke hunkitu izanen Ecoren  inkunable pozoindunen intrigetan  barrena eta Cervantesen errotak erraldoi direla sinetsita biziko ginateke. Ez gaitu harritzen dena dela UPNren ustea,  izan ere alderdi eskuindar honen  izatearekin bat dator pentsatzea gazte burmuinak okertu ditzakeela irakurtzeak. Hala balitz eta urte luzez baliatu duten zentsura tarteko,  herri honetako 40 urtetik gorako pertsona orok UPN bozkatuko luke, eta zorionez ez da horrela, bistan da.


3.- Hezkuntza Departamentuari bere langileriaren defentsa egin dezan eskatzen diogu, gisako zentsura saiakerak, intoxikazioak eta injerentzien aitzinean, lanean katedra askatasunez aritzeko eskubidearen defentsa irmoa eginez eta D ereduaren kontrako erasoak salatuz.

Zendu berri den Joxan Artzeren hitzak hona ekarri nahiko genituzke bukatzeko:
Hitza hutsaren aurka altxatako hotsa da.
Defenda dezagun bada.

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea