twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
LOGO mahai orokorra

Mahai Sektoriala: zerrendak, baremoa eta ituna

Irakaskuntza 2020/06/17

Hezkuntza Departamentuak, Mahai Sektorialean, berrikuntza hauek jakinarazi dizkigu: 

Zerrenda espezifikoen irekiera

Aste honen amaieran edo datorren astearen hasieran hurrengo espezialitateen zerrendak irekiko dira. Horietako batzuek hizkuntza-eskakizuna eskatzen dute. Departamentua uztailaren erdialdean zerrendak berriro irekitzeko aukera ere aztertzen ari da.

Datorren ikasturtearen hasiera eta funtzionamendu ona ziurtatze aldera, masterra ez izateagatik zerrendatik kanpo geratu diren pertsonen zerrenda bat sortzea planteatu du Departamentuak. Pertsona horiei zerrendak agortzen direnean deituko litzaieke.

Sinatzeke dauden kontratuak

Covid-19k sortutako osasun-egoeraren aurrean eta pilaketak saihesteko, Departamentua pertsonalki harremanetan jarriko da sinatu gabeko kontraturen bat duten pertsonekin. Kontratuak NAN eta PINa eskatzen dituen web-fitxa baten bidez sinatzea planteatzen da.

Behin betiko baremoa

Departamentuak jakitera eman duenez, bihar argitaratuko da 2020ko lan-eskaintza publikoan izena eman dutenen behin betiko baremoa, bitartekoen zerrendako baremoarekin batera. 

Hezkuntza-ituna

LABek Hezkuntza Ituna betetzeari buruz egindako galderaren aurrean, Departamentuak baieztatu du 2020-2021 ikasturterako ez dela aplikatuko 57 urtetik gorakoentzako eskola-orduen murrizketa. LABek gogor salatu nahi du hori. Irakastorduak murriztea da Itunean sinatutako puntuetako bat, eta sinatutakoa betetzeko exijitzen diogu Departamentuari.

Ikastetxeetara bueltatu

Ekainaren 22an, astelehenean, alarma-egoera amaituko da, baina horrek ez du esan nahi irakasleak ikastetxeetara orokorrean bueltatu behar direnik. LABen badakigu zenbait ikastetxek, hala nola Lanbide Heziketakoek, bertaratzeko dei egiten dietela irakasleei, oro har. Azpimarratu nahi dugu hori ez dela horrela. Ohar ofiziala egin arte (laster jakinaraziko denez, hilaren 23an), irakasleei ezin zaie deitu ikastetxeetara, oro har. Eta deituz gero, bileretara, ebaluazio-saioetara edo klaustroetara joateko baino ez da izango. 

Mesa Sectorial: listas, baremo y pacto

Irakaskuntza 2020/06/17

El Departamento de Educación en Mesa Sectorial nos ha comunicado las siguientes novedades:

Apertura de listas específicas 

A finales de esta semana o principios de la que viene se abrirán las listas de las siguientes especialidades. Algunas de ellas con requerimiento de perfil. El Departamento también baraja la opción de reabrir listas a mediados de julio.

Cara a asegurar el buen comienzo y funcionamiento del curso que viene, el Departamento se plantea crear una lista de personas excluidas de las listas por no tener el máster. A estas personas se las llamaría siempre y cuando las listas se agoten. 

Firma de contratos pendientes  

Ante la situación sanitaria generada por el Covid-19 y para evitar aglomeraciones, el Departamento contactará de manera personal con aquellas personas que tengan algún contrato pendiente de firma. Se plantea firmar los contratos a través de una ficha web con DNI y PIN.

Baremo definitivo

Según ha dado a conocer el Departamento, mañana se publicará el baremo definitivo de los y las inscritos/as a la OPE 2020 junto con el baremo de la lista de interinos.

Pacto educativo 

Ante la pregunta de LAB sobre el cumplimiento del Pacto Educativo, el Departamento ha confirmado que para el curso 2020-2021 no se va a aplicar la reducción de horas lectivas para mayores de 57 años. Desde LAB queremos denunciar duramente este hecho. La reducción de carga lectiva es uno de los puntos firmados en el Pacto e instamos al Departamento a cumplir lo firmado.

Acudir a los centros

El lunes 22 de junio se levantará el Estado de Alarma pero esto no significa que el profesorado se deba incorporar de manera general a los centros. En LAB tenemos constancia de que hay centros, como es el caso en la FP, que están llamando de manera general al profesorado a acudir de manera presencial. Hacemos hincapié en que esto no es así. Hasta que no haya aviso oficial, que como pronto se hará público el martes 23, el profesorado no puede ser llamado a los centros de manera general. Y de ser llamado, será solo para acudir a reuniones, sesiones de evaluación, claustros ect…

   
 LOGO LAB NA

LAB Irakaskuntza Tfno 948 38 24 74 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Arga 12-14. IRUÑEA