twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

0-3 zikloaren irekierari kritika

Irakaskuntza 2020/06/18

Ekainaren 22tik aurrera 0-3 zikloa presentzialki lanean hasiko delaren albisteak ez du inor axolagabe utzi, are gutxiago sektoreko hezitzaileak. LABek hitza eman nahi die 0-3ko zikloko langileei, eta, aldi berean, kritikatu nahi du Hezkuntza Departamentua Madrilen aginduetara mugatu dela, irizpide propiorik ez duela erakutsi eta kanpoko aginduetara makurtu dela.

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren eraginez, Nafarroako Gobernuak eskolak ixtearen beharra ikusi zuen, Haur Eskolak barne. Desorekaz bizi izan genuen une hura non berriro ere agerian gelditu zen Haur Hezkuntzako lehen zikloari instituzioetatik dioten begirune eskaxa, langileen artean lan baldintza ezberdinak sortuz: batzuk lan telematikoa, beste batzuk ERTEra… Garaia da Nafarroan Haur Hezkutzako lehen zikloko eskolak baldintza berdinetan haien hezkuntza lana bermatuko duten neurriak mahaigaineratzeko.

Gaur jakin berri dugu, astelehenetik aurrera Haur Eskolek modu presentzialean zabaltzeko agiria igorri duela Hezkuntza Departamentuak. Harriduraz jaso dugu berri hau, gaur egun oraindik herrietako parkeak zintaz itxiak daudenean 2-3 urteko 16 haur gela batean aritzeko agindua plazaratu baita. Idazkiak jasotzen dituen neurrien harira, esan behar dugu beste behin ere zikloaren gutxiespena eta ezagutza falta agerian geratu delako. Hezkuntzako zuzendariak sinatzen duen agiria "normaltasun berrirako" neurrien harira kokatzea ere barregarria litzateke, martxoan ezagutzen genuen errealitatearen kalko bat izanik.

Ratioak. Osasun krisiaren aurreko ratioak mantentzeko erabakia hartu dute, jada garai horretan aldarrikatzen genuen beharrezkoak zela hauen jeitsiera ongizatea bermatu ahal izateko. Oraingoan inoiz baino ozenago esaten dugu, nahitaezkoa dela ratioak jeistea hezitzailearen eta haurren ongizate fisiko zein emozionala bermatzeko.

Neurri zehatzak. Soilik osasun fisiologikoari arreta egiten dioten neurriak aipatzen dira dokumentuan. Lotsagarria da haurren osasun emozionala, mentala zein psikologikoa aintzat ez hartzea, jasandako eszenatokia (konfinamendua zein deseskalatzea) gertatu izan ez balitz bezala jokatuz. Honetaz gain, harrera garai berezi bat ez planteatzea errealitateari uko egitea dela pentsatzen dugu. Kontuan hartuz, lau hilabetez eskolatik kanpo egon direla eta normalean udan hilabete bateko oporraldiaren ostean hau bermatzeko derrigortasuna dagoelako.

Talde egonkorrak. Etengabean aipatzen da taldeak finkoak izan beharko dutela, haur eskoletako metodologiak kontuan hartu gabe. Haien gela ondoko lagunekin kristal batetik ikusi ahalko dute elkar eskola orduan eta aldiz, kalera ateratzean parkean txirristatik behera aritu ahal izango dira.

Lan baldintzak. Agiriak ez du inon islatzen langileen osasun segurtasuna bermatzeko neurri zehatzik, soilik haurrekin harreman zuzena izaterakoan musukoaren erabilera aipatzen du.

Honengatik guztiarengatik salatu nahi dugu Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Haur Eskoletako langileekin harremanetan jarri ez izana itzulera arautu eta definitzeko. Kontrastatu gabeko erabakia izan da, zikloaren berezitasunak alboratuz hartutakoa eta ondorioz, inposaketa garbia da.

Argi utzi nahiko genuke hezitzaileok lan egiteko gogoz gaudela, inoiz baino ageriago gelditu dela ziklo honen garrantzia eta eskoletan egiten den lan hezigarria. Haurrak eskubidedun gizakiak direla defendatu dugu hasieratik, hauek izan baitira azken hilabeteetan neurri zorrotzenak pairatu dituztenak eta une oro ikusezin bihurtzeko ahalegina nabaria izan baita Gobernuen aldetik. Haurrak eskolara itzultzeko eskubidea defendatzen dugu baino argi dugu buelta hori kalitatezkoa izatea nahitaezkoa dela. Normaltasun berri batean sinisten dugu, ez Nafarroako Hezkuntza Departamentuak inposatu nahi digun normaltasunean. Horregatik, hezkuntza iruten jarraituko dugu.

Crítica a la apertura del ciclo 0-3

Irakaskuntza 2020/06/18

La noticia de la apertura del ciclo 0-3 a partir del 22 de junio no ha dejado indiferente a nadie, mucho menos a los y las educadoras del sector. Desde LAB queremos dar voz a los y las trabajadores/as del ciclo de 0-3 a la vez que queremos criticar como el Departamento de Educación se ha ceñido a las órdenes de Madrid, demostrando falta de criterio propio y plegándose a mandatos externos.

Debido a la crisis sanitaria provocada por el COVID-19, el Gobierno de Navarra vio la necesidad de cerrar las escuelas, incluidas las Escuelas Infantiles. Vivimos con desequilibrio este momento en el que se volvió a poner de manifiesto la falta de respeto institucional al primer ciclo de Educación Infantil, creando entre los y las trabajadores/as diferentes condiciones de trabajo: unos trabajo telemático, otros de ERTE. Es hora de que la escuela de primer ciclo de Educación Infantil de Navarra ponga sobre la mesa medidas que garanticen su labor educativa en igualdad de condiciones.

Hoy acabamos de conocer que, a partir del lunes, el Departamento de Educación ha remitido el documento para la difusión presencial de las Haurreskolak. Hemos recibido esta noticia con sorpresa, ya que hoy en día se ha dado la orden de que 16 niños y niñas de 2-3 años ocupen una habitación cuando los parques de los pueblos están cerrados con cinta. Al hilo de las medidas que recoge el escrito, debemos decir que una vez más se ha puesto de manifiesto el menosprecio y la falta de conocimiento del ciclo. También sería ridículo situar el documento que firma el director de Educación al hilo de las medidas para la "nueva normalidad", siendo un calco de la realidad que conocíamos en marzo.

  • Ratios. Han tomado la decisión de mantener los ratios anteriores a la crisis sanitaria, ya en esa época reivindicábamos que una bajada era necesaria para poder garantizar el bienestar. Y ahora lo decimos más alto que nunca, es necesario bajar los ratios para garantizar el bienestar físico y emocional del educador o educadora y de los niños y niñas.
  •  Medidas concretas. En el documento se mencionan medidas que sólo atienden a la salud fisiológica. Es vergonzoso no considerar la salud emocional, tanto mental como psicológica de los niños y niñas, actuando como si el escenario sufrido (tanto el confinamiento como la desescalda) no se hubiera producido. Además de esto, pensamos que no plantear una época especial de acogida es no querer mirar la realidad. Teniendo en cuenta que han estado fuera de clase cuatro meses y que normalmente después de un mes de vacaciones en verano hay la obligatoriedad de garantizarlo.
  • Grupos estables. Se habla constantemente de que los grupos deberán ser fijos, sin tener en cuenta las metodologías de las escuelas infantiles. Con sus compañeros de clase podrán verse con un cristal de por medio durante la clase, y en cambio, al salir a la calle podrán bajar por el tobogán del parque.
  • Condiciones de trabajo. El documento no refleja medidas concretas para garantizar la seguridad sanitaria de los y las trabajadores/as, sólo menciona el uso de la mascarilla a la hora de relacionarse directamente con los niños y niñas.

Por todo ello queremos denunciar que el Departamento de Educación de Navarra no se haya puesto en contacto con el personal de las Escuelas Infantiles para regular y definir el retorno. Ha sido una decisión no contrastada, tomada obviando las particularidades del ciclo y en consecuencia, la imposición es clara.

Nos gustaría dejar claro que los y las educadores/as estamos deseosos de trabajar, que ha quedado más presente que nunca la importancia de este ciclo y el trabajo educativo que se realiza en las escuelas. Hemos defendido desde el principio que los niños son seres humanos con derechos, ya que estos han sido los que han sufrido medidas más drásticas en los últimos meses y el esfuerzo de invisibilizarlos en todo momento ha sido evidente por parte de los Gobiernos. Defendemos el derecho de los niños a volver a la escuela pero tenemos claro que esa vuelta es imprescindible que sea de calidad. Creemos en una nueva normalidad, no en la normalidad que nos quiere imponer el Departamento de Educación de Navarra. Por eso, seguiremos tejiendo la Educación.