OSA desescalada

Deseskalada: langileen eskubideak galdu gabe

Osasunbidea 2020/05/06

descargas de archivos.orig PDF INSTRUCCIÓN 10/2020 medidas centros trabajo ante COVID-19
descargas de archivos.orig PDF INSTRUCCIÓN 09/2020 Director Gerente del SNS-O

LABetik, Osasun Departamentuak normaltasunera itzultzeko prozesu honi buruz ezarri dituen zenbait kontu jakinarazi nahi dizkizuegu, zuen lan-baldintzetan eragina dutelakoan:

1) Osasunbideko profesional bat ere ez dago behartua orduak itzultzera jarduerarik gabe gelditu bada bere zerbitzuaren/unitatearen lan asistentziala itxi edo murriztearen ondorioz.

2) Maiatzaren 1etik aurrera, langile guztiak martxoaren 13a baino lehenago zuten egoerara itzuli behar dira, hau da: nor bere txandara itzuli behar da, bere zerbitzuan eta bere unitatean dagozkion eginkizunak egitera.

3) Goizeko txanda finkotik txandaka lan egitera edo beti gauetan aritzera igaro diren langileek behar diren osagarriak kobratu behar dituzte: jaiegunetakoa, gaueko lanarena eta txandakako lanarena. Txandakako lana ordaintzeko 3 hilabeteren gaineko kalkulua egiten da. LABetik eskatzen dugu txanda horretan 3 hilabetetik behera aritu diren langileek ere kobra dezatela.

4) Beren ohiko lanaldia baino ordu gehiago egin dituzten pertsonek produktibitate-osagarri bat jaso behar dute. LABek ordu-konpentsazioa hartzeko aukera izatea eskatu dio Kudeatzailetzari, hau da, nahi duenak atsedenarekin konpentsatu ahal izatea egin dituen soberako orduak.

2020ko oporrak: burutza batzuetatik zabaltzen ari dira opor egun kopuru jakin bat hartu beharra dagoela nahitaez maiatzetik irailaren 30era arte. Hori ez da zuzena. Ospitalegunetik eta Oinarrizko Osasun Laguntzatik bidalitako jarraibideak honako hau dio zehatz-mehatz: “Oro har, langileek eskubidea izanen dute erregelamenduz dagozkien opor-egunetatik gehienez ere 20 hartzeko 2020ko maiatzaren 15etik irailaren 30era bitarte”. Beraz, eskubide bat da, eta ezin daiteke inor behartu opor egun kopuru jakin bat hartzera tarte horretan.

Egungo egoeraikusita, LABetik eskatzen dugu Covid-19 kontingentziarako kontratatutako langileei kontratua formaliza diezaietela eta bertan ager daitezela bete beharreko lanaldi mota, txandak eta egutegiak. Eskatzen dugu, halaber, kontratazioa Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzak egin eta kontrola dezala, eta ez dadila arloko buruen esku geratu, bi arrazoirengatik: ez dira kontratazio-organo eskuduna, eta kontratazio-prozesu osoa deskoordinatzen dute.

Desescalada: manteniendo los derechos de la plantilla

Osasunbidea 2020/05/06

descargas de archivos.orig PDF INSTRUCCIÓN 10/2020 medidas centros trabajo ante COVID-19
descargas de archivos.orig PDF INSTRUCCIÓN 09/2020 Director Gerente del SNS-O

Desde LAB queremos informar a la plantilla de Osasunbidea de varias cuestiones que atañen a sus condiciones laborales en esta vuelta a la normalidad impuesta por la Consejería:

1) Ningún profesional de Osasunbidea está obligado a ninguna devolución de horas por haber permanecido sin actividad debido al cierre o disminución de labor asistencial de su servicio/unidad.

2) Desde el 1 de mayo el personal debe volver a su situación previa al 13 de marzo, es decir: volver a su turno, a su servicio/unidad y sus funciones.

3) El personal que ha pasado del turno fijo de mañanas a un rotatorio o a noches fijas debe cobrar los complementos asociados: festivos, nocturnidad y turnicidad. La turnicidad se abona realizando un cálculo sobre 3 meses. Desde LAB demandamos que al personal obligado a realizar turnos en un periodo inferior a ese también los perciba.

4) Aquellas personas que han realizado un exceso de horas sobre su jornada habitual deben percibir un complemento de productividad. Desde LAB demandamos a la Gerencia que se pueda optar a compensación horaria; es decir, que quien lo desee sea compensado con descanso.

Vacaciones 2020: Desde una parte de las jefaturas se está trasmitiendo el mensaje erróneo de la obligación de la plantilla de disfrutar de un número de días en el periodo comprendido desde mayo al 30 de septiembre. La instruciion del complejo hospitalario y AP cita textualmente: “Con carácter general, se establece el derecho del personal a disfrutar hasta 20 días de sus vacaciones reglamentaria del 15 de mayo al 30 de septiembre de 2020”, por lo tanto, es un derecho; y no se puede obligar a la plantilla a disfrutar de un número determinado de días en el periodo citado.

Ante el escenario actual, desde LAB demandamos que al personal contratado para la contingencia de la Covid-19 le sea formalizado su contrato y se fijen el tipo de jornada, turnos y calendarios que deben cubrir. Asimismo, exigimos que la contratación sea realizada y controlada por la Dirección de Profesionales del CHNa, y que no quede en manos de Jefaturas de Área, por dos motivos: no son el órgano competente de contratación y descoordinan el conjunto del proceso de contratación.

 

 

BOTON Osasunbidea