OSA limpiezas

LABek Ospitaleguneko garbitzaileen alde egin du, eta Osasunbideari eskatu dio gai horretan esku hartzeko

Osasunbidea 2020/11/19

Pandemia-egoera honi aurre egiteko behar adina langile izan beharrean, ez dira iristen egoera normaletan Ospitalegunean arreta emateko beharko litzatekeen langile-kopurura ere. Horregatik, elkarretaratzeak egin dituzte aste honetan eta datorren astean gehiago egiteko asmoa dute.

Ospitaleguneko garbiketa-zerbitzuko langileak (ISS enpresakoak) egoera "jasanezinean" daude. Erabiltzen dituzten datuen arabera, plantillaren % 25 gehiago beharko litzateke beren eginkizunak eraginkortasunez eta segurtasunez bete ahal izateko. Denbora luze daramate langile gehiago eskatzen, baina orain egoerak okerrera egin du, eta gaur egun kopuru hori handitu egin behar da Covid-19ak sortutako egoerari aurre egin ahal izateko.

LABek elkartasuna adierazten die garbiketa-zerbitzuko kideei, eta haien borrokaren alde egiten dugu. Haien lan-baldintzak eta lana inoiz ez dira behar bezala baloratu, eta, gainera, ez dute behar adina baliabide izan: une honetan 88 pertsona ari dira eginkizun horiek betetzen, eta 106 beharko liratekeela kalkulatu dute. Hori aski ez eta, Covid-19ak sortu duen egoeraren ondorioz (batez ere osasun etxeetan), langile horiek ere kolapsatzeko zorian daude.

Haien jarduera funtsezkoa da ospitale-eremuan, eta are gehiago orain, izan ere, egungo egoerak eragindako beharrek giltzarri bihurtzen baitituzte eguneroko jardunerako: modulu-aldaketa etengabeak, pazienteen lekualdaketak (Covid eta ez-Covid), pandemiaren ondorioz izan behar duten arreta berezia… Lehen langile-kopurua juxtukoa bazen, orain oso eskasa da gaur egungo zereginak garatzeko; zeregin horietan, hain zuzen, erritmoak azkarragoak eta biziagoak dira eta lana bikoiztu egin da.

Horren aurrean, garbiketa zerbitzuko langileak elkarretaratzeak egiten hasi dira (astelehen eta ostegunetan, 10: 00etan eta 18: 00etan), beren egoera eta ezinegona agerian uzteko. Horrez gain, erantzunik jaso ez duten hainbat idazkiren ondoren, Osasunbideko arduradunarekin bilera bat hitzartzea lortu dutela iragarri dute, gatazka honetan bitartekari lana egin dezala eskatzeko.

Horregatik guztiagatik, LAB Osasunbideak bat egiten du plantilla horrek duen borrokarekin, eta egingo dituzten elkarretaratzeetan parte hartzera gonbidatzen ditugu bai Ospitaleguneko langileak, bai erabiltzaileak eta senideak. Era berean, bai enpresari, bai Administrazioari eskatzen diegu plantilla dimentsionatu dezatela, kalitatezko zerbitzuek langile guztientzat baldintza duinak eskatzen baitituzte.

LAB apoya al personal de limpieza del CHN y exige a Osasunbidea que tome cartas en el asunto

Osasunbidea  2020/11/19

Lejos de contar con el personal necesario para hacer frente a esta situación de pandemia, no llegan ni siquiera al número de efectivos que se presupone para atender al Complejo en circunstancias normales. Por eso, han realizado concentraciones esta semana y tienen previsto realizar más la semana que viene.

Las trabajadoras del servicio de limpieza del CHN (pertenecientes a la empresa ISS) se encuentran en una situación que califican ya de “insostenible”. Según los datos que manejan, haría falta un 25% más de plantilla para poder realizar sus funciones de una manera eficiente y segura. Llevan ya tiempo solicitando más personal, pero ahora la situación ha empeorado mucho, y actualmente esa cifra hay que aumentarla para poder hacer frente a la situación generada por la Covid.

Desde LAB nos solidarizamos con nuestras y nuestros compañeros del servicio de limpieza y apoyamos su lucha. Además de que sus condiciones laborales y su trabajo nunca han estado suficientemente valorados, tampoco han contado con los recursos necesarios: en estos momentos hay 88 personas realizando esas funciones y calculan que debería haber 106. Por si esto fuera poco, la situación que la Covid-19 ha generado (especialmente en los centros sanitarios) ha hecho que también estas trabajadoras se encuentren al borde del colapso.

Su actividad es esencial en el ámbito hospitalario, y más ahora que las necesidades por la situación actual les hacen ser claves en el día día del hospital; no hay más que pensar en el continuo cambio de módulos, el traslado de pacientes (Covid y no Covid), el especial esmero que deben tener debido a la pandemia… Si la plantilla ya era justa antes, ahora se ha quedado totalmente insuficiente para desarrollar las tareas actuales; unas tareas en las que han aumentado los ritmos y se ha doblado el trabajo de desinfección.

Ante ello, las trabajadoras del servicio de limpieza han iniciado unas concentraciones (los lunes y jueves a las 10:00 y a las 18:00) con los que buscan visibilizar su situación y malestar. Asimismo, han anunciado que, tras varios escritos que no han obtenido respuesta alguna, ahora han conseguido concertar una reunión con el responsable de Osasunbidea para solicitarle que medie en este conflicto.

Por todo ello, desde LAB Osasunbidea nos adherimos a la lucha que mantiene esta plantilla e invitamos tanto al personal del CHN como a los usuarios y familiares a participar en las concentraciones que van a realizar. Del mismo modo, instamos tanto a la empresa como a la Administración a que dimensionen la plantilla, pues unos servicios de calidad requieren de unas condiciones dignas de trabajo para todo el personal que los desempeña.

 

BOTON Osasunbidea