Nafarroako Itunpeko Irakaskuntza. Red Concertada de Navarra.

 

Ekainean agindutako %,25 eta %0,20ko igoera irailean gauzatuko da

2012ko murrizketen leheneratzeen zati txiki bat besterik ez da

Irakaskuntza 2021/09/09

Patronalek jakinarazi digutenez, Carlos Gimeno kontseilariak langile dozenteentzat ekainean baieztatu zigun %0,25eko igoera iraileko nominan gauzatuko da. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraginezko izaera izango du eta momentuz ordainketa eskuordetuan dauden langileek soilik jasoko dute. Besteek, aurrerago.

Dena den, ekainean zerbitzu eta administrazio langileentzat ere %0,2ko igoera iragarri zuen eta horrela izatea galdegiten dugu.

Horretaz gain, 2012 eta 2016eko murrizketen leheneratzeekin amaitzeko, behingoz eta legez dagokigun %95eko soldata analogia behar bezala betetzeko, %2 zor zaigu oraindik ere. Bada badirudi urte bakoitzari dagokion igoeraz gain, 2022an %1 eta 2023an ere beste %1 igotzeko borondatea adierazi diela kontseilariak patronalei.

Baina esperientziak diosku Gimeno kontseilariaren borondate eta hitzak azkar asko eramaten dituela haizeak eta LABek, gutxienez, IDATZIZKO KONPROMISO irmo eta sendo bat exijitzen dio berriz ere. Ez dugu etsiko gurea dena berreskuratu arte!

Bukatzeko, eta berriz ere, Hezkuntza Departamentuari langileen ordezkariekin harreman zuzena eta hiruko mahaia berreskuratzeko ere galdegiten diogu, hori baita sektorearen errealitatea ezagutzeko eta bere beharrei erantzuteko modu egokia.

La subida del 0,25% y 0,20% anunciada en junio se materializará en septiembre

Es solo una pequeña parte de la reversión salarial del 2012 

Irakaskuntza 2021/09/09

Según nos informan las patronales, el incremento del 0,25% que nos confirmó el consejero Carlos Gimeno en junio se regularizará en la nómina de septiembre. Tendrá carácter retroactivo desde el 1 de enero de 2021 y solo será percibido por el personal en pago delegado. El resto lo cobrará más adelante.

No obstante, en junio también anunció un incremento del 0,2% para el personal de servicios y administraciones y pedimos que, efectivamente, sea así.

Además, se nos debe todavía un 2% para acabar de una vez por todas con las reversiones de los recortes del 2012 y 2016, y para que se aplique por fin el 95%de analogía retributiva que nos corresponde por ley. Pues parece que el consejero ha manifestado a las patronales su voluntad de subir también un 1% en 2022 y otro 1% en 2023.

Pero la experiencia nos dice que tanto la palabra como la voluntad del consejero Gimeno se las lleva el viento rápidamente, y LAB le vuelve a exigir, al menos, un COMPROMISO ESCRITO firme y contundente. ¡No nos rendiremos hasta que hayamos recuperado lo que es nuestro!

Para terminar, y nuevamente, también le pedimos al Departamento de Educación que recupere la relación directa con los representantes de los trabajadores y la mesa tripartita, que es la forma adecuada de conocer la realidad del sector y de responder a sus necesidades.