Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza Itunarekin ere gutxietsi gaitu

Irakaskuntza 2021/10/19

Nafarroan Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna betetzen den aztertzeko eta honen jarraipena egiteko gaur egin dugu bilera hitzarmena sinatu genuen sindikatuok -LAB, Steilas, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT- eta Nafarroako Gobernuak. Bilera hau eta gero salatu nahi dugu Hezkuntza Departamentuak, beste behin ere, gutxietsi egiten gaituela irakasleen lan-baldintzetarako oso garrantzitsuak diren aferak sindikatuekin negoziatu beharrean hartutako erabakien berri ematera mugatzen delako.

Ez da Departamentuak gutxiesten gaituen lehen aldia, ordea, irailean gauza bera gertatu baitzen lanaldi jarraituaren eta eskolaz kanpoko jardueren protokoloa ezartzean; jarduteko modu hori errepikakorra bihurtzen ari da, baina barkaezina. Ez dugu onartuko hezkuntza-arduradunek erabaki garrantzitsuak hartzen jarraitzea hezkuntza-komunitateko eragileak kontuan hartu gabe.

Ulertezina da Departamentuak partida ekonomikorik behar ez duten aferetan oinarritutako egutegia proposatzea Hezkuntza Itunaren negoziaziorako eta jarraipenerako; izan ere, 2022ko aurrekontuen onarpena dela eta, beharrezkoa da eragin ekonomikoa duten aferei arreta jartzea, aurrekontuak egiterakoan kontuan hartu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, datozen bileretako gai-ordenean garrantzi horretako gairik ez egoteak eta, adibidez, adinagatik ordutegia murrizteko eskubidea -Itunaren II. ataleko 4. artikulua- ikastetxeetan erantzukizunak -zuzendaritza, buruzagitzak...- dituztenei ukatzeak islatzen dute kontseilariak Ituna betetzeko interesik ez duela.

Beste adibide bat da uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretua, ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia arautzen dituena, berritzea. Dekretu hau oso garrantzitsua da irakasleentzat, baina Departamentuak etengabe atzeratu egiten du hau berritzea -ikasturte honetan oraindik ez da landu, eta ez da aurreikusten horretarako aukerarik egongo denik-.

Gimeno kontseilariari gogorarazi nahi diogu Hezkuntza Ituna nahitaez bete beharrekoa dela, Foru Gobernuak sinatu zuelako eta 2018-2022 urteetan gauzatzeko konpromisoa hartu zuelako. LABetik adi egongo gara hala egin dezala exigitzeko.

El Departamento de Educación vuelve a ningunearnos, ahora con el Pacto Educativo

Irakaskuntza 2021/10/19

En la reunión para el seguimiento del cumplimiento del Pacto para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública en Navarra, celebrada hoy entre los sindicatos firmantes del mismo -LAB, Steilas, AFAPNA, ANPE, CCOO y UGT- y el Gobierno de Navarra, queremos denunciar, una vez más, el ninguneo al que nos somete el Departamento de Educación, al limitarse a informarnos de decisiones ya tomadas, en vez de negociar aspectos que son de suma importancia para las condiciones laborales de los y las docentes con las organizaciones sindicales.

No es la primera vez que el Departamento nos menosprecia, sin embargo. Como ya ocurriera en septiembre con la implantación del protocolo de la jornada continua y las actividades extraescolares, este modo de proceder se está convirtiendo en algo recurrente, pero inexcusable. No permitiremos que los responsables educativos sigan adoptando decisiones importantes sin tener en cuenta a los agentes de la comunidad educativa.

Resulta incomprensible que el Departamento proponga una calendarización para la negociación y seguimiento del Pacto Educativo basada en aspectos que no requieren partida económica, cuando la aprobación de los presupuestos para 2022 exige centrarse en los que sí la precisan y, por tanto, deben ser tenidos en cuenta en la elaboración presupuestaria. Sin embargo, tanto la ausencia de temas de este calado en el orden del día de las próximas reuniones previstas como, por ejemplo, la denegación del derecho a reducción horaria por edad, reflejado en la II sección, artículo 4 del Pacto, que se está produciendo sistemáticamente en casos de personal con responsabilidades -dirección, jefaturas...- en los centros educativos reflejan la falta de interés del consejero por cumplir el Pacto.

Otro ejemplo es la renovación del Decreto Foral 225/1998, de 6 de julio, por el que se regula la jornada y el horario del profesorado de los centros docentes públicos, cuestión de vital importancia para los y las docentes que, sin embargo, es continuamente pospuesta en la agenda por el Departamento -aún no se ha tratado este curso, ni hay visos de que vayan a hacerlo próximamente-.

Recordamos al consejero Gimeno que el Pacto Educativo es de obligado cumplimiento, en tanto el Gobierno foral lo firmó, comprometiéndose a llevarlo a cabo en el periodo 2018-2022, y desde LAB permaneceremos atentas para exigirle que así lo haga.