2020-2021 ikasturteko lekualdatze lehiaketaren deialdiko argitalpenak jasotzea

Irakaskuntza 2021/09/27

Hezkuntza Departamentuak aditzera ematen du ezen, 2021ko irailaren 27tik urriaren 15ra bitartean, biak barne, langile interesdunek jaso ditzaketela estatu mailako lekualdatze lehiaketan aurkezturiko argitalpenak, zehazki 2020-2021ko ikasturtean tramitaturiko deialdian aurkeztuak.

Agiriak jasotzeko, ordua eskatu behar da.

Interesdunak Hezkuntza Departamentura joanen dira, eta aldean NANa eta boligrafoa (agiriak jaso izanaren egiaztagiria sinatzeko) eramango dituzte.

Epe hori langile interesdunek agiriak jaso gabe bukatzen bada, dokumentazioa berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

Argitalpenak jasotzeari buruzko informazio guztia honoko ESTEKAN daukazu (Nafarroako Gobernuko web orriko euskarazko informazioa ez dago eskuragarri).

Retirada de publicaciones de la convocatoria del concurso de traslados del curso 2020-2021

Irakaskuntza 2021/09/27

El Departamento de Educación ha comunicado que, en el plazo comprendido entre los días 27 de septiembre y 15 de octubre, ambos inclusive, el personal interesado puede retirar las publicaciones presentadas en la convocatoria del concurso de traslados de ámbito estatal tramitada durante el curso 2020-2021.

Para la retirada de la citada documentación es imprescindible solicitar cita previa.

El personal interesado acudirá al Departamento de Educación provisto de DNI y bolígrafo para la firma del justificante de recepción.

Finalizado este plazo sin que el personal interesado haya retirado la documentación, se entenderá que renuncia a su recuperación, decayendo en su derecho a ello y procediéndose a su destrucción.

Toda la información relativa a la retirada de las publicaciones la podrás encontrar en el siguiente ENLACE.