LABek Covidaren aurreko Kontingentzia Protokoloa prestatzean Hezkuntza Departamentuak dituen seriotasunik eza eta mespretxua salatu ditu

Irakaskuntza 2021/05/05

Lerro hauen bidez, LABek bere ezinegona eta haserrea adierazi nahi ditu, Hezkuntza Departamentuak 2021-2022 ikasturterako aurrez aurreko hezkuntza-jardueraren garapenaren prebentzio eta antolaketa protokoloa prestatzeko izaten ari den prozesuagatik.

Departamentuarekin parte hartu dugun bileretan, LABek askotan galdetu du protokolo honi buruz, baina ez zaio inoiz horri buruzko informaziorik eman. Apirilaren 21ean prentsan argitaratu zen, 2021-2022 ikasturtean, aurten ezarri diren covid-19ren aurreko irakasleen hezkuntza-errefortzuko neurriei eusteko asmoa zutela, eta honela izan genuen haien asmoen berri. Hori onartezina eta errespetugabea iruditzen zaigu sindikatuekiko, hain prozesu garrantzitsu batean ezinbesteko partaide izan beharko luketen hezkuntza-eragileekiko.

Informazio hori argitaratu ondoren, egun berean bilera batzuetara deitu gintuzten hezkuntzako hainbat eragile, datorren ikasturterako kontingentzia-protokoloa prestatzeko. Ez aurretik, ez bilera hartan, ez zitzaigun eman egungo protokoloaren baloraziorik -funtsezko zerbait, gure iritziz-, ezta ekarpenak egiteko zirriborrorik ere. Gainera, gure ekarpena 24 orduko epean bidaltzeko eskatu ziguten. Badirudi Gimeno Departamentu-buruaren jokabide hori propaganda-arrazoien ondorio baino ez dela, hezkuntza-eragile guztiekin biltzen dela pentsarazteko, nahiz eta gure proposamenak aintzat hartzeko inolako asmorik ez izan, iaz gertatu zen bezala, orduan ez baitzuen ekarpenik onartu. Nafarroako Eskola Kontseiluak txosten adostu batean egindako gomendio gehienak ere ez zituen kontuan hartu. Txosten horretan, besteak beste, osasun-protokolo hertsiaren ondorioei aurre egiteko neurri pedagogikoak hartzearen garrantzia azpimarratzen zen, baita neurri horiek hartzeko beharrezko baliabideak jartzearen garrantzia ere (ratioak jaistea, behar bezala hornitutako plataforma digital bat sortzea...), egun gauzatu ez diren neurriak, guztiok dakigun bezala.

Kezkatuta ikusten dugu Departamentua aurreko ikasturtearen antzera ari dela lanean: protokolo zaharkitu bati eusten diote, beren immobilismoan murgilduta, eta inplikatutako agenteei entzungor egiten diete. Adierazgarria iruditzen zaigu, adibidez, kontingentzia-protokoloak azaleren garbiketari buruzko neurri zehatzak jasotzen jarraitzea, Nafarroako Gobernuko osasun-teknikariek adierazi dutenean kontaktu bidez kutsatzeko arriskua oso txikia dela, edo ahal den guztietan aire zabalean jarduerak egiteko gomendioari entzungor egiten jarraitzea. Iradokizun horiek guztiak kontuan hartu eta Osasun Publikoak ezarritako irizpideak abiapuntu izango lituzkeen protokolo batean sartu beharko lirateke.

Beraz, LABetik 2021-2022rako protokoloa egiteko Departamentuari eskatzen diogu:

- Eska diezaiola Osasun Publikoari jarraitu beharreko osasun-irizpideak zehazteko.
- Ikasturte honetan protokoloaren funtzionamendua ebaluatzeko, bere gabeziak eta ikasleengan zein langileengan izan dituen eta dituen ondorio emozional eta pedagogikoak detektatzeko.
- Hezkuntza-esparrua oso konplexua dela kontuan hartuta, honen moduko erabaki garrantzitsuak hartzeko, ados dezala (eta ez soilik informatu) eragile guztiekin eta koordinatu zerbitzu guztiekin egin beharreko jarduerak.
- Osasun-irizpideez gain, irizpide pedagogikoak eta pertsonen ongizatekoak ere jasotzeko (gure ustez, irizpide horiek ez dira kontuan hartu ikasturte honetan).

LABetik ohartarazten dugu ez dugula berriro jokabide hori onartuko, eta salatzen jarraituko dugu Hezkuntza Departamentuak ez duela hezkuntza-komunitatearekin kontatzen, nahiz eta kontseilariak behin eta berriz gurekin biltzen dela esan. Bilera eta adostasuna ez dira sinonimoak, Gimeno jaunari hala iruditzen bazaio ere.

LAB denuncia el ninguneo y la falta de seriedad del Departamento de Educación en la elaboración del Protocolo de Contingencia ante el Covid

Irakaskuntza 2021/05/05

A través de estas líneas, LAB quiere expresar su profundo malestar e indignación por el proceso de elaboración del protocolo de prevención y organización del desarrollo de la actividad educativa presencial para el curso académico 2021-2022, llevado a cabo por el Departamento de Educación.

En las distintas reuniones con el Departamento a las que hemos asistido, LAB ha interpelado en numerosas ocasiones acerca de dicho protocolo, pero no ha sido informado al respecto en ningún momento. Fue el 21 de abril, con la publicación en prensa de que en 2021-2022 planean mantener las medidas de refuerzo educativo de personal docente por covid-19 introducidas este año, como nos enteramos de sus intenciones, hecho que nos parece intolerable e irrespetuoso hacia los sindicatos, uno de los agentes educativos que, como tales, deberían ser partícipes imprescindibles de un proceso tan relevante.

Con posterioridad a la publicación de esta información, se nos convocó a varios agentes educativos -aunque a diferentes horas- a distintas reuniónes con el objetivo de confeccionar el protocolo de contingencia para el próximo curso. Ni con anterioridad ni en esta reunión se nos proporcionó una valoración del protocolo actual -algo esencial, a nuestro juicio-, ni ningún borrador sobre el que poder realizar aportaciones. Se nos urgía, además, a enviar nuestra contribución en un plazo de 24 horas. Este proceder del consejero Gimeno parece obedecer únicamente a razones propagandísticas, para presumir de que se reúne con todos los agentes educativos pese a que no tiene ninguna intención de considerar nuestras propuestas, al igual que ocurrió el año pasado, cuando no aceptó ninguna aportación. Ni siquiera tuvo en cuenta el grueso de las recomendaciones realizadas por el Consejo Escolar de Navarra en un informe consensuado, en las que, entre otras cosas, se insistía en la importancia de adoptar medidas pedagógicas para contrarrestar los efectos del estricto protocolo sanitario, así como de dotar de los medios necesarios para la adopción de las mismas (bajada de ratios, creación de una plataforma digital debidamente provista...).

Observamos con preocupación que el Departamento está procediendo de manera similar al curso pasado: se aferran a un protocolo obsoleto, inmersos en su inmovilismo, y hacen oídos sordos a los agentes implicados. Nos parece significativo, por ejemplo, que el protocolo de contingencia siga contemplando medidas exhaustivas acerca de la limpieza de superficies, cuando los propios técnicos de Salud del Gobierno de Navarra han expresado que el riesgo de contagio por contacto es mínimo, o que sigan desoyendo la recomendación de realizar actividades al aire libre siempre que sea posible. Todas estas sugerencias deberían ser tenidas en cuenta e incluirse en un protocolo que tenga como punto de partida los criterios establecidos por Salud Pública.

Por tanto, desde LAB exigimos al Departamento que, para confeccionar el protocolo para 2021-2022:

- Solicite a Salud Pública que especifique los criterios sanitarios a seguir.
- Evalúe el funcionamiento del protocolo en el presente curso, con el objetivo de detectar sus carencias, así como las consecuencias emocionales y pedagógicas que ha tenido y está teniendo sobre el alumnado y trabajadores y trabajadoras que trabajen en los centros educativos.
- Teniendo en cuenta que el ámbito educativo es muy complejo, para tomar decisiones de calado como esta, consensue las actuaciones a llevar a cabo (y no únicamente informe) con todos los agentes y coordine con todas las adminitraciones afectadas.
- Incluya en el protocolo, además de los criterios sanitarios, los criterios pedagógicos y de bienestar de las personas (criterios que, a nuestro entender, no se han tenido en cuenta en el presente curso).

Desde LAB advertimos que no vamos a volver a tolerar este proceder y seguiremos denunciando que el Departamento de Educación no cuenta con la comunidad educativa, a pesar de que el consejero mantenga una y otra vez que se reúne con nosotras. Reunión y consenso no son sinónimos, aunque al señor consejero se lo parezca.