LABek kontseilariaren zinen aurrean "fidagarritasuna" eskatzen du itunpeko irakaskuntza eta ikastoletanIrakaskuntza 2021/06/30Hil honen 17an, Carlos Gimeno Hezkuntzako departamentuburuak informazioa emateko bilera batera deitu gintuen Itunpeko Irakaskuntzako eta Ikastoletako Akordioa sinatu genuen sindikatuak. Bilera horretan aurtenerako, 2021 urterako, %0,25eko soldata igoera gehigarria izango genuela jakinarazi ziguten, oraindik falta den 2012ko leheneratzeen zati dena. Gainera, legealdia amaitu aurretik, 2012ko %1,25a (-%0,25) eta 2016ko %1a ere lehengoratzeko konpromisoa hartu zuen. LAB, SEPNA eta UGTk hartutako konpromisoa formalki argitzeko eskaera helarazi genion; izan ere, jakinarazitakoaren eta prentsan argitaratutakoaren artean hainbat ezberdintasun hauteman genituen (prentsaurrekoan irakasle ez direnen igoera %0,2koa izango dela jakinarazi zuen eta sindikatuei berriz, %0,25ekoa). Gaur egun ez dugu erantzunik jaso. HARTUTAKO KONPROMISOA AHOZKOA BAKARRIK IZAN DELA nabarmendu nahi dugu eta hurrengo 2 urteetan beteko duenaren zinaren aurrean, egutegi bat egin edota gutxienez, prentsaratutako azken adierazpenen ondorioz sortutako zalantzak ere argituko dituen konpromiso idatzi bat egin beharko luke. |