Hay 2637 invitados y ningún miembro en línea

Ikastolak

Ekainean agindutako %0,25eko igoera irailean gauzatuko da

2012ko murrizketen leheneratzeen zati txiki bat besterik ez da

Irakaskuntza 2021/09/09

Patronalek jakinarazi digutenez, Carlos Gimeno kontseilariak ekainean baieztatu zigun eta adierazi genizuenez %0,25eko igoera izanen da. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraginezko izaera izanen du.

Horregatik, eta LABek ikastoletako langileekiko duen arduragatik, aste honetan bertan NIErekin 2021 urteari dagokion soldata taula berriak sinatu ditugu, leheneratzea iraileko nominan gauzatu ahal izateko.

Horretaz gain, 2012 eta 2016eko murrizketen leheneratzeekin amaitzeko, behingoz eta legez dagokigun %95eko soldata analogia behar bezala betetzeko, %2 zor zaigu oraindik ere. Bada badirudi urte bakoitzari dagokion igoeraz gain, 2022an %1 eta 2023an ere beste %1 igotzeko borondatea adierazi diela kontseilariak patronalei.

Baina esperientziak esaten digu Gimeno kontseilariaren borondate eta hitzak azkar asko eramaten dituela haizeak eta LABek, gutxienez, IDATZIZKO KONPROMISO irmo eta sendo bat exijitzen dio berriz ere. Ez dugu etsiko gurea dena berreskuratu arte!

Bukatzeko, eta berriz ere, Hezkuntza Departamentuari langileen ordezkariekin harreman zuzena eta hiruko mahaia berreskuratzeko ere galdegiten diogu, hori baita sektorearen errealitatea ezagutzeko eta bere beharrei erantzuteko modu egokia.

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB