IRAK ERE

PAI iruzurra. Egonkortasuna bai, trikimailurik ez

Irakaskuntza 2022/03/11

Hezkuntza kontseilariak Carlos Gimenok atzo trasladatu zigun sindikatuoi -banakako bileretan- bere asmo irmoa lege-proposamen bat egiteko Atzerriko Hizkuntzetako Programetan -PAI (ingelesarekin), PALE (alemanarekin) eta PAF (frantsesarekin)- diharduten irakasleak egonkortzeko, horretarako trikimailu legal bat baliatuta. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, langileak egonkortzearen alde gaudela adierazi nahi dugu, baina prozesu hau behar bezala eta behar den kasuetan egin behar dela deritzogu, eta honek ez luke inondik ere funtzionatzen ez duten aipaturiko Atzerriko Hizkuntzetako Programak betikotzeko balio beharko.

Hasteko, Irakasle Kidego berri bat asmatu du kontseilariak. Orain arte, Maisu-maistren eta Irakasleen kidegoetan sartu ahal izateko, 276/2007 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia onartzen duena eta aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrak agertzen den sartzeko behin-behineko erregimena arautzen duena, bete behar da. Arau honek ezartzen du gaztelania eta Erkidegoetako koofizialak diren hizkuntzen ezagutza egiaztatu behar dela, ez ordea atzerriko hizkuntzena. Beraz, Errege Dekretu honek PAI, PAF eta PALE programetako irakasleak funtzionarioak bihurtzea eragozten duenez, atzerriko hizkuntza ezin baita betekizun gisa eskatu, Estatuko legea saihesteko foru-lege bat asmatu du Gimenok.

Modu honetan, gainera, atzerriko hizkuntzak bertako hizkuntzen gainetik -gaztelania eta euskara- jarriko ditu, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko C1a ez duten -bai, ordea, gaztelania eta euskara- irakasle askori sortuko diren plazak betetzeko aukera ukatuz. Egonkortzea eskubidea da, bai, baina norena, ordea?

Bestalde, Atzerriko Hizkuntzetako Programen kalitate urria frogatuta dago, pedagogikoki deskalabrua sortzen dutelako: segregazionistak dira, ikasleek lortutako atzerriko hizkuntzako maila ezbaian dago, curriculumeko gainontzeko arloetako emaitzak kaskartu egiten dira... Programa hauen kontra badaude ebidentzia eta ahots asko: Madrilgo Carlos III unibertsitatea; Londreseko University Collegea; Madrilgo Unibertsitate Autonomoa; La Chapuza del Bilingüismo dokumentalean azaltzen diren adituak; Europako hezkuntza sistema aurreratuenak, atzerriko hizkuntzak oso bestelako moduetan irakasten dituztenak... Azken finean, ikasle, familia eta langile asko sufritzen ari dira programa hauen “pandemia”, Foru Gobernuak 2005-2006tik Nafarroako ikastetxe gehienetan inposatu zuena. Orain, programetatik ateratzeko aukera ematen badu ere, hainbeste dira jartzen dituen baldintzak eta trabak non gehienek sarean harrapatuta jarraitzen duten eta, hau gutxi balitz, Hezkuntzak betikotuko ditu asmatutako Foru-legearen bitartez.

LAB sindikatuan eleaniztasunaren alde egiten dugu apustu, baina sinesten dugu lehenbizi bertako hizkuntzen menperatzea bermatu behar dela -egun gertatzen ez dena- eta atzerriko hizkuntzak berme pedagogikoekin irakatsi behar direla.

Honengatik guztiagatik, ezin gara ados egon PAI, PAF eta PALE bezalako programekin, ezta hauek bermatuko dituen legearekin, eta uste dugu gehiengo sindikalak aurreko batzuetan aldarrikatu bezala, badela programa hauen kontra mobilizatzeko garaia. Guk, gure aldetik, LABetik hala eginen dugu.

El fraude del PAI. Estabilidad, sí; con trampas, no

Irakaskuntza 2022/03/11

El consejero de Educación Carlos Gimeno nos trasladó ayer a los sindicatos -en reuniones individuales- su firme intención de elaborar una proposición de ley para estabilizar al profesorado que trabaja en los Programas de Lenguas Extranjeras -PAI (con inglés), PALE (con alemán) y PAF (con francés)-, valiéndose para ello de una artimaña legal. Desde el sindicato LAB queremos manifestar, en primer lugar, que estamos a favor de la estabilización del personal, pero consideramos que este proceso debe realizarse de forma adecuada y en los casos en que sea necesario, lo que excluye perpetuar los citados Programas de Lenguas Extranjeras, que no funcionan en absoluto.

Para empezar, el consejero se ha inventado un nuevo Cuerpo de Profesorado. Hasta la fecha, para acceder a los cuerpos de Maestros/as y Profesores/as, hay que cumplir el Real Decreto 276/2007, de 23 de febrero, por el que se aprueba el reglamento de acceso a los cuerpos docentes y adquisición de nuevas especialidades a que se refiere la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación y se regula el régimen provisional de acceso previsto en la disposición transitoria decimoséptima de la citada Ley. Esta norma establece como requisito la acreditación del conocimiento del castellano y de las lenguas cooficiales de las Comunidades Autónomas, no así el las lenguas extranjeras. Por tanto, dado que este Real Decreto impide que el profesorado de los programas PAI, PAF y PALE se conviertan en funcionarios/as, ya que la lengua extranjera no es exigible como requisito, Gimeno ha ideado una ley foral para sortear la ley estatal.

Así, además, priorizará las lenguas extranjeras sobre las propias -castellano y euskera-, negando a muchos profesores/as que no tienen C1 de inglés, francés ni alemán -sí castellano y euskera- la posibilidad de presentarse a las plazas que se van a crear. La estabilización es un derecho, sí, pero ¿de quién?

Por otra parte, la calidad de los Programas de Lenguas Extranjeras es escasa porque suponen un descalabro pedagógico: son segregacionistas, el nivel de lengua extranjera alcanzado por el alumnado está en entredicho, los resultados en el resto de áreas del currículo empeoran... En contra de estos programas hay muchas evidencias y voces: la Universidad Carlos III de Madrid; el University College de Londres; la Universidad Autónoma de Madrid; los y las expertas que aparecen en el documental La Chapuza del Bilingüismo; los sistemas educativos más avanzados de Europa, que enseñan lenguas extranjeras de maneras muy distintas... En definitiva, muchos alumnos/as, familias y trabajadores/as están sufriendo la pandemia de estos programas, que el Gobierno Foral impuso en la mayoría de los centros educativos navarros desde 2005-2006. Ahora, aunque permite optar a salir de los mismos, son tantas las cláusulas y trabas que pone para ello que la mayoría continúa enmarañada y, por si fuera poco, el Departamento Educación pretende perpetuarlos a través de esta ley foral que se ha sacado de la manga.

En el sindicato LAB apostamos por el plurilingüismo, pero creemos que primero hay que garantizar el dominio de las lenguas propias -algo que no ocurre ahora- y enseñar las lenguas extranjeras con garantías pedagógicas.

Por todo ello, no podemos estar de acuerdo con programas como PAI, PAF y PALE, ni con esta ley que les quiere dotar de garantía legal, y creemos que, tal y como proclamamos en ocasiones anteriores, es hora de que la mayoría sindical nos movilicemos en contra de estos programas. Nosotros, por nuestra parte, así lo haremos desde LAB.

 

 

BOTON Osasunbidea