ADM forest 

Se necesitan Basozainak - Guardas de Medio Ambiente gehiago behar ditugu

2021/11/12

Aurreko legealdian, gure kolektiboaren egoeraren diagnostiko bat egin genuen, gure egoeraren berri zehatza jakiteko eta, horrekin batera, ezagutzeko zer ekimen jarri beharko liratekeen martxan kolektiboa gizartearen premia berrietara egokitzeko.

Gure eginkizunak eraginkortasun eta efizientzia handiagoarekin betetzeko asmoz, urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretua onetsi zen, Basozainak taldeko langileen araubide berariazkoa arautzen duena.

Foru dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen zuen dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta lau hilabeteko epearen barruan prestatuko zela Basozainen Plan Zuzentzaile bat. Plan hori 71/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Plana prestatzeko, plantilla sakon aztertu zen, zenbat langile gehiago beharko liratekeen ahalik eta zehatzenik kalkulatzeko. Lan zorrotz horren ondorioz, kalkulatu zen 28 bat lanpostu berri behar zirela basozain taldearen langile-beharrak betetzeko. Aurreko legealdian, 13 lanpostu bete ziren, modu batean edo bestean.

Badakigu gobernu berri bakoitzak hutsetik hasteko joera izaten duela; ulertzen dugu COVID 19ak atzerapenak ekarri dituela arlo askotan, baina ez dugu uste onargarria denik popatik botatzea hilabete askoan Plan Zuzentzailea prestatzen lan handia egin zuten hainbeste pertsonaren lana eta ahalegina, planaren helburua, azken finean, herritarrei merezi duten zerbitzua eskaintzea baita. Planak, gainera, arau-maila du, eta langileen berrespena jaso zuen.

Gobernuak ez zeukan aurreikusia plan zuzentzailean 2022rako ezarrita zeuden 15 lanpostu berri horiek sortzea, baina orain, atsegin handiz, ikusi dugu Bildu eta PSNren arteko aurrekontu-akordioan aurreikusita dagoela lanpostu horiek sortzea, eta zintzoki eskertu nahi dugu.

Horregatik guztiagatik, 2021eko azaroaren 17an, eguerdiko 12etan, Nafarroako Jauregiaren atarian (San Inazio kalea, Iruñea) eginen dugun kontzentraziora etortzeko deia egiten dizuegu, Plan Zuzentzailea bete dadila eskatzeko eta lanpostu berriak lehenbailehen sor daitezela esijitzeko, beranduenez 2022ko lehenengo hiruhilekoan. Orain da unea.

2021/11/12

Durante la pasada legislatura se hizo un diagnóstico de la situación del colectivo con el fin de conocer en qué momento nos encontrábamos y qué iniciativas se debían poner en marcha para hacer posible su adaptación a las nuevas necesidades de la sociedad.

Con el objetivo de alcanzar mayor eficacia y eficiencia en el desarrollo de las funciones que nos competen, se aprobó el Decreto Foral 7/2019, de 30 de enero, por el que se regula el Régimen Específico del Personal de Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente.

La Disposición Adicional Tercera del mismo establecía que en los cuatro meses siguientes a su publicación en el BON se elaboraría un Plan Director de Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente. Dicho Plan se aprobó mediante la OF 71/2019.

Para la elaboración del Plan, se desarrolló un trabajo de análisis de la plantilla con objeto de conseguir una cifra lo más precisa posible del número de efectivos necesarios. Como resultado de este minucioso trabajo se llegó a la conclusión que las necesidades de personal en el Guarderío eran de aproximadamente 28 nuevas plazas y, de distintas maneras, se incorporaron 13 en la legislatura anterior.

Ya sabemos que cada nuevo gobierno tiene tendencia a pensar que tiene que empezar de cero; entendemos que la COVID 19 ha supuesto retrasos en el desarrollo de muchas cuestiones, pero lo que no consideramos aceptable es que se tire por la borda el trabajo y el esfuerzo de tantas personas que durante muchos meses trabajaron para elaborar un Plan Director cuyo objetivo no es otro que ofrecer a la ciudadanía el servicio que merece, que fue refrendado por la plantilla y que tiene rango normativo.

El Gobierno no contemplaba las 15 nuevas plazas establecidas para 2022 en el citado Plan. Con satisfacción hemos visto que dentro del acuerdo presupuestario Bildu-PSN se ha recogido la creación de estas plazas, lo que agradecemos sinceramente.

Llamamos a una concentración en Palacio el día 17 de noviembre a las 12:00 horas, para exigir el cumplimiento del Plan Director y para que las nuevas plazas se creen lo más rápidamente posible, dentro como mucho del primer trimestre del año 2022. Ahora es el momento.

 
lab logo

LABen erantzuna Sindicato Médico de Navarrari

Osasunbidea 2021/11/12

LAB sindikatuaren erantzuna, Sindicato Médico de Navarrak komunikabideetan eta sare sozialetan egindako irain eta zehaztasun faltaren aurrean; izan ere, 2021/11/05ean argitaratu genuen “Les Misérables. PSNk eta sindikatu korporatiboekin negoziatutako produktibitateek Osasunbidearen kontratazioetarako aurrekontua xahutu dute” artikulua dela eta, ezjakinak, demagogoak eta sektarioak deitu digu.

Atseginez ikusten dugu SMNk gure artikuluak irakurtzen dituela; horrek erakusten du gure edukia estimatzen dutela, betiere Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako datuetan oinarritua baitago, baina eskatzen diegu hurrengoan titulua baino zerbait gehiago irakur dezatela, gu difamatu nahi gaituzten idazkiak saihesteko.

Artikulu horretan ez dira, inola ere, medikuak insolidariotzat eta diruzaletzat jotzen, alderantziz baizik. Artikulu horretan, Osasunbideko plantillak eta medikuen kolektiboak produktibitateen banaketarekin jasan duten ekitate faltari buruz hitz egiten da. SMN sindikatuak negoziatuak dira, ohiko bideetatik kanpo.

Gure artikuluan ez dugu aipatu SMN sindikatua; baina estimatzekoa da, koherentzia-ariketa bat eginez, aipatua sentitu eta erantzukizuna hartzea produktibitateak sortzen ari diren aurrekontu-desoreken gainean, besteak beste, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean aurrekonturik ez izateagatik nominak ordaindu ez izanaren erantzukizuna.

LAB sindikatua ez da sindikatu korporatibo bat, eta Osasuneko plantilla osoa defendatzen du, medikuak barne; horien artean afiliatu asko ditugu, gainera. LAB sindikatuak langile guztiak defendatu eta babestu ditu, pandemian bizi izan den egoera eta duela hamarkada batzuetatik daramagun lan-baldintzak eta behin-behinekotasuna kontuan hartuta.

Ez dugu ulertzen fakultatibo falta konpontzeko alternatiba bakarra produktibitateak ordaintzea proposatzea eta, gainera, mehatxu lauso bat egitea: haiek ezartzen duten bezala produktibitateekin ordaindu ala osasun-arreta emateari utzi.

Produktibitateak borondatezkoak direla ere aipatzen dute, baina hori erabat faltsua da. Gure ustez, SMNk negoziatutako produktibitateak bere aurka ari dira jotzen; izan ere, medikuen % 80 ordainsari aldakor horien aurka agertu dira, eta SMN sindikatuak errudunak bilatu behar ditu, lekuz kanpo bada ere.

SMN sindikatuak honako hauek kritikatu ditu: Manolo Carpintero Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendaria; Santos Indurain kontseilaria; Alfredo Martinez Nafarroako Ospitale Unibertsitateko langile eta gerentea; Nafarroako Gobernua; erizainen kolektiboa, ahaldundu nahi izateagatik eta osasun-arretari irtenbidea emateagatik; administrazioko langileak, beren lana onar dadin saiatzeagatik; zaintzaileak ere kritikatu ditu, esanez fakultatiboen oinarrizko soldata bera dutela; Oinarrizko Osasun Laguntzako zaintza-teknikariak, beren eginkizunak bete nahi izateagatik; eta, nola ez, LAB sindikatua ere kritikatu du.

SMN ez da fakultatibo guztien ordezkaria, eta beste sindikatu korporatibista batzuk ere ez dira kolektibo horren ordezkariak.

LAB sindikatuak Osasunbideko langile guztien ekitatea eta osasun-zerbitzu publikoen defentsa defendatzen jarraitzen du; zenbait kolektibok langileei egindako bidegabekeriak eta laidoak salatzen jarraituko dugu. Gure artikuluaren irakurketa kritikoa egitera animatzen dugu plantilla, bereziki fakultatiboak; izan ere, ordezkatzen dituztela dioten horiek “loroaren txokolatea” saltzen ari baitzaizkie. Era berean, gure jarrera berresten dugu, klase-sindikatu gisa, nahiz eta horrek, gehiengoaren kaltetan, gutxi batzuen pribilegioak defendatzen dituztenen arteko liskarrera eraman.

“Entzuna ez izatea ez da isilik egoteko arrazoia.”
Miserableak.

Respuesta de LAB al Sindicato Médico de Navarra

Osasunbidea 2021/11/12

El sindicato LAB responde a las inexactitudes e insultos del Sindicato Médico de Navarra vertidos en los medios de comunicación y redes sociales llamándonos: ignorantes, demagogos y sectarios, a raíz de nuestro artículo publicado el día 05/11/2021 “Les misérables. El PSN y las productividades negociadas con sindicatos corporativos dilapidan el presupuesto de contratación de Osasunbidea”.

Nos complace ver que el SMN lee nuestros artículos, ello demuestra que aprecian nuestro contenido basado siempre en datos facilitados por el Servicio Navarro de Salud, pero les pedimos que la próxima vez lean algo más que el título para evitar escritos tendenciosos intentando difamarnos.

En ningún momento en dicho artículo se califica a los facultativos de insolidarios y peseteros, más bien al contrario. En dicho artículo se habla de las inequidades que ha sufrido la plantilla de Osasunbidea y el colectivo médico con el reparto de las productividades, negociadas por el SMN al margen de los cauces ordinarios.

Apreciamos que el SMN, en un ejercicio de coherencia, aunque no les citamos en el texto, se sienta aludido y se responsabilice de los desequilibrios presupuestarios que están generando las productividades, entre otros, el impago de nóminas por falta de presupuesto en el Hospital Universitario de Navarra.

El sindicato LAB no es un sindicato corporativo y defiende a toda la plantilla de Salud, incluido el personal facultativo entre los que tenemos un buen número de afiliados. El sindicato LAB ha defendido y apoyado a toda la plantilla teniendo en cuenta la situación que se ha vivido durante la pandemia y con las condiciones laborales y eventualidad que arrastramos desde hace décadas.

Tampoco entendemos que la única alternativa a la falta de facultativos que proponen es el pago de productividades y lancen una amenaza velada a que, o se les paga como ellos establecen con productividades, o dejan de dar atención sanitaria.

También aluden a la “voluntariedad” de las productividades cuando esto es completamente falso. Entendemos que las productividades negociadas por el SMN se les estén volviendo en su contra ya que un 80% de los facultativos han mostrado su rechazo a estas retribuciones variables y el SMN tiene que buscar culpables echando balones fuera.

El sindicato médico ha criticado al director de Atención Primaria, Manolo carpintero, a la consejera Santos Indurain, al servicio de personal y gerente de H.U.N., Alfredo Martinez, al Gobierno de Navarra, al colectivo de enfermería por querer empoderarse y dar solución a la atención sanitaria, al personal administrativo por intentar que se reconozca su trabajo, a los celadores de los que dicen que tienen el mismo sueldo base que los facultativos, a los técnicos de cuidados por querer desarrollar sus funciones en Atención Primaria… y, por supuesto, al sindicato LAB.

Ni el SMN es el representante de todo el personal facultativo, ni otros sindicatos corporativistas los son de su colectivo.

Desde el sindicato LAB seguimos defendiendo la equidad de toda la plantilla de Osasunbidea y la defensa de los servicios públicos de salud. Seguiremos denunciando los agravios a las plantillas incentivado por ciertos colectivos y animamos a una lectura crítica de nuestro artículo, sobre todo del personal facultativo al que les están vendiendo “el chocolate del loro” aquellos que dicen que les representan. A su vez reafirmamos nuestra postura, como sindicato de clase, aunque ello lleve a enfrentamiento de los que defienden los privilegios de unos pocos, en detrimento de la mayoría.

“No ser escuchado no es razón para guardar silencio”.
Los Miserables.

 >LAB Osasunbidea

OSA olatua

Erradiologiako teknikari espezialista (E.T.E). Behin-betiko zerrenda

Osasunbidea 2021/11/11

584E/2021 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erradiodiagnostikoko
teknikari espezialisten (ETE) 7 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
–3 lanpostu huts Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan. Lanpostu zenbakiak: 60966, 67714 eta 68247.
–Lanpostu huts bat Tuterako Reina Sofía ospitalean. Lanpostu zenbakia: 70103.
–3 lanpostu huts Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan. Lanpostu zenbakiak: 67775, 68990 eta 9800.
Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2021eko azaroaren 20an eginen dela, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian.

Técnico especialista en radiodiagnóstico (T.E.R.). Lista definitiva.

Osasunbidea 2021/11/11

RESOLUCIÓN 2584E/2021, de 27 de octubre, del director de Profesionales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea,por la que se aprueba la lista definitiva de personas aspirantes admitidas y excluidas a la convocatoria para la provisión, mediante concurso oposición, de 7 vacantes de técnico especialista en radiodiagnóstico (T.E.R.), del Organismo Autónomo Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra.
–3 vacantes en el Hospital Universitario de Navarra con los números de plaza: 60966, 67714 y 68247.
–1 vacante en el Hospital Reina Sofía de Tudela con el número de plaza: 70103.
–3 vacantes en el Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra con los números de plaza: 67775, 68990 y 9800.
Señalar el día 20 de noviembre de 2021, a las 10:00 horas, en Aulario de la UPNA, como fecha de comienzo del ejercicio de la fase de oposición.

 
ADM euskarabidea

2021-2022 ikasturteko euskara ikastaroak

Administrazioa 2021/11/10

Prestakuntza honen helburua da langile publikoen euskara maila hobetzea, hala eskatzen duten herritarrei zerbitzua eta harrera euskaraz eman ahal izateko.

Euskarabidea-Euskararen Nafar institutuak 2021-2022 ikasturteko ikastaroen bigarren txandarako eskaintza prestatu du. Izena emateko epea azaroaren 12tik 18ra bitartekoa izanen da, eta maila guztiak eskainiko dira. Gogora ezazu konpentsaziorik nahi izanez gero, behar den baimena kudeatu beharko duzula.

Ikastaroei dagokien informazio guztia LOTURA honetan ikusten ahal duzu.

Cursos para el aprendizaje de Euskera en 2021/2022

Administrazioa 2021/11/10

El objetivo de esta formación es aumentar los conocimientos de euskera del personal público para poder dar servicio en euskera a la ciudadanía que lo demande.

El Instituto Navarro del Euskera-Euskarabidea, abre próximamente el plazo de presentación de solicitudes para el segundo periodo de cursos de aprendizaje de euskera del 2021-2022. Dicho plazo permanecerá abierto desde el 12 hasta el 18 de noviembre. La oferta incluye todos los niveles de formación. Recuerda que si quieres tener compensación horaria debes gestionar tu permiso de asistencia.

Con este motivo, comunicamos que toda la información sobre los cursos la puedes consultar en este ENLACE.

 

OSA SNS

Izendapen proposamena.E.Z.L.T

Osasunbidea 2021/11/09

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Propuesta de nombramiento. T.C.A.E

Osasunbidea 2021/11/09

CONVOCATORIA para la provisión, mediante concurso oposición, de 210 plazas del puesto de trabajo de Técnico en Cuidados Auxiliares de Enfermería (T.C.A.E.) para el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea.
Propuesta de nombramiento.

 
IRAK 03 acuerdo

Aurrekontuen akordioa

Aurrerapausoak 0-3 Haur Hezkuntzan

Irakaskuntza 2021/11/09

EH Bilduren talde parlamentarioak eta Nafarroako Gobernuak egin berri duten aurrekontu-akordioaren aurrean, LAB 0-3k adierazi nahi du positiboki baloratzen dituela ematen diren aurrerapausoak. descargas de archivos.orig PDF Akordioa

Alde batetik, zikloaren doakotasuna bermatzen zaie 18.000 eurotik beherako errentak dituzten familiei; urrats garrantzitsua da, zalantzarik gabe, inor kanpoan utziko ez duen 0-3 inklusibo eta integratzailea lortzeko bidean.

Bestalde, konpromisoa dago zikloko langile guztien baldintzak nabarmen hobetzeko. Horretarako, legegintzaldi honetan, udal eskoletako profesionalen lan-baldintzak eta soldata Nafarroako Gobernukoekin parekatzeko bidea jorratuko da. LABek urteak daramatza sektorean oro har gertatzen den prekarietatea salatzen. Asko dira sindikatuak epaitegietan irabazitako demandak haur eskola askotan sistematikoki gertatzen diren abusu eta irregulartasun egoeren aurrean; hori guztia, sektorerako Nafarroako hitzarmen propiorik ez dagoelako. Akordio honekin ziklo osoa duintzeko eta erregularizatzeko oinarriak ezartzen dira.

Azkenik, ratioak jaisteko aurreikuspen bat ere jasotzen da, proposamen zehatzekin garatzea espero duguna. Ildo horretan, konpromisoa hartu dute 2022an araudia aldatzeko, eta, ondorioz, 0 eta 3 urte bitarteko haurrei arreta ematen dieten zentro guztietarako gutxieneko baldintzak ezartzeko.

Esan dugun bezala, LABek garrantzitsutzat jotzen ditu hartutako konpromisoak. Norabide onean doaz, zalantzarik gabe, baina ahaztu gabe bide luzea dagoela egiteko. Oraindik ere beharrezkotzat jotzen dugu haur eskola guztietarako esparru komun bat, Nafarroako Gobernuak horien guztien ardura har dezan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloarekin egiten duen bezala.

Era berean, aurrerapausoak azpimarratzen ditugun bezala, ezin dugu kritikatu gabe utzi euskararen normalizazioaren arloan ez dela proposamenik jasotzen ziklo honetarako. LABek ez du etsiko familia guztien hizkuntza-eskubideak aitortuak izan arte.

Argi dago inplikatutako eragile guztien lanari esker 0-3 zikloaren duintasuna agenda politikoan dagoela. Elkarrekin lan egiten jarraituko dugu, adostutakoa bete dadin, lan-baldintzak hobetu daitezen eta eredu berri bat eraiki dadin.

Gure helburua da 0-3 zikloa hezitzailea, deszentralizatua, euskalduna, unibertsala eta doakoa izatea, 0-3 zikloaren sare publiko-komunitarioa sortzea, hezkuntza komunitatearen parte hartzearen garrantzia kontuan hartzen duena eta %100 finantzaketa publikoa izango duena, baita Nafarroako lan hitzarmen sektorial propioa adosteko negoziazio mahaia irekitzea ere. LABetik hori guztia lortzeko borrokan jarraituko dugu.

Acuerdo presupuestario

Avances en Educación Infantil 0-3

Irakaskuntza 2021/11/09

Ante el reciente acuerdo presupuestario entre el grupo parlamentario de EH Bildu y el Gobierno de Navarra, LAB 0-3 quiere manifestar que valora positivamente los avances que se dan en él en lo que respecta a la Educación Infantil 0-3. descargas de archivos.orig PDF Acuerdo

Por una parte, se garantiza la gratuidad del ciclo a las familias con rentas inferiores a 18.000€, que duda cabe que es un paso importante en el camino de lograr un 0-3 inclusivo e integrador que no deje fuera a nadie.

Por otra parte, hay un compromiso para mejorar de manera sustancial las condiciones laborales de todas las trabajadoras del ciclo, de manera que a lo largo de la legislatura se equiparen las condiciones y sueldo de las profesionales de las escuelas municipales a las del Gobierno de Navarra. LAB lleva años denunciando la precariedad que se da de manera generalizada en el sector. Son numerosas las demandas ganadas por el sindicato en los juzgados ante situaciones de abuso e irregularidades que se dan de forma sistemática en muchas escuelas infantiles, todo ello propiciado por la falta de un convenio sectorial propio para Nafarroa. Con este acuerdo se ponen las bases para la dignificación y regularización del ciclo en su conjunto.

Por último, también se recoge una previsión de rebaja de las ratios que esperemos se acabe desarrollando con propuestas concretas. En este sentido se comprometen a modificar en 2022 la normativa, de manera que se establezcan unas condiciones mínimas para todos los centros que presten atención a niñas/os de 0 a 3 años.

Como hemos dicho, LAB considera importantes los compromisos adquiridos. Sin duda van en el buen camino. Sin embargo, no cabe duda de que queda todavía mucho camino por recorrer. Seguimos considerando necesario un marco común para el conjunto de escuelas infantiles de manera que el Gobierno de Navarra se haga cargo de todas ellas, tal y como lo hace con el segundo ciclo de Educación Infantil.

Así mismo, al igual que remarcamos los avances, no podemos dejar de criticar que en materia de normalización del euskara para este ciclo no se recoge ninguna propuesta. LAB no va a cejar en su lucha para que los derechos lingüísticos de todas las familias sean reconocidos.

Es evidente que gracias al trabajo de todos los agentes implicados la dignificación del ciclo 0-3 está en la agenda política. Seguiremos trabajando codo con codo para que se cumpla lo acordado y para mejorar las condiciones laborales y construir un modelo nuevo.

Nuestro objetivo es conseguir un 0-3 educativo, descentralizado, euskaldún, universal y gratuito, crear una red público-comunitaria que tenga en cuenta la importancia de la participación de la comunidad educativa y con una financiación pública del 100%, así como abrir una mesa de negociación para acordar un convenio sectorial propio para Nafarroa. Desde LAB seguiremos luchando porque todo esto se haga realidad.

 
LOGO mahai orokorra

Administrazioak LEPei buruzko proposamena egin du

Urtea bukatu baino lehen, 1.160 lanpostu baino gehiago eskainiko dira

Mahai Orokorra, laburpena 2021-11-08

Gaur, Mahai Orokorrak bilera egin du, urtea bukatu baino lehen Gobernuak aterako dituen laneskaintza publikoak aztertzeko. Bagenekien lanpostuen kopuru osoa 1.200 ingurukoa izango zela. Bileran, Administrazioak bere proposamen zehatza aurkeztu du, eta orain sindikatuok aztertu eta ekarpenak egin beharko ditugu, behin betiko onetsi baino lehen.

Mahai Orokorraren gaurko bileraren ardatz nagusia izan da Gobernuak urtea bukatu baino lehen atera behar dituen LEPak. Administrazioak bere proposamena aurkeztu digu, ESTEKA PDF honetan ikus daitekeena, eta orain sindikatuok datorren ostiralera arteko epea dugu ekarpenak egiteko. Hurrengo asteartean, Mahai Orokorraren beste bilera batean, proposamena onartu egingo da.


Egia esan, LEP bat baino gehiago dira, onartu gabe zeudenak: enplegua egonkortzeko 2017ko eta 2018ko LEPak handitzea (111 lanpostu eta 216 lanpostu, hurrenez hurren), lanpostu hutsak ordezteko 2021eko LEPa (833 lanpostu), eta erratz-LEPa deitu dena, non 2 eta 7 lanpostu bitarte eskainiko diren. Guztira, 1.162 eta 1.167 lanpostubitarte. Gogoratu behar da lanpostu horiei guztiei gehitu beharko zaizkiela uda honetan onartutako plantillak egonkortzeko dekretuaren ondoren iragarri gabe dagoen enplegua egonkortzeko LEPetik etorriko direnak, aurreikuspenen arabera milaka lanpostu izan daitezkeenak.

LABetik azpimarratu nahi dugu Madrildik inposatzen diguten karta-sorta trukatuarekin jokatzen ari garela. Ez digute uzten libreki erabakitzen zeintzuk diren Nafarroako zerbitzu publikoen beharrak, eta Madrilek erabakitzen du zenbat lanpostu atera behar diren. Hain zuzen ere, Madrildik inposatzen digunordezte-tasa murritz hori da gaur egun daukagun prekarietate-mailaren arduradun nagusia, enplegu publikoa suntsitzera eraman gaituena. Orain lanpostu horiek guztiak LEPera aterako dira, eta erabaki horrekin nola edo hala konpondu nahi dute azken urteotan langileriaren arloan ezarri dituzten murrizketa basatiekin eragin duten hondamendiaren zati bat.

Galdera eta eskaeren txandan, LABek plantillei eragiten dieten hainbat gai atera ditu. Zehazki, berriz aipatu dugu Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta NOPLOIn sartzea eta lanpostuak betetzea arautzen duen 347/93 Foru Dekretua aldatu beharra dagoela. Administrazioak erantzun du beharrezko aldaketak egingo direla atalburutzen eta unitate asistentzialetako burutzen kobrantza erregularizatzeko, eta 6 hilabeteko epea aurreikusi da behin betiko aldaketa hori argitaratzeko. LABek oso positibotzat jotzen du dekretu horren aldaketa, horren bidez erregularizatuko baita burutzak lehiaketa bidez betetzea eta, orobat,unitate asistentzialetako burutzak betetzeko sistema, C eta D mailetara ez mugatzeko(osasun teknikari espezialistak, EZLTak, zeladoreak). Osasun-koordinatzaileen figura ere erregularizatuko da, eta aldi baterako barne-sustapena ere bai. Azken hori ezinbestekoa iruditzen zaigu plantillak demokratizatzeko eta hainbeste arazo sortzen ari den barne-sustapenerako sarbidea zabaltzeko.

Osasunbidean urriko soldatak ordaintzeko izandako arazoen ondoren, nominen ordainketa ziurtatzeko diru-funtsen hornidura ere exijitu dugu. Osasunbideko Profesionalen Zuzendaritzak jakinarazi digu ez dela horretarako arazorik egongo, eta Funtzio Publikoaren konpromisoa dagoeladiru-funtsen hornidura egiteko, beharrezkoa izanez gero.


Azkenik, erabateko gardentasuna eskatu dugu Osasunbideko aldi baterako lanpostuak betetzeari dagokionez, bai eta informazio zehatza ere lanpostu-erreserbei, egiturazko lanpostuei eta aldi baterako kontratazioari buruz, hori guztia Osasunbideko behin-behinekotasun tasa endemikoa ahalik eta gehien murrizteko; horri loturik, berriz ere exijitudugu tasa hori % 8koa izatea, eta ez % 60 ingurukoa, orain bezala.

Administrazio Erroari dagokionez, aldi baterako kontratazioa arautzen duen 814/2010 Foru Agindua negoziatzeko eta aldatzeko eskatu dugu, azken urteetan gertatzen ari diren disfuntzio guztiak saihesteko.

Liburutegien Zerbitzuko kanpo-kontratazioei buruzko azalpenak ere eskatu ditugu; izan ere, jakin dugu zerbitzu horretan lan egiteko zenbait kontratu lizitaziora ateratzen ari direla. Ez dute deus zehatzik erantzun, ez omen dutelako horren berri. Esan digute gaia aztertu ondoren erantzunen digutela.

Azkenik, Altsasuko Otadia aterpetxearen egoeraz galdetu dugu; izan ere, jakin dugu Gazteriaren Institutuak zentro hori itxi eta egungo lanpostuak amortizatu nahi dituela,gero lanpostu horiek moldatzeko eta profil teknikoa emateko. Horrek guztiak usain txarra du eta aterpetxea pribatizatzeko asmotan daudela iradokitzen du. Horregatik, adi-adi egonen gara beste zerbitzu publiko baten pribatizazioa galarazteko.

 

Ya se conoce la propuesta de OPE de la Administración

Serán más de 1.160 plazas las que saldrán antes de fin de año

Resumen Mesa General 08-11-2021

Hoy se ha celebrado reunión de la mesa general para tratar de modo casi monográfico las Ofertas Públicas de Empleo que el Gobierno va a sacar antes de que finalice el año. Ya sabíamos que la cifra total iba a estar cercana a las 1.200. En esta reunión la Administración ha presentado su propuesta que ahora los sindicatos tenemos que estudiar y hacer aportaciones antes de que se apruebe definitivamente.

Las diferentes OPEs que tiene que sacar el Gobierno antes de que finalice el año han centrado la reunión de la mesa general celebrada hoy. La Administración ha hecho su propuesta que se puede ver en este ENLACE PDF y ahora los sindicatos tenemos hasta el próximo viernes para hacer aportaciones y el martes, en una nueva mesa general, se procederá a su aprobación.

En realidad se trata de varias OPEs que habían quedado pendientes: la ampliación de las OPEs de estabilización de 2017 (111 plazas) y 2018 (216 plazas), la OPE de reposición de 2021 (833 plazas) y lo que se ha dado en llamar OPE escoba que alcanzará entre 2 y 7 plazas. En total entre 1.162 y 1.167 plazas. Hay que recordar que a todas estas plazas habrá que sumar las que se deriven de la OPE de estabilización pendiente tras el Decreto de Estabilización de plantillas aprobado este verano y que supondrá sacar a OPE varios miles de plazas más.

Desde LAB, queremos remarcar que estamos jugando con la baraja trucada que nos imponen desde Madrid. No nos dejan decidir las necesidades de los servicios públicos en Navarra y es Madrid quien allí decide el número de plazas que se pueden o no sacar. Es precisamente la imposición que nos viene desde Madrid, en forma de tasas limitadas de reposición, lo que nos ha llevado hasta los actuales niveles de precariedad y destrucción de empleo público. El hecho de que ahora vayan a salir a OPE todas estas plazas es un intento de revertir parte del desastre que ellos mismos han provocado en los últimos años con los recortes impuestos en materia de personal.

En el apartado de ruegos y preguntas, desde LAB hemos aprovechado para sacar a relucir varios temas que afectan a las plantillas. En concreto, hemos vuelto a insistir en la necesidad de reformar el DF 347/93 que regula el ingreso y la provisión de puestos en el Servicio Navarro de Salud y el ISPLN. La Administración ha contestado que se va a proceder a las modificaciones necesarias en cuanto a la regularización del cobro de las jefaturas de sección y de unidad asistencial y se estima un plazo de 6 meses para su publicación definitiva. Desde LAB valoramos de forma muy positiva la publicación de dicho decreto que regula entre otros aspectos jefaturas mediante concurso, jefaturas de unidad asistencial, sin limitar su provisión a estamentos de nivel C y D (Técnicos Especialistas Sanitarios, TCAE, Celador), se regulariza la figura de coordinadores sanitarios y la promoción interna temporal, que consideramos imprescindible para la democratización de las plantillas y el acceso a la promoción interna que tantos problemas está suscitando.

También hemos exigido la provisión de fondos para asegurar el pago de nóminas tras los problemas en el pago del mes de octubre en el SNS. Desde la dirección de profesionales de Osasunbidea se nos ha informado que no va a haber problemas en este sentido y existe un compromiso de función pública en caso de que fuera necesario la provisión de fondos.

Por último, en lo que se refiere al SNS, hemos exigido transparencia total en los puestos temporales de Osasunbidea e información detallada y precisa sobre las reservas de plaza, estructuralidad y contratación temporal para disminuir lo máximo posible la eventualidad endémica en Osasunbidea que de nuevo exigimos sea de un 8% y no del casi 60% actual.

En cuanto a Administración Núcleo, hemos exigido que se negocie y modifique la Orden Foral 814/2010 que regula la contratación temporal para evitar todas las disfunciones que están ocurriendo los últimos años.

También hemos pedido explicaciones sobre contrataciones externas en el servicio de Bibliotecas ya que hemos tenido conocimiento de que se están sacando a licitación contratos dirigidos a empresas para trabajar en este servicio. No han sabido darnos una respuesta porque, según han dicho, desconocían el tema y nos contestarán cuando lo estudien.

Por último nos hemos interesado por la situación del albergue Otadia de Altsasu ya que hemos sabido la intención del Instituto de Juventud de cerrar este centro y amortizar las plazas actuales para reconvertirlas en plazas con perfil técnico. Todo esto nos huele muy mal y nos suena a privatización del albergue por lo que estaremos atentas para impedir que se produzca una nueva privatización de un servicio público.

 
       
 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA

 

 

IRAK euskara dejadez

Enplegua egonkortzeko LEPak: NUPen utzikeria hizkuntza-politikan

NUP 2021/11/08

Azaroaren 2an Negoziazio Mahaia izan genuen. Mahai horretan LABek galdetu zuen unibertsitateak hizkuntza-eskakizunei buruz duen planteamenduari buruz, egonkortze-prozesuen ondorioz laster oposizio-lehiaketara aterako diren ia 90 plazetan.

Gure harridurarako, desatsegina noski, jakinarazi ziguten ez dela euskarazko hizkuntza-eskakizunik ezarriko egonkortze-prozesuan aterako diren lanpostuetan, eta esan ziguten, egonkortze-plazak direnez, hizkuntza-eskakizuna aldatzen bazaie, oso posiblea zela gaia epaitegietara eramatea eta epaitegietan galtzea. Hau da, euskara normalizatzeko neurriak hartuz gero zenbait jende, eragile edota sindikatu haserretzen direnez, neurri horiek ez dira hartzen eta kito.

Gogoan izan behar da, berriz ere, bere garaian NUPeko Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeak onartutako dokumentu bat dagoela, hizkuntza-eskakizunak ezartzeko irizpideak finkatzen dituena, eta NUPeko Gobernu Kontseiluak onartuko ziren hurrengo LEPetan betetzeko konpromisoa hartu zuela. LABek, egonkortze-prozesuak abian jarriko zirela jakin zuenean, behin baino gehiagotan galdetu zion unibertsitateari dokumentu horri buruz eta dokumentu hori betetzeko konpromisoari buruz; unibertsitatearen erantzuna beste aldera begiratzea izan zen beti. Ildo horretan, arbuiatu beharrean gaude NUPeko Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak denbora honetan guztian izan duen papera, ez baitu jarraipenik egin akordio horiek betetzeko, eta ez baitu beste lan-ildorik garatu alor horretan.

10 urte baino gehiago igaro dira ordutik, eta, denbora honetan guztian, NUPek hizkuntza-politikari buruz izan duen anbiziorik eza nabarmena izan da; nahikoa da esatea 2016an onartutako Euskararen Plan Zuzentzailean ez zela inolako plangintzarik jasotzen AZLren eremuan euskararen normalizazioan aurrera egiteko, ez helbururik, ez eperik, ez neurri zehatzik, ezer ez.

Gainera, unibertsitateak beti justifikatu izan du aurrerapen falta hori esanez LEPak deitzen zirenean emango liratekeela; tira ba, orain deialdiak egingo diren honetan, esaten zaigu ezin direla hizkuntza-eskakizunak aldatu, eta, beraz, plantilla bat egonkortuko eta betikotuko da, non soilik lanpostuen % 5ek euskarazko hizkuntza-eskakizuna izango duten, eta hori ez da nahikoa inolaz ere unibertsitate-komunitateari hizkuntza-eskubideak bermatzeko.

LABek berriro azpimarratu nahi du, Nafarroako hainbat administrazio publikotan, Nafarroako Gobernuan barne, Euskarafobia nagusi den testuinguru honetan, Unibertsitate Publikoa eragile nagusi bihurtu beharko litzatekeela euskara sustatzeko, haren ezagutzari eta erabilerari prestigioa emateko eta guztion hizkuntza-eskubideak bermatzeko, baina horren aurrean erakusten duen utzikeria benetan etsigarria iruditzen zaigu.

OPEs de estabilización: dejadez en la política lingüística de la UPNA

UPNA 2021/11/08

El pasado día 2 de noviembre tuvimos Mesa de Negociación. En dicha Mesa LAB preguntó acerca del planteamiento de la Universidad respecto a los perfiles lingüísticos en las casi 90 plazas que van a salir próximamente a concurso-oposición como consecuencia de los procesos de estabilización.

Para nuestra sorpresa, desagradable, se nos comunicó que no se va a establecer perfil lingüístico en euskera en ninguna de las plazas que van a salir en el proceso de estabilización, aludiendo que, al ser plazas de estabilización, si se les modifica el perfil, seguramente el asunto se judicializaría y se perdería en los juzgados. Es decir, como hay personas, agentes, sindicatos que se cabrean si se toman medidas para normalizar el euskera, no se toman y punto.

Hay que recordar, otra vez, que existe un documento aprobado en su día por la Comisión de Normalización Lingüística de la UPNA que fija unos criterios para establecer los perfiles lingüísticos, y que el Consejo de Gobierno de la UPNA se comprometió a cumplirlos en las sucesivas OPEs que salieran. LAB, cuando supo que se iban a poner en marcha procesos de estabilización, interpeló en numerosas ocasiones a la universidad acerca de este documento y su compromiso para cumplirlo, siendo siempre la callada por respuesta. En este sentido, nos parece que deja mucho que desear el papel jugado en todo este tiempo por la Dirección de Normalización Lingüística de la UPNA, que no ha hecho un seguimiento para el cumplimiento de dichos acuerdos, ni tampoco ha desarrollado ninguna otra línea de trabajo en este campo.

Han pasado más de 10 años desde aquello y, en todo este tiempo la falta de ambición de la UPNA respecto a la política lingüística ha sido notable. Basta decir que en el Plan Director del Euskera aprobado en 2016 no se recogía ningún tipo de planificación para avanzar en la normalización del Euskera en el ámbito del PAS, ni objetivos, ni plazos, ni medidas concretas, nada.

Además, la universidad siempre ha justificado esa falta de avances aludiendo que estos se darían cuando se convocaran las OPEs. Pues bien, ahora que se van a convocar, se nos dice que no se pueden cambiar los perfiles y que, por lo tanto, se va a estabilizar una plantilla con una relación de puestos de trabajo en donde solamente el 5% de los puestos van a tener perfil lingüístico en euskera, algo absolutamente insuficiente para garantizar los derechos lingüísticos a la comunidad universitaria.

LAB quiere volver a remarcar que, en un contexto en donde la euskarafobia sigue presente en diferentes administraciones públicas de Navarra, incluido el Gobierno de Navarra, la Universidad Pública debiera erigirse en un agente principal para el impulso del euskera, para prestigiar su conocimiento y su uso y para garantizar los derechos lingüísticos de todos y todas. En lugar de eso, la dejadez que demuestra es francamente decepcionante.

 
OSA Les miserables

PSNk eta sindikatu korporatiboekin negoziatutako produktibitateek Osasunbidearen kontratazioetarako aurrekontua xahutu dute

Osasunbidea 2021/11/05

Pandemiaren hasieran Osasunbideko kudeatzailetzarekin negoziatutako produktibitateak desoreka ekonomiko handia eragiten ari dira Osasunbideko langileen artean. Horren ondorioz, hilabete honetan, 200 nomina baino gehiago ordaindu gabe utzi dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Langile gehienek harri eta zur begiratzen diote Nafarroako osasun sistema publikoaren espoliazio honi, zer egin ez dakitela (miserableak bailiran). Victor Hugoren eleberrian bezala, langileriaren zati handi baten aurkako bidegabekeria eta etengabeko eraso horiek langile guztiak esnatzearekin soilik bukatzen ahalko dira.

2021eko lehen hiru hiruhilekoetan 12.700.000 eurotik gorako produktibitateak ordaindu dira; horietatik 6.285.000 euro lehen mailako osasun laguntzako produktibitateak ordaintzeko izan dira. Diru banaketa hori zuzena izan balitz, 7.000 eurotik gora kobratuko zukeen lehen mailako osasun laguntzako mediku bakoitzak. Baina banaketa ez da batere zuzena izan, ezta hurrik ere. Urte bukaera arteko aurreikuspenak ikusita, aurten ia 17.000.000 euro ordainduko dira produktibitateetan. Iaz ordaindutako 15.700.000 euroei gehituta, pandemia hasi zenetik 32 milioi euro baino gehiago egiten dute: Osasunbideko langile guztien lanbide karreraren ordainketa bideratzeko adina diru, adibidez.

Produktibitateen ordainketa etekin handiko negozioa da langile gutxi batzuentzat – zerbitzuburuak barne –. Sistema hori denok ezagutzen ditugun sindikatu korporatibista batzuek planifikatu eta negoziatu zuten legez ezarritako negoziazio prozedura guztietatik aparte, PSNren eta Santos Indurain kontseilariaren oniritziarekin. Azken urteotan, sindikatu horiek ez dute ez mahai orokorrik, ez mahai sektorialik behar beren aurrekontua negoziatzeko, Osasunbideko nagusien bulegoetan negoziatzen baitute. Badirudi etengabeko greba-mehatxuak, gaizki ordainduak izatearen etengabeko biktimismoa eta lan baldintza negargarriak arrazoi nahikoak direla departamentuak sindikatu horren aldeko neurriak zuzenean hartzeko, negoziazio kolektiboa alde batera utzita.

Argi eta garbi utzi nahi dugu horrelako soldata-osagarriak ez direla modu ekitatiboan banatu mediku guztien artean, eta ordainketa-sistema hori ez dagoela aurreikusia mediku faltari aurre egiteko inolako plan estrategikotan. Are gehiago, behin eta berriz esaten duten bezala, medikuen % 80k ez du produktibitaterik egin nahi, baina hori esaten duten bitartean, diru gehiago eskatzen jarraitzen dute, fakultatiboentzako lan baldintza hobeak eskatu beharrean aspalditik jasaten dituzten gabeziei aurre egiteko. Oportunismoa, klase-marka gisa.

Produktibitateen bilakaera

Produktibitateek, peoi-bilketek eta aparteko orduek denbora gehiegi daramate Osasunbidean txertatuak. Baliabide horiek langile fakultatiboen soldata osatzeko eta arreta-eskariari eta itxaron-zerrendei erantzuteko erabiltzen dira, osasun sisteman egiturazko erreforma sakonak egin beharrean eta dauden premiei erantzuteko moduko aurrekontuak onartu beharrean langileen ordainsariak eta lan baldintzak hobetzeko (bai fakultatiboenak, baita gainerako langileenak ere). Produktibitateen “eztanda” pandemian gertatu da. Sistema horrek dakarren gastu ekonomiko itzelak gero eta doituagoak dauden aurrekontuak koadratzeko arazoak ekartzen ditu, eta horrek gainerako langileei zuzenean eragiten die. Izan ere, produktibitateek aurrekontuen 1. kapituluari eragiten diote zuzenean, hau da, plantilla osoaren nominak ordaintzeko erabiltzen den horri, eta, egoera koiunturalen arabera (prozesu epidemikoak, itxaron-zerrendak, etab.), ohiz kanpoko ordainketa horiek aurreikusi gabeko gastu ekonomiko oso handia ekar dezakete.

El PSN y las productividades negociadas con sindicatos corporativos dilapidan el presupuesto de contratación de Osasunbidea

Osasunbidea 2021/11/05

Las productividades negociadas con la gerencia de Osasunbidea a inicio de la pandemia están produciendo un desequilibrio económico para toda la plantilla de Osasunbidea que ha tenido su colofón este mes con el impago de más de 200 nóminas en el Hospital Universitario de Navarra. Como si de la novela de Víctor Hugo se tratase, las inequidades y los continuos atropellos a la gran mayoría de la plantilla, solo podrán resarcirse con el despertar de todos y todas, que asisten impotentes y en muchos casos impávidos (cual miserables) al expolio de la sanidad pública Navarra.

Los tres primeros trimestres del 2021 han arrojado unas productividades superiores a los 12.700.000 euros, de ellos 6.285.000 han ido a pagos de productividades a Atención Primaria. Para hacernos una idea, si el reparto hubiese sido equitativo hubiera supuesto más de 7.000 euros por facultativo que trabaja en AP, sin embargo, este reparto ha sido todo menos justo y equitativo. La previsión a final de año nos lleva casi a 17.000.000 de euros de productividades, que unidos a los más de 15.700.000 euros del año pasado, arrojan una suma de más de 32.000.000 de euros desde el inicio de la pandemia. Dinero más que suficiente como para encauzar el pago de la carrera profesional para todo el personal de Osasunbidea, por poner un ejemplo.

Un negocio muy lucrativo para unos pocos, incluidas jefaturas de servicio, planificado y negociado por algún sindicato corporativista que todas conocemos, paralelamente a cualquier procedimiento de negociación legalmente establecido y con el beneplácito del PSN y la consejera Santos Indurain. Estos sindicatos desde hace muchos años no necesitan ni mesas generales ni mesas sectoriales para negociar su propio presupuesto en los despachos de Osasunbidea. Parece como si sus continuas amenazas de huelga, el continuo victimismo de mal pagados y de las pésimas condiciones laborales que tienen, fuera suficiente para que la consejería tome la determinación de asumir medidas totalmente al margen de la negociación colectiva en favor de este sindicato.

Queremos dejar meridianamente claro que este tipo de complementos no han sido repartidos de forma equitativa entre todos los facultativos y que no corresponden a ningún plan estratégico para paliar la escasez de este personal. De hecho, como no se cansan de decir, un 80% de los facultativos no quiere realizar productividades, pero mientras dicen esto siguen pidiendo más dinero y no unas mejores condiciones laborales para el personal facultativo, que sigue arrastrando los mismos hándicaps desde hace lustros. El oportunismo como marca de clase.

Evolución de las productividades

Las productividades, peonadas, horas extras llevan en Osasunbidea demasiado tiempo. Se han convertido en un medio para que el personal facultativo complemente su salario y dar cobertura a la demanda y a las listas de espera, más allá de reformas estructurales de calado y de un presupuesto acorde con las necesidades que permitan unas mejoras tanto retributivas como laborales no solo para el personal facultativo, sino también para el resto de la plantilla. La verdadera “explosión” de las productividades se ha producido durante la pandemia. La sangría económica que supone, ha causado y va a causar innumerables problemas para cuadrar un presupuesto cada vez más ajustado y que repercute de forma directa al resto de la plantilla. Tenemos que tener en cuenta que las productividades inciden de forma directa en el capítulo 1, el destinado al pago de nóminas de toda la plantilla y que, dependiendo de situaciones coyunturales como procesos epidémicos, listas de espera etc., pueden suponer un montante económico muy importante y no contemplado.

  OSA taula
Produktibitateen bilakaera itzela izan da: 2015ean 4 milioi euro eskas ordaintzetik aurten 17 milioi euro inguru ordaintzera igaro gara, aurreikuspenen arabera. Pandemia hasi zenetik 32 milioi euro baino gehiago ordaindu dira kontzeptu horren kontura (2020ko langileria-gastu osoaren % 3). 2021eko produktibitate guztien % 90 fakultatiboen eta buruen artean banatzen da. Kopuru horiek 2020koen oso antzekoak dira. La evolución de las productividades pasa de algo más de 4 millones de euros en el 2015 hasta la previsión de este año que puede rozar los 17 millones de euros. Más de 32 millones de euros desde que empezó la pandemia (por ejemplo, un 3% del gasto total en personal del año 2020). Del total de productividades del 2021 el 90% se reparte entre personal facultativo y jefaturas, cifras muy similares a las del 2020.

Produktibitateen negoziazioa

Sindikatu korporatibista batek EZ du gremio osoa ordezkatzen. Medikuen egoerari buruzko diskurtso biktimistari eusten diote. Alde batetik, diote harro daudela kolektibo osoa defendatzeaz, baina bestetik, medikuen arteko desparekotasunean are gehiago sakontzen duten lan-gainkargak eta desberdinkeriak ahalbidetzen dituzte. Esan beharrik ere ez dago gainerako langileak ez direla existitzen haientzat, baztertzeko modukoak dira, betiere beren onerako ez badira, eta produktibitateen negoziazioa horren adibide argia da. Legez ezarritako negoziazio-bide guztiei muzin eginez, isil-gordeka, pandemiaren hasieran produktibitateen kontzeptua hitzartu zuten Juan Ramón Mora Osasunbideko lehengo kudeatzailearekin. Produktibitate-orduaren prezioa modu erabat irregularrean negoziatu zen, halako moduan non kontzeptu hori auzitara eraman baita Langileen Estatutua onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako proportzionaltasun-irizpideak ez errespetatzeagatik.

Osasunbidean dagoen arazo nagusia da ordainsari aldakor asko daudela, eta horietako bat produktibitateak dira: gutxi batzuentzako negozio-nitxo bat, eta ekitate faltaren erakusgarri lotsagarria gainerakoentzat. Kontu honetan, beste sindikatu batzuek sindikatu aitzindari horren ildotik jarraitu nahi izan dute, baina, askotan gertatzen den bezala, jatorrizkoa bezalakorik ez dago.

Dirurik gabe ez dago kontrataziorik

Dagoeneko klasiko bat bihurtu da Osasunbideak finantzaketa-arazoak izatea urte bukaeretan. Produktibitateen ordainketak eta ekonomia- eta langile-kudeaketa negargarriak berekin ekarri dute urrian Nafarroako Unibertsitate Ospitalean 200 nomina baino gehiago ordaindu gabe uztea (ospitalegunearen izena aldatuta ere, ez dirudi kudeaketa-modua aldatuko denik). Badirudi kontratazioetarako aurrekontua bukatu dela, eta premiazkoa da dirua beste aurrekontu-partida batzuetan bilatzea. Horren menpe daude urtea bukatu arte egin daitezkeen kontratazioak, ordezkapenak eta oporren zati bat. Ordaindu gabe utzitako nomina horiek ordaintzeko, 180.000 euro inguru behar ziren. Kontratazioetarako dirua produktibitateetan xahutzen dugun bitartean, ez zaigu iristen langileen nominak ordaintzeko.

La negociación de productividades

Un sindicato corporativista, NO representa a la totalidad del gremio. Se ha mantenido un discurso victimista sobre la situación del personal facultativo, pero mientras que por una parte se jactan de defender a todo el colectivo, sigue permitiendo inequidades y sobrecargas laborales que ahondan aún más en las desigualdades del colectivo médico. Ni qué decir tiene que el resto de la plantilla para ellos les resulta inexistente y prescindible siempre que no redunden en su beneficio y la negociación de las productividades es claro ejemplo de ello. Con total oscurantismo y al margen de cualquier cauce de negociación legalmente establecido, se pactó al inicio de la pandemia el concepto de productividades con el anterior gerente de Osasunbidea Juan Ramón Mora. Se negoció el precio de la hora de productividad de forma totalmente irregular, hasta el punto de que este concepto ha sido enjuiciado por no respetar los criterios de proporcionalidad establecidos en el Decreto Foral Legislativo 251/1993, del estatuto del personal y debe ser corregido.

El gran problema sigue siendo el gran número de retribuciones variables existentes en Osasunbidea, entre las que se encuentran las productividades, un nicho de negocio para unos pocos y de inequidades para el resto. Otros sindicatos pretender seguir su estela, sin embargo, como ocurre en múltiples ocasiones, como el original no hay.

Sin dinero no hay contratación

Ya es un clásico los problemas de financiación de Osasunbidea a estas alturas del año, el pago de productividades y de una nefasta gestión económica y de personal ha desembocado en el impago de más de 200 nóminas en el Hospital Universitario de Navarra (el cambio de nombre, no parece de nuevo implicar un cambio de gestión). Parece que el presupuesto para contratación se ha terminado y hay que buscar dinero de forma urgente en otras partidas presupuestarias. De ello dependen contrataciones que se puedan producir hasta finalizar el año, sustituciones y parte de las vacaciones… el montante de dinero para pagar las nóminas de este mes era de unos 180.000 euros… mientras dilapidamos el dinero de contratación en productividades no nos llega para pagar las nóminas.

OSA taula nominas

Ordaindu gabeko 213 kontratuen xehetasuna.

Sindikatu bakoitzak zer den erakusten du, bildots larruarekin jantzita ere

Bost axola zaie nomina horiek ez ordaintzea, haien arrazoiak “garrantzitsuagoak” dira. Ez dago medikurik, oso gaizki ordainduta gaude, gure lan baldintzak oso txarrak dira… eta antzeko mantrak behin eta berriz errepikatzen dituzte, baina horren atzean beste interes batzuk ezkutatzen dira, mediku faltaren arazoa konpontzearekin eta Nafarroako osasun publikoaren defentsarekin batere zerikusirik ez dutenak. Haien helburuak bestelakoak dira: gutxi batzuentzako dirua lortzea eta ohiko bide guztietatik kanpo negoziatzeko boterea izatea. Nahiago dute kontseilariaren bulegora jo, langileen gainerako ordezkariekin lan baldintzak adostu baino. Nafarroako egungo gobernuarekin ez daude oso pozik, ezta aurreko lauko gobernuarekin ere (ez dira beren sokakoak), eta orain edozein aukera baliatzen dute osasun zentroetako ateetan manifestazioak egiteko. Alabaina, oinarrizko osasun laguntzaren alde azken urtebete luzean egindako mobilizazio ugaritan ez dira inoiz ere agertu. Horri oportunismoa esaten zaio. Produktibitateek eta negoziazio ilun horiek mesede eskasa egiten diote medikuen kolektiboari.

LAB sindikatutik azpimarratu nahi dugu egiturazko aldaketa sakonak behar-beharrezkoak direla, baina baita ere gardentasuna negoziazioetan, kudeaketa ekonomiko eraginkorra, behar bezala dimentsionatutako plantillak eta Osasunbidearen benetako egoerara egokitutako aurrekontuak. Eta medikuei gogorarazi nahi diegu osasun zerbitzu publikoen bermatzaileak direla, gainerako osasun langileekin batera, eta gogoeta egin beharko luketela ez ote zaizkien saltzen ari “loroaren txokolatea”, alde batera utz ditzaten beste erreibindikazio batzuk, konparazio batera, erabat feminizatua dagoen plantilla osoaren berdintasunaren aldeko borroka, familia-kontziliazioaren aldekoa, lan eskubideen aldekoa, eta, guztien gainetik, Osasunbidea osatzen duten fakultatibo guztien berdintasunaren eta justiziaren aldeko borroka. Profesional horiei guztiei eskatzen diegu jarrera kritikoa izan dezatela eskaintzen dietenarekin; izan ere, dena bakar batzuentzat bada, gero beste batzuek ordaindu egin beharko dute hori (edo, behintzat, hortik kobratu gabe geldituko dira).

“Entzuna ez izatea ez da isilik gelditzeko arrazoi aski”.
Miserableak

Detalle de los 213 contratos impagados.


Cada sindicato demuestra lo que es, aun con piel de cordero

Poco les importa el impago de estas nóminas, sus motivos son más “trascendentales”. Bajo el mantra de no hay médicos, estamos muy mal pagados, nuestras condiciones laborales son pésimas, oculta otros intereses que nada tienen que ver con la resolución de la escasez de médicos y la defensa de la sanidad pública navarra, sino con lo que les mueve de forma constante, dinero para unos pocos y poder para negociar condiciones al margen de cualquier cauce ordinario. Prefieren el despacho de la consejera a pactar condiciones laborales con el resto de los representantes de los trabajadores. Tampoco están muy contentos con el actual gobierno de Navarra, ni con el anterior cuatripartito (no son de su cuerda) y aprovechan ahora cualquier ocasión para manifestarse en las puertas de los centros de salud, cuando después de un más año de movilizaciones por la Atención Primaria no han aparecido a ningún acto de apoyo, a eso se le llama oportunismo. Flaco favor le hace estas negociaciones y las productividades al colectivo médico.

Desde el sindicato LAB insistimos en la necesidad de cambios estructurales profundos, transparencia en las negociaciones, gestión económica eficiente, plantillas dimensionadas y un presupuesto ajustado a la situación real de Osasunbidea y recordamos al colectivo médico que, como el resto de la plantilla, son el garante de los servicios públicos de salud y que deberían pensar si les están vendiendo “el chocolate del loro”, en lugar de pelear por la igualdad en una plantilla mayoritariamente feminizada, la conciliación familiar ,los derechos laborales pero sobre todo, por la equidad y la justicia entre todo el personal facultativo que compone el Servicio Navarro de Salud. Instamos a todos estos profesionales a que tengan una actitud crítica con lo que les ofrecen, ya que, si todo es para unos, otros tendrán que pagarlo (o al menos no cobrarlo).

“No ser escuchado no es razón para guardar silencio”.
Los Miserables

   

 

BOTON Osasunbidea