IRAK pacto gimeno

Nafarroako Gobernuak 3 urte daramatzala Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna urratzen

Irakaskuntza 2021/11/05

Gaur egin da Nafarroan Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna betetzen den aztertzeko jarraipen batzordeko ikasturteko bigarren bilera, eta bertan Hezkuntza Departamentuak Ituna betearazteko inongo asmorik ez daukala berretsi dugu. Hezkuntza Departamentuak Ituna gauzatzeko ezarri duen egutegiak saihesten ditu Irakaskuntza Publikoaren kalitatea hobetuko lituzketen aferak -inbertsioa suposatzen dutenak- eta guk, LABen, hain zuzen ere gai horiei lehenbailehen ekin beharko litzaiekeela baderitzogu, 2022ko aurrekontuen onarpena dela eta, ondoren ez betetzeko aitzakiarik ez izateko.

Itunean adostutako alderdi batzuk gastu handia ekar badezakete ere, uste dugu inbertsio hori ezinbestekoa ere badela benetan hezkuntza publikoa hobetuko badugu, zuzen-zuzenean eragiten baitute kalitatean. LABetik Departamentuari behin baino gehiagotan eskatu bezala, beharrezkoa da hainbat gairi lehentasuna ematea, hala nola, ratioak eta irakasleen eskola-orduak jaisteari, ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia arautzen dituen uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretua berritzeari, edo Itunaren II. ataleko 4. artikuluan aipatzen den eta orain ukatzen ari den irakasleen adinagatik zuzeneko saioak murrizteko eskubideari, besteak beste.

Ituna 2018-2022 epean gauzatu behar zen; jada hirugarren urtean gaude eta irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko gauza asko falta dira oraindik. Orain arte jaso ditugun erantzunetan, Departamentuak entzungor dirau: gure proposamenei ez zaie erantzuten, muzin egiten zaie, edo luzamendutan ibiltzen dira, benetan garrantzia duten gaiak behin eta berriro atzeratuz. Honek guztiak kontseilariak Ituna betetzeko duen erabateko borondate eza agerian uzten du eta, hortaz, Gimeno kontseilariari gogorarazi nahi diogu Nafarroako Gobernuak sinatu zuela Hezkuntza Ituna eta, ondorioz, nahitaez bete behar duela, eta eskatu nahi diogu benetan irakaskuntza publikoa hobetzeko halabeharrezkoak diren aferei behingoz aurre egin diezaien.

Hezkuntza kalitateaz asko hitz egiten du kontseilariak baina, antza, ahaztu egiten du hori bermatzeko pausuak eman ere egin behar direla. LABetik adi jarraituko dugu hala egin dezala exigitzeko.

El Gobierno de Navarra lleva 3 años incumpliendo el Pacto para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública

Irakaskuntza 2021/11/05

Hoy se ha celebrado la segunda reunión del curso de la comisión de seguimiento del cumplimiento del Pacto para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública en Navarra, en la que hemos vuelto a constatar que el Departamento de Educación no tiene ninguna intención de hacer cumplir el Pacto. El calendario establecido por el Departamento de Educación para la ejecución del Pacto evita cuestiones que mejorarían la calidad de la Enseñanza Pública -aquellas que suponen desembolso económico importante- y en LAB creemos que estos asuntos deberían abordarse cuanto antes, para poder incluirlos en los presupuestos de 2022 y evitar así excusas de incumplimiento.

Aunque algunos de los aspectos acordados en el pacto pueden suponer un gasto importante, creemos que esta inversión es imprescindible para mejorar la educación pública, ya que inciden directamente en la calidad. Desde LAB, en varias ocasiones hemos solicitado al Departamento que priorice cuestiones como la reducción de las ratios y de las horas lectivas del profesorado, la renovación del Decreto Foral 225/1998, de 6 de julio, por el que se regula la jornada y el horario del profesorado de los centros públicos, o el derecho a reducir las horas lectivas por la edad del profesorado a la que se refiere el artículo 4 del apartado II del Pacto y que en la actualidad se está denegando.

El Pacto debe ejecutarse en el periodo 2018-2022; por tanto, ya estamos en el tercer año y todavía quedan muchas cosas por hacer para mejorar la calidad de la enseñanza pública. En las respuestas que hemos recibido hasta ahora, el Departamento sigue desoyéndonos: no responde a nuestras propuestas, o lo hace con desdén, o da largas, retrasando una y otra vez los asuntos que realmente importan. Todo ello pone de manifiesto la falta de voluntad del consejero para cumplir el Pacto, por lo que queremos recordar al señor Gimeno que el Pacto Educativo fue firmado por el Gobierno de Navarra y que, en consecuencia, es de obligado cumplimiento, y le pedimos que afronte de una vez por todas los asuntos que son imprescindibles para la mejora de la enseñanza pública.

El consejero habla mucho de calidad educativa, pero parece olvidar que es imprescindible trabajar y dar pasos para conseguirla. Desde LAB seguiremos atentos y atentas para recordarles que lo hagan.

OSA esterilizacion

Erizaintzako Zainketa Teknikarien (EZT) koordinazioa lortu da Ospitaleguneko esterilizazio-zerbitzuan

Osasunbidea 2021/11/04
Ospitaleguneko B esterilizazio-zerbitzuko langileek erizaintzako zainketa-teknikarien koordinatzailearen figura sortzea lortu dute, Osasunbidean ezaugarri horietako lehena izango dena.

Osasunbideko langileen kudeaketaren barruan, koordinazioaren figura kolektibo gehiagotan zabaltzen ari da, nahiz SATSE sindikatuak bide judizialetara jo duen figura hori zabaltzea dinamitatzeko ahaleginean. Epaiak aterabidea ematen die figura horiei, eta, horrekin batera, burutza jakin batzuen demokratizazioari ere ematen dio bide; izan ere, laguntza-zainketetako aurreko zuzendaritzek erabat ixten zituzten aukera horiek, boterea pilatzen jarraitzeko helburu bakarrarekin, betiere SATSEren eskutik.

Ospitaleguneko B esterilizazio-zerbitzuko langileek egindako lanak LAB sindikatuaren babes eta lankidetza osoa izan du eta orain ere izaten jarraitzen du. Langileen lana funtsezkoa izan da helburu hori lortzeko. Horrela, ateak irekitzen zaizkio erizaintzako zainketa- teknikariak langileen kudeaketa-taldeetan sartzeari. Lantalde horietan, beren ezagutza eta gaitasuna eman ahal izango dituzte, azken finean, osasun publikoaren asistentzia-kalitatea handitzeko.

LABen iritziz, oso garrantzitsua da Ospitaleguneko gerentziak EZTen kolektiboari balioa emateko egin duen urratsa; izan ere, talde hori, une honetan, ez dago definituta ez bere funtzioetan, ez bere kokapenean. Ziur gaude horrelako ekimenek eramango dutela kolektiboa merezi duen posizioan kokatzera, egiten duen eguneroko jardueraren garrantziagatik.

Azkenik, zerbitzuko langileak zoriondu nahi ditugu, baita plantilla osoa eta, bereziki, erizaintzako zainketa teknikariak ere. Ahalduntze profesionala dakarten ekimenekin bakarrik lortzen dira aurrerapausoak lan-baldintza duinagoak lortzeko, eta horietan langileen parte-hartzea ezinbestekoa da.

ZORIONAK ETA EUTSI GOGOR!!!

Conseguida la coordinación TCE en el servicio de esterilización del CHN

Osasunbidea 2021/11/04
Las y los trabajadores del servicio de esterilización del CHN B han logrado la creación de la figura de coordinadora de Técnicos/as de Cuidados de Enfermería (TCE), que será la primera de estas características en Osasunbidea.

La figura de la coordinación dentro de la gestión de personal en Osasunbidea avanza hacia nuevos colectivos, tras el intento del sindicato SATSE de dinamitar, vía judicial, que la figura de coordinación se extendiese a otros colectivos. La sentencia da salida a este tipo de figuras y da paso a la democratización de determinadas jefaturas, que anteriores direcciones de cuidados asistenciales cerraban a cal y canto con el único propósito de seguir acumulando poder, siempre de la mano de SATSE.

El trabajo realizado por parte de las y los trabajadores del servicio de esterilización B del CHN ha contado y cuenta con todo el apoyo y colaboración del sindicato LAB. El trabajo de la plantilla ha sido clave en la obtención de este objetivo. Se abren, así, las puertas a la incorporación del personal TCE en los equipos de gestión, donde podrán aportar su conocimiento y capacidad para, en último término, aumentar la calidad asistencial de la sanidad pública.

Desde LAB consideramos importantísimo este paso dado por la gerencia del CHN a la hora de poner en valor al colectivo de TCE, el cual se encuentra en estos momentos en una situación de indefinición, tanto de sus funciones como de su encuadramiento. Estamos seguras de que este tipo de iniciativas son las que van a llevar al colectivo a situarlo en la posición que se merece por la importancia de la actividad diaria que realiza.

Por último, felicitar a las y los trabajadores del servicio y hacerlo extensivo a toda la plantilla y colectivo de TCE. Solo con iniciativas que conlleven empoderamiento profesional se consigue avanzar hacia unas condiciones laborales más dignas, en las cuales la participación de la plantilla es indispensable.

ZORIONAK ETA EUTSI GOGOR!!!

 

Irakasleak kontratatzeko web deialdi berezia

Irakaskuntza 2021/11/04

Testua laburpena euskeraz

Llamamiento web extraordinario para contratar docentes

Irakaskuntza 2021/11/04

Texto resumen castellano

 Ikastolak eta Itunpekoa

Leheneratzeak eta Hiruko mahaia

Aurrekontuetan aintzat har gaitzaten eta Itun berriari begira bilerak Parlamentuko alderdi politikoekin

Ikastolak 2021/11/02

LABek, UGTk eta SEPNAk Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariari urriaren hasieran premiazko bilera eskatu genion. Bilera honen helburua zen aurrekontuetan ikastoletako langileok ditugun beharrak aintzat hartzea  eta 2022ko abuztuaren 31n iraungiko  den itun berriaren negoziazioarekin hasteko  Hezkuntza Departamentuaren erantzuna ezezkoa izan zen eta itun berriaren negoziazioari dagokionean gurekin ez dutela zer hitz egiterik erantzun digu. Berriz ere salatu behar dugu Kontseilariak langileekiko eta haien ordezkariekiko erakusten duen mespretxua.

           Jarrera itxi honen aurrean, Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko guztietako ordezkariekin bilerak egin ditugu. Bi gai hauek mahai gainean jarriz:

  • Aurrekontuetan langileentzat eta Itunari zuzenduriko partiden kontrola, murrizketarik ez onartzeko.
  • Gimeno Kontseilaria, Itun berrriaren negoziazioari begira, Hiruko mahai baten bueltan langileen ordezkaritzarekin ere elkartzera “behartzeko”.

Alderdien aldetik harrera ona izan dugu. Gehienek gure eskariekin bat egin dute. Gainera jakinarazi digute urriaren 15ean Nafarroako Parlamentuan kontseilariaren aurka onartutako adierazpena non, besteak beste, “negoziatzeko bideak irekitzeko” eskatu zioten.

Adierazpen horren harira beste bilera eskaera bat egin diogu Kontseilariari, baina oraindik ere erantzunik ez dugu jaso.

            Momentu honetan, baiezta dezakegu  2022an gure oinarrizko soldatetan igoera izanen dugula:

  • %2 funtzionarioak bezala + %1 (2012ko leheneratzea).

Lortutakoa egindako presiori esker izan da eta ez dugu ahazten murrizketak leheneratzeko 2016ko %1 falta dela eta hori berreskuratu arte borrokatuko dugula.

 Ikastolak eta Itunpekoa  Concertada e Ikastolas

Leheneratzeak eta Hiruko mahaia

Aurrekontuetan aintzat har gaitzaten eta Itun berriari begira bilerak Parlamentuko alderdi politikoekin

Irakaskuntza 2021/11/03

LABek, UGTk eta SEPNAk Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariari urriaren hasieran premiazko bilera eskatu genion. Bilera honen helburua zen aurrekontuetan ikastoletako langileok ditugun beharrak aintzat hartzea  eta 2022ko abuztuaren 31n iraungiko  den itun berriaren negoziazioarekin hasteko  Hezkuntza Departamentuaren erantzuna ezezkoa izan zen eta itun berriaren negoziazioari dagokionean gurekin ez dutela zer hitz egiterik erantzun digu. Berriz ere salatu behar dugu Kontseilariak langileekiko eta haien ordezkariekiko erakusten duen mespretxua.

           Jarrera itxi honen aurrean, Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko guztietako ordezkariekin bilerak egin ditugu. Bi gai hauek mahai gainean jarriz:

  • Aurrekontuetan langileentzat eta Itunari zuzenduriko partiden kontrola, murrizketarik ez onartzeko.
  • Gimeno Kontseilaria, Itun berrriaren negoziazioari begira, Hiruko mahai baten bueltan langileen ordezkaritzarekin ere elkartzera “behartzeko”.

Alderdien aldetik harrera ona izan dugu. Gehienek gure eskariekin bat egin dute. Gainera jakinarazi digute urriaren 15ean Nafarroako Parlamentuan kontseilariaren aurka onartutako adierazpena non, besteak beste, “negoziatzeko bideak irekitzeko” eskatu zioten.

Adierazpen horren harira beste bilera eskaera bat egin diogu Kontseilariari, baina oraindik ere erantzunik ez dugu jaso.

            Momentu honetan, baiezta dezakegu  2022an gure oinarrizko soldatetan igoera izanen dugula:

  • %2 funtzionarioak bezala + %1 (2012ko leheneratzea).

Lortutakoa egindako presiori esker izan da eta ez dugu ahazten murrizketak leheneratzeko 2016ko %1 falta dela eta hori berreskuratu arte borrokatuko dugula.

Reversiones y Mesa a tres

Nos reunimos con los grupos parlamentarios para que nos tengan en cuenta en los presupuestos ligados también al nuevo acuerdo

Irakaskuntza 2021/11/03

A principios de octubre LAB, UGT y SEPNA le pedimos una reunión urgente al consejero de Educación, Carlos Gimeno. El objetivo de esta reunión era integrar en los presupuestos las necesidades que tenemos los y las trabajadoras de la concertada e Ikastolas, por un lado, y que nos tomen en consideración en el inicio de la negociación del nuevo acuerdo que caduca el 31 de agosto de 2022,por el otro. La respuesta del Departamento de Educación fue negativa en cuanto a la negociación del nuevo acuerdo, ya que nos contestó que no tienen nada que hablar con nosotros/as. Una vez más, tenemos que denunciar el desprecio que muestra el Consejero hacia los y las trabajadoras y sus representantes.

Ante esta actitud tan cerrada, nos hemos reunido con representantes de todos los partidos políticos del Parlamento de Navarra, poniendo dos temas sobre la mesa:

  • El control de las partidas destinadas en los presupuestos tanto al personal, como al actual y futuro acuerdo, para no aprobar recortes.

  • Obligar a reunirse al Consejero Gimeno, de cara a la negociación del nuevo acuerdo, también con los y las representantes de los y las trabajadoras en la mesa a tres.

Hemos tenido buena acogida por parte de los partidos. La mayoría se ha sumado a nuestras demandas. Además, nos informaron sobre la moción aprobada el 15 de octubre en el Parlamento de Navarra contra el Consejero, en la cual también le pidieron que “abriera las vías de negociación”.

A raíz de esta declaración hemos realizado una nueva petición de reunión al consejero, pero todavía no hemos recibido respuesta.

En este momento podemos afirmar que en 2022 tendremos un incremento en nuestros salarios base:

  • 2% como funcionarios + 1% (Reversión de 2012)

Lo conseguido ha sido gracias a la presión ejercida, y no olvidamos que aún falta un 1% de 2016 para revertir los recortes, y que lucharemos hasta que eso se recupere.

OSA osasunbideaSNS

Lehen mailako arreta akoplamenduak. Medikuak eta Pediatrak

Osasunbidea 2021/10/29

descargas de archivos.orig 585E/21 ebazpena.
Lanean hasteko epea: 2022ko martxoak 1.

Acoplamientos AP. Medicos y Pediatras

Osasunbidea 2021/10/29

descargas de archivos.orig Resolución 585E/21.
Incorporación: 1 de marzo 2022.

OSA Biloga

A.P.T.E. Behin-betiko zerrenda

Osasunbidea 2021/10/28

2364E/2021 EBAZPENA, urriaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan anatomia patologikoaren arloko laborategiko teknikari espezialista (APTE) izateko 6 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

T.E.A.P. Lista definitiva

Osasunbidea 2021/10/28

RESOLUCIÓN 2364E/2021, de 8 de octubre, del director de Profesionales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, por la que se aprueba la lista definitiva de personas aspirantes admitidas y excluidas a la convocatoria para la provisión,
mediante Concurso Oposición, de 6 vacantes de Técnico Especialista en Anatomía Patológica (T.E.A.P.), del Organismo Autónomo Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra.

 

BOTON Osasunbidea