twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
TOGA

“Nafarroako Auzitegi Gorenaren erabakia onartezina da”

Administrazioa 2019/10/02

Nafarroako euskararen dekretuan euskara meritu gisa baloratzeko artikuluak atzera bota ditu Nafarroako Auzitegiak Gorenak UGT sindikatuak jarritako helegite baten harira.

Besteak beste, Nafarroako eremu misto, ez euskaldunean eta administrazio zentralean lan egiteko euskara meritu gisa baloratzeko aukera bertan behera utzi du, beste behin ere Foru Erkidegoko berezko hizkuntza eta bere hiztunak bazter utzita. Horrez gain, tokian tokiko administrazioaren menpe utziko du paisaia linguistikoan euskarari eutsiko zaion ala ez, orain arte hizkuntza ofizial bietan errotulatzeko zegoen derrigortasuna ere bertan behera utzi baitu.

LAB sindikatuak, Nafarroako Administrazioan ordezkaritzarik handien duen sindikatuak, oso larritzat jotzen du auzitegiak hartutako erabaki hau, berriz ere nafar langile zein herritarren hizkuntza eskubideak urratzen dituelako, batetik, eta aldaketaren gobernuak arlo honetan egindako aurrera urratsak atzera botatzen dituelako, bestetik.

Administrazio publikoan hizkuntza eskubideen urraketa iraunkorra gertatzea ezin da onartu LAB sindikatuaren ustez. Nola liteke bi hizkuntza jakitea bakarraren mesedetan penalizatzea? Nola liteke Nafarroako hizkuntza propio bietako bat, euskara alegia, administrazioan lan egiteko ez baloratzea eta ingelesa edo frantsesa ordea bai?

Eleaniztasuna inoiz baino baloratuago dagoen garaiotan, LAB sindikatuaren iritziz ulertezina da hizkuntza eskubideen berdintasunaren aurka horrelako egoerak jasan behar izatea. Euskarak, hizkuntza gutxitua den heinean, babes neurriak behar ditu, bere aldeko diskriminazio positiboa, eta ez bigarren mailako hizkuntza izaerarekin jarraitzeko bideak zabaltzea.

LABek beste behin ere berretsi egiten du indarrean dagoen legeak eta berau aldatu gabe sortutako dekretuek ez dutela balio nafarron hizkuntza eskubideak bermatzeko. Horretarako beharrezkoa da Nafarroako euskararen lege berria egitea. Bide horretan TSJNrena bezalako erabakiak oztopoak baino ez dira; egungo euskara legea eta hark ezarritako diskriminazio egoera larria betikotzeko bideak, hain zuzen ere.

Bide horretan, UGT sindikatuari ere nahikoa dela esan nahi diogu. Ez dezala salaketa antzu gehiagorik jarri euskaldunon eskubideak urratzeko bada, azken urteetan mota honetako salaketak egin izan dituen sindikatu bakarrenetakoa izan da eta. Onartezina da elebakarren supremazismo eta pribilegioak defendatzea elebidunen kalterako.

Langileok euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidea dugu!

Nafarroan euskarari eraso gehiagorik ez!

“La decisión del TSJN es inaceptable”

Administrazioa 2019/10/02

A raíz de un recurso presentado por el sindicato UGT, el Tribunal Superior de Justicia de Navarra (TSJN) ha derogado los artículos del decreto del euskera en los que se decía que el euskera seria valorado como mérito.

Tanto en la zona mixta y no vascofona, como en la administración central, no se valorará el euskera como mérito, dejando otra vez más a un lado el idioma propio de la región y a sus hablantes. Además dejará en manos de la administración local la rotulación bilingüe de la vía publica, quitando la obligatoriedad existente hasta ahora.

El sindicato LAB, el que mayor representación tiene en la administración pública navarra, califica de grave el fallo del TSJN; por un lado vulnera por enésima vez los derechos tanto de la ciudadanía navarra como de los y las trabajadoras; y por otro da marcha atrás en los pasos hacia adelante que dio el gobierno del cambio en este ámbito.

No se puede tolerar la vulneración sistemática de derechos lingüísticos en la administración pública. ¿Cómo es posible que se penalice el dominio de dos idiomas a favor de uno solo? ¿Cómo es posible que saber el idioma propio de la región valga menos que saber ingles o francés para la administración pública?

En estos tiempos en los que el plurilingüismo está mas valorado que nunca, para el sindicato LAB es inaceptable tener que soportar estas situaciones que atacan claramente la igualdad de derechos lingüísticos. El euskera necesita leyes que lo protejan, ya que es un idioma minorizado, necesita discriminación positiva y no seguir abriendo vías para que sea tratado como un idioma de segunda.

LAB se reafirma en su posición de que la ley actual del euskera y los decretos derivados de ella no son suficientes para garantizar los derechos lingüísticos de los y las navarras. Por eso, decisiones como la del TSJN no son más que piedras en el camino, un modo de perpetuar la discriminación ya existente con la ley actual del euskera.

De este modo también queremos referirnos al sindicato UGT y decirle que ya vasta. Que ya vale de tanta denuncia para derrocar los derechos de las personas vascoparlantes. En los últimos años UGT ha sido de los únicos sindicatos que ha estado interponiendo denuncias de este tipo. Es inaceptable la defensa de los privilegios del supremazismo monolingüe en detrimento de los bilingües.

Langileok euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidea dugu!

Nafarroan euskarari eraso gehiagorik ez!