twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
irak 19 10 17 Kontserbatorioa

Kontserbatorioak plan estrategiko bat behar du bere hezkuntza proiektua gauzatzeko eta irakasleria egonkortzeko

Irakaskuntza 2019/10/17

Pasa den udaberrian Goi Mailako Musika Kontserbatorioan egin ziren oposizioek garbi erakutsi zuten zein den ikastetxe honetako irakasleen errealitate gordina: betirako bitartekotasun lan egoera, irakasle-jardunerako inolako egonkortasunik gabe eta plangintza egokirik gabe. Horrek guztiak izugarri baldintzatzen du zentroaren etorkizuna.

Irakasle askok guregana jo dute gehienentzat txapuza bat izan den hautapen prozedura salatzeko. Ez zaie arrazoirik falta. Urte asko deialdirik egin gabe igaro ondoren, oposizioak presaka egin ziren –ez zegoen horrela jokatzeko premiarik–, kontuan hartu gabe irakasleek prozesuari aurre egiteko jasan behar izan zituzten baldintza gogorrak.

Adibide argigarri bat: 22 lanpostu sartu ziren deialdian, eta horietatik 12 bete gabe gelditu ziren, ez izangaien gaitasun faltagatik, baizik eta ezinezkoa gertatu zelako epaimahaiak behar bezalako profilekin osatzea. Espezialitate askotako epaimahaietan, ez zegoen katedradun espezifikorik, eta aztertzaile batzuek epaimahai batean baino gehiagotan egon behar izan zuten. Horren ondorioz, prozesuaren objektibotasuna eta eraginkortasuna kolokan jarri ziren. Nafarroan Hezkuntza Departamentuaren helburu nagusietako bat irakaskuntza arautuetan bikaintasuna lortzea baldin bada –horixe esan zuen berriki gaur egungo kontseilariak–, egin beharreko lehenbiziko gauza da hautapen prozesuetako epaimahaiak kasuan kasuko arloan espezialistak diren katedradunekin osatzea, eta ez beste espezialitate batzuetako katedradunekin, departamentuarentzat errazagoa delako horrelakoak lortzea. Horrez gainera, deialdia hilabete gutxi batzuetan gauzatu zen, 20 urte baino gehiago igaro ondoren oposiziorik egin gabe, eta ebaluazio irizpide argirik gabe, errepertorioa interpretatzeko argibiderik gabe, bermerik gabe osatutako epaimahaiak gidatuta...

LABen iritziz, hori ez da plantilla egonkortzea bilatzen duen prozesu bat gauzatzeko modurik egokiena. Izan ere, plantilla egonkortzea ezinbestekoa da Nafarroan eta kanpoan erreferentziala izan beharko lukeen ikastetxe honen funtzionamendu egokia bermatuko bada. Gure kontserbatorioaren egoera ohiz kanpokoa da, eta neurri ausartak behar ditu bai ikastetxearen norabidea zehazteko, bai proiektu eta egonkortasun faltagatik nahasia eta desilusionatua dagoen irakasleriaren egoera egonkortzeko.

Julio Escauriaza Goi Mailako Kontserbatorioko zuzendariak prentsan egindako adierazpenak ikusita, ez dago baikor izaterik. Escauriazak onartu zuen azkeneko oposizioetako epaimahaiak ez zirela “egokienak” izan –hori, berez, prozesu osoa eztabaidan jartzeko arrazoi aski izan beharko litzateke–, eta udaberri honetarako beste deialdi bat iragarri zuen, baina ez du ematen oraingo prozedura hobea izanen denik. Gainera, datorren deialdian, aurrekoan bete gabe gelditu ziren 12 lanpostuez gainera, jazza espezialitateko lanpostuak sartuko dira. Ekaineko deialdian epaimahaiak osatzea zaila izan bazen, jazza espezialitaterako epaimahaiak osatzea ezinezkoa izanen da, arlo horretako katedradunik ez dagoelako.

Aipatutako prentsa-elkarrizketan, Escauriaza kexatzen zen Kontserbatorioak ez duelako ahalmenik bere irakasleak aukeratzeko, Hezkuntza Departamentuaren bidez kontratatzen direlako (paradoxikoki, Escauriaza jauna ez da katedraduna). Ez dakigu ohartzen ote den, sare publikoaren barruan izanik, Kontserbatoria ezin dela kudeatu kasuan kasuko zuzendaritza taldeak nahi duen moduan; horrela eginez gero, izugarrizko potentzialtasuna daukan ikastetxe hau “txiringito” bat bihurtzeko arriskua dagoelako.

Ez azkeneko oposizioetan gertatutakoak, ez eta –Kontserbatorioko zuzendariari entzundakoaren arabera– ikastetxea kudeatzeko zabaldu nahi den moduak, ez dute laguntzen ikastetxearen izen ona sustatzen.

Horiek horrela, LABen uste dugu, ikastetxeko plantilla egonkortzeko eta kalitateko irakaslana sustatzeko asmoz, ezinbestekoa dela, behingoz, gogoeta prozesu bat irekitzea eta ikastetxearen beharren azterketa bat eta plan estrategiko bat egitea, proiektu erkide batean sartuko direnak, horrela Kontserbatorioan inplikaturiko alderdi guztiek zehaztu dezaten zentroaren etorkizuna.

Era berean, garbi izan arren Kontserbatorioak sare publikoaren barruan jarraitu beharko lukeela, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin, bertako irakasleak, gure iritziz, Bigarren Hezkuntzako irakasleen araubide orokorretik atera beharko lirateke, ezaugarri berezi asko dituztelako, eta goi mailako arte irakaskuntzen kidegoan sartu. Baina Bigarren Hezkuntzako kidegotik ateratzeak berekin ekartzen badu Kontserbatorioko zuzendaritzari boterea ematea irakasleak nahierara kontratatzeko eta antzekoak egiteko, arrisku handia dago kasuan kasuko zuzendaritza taldearen subjektibotasunean eta mesedekerian erortzeko.

Kontserbatorioko proiektuak eta irakasleok urte gehiegi eman ditugu behin-behineko egoeran. Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta ikastetxeko arduradunek geldialdi bat egin dezatela arnasa hartzeko, gogoeta egiteko eta auzi honetan dauden eragile guztiekin eztabaidatzeko, denon artean adostasun puntu batzuetara irits gaitezen ikastetxearen funtzionamendu egokiena eta etorkizun emankorra bermatzeko.

Inoiz ez da berandu lankidetza eta alderdi guztiei hitza ematea oinarri dituen prozesu bati ekiteko, alde batera utzita etengabeko eztabaida antzuak eta lehiakortasuna, nahiz eta, kasu honetan, garrantzitsuena eta presakoena gauza bera izan aspalditik.

El Conservatorio necesita de un plan estratégico que dé sentido a su proyecto educativo y estabilice a un profesorado condenado a la interinidad

Irakaskuntza 2019/10/17

Las oposiciones que se llevaron a cabo esta pasada primavera en el Conservatorio Superior de Música de Navarra evidenciaron la cruda realidad a la que tiene que hacer frente su profesorado, inmerso en una situación perpetua de interinidad, una estabilidad nula en su práctica docente y una falta de planificación que condena el futuro del centro.

Numerosos docentes se han dirigido a nuestro sindicato para denunciar un procedimiento de selección que mayoritariamente han denominado como “chapuza”. Razones no les faltan. Hay suficientes elementos como para concluir que las oposiciones se hicieron con una urgencia impropia después de décadas sin convocatorias y sin tener en cuenta las difíciles circunstancias en las que tuvo que afrontar este proceso el conjunto del profesorado.

Como muestra un botón: de las 22 plazas convocadas, más de la mitad, concretamente 12, quedaron desiertas y no por la falta de destreza de los convocados, sino porque no se pudieron confeccionar los tribunales con perfiles adecuados. En los tribunales de muchas especialidades no hubo catedráticos específicos y algunos examinadores tuvieron que estar en varios tribunales a la vez, con lo que de alguna manera no se pudo garantizar un mínimo de objetividad y eficacia en el proceso.

Si en Navarra se persigue la excelencia en sus enseñanzas regladas por parte del Departamento de Educación, como afirmó el actual consejero, esta excelencia comienza por que el proceso de selección (las OPES) se doten de unos tribunales formados por catedráticos especialistas en la materia y no por catedráticos de especialidades ajenas porque dicho departamento los tenga más a mano. Otro ejemplo son las formas en las que se realizó la convocatoria, con muy pocos meses -podríamos decir que días- de antelación tras más de 20 años sin oposiciones, sin criterios de evaluación claros, a ciegas con respecto a la interpretación del repertorio, con tribunales confeccionados sin garantías....

Desde LAB consideramos que ésta no es la forma de afrontar un proceso de estabilización de la plantilla, un factor clave para garantizar el funcionamiento de un centro que debería ser referencial, no sólo en Navarra, sino también en el exterior. La situación es excepcional y exige de medidas audaces que vayan orientadas a definir un rumbo para el centro y a estabilizar la situación de un profesorado desorientado y desilusionado por la falta de proyecto y de estabilidad.

Las declaraciones realizadas por Julio Escauriaza, director del Conservatorio Superior, en la prensa no invitan al optimismo. Escauriaza reconoció que los tribunales no fueron “los ideales” – lo que ya de por sí debería haber sido suficiente para haber cuestionado el conjunto del proceso- pero anunció una nueva convocatoria para esta primavera sin que se vislumbren mejoras en el procedimiento. A este hecho hay que añadir un agravante y es que en esa próxima convocatoria, además de las 12 plazas desiertas ya mencionadas, se convocarán algunos puestos de la especialidad de jazz. Si la confección de tribunales este mes de junio ya fue dificultoso, en el de jazz se presume imposible, ya que no existen catedráticos en el ramo.
En la mencionada entrevista, Escauriaza, que paradójicamente tampoco es catedrático, se quejaba amargamente de que el Conservatorio no podía elegir al profesorado, sino que se contrataba a través del Departamento de Educación. No sabemos si es consciente de que, estando en la red pública, el Conservatorio no se puede gestionar bajo los deseos de su personal directivo con el riesgo de convertir en “chiringuito” un centro de semejante potencialidad.
Ni la forma en la que se han dado las oposiciones ni el modo de entender la gestión del Conservatorio que se desprenden de las declaraciones de su director contribuyen a impulsar el prestigio del centro.

Ante esta situación, desde LAB consideramos que, para estabilizar a su plantilla e incidir en una docencia de calidad en el centro, es necesario abrir, de una vez por todas, un periodo de reflexión que incluya la confección de un estudio de necesidades del centro y un plan estrateǵico, englobados en un proyecto común en el que todas las partes implicadas en el Conservatorio definan el futuro del centro.
También consideramos que, aunque el Conservatorio tiene que continuar bajo el amparo de la red pública, con los derechos y obligaciones que ello conlleva, su profesorado debe salir del régimen general que afecta al profesorado de Secundaria para responder a sus peculiaridades, que son muchas, e incluirlo en el ámbito de las enseñanzas artísticas superiores. Pero si sacarlo de Secundaria significa que a la dirección del centro se le otorgue el poder de la contratación del profesorado u otros relacionados se corre un serio peligro de caer en el clientelismo y la subjetividad de la dirección de turno.

A pesar de que son demasiados años en esta situación de interinidad, tanto del profesorado como del proyecto del Conservatorio, es necesario que el Departamento de Educación del Gobierno de Navarra y los responsables del centro paren para reflexionar, se tome un respiro, debata con todos los agentes involucrados y luego emprenda acciones para llegar a acuerdos que garanticen el óptimo funcionamiento del centro y un futuro prometedor.

Nunca es tarde para emprender un proceso donde reinen la colaboración y la aportación de las partes en vez del perpetuo conflicto estéril y la competitividad, aunque en este caso lo importante y lo urgente sean ya lo mismo desde hace demasiado tiempo.