IRAK atzeratuta

Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioak 2021eko ekainera atzeratuko dira

Irakaskuntza 2020/03/30

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak iragarri berri du 2020ko ekainerako aurreikusita zeuden Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioak 2021eko ekainera atzeratzeko erabakia. COVID-19k sortutako egungo egoeraren ondorioz hartutako erabakia da hau. Erabaki horrek LABetik egindako aldarrikapenak kontuan hartu dituela uste dugu.

OPOSIZIOAK

LABetik positibotzat jotzen dugu LEPa atzeratzea, ez dagoelako osasun-bermerik proba horiek egiteko, ezta prozesua behar den bezala planifikatzeko ere. Hezkuntza sailburuak adierazi du, LABetik egin genuen bezala, oposizioak atzeratuz gero kontuan hartzen dela etxean, COVID-19ren ondorioz, seme-alabak eta/edo gaixoak ardurapean izanda, beste batzuk bezala prestatzeko baldintza berdinetan egongo ez liratekeen pertsonen egoera.

Departamentuak baieztatu du, halaber, eskainitako plaza bakar bat ere ez dela galduko. Gainera, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioen atzerapen honek Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako oposizioei eragiten diela baieztatu du, 2022. urtera atzeratuz.

Bestalde, Gimenok adierazi duenez, izen-emate prozesua bere momentuan itxi zen eta halaxe jarraituko du. Beraz, ez da izen-emate berririk egin beharko eta aurten onartuak izan direnak izango dira oposizioa egingo dutenak.

LABen ustez, oposizioak atzeratzea aukera ezin hobea da haien plangintza behingoz hobetzeko. Horregatik, LABetik eskatzen jarraituko dugu  epaimahaien sorrera garaiz egin dadila eta azterketak sortzeko zein ebaluatzeko izan dezatela behar duten patxada eta prestakuntzarako tartea.

Horrekin batera LABek zerrenda bakarraren ezarpena aldarrikatzen jarraituko du, aspalditik egiten ari garen bezala, guztion hizkuntza-eskubideak bermatzeko modu bakar gisa. LABen ustez, ezinbestekoa da funtzio publikoan sartzeko sistema errealitatera eta hezkuntza beharretara egokitzea.

OINARRIZKO GUTXIENEKO ZERBITZUA

Kontseilariak aipatu du, halaber, Nafarroako Gobernuak irakaskuntza ez unibertsitarioa sartu duela oinarrizko gutxieneko zerbitzu gisa. Horri esker, salbuespen gisa joan ahal izango da ikastetxeetara, adibidez baliabide teknologikorik gabeko ikasleei arreta ziurtatzeko.

Quedan aplazadas las oposiciones de Secundaria y FP a junio de 2021

Irakaskuntza 2020/03/30

El Departamento de Educación de Navarra acaba de anunciar su decisión de aplazar las oposiciones de Educación Secundaria y FP previstas para junio de 2020 a junio de 2021. Esta es una decisión tomada debido a la actual situación generada por el COVID-19. Consideramos que esta decisión ha tenido en cuenta las reivindicaciones hechas desde LAB.

OPOSICIONES

Desde LAB vemos como positivo el aplazamiento de la OPE al no haber garantías sanitarias para llevar a cabo dichas pruebas y al no poder planificar de manera adecuada el proceso por parte de los tribunales y el propio departamento. El consejero de educación también ha señalado, como ya hicimos desde LAB, que aplazando las oposiciones se tiene en cuenta la situación de aquellas personas que estando en casa a cargo de hijos e hijas y/o personas enfermas debido al COVID-19, no estarían en igualdad de condiciones para prepararse como otras.

El Departamento también ha confirmado que no se perdería ninguna de las plazas ofertadas. Además, ha confirmado que este aplazamiento de las oposiciones de secundaria y FP afecta a las previstas de Educación Infantil y Primaria, que pasarían a celebrarse en 2022.

El consejero Gimeno ha confirmado que el proceso de inscripción ya está cerrado, por lo que no habrá que llevar a cabo uno nuevo y que la lista de admitidos y admitidas será la de las personas que ya se inscribieron, sin que haya margen para la admisión de más aspirantes.

Desde LAB vemos este aplazamiento de las oposiciones como una oportunidad inmejorable para que se mejore su planificación de una vez por todas. Por ello desde LAB seguiremos pidiendo que los tribunales se creen con un mayor margen para que puedan confeccionar las pruebas y sus criterios de evaluación con todas las garantías y la información necesaria.

Además, desde LAB seguiremos reivindicando, como ya venimos haciendo desde hace mucho tiempo, la creación de la lista única como única forma de garantizar los derechos lingüísticos de todos y todas. LAB considera imprescindible que el sistema de acceso a la función pública se adapte a la realidad y a las necesidades educativas.

SERVICIO MÍNIMO ESENCIAL

El consejero también ha comentado el hecho de que el Gobierno de Navarra haya incluido la docencia no universitaria como servicio mínimo esencial. Esto permitirá, por ejemplo, acudir a los centros de manera excepcional para asegurar la atención al alumnado sin medios tecnológicos.