IRAK Consejo

Espainiar Eskola Kontseiluak asteartean erabakiko du zer jarrera hartu ikasturte honi dagokionez

Irakaskuntza 2020/04/01

Eskola Kontseilua organu aholku-emaile hutsa da Espainiako Gobernuarentzat, baina larritasuna, LABen iritziz, erabakiak beste behin ere Madrilen hartu nahian datza, Nafarroako Eskola Kontseilua biltzeko deialdirik ere egin ez den bitartean.

Aurreko asteartean Espainiar Estatuko Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak bilera telematikoa egin zuen. Bertan, 2019-20 ikasturteari geratzen zaionarekin nola jokatu jasotzen duen zirriborro bat aurkeztu zuten, COVID-19ak sorturiko egoera honetan ez baitago argi. Estatu mailako albiste agentzia baten arabera, ekarpenak egiteko epe baten ondoren, heldu den asteartean bilduko da berriz batzordea horren gaineko erabakia hartzeko. Sei orrialde baino ez dituen dokumentu labur horrek biltzen dituen proposamen nagusiak honakook dira:

1.- Ikasgaietan ez aurrera jarraitu: eztabaidagai den dokumentuak hiru aukera jartzen ditu mahai gainean aurrez aurreko eskolak berriz hasteko: apiril bukaera, maiatz hasiera edo iraila, hurrengo ikasturtean, alegia. Lehenbiziko bi aukeretarako, Kontseiluak proposatu du ikasgaietan aurrera ez egitea, eta aurrez aurreko saioak erabiltzea apirilera arte landu dena finkatu eta sakontzeko. Bestalde, eskola-saioei ezin bazaie heldu den ikasturtera arte ekin, azterketak telematikoki egiteko aukera proposatzen dute. Honek, era berean, irakasleek oinarrizko edukiak egokitzea eskatuko luke.

2.- Hirugarren ebaluazioa gaindituta, ikasturtea ere bai: Eskola Kontseiluak darabilen testu honetan ageri denez, gainera, edozein ikasgaitako hirugarren ebaluazioa gainditzen duen ikasleak ikasturte osoa gaindituko luke, zeinahi delarik ere aurreneko bi hiruhilabeteetako kalifikazioa; hau da, hirugarren ebaluazioa gainditzeak aurreko biak berreskuratzea ekarriko luke automatikoki. Dokumentuak gauza bera planteatzen du hain delikatuak diren eta titulu akademikoa jokoan jartzen duten DBHko 4. mailarako eta Batxilergoko 2. mailarako; horietan ere, ikasleak hirugarren ebaluazioa gaindituko balu, aurreko bietakoren bat edo biak gainditu gabe izanik ere, aurreko horiek gaindituko litzaizkioke eta dagokion titulua jasoko luke.

3.- Irizpide komunak USEn: Estatu mailako Kontseiluak aurkeztutako dokumentuan eskatzen da erkidego autonomo guztiek ezar dezatela egitura bera, bai eta irizpide eta gaitegi komunak ere unibertsitate-ikasketak hasi nahi dituzten ikasleek egin beharreko proba honetan.

4.- Berreskurapenak, irailean: Zirriborroak dakarrenez, aurrez aurreko saioak berriz ezarriz gero eta ahalik eta gehien luzatu eta probesteko helburuz, ekaina osoa har dezatela proposatzen da. Baina ez da aurreikusten uztaila erabiltzerik berreskurapenak egiteko; aitzitik, horiek irailean egitea proposatzen da, 2015-16 ikasturtera arte egiten zen bezala, hain zuzen ere. Hori proposatzeko, Kontseiluak kontuan hartzen du irakasleak nahiz ikasleak saioekin birtualki jarraitzeko egiten ari diren ahalegin izugarria eta horrek dakarren zama psikologikoa.

LABen kezka handiz begiratzen diogu inposaketa saiakera berri honi, berriz ere kanpotik ezarri nahi baitizkigute Nafarroako irakasleei, ikasleei eta, ondorioz, gizartearen multzo handi bati eragingo dioten neurriak. USEri dagokiona da horren adibide garbiena. Horren aurrean, LABek eskatzen eta esijitzen jarraituko du, orain artean egin duen bezalaxe, Nafarroako langileei eragiten dieten erabakiak Nafarroan bertan har daitezela.

El Consejo Escolar español debatirá el martes qué postura adoptar respecto a lo que queda de curso

Irakaskuntza 2020/04/01

El Consejo Escolar es un órgano meramente consultivo para el Gobierno español, pero la gravedad reviste, en opinión de LAB, en que se pretende decidir desde Madrid cuando el Consejo Escolar de Navarra ni siquiera se ha convocado.

Este pasado martes la Comisión Permanente del Consejo Escolar del Estado español se reunió telemáticamente para presentar un borrador que contempla cómo abordar lo que queda de este curso 2019-2020 ante la situación creada por el COVID-19. Según señala una agencia de noticias de ámbito estatal, tras un plazo para realizar aportaciones, se volverá a reunir el próximo martes para votarlo. Las propuestas más destacadas que recoge este breve documento de seis páginas son las siguientes:

1.- No avanzar en las materias: el documento a debate plantea que las clases presenciales se puedan reanudar a finales de abril, a principios de mayo o ya el curso que viene a partir de septiembre. Para los dos primeros casos, el Consejo solicitaría no avanzaren la materia una vez reanudadas las clases, y que éstas se dirijan a asentar y profundizar en lo trabajado hasta abril. Asimismo, en el caso en que no se puedan reanudar las clases hasta septiembre, plantean realizar los exámenes de manera telemática. Esto requeriría, por supuesto, una adaptación de los aprendizajes fundamentales por parte del profesorado, añaden desde el Consejo.

2.- Con la tercera evaluación positiva, se aprueba el curso: El texto del Consejo Escolar plantea la posibilidad, además, de que el hecho de aprobar la tercera evaluación de cualquier asignatura que se esté cursando, traiga consigo la aprobación del curso; es decir, que una calificación positiva del tercer trimestre, significaría la recuperación de las evaluaciones anteriores que el alumnado pudiera tener suspendidas. Esto mismo lo plantea para los delicados cursos de 4ª de la ESO y 2º de Bachillerato, donde están en juego los títulos académicos: si el o la alumna aprueba la tercera evaluación, aún teniendo suspendida alguna de las anteriores, éstas se le darían por recuperadas y se le otorgaría el título correspondiente.

3.- Criterios comunes para la EBAU: En el documento que el Consejo estatal ha presentado a debate se solicita que todas las Comunidades Autónomas fijen la misma estructura y los mismos criterios y temarios de esta prueba que debe realizar el alumnado que quiera iniciar estudios universitarios.

4.- Las recuperaciones, en septiembre: El borrador recoge que con el objetivo de alargar el máximo posible las clases presenciales tras su reanudación, éstas se extiendan durante todo el mes de junio. Pero no se contempla la posibilidad de realizar los exámenes de recuperación en julio, sino que se propone la opción de volver a llevarlos a septiembre, tal y como han estado hasta el curso 2015-16. Para ello el Consejo toma en consideración el enorme esfuerzo que está realizando tanto el profesorado como el alumnado durante este periodo para mantener la clases virtualmente y la carga psicológica que ello genera.

En LAB observamos con preocupación este nuevo intento por imponernos desde fuera las medidas que afectarán tanto al personal docente de Navarra, al alumnado, y por extensión a una gran parte de la ciudadanía navarra. Lo relativo a la EBAU es claro ejemplo de ello, y desde LAB seguiremos solicitando y exigiendo, como lo hemos hecho hasta el momento, que las decisiones que afecten a las y los trabajadores de Navarra deben ser tomadas aquí.