ADM CP todo el personaljpg

Mozio itxurako adabaki gehiagorik ez; lanbide karrera langile guztientzat orain!

Administrazioa 2020/06/03

Lanbide karrera milaka langile publikoren kezka iturri da. Eta hori lortzeko bidean enegarren adabakia jartzeko eskatu dio gaur Parlamentuak Foru Gobernuari. LABen, ordea, haratago goaz, eta langile publiko guztiak hartuko dituen eta gaur egungo konparaziozko bidegabekeriei bukaera emanen dien lege integral baten aldeko apustua egiten dugu.

Asteazken honetan, 2020ko ekainaren 3an, Nafarroako Parlamentuak Gobernuari eskatu dio osasun arloko teknikari guztiei (EZLTak, ETEak, ETTEak, LTEak, APTEak, ODTEak, DTEak) lanbide karrera aitortzeko. Urrats positiboa izan da kolektibo profesional horientzat, zalantzarik gabe, baina Parlamentuak gure lan-baldintzetan egindako beste esku-sartze bat bezala ere ulertzen dugu; izan ere, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen lan baldintzak eztabaidatzeko foroa Negoziazio Mahai Orokorra da.

Gainera, gaur planteatutako neurria erabat antzua da, muga asko dituelako. Adabakiz betetako ibilbide luzean adabaki bat izatera ere ez da iristen: fakultatibo espezialistei eragiten dien lanbide karrerari buruzko lehen legea 1999koa da. Geroago, 2017an, haren eraginpeko Foru Administrazio osoko gainerako profesionaletara hedatu zen (albaitariak, biologoak, kimikariak,...), negoziazio sindikaleko mahaitik igaro gabe. Halaber, osasun arloko diplomadunei buruzko lanbide karrerari buruzko legea (erizainak, fisioterapeutak eta antzeko profesionalak barne hartzen dituena) Nafarroako Gobernu osora hedatu zen 2016an.

Hala ere, adabaki horien ondorioz, konparaziozko bidegabekeria ugari gertatu dira, Nafarroako Administrazio Publikoan dauden lanpostuak bezainbeste: bestelako osasun lanak egiten dituzten langileak (zeladoreak, adibidez), atezainak, zerbitzu orokorrekoak eta administratibokoak (Osasunbidean ere funtsezkoak direnak), irakasleak (fakultatiboak bezala, goragoko mailetakoak) eta abar luze bat. Ezaguna da diziplina anitzeko taldeetan lan egiten den lantokietan egunero bizi den egoera bidegabea: talde osoak lan mota bera egin arren, kide batzuek karrera kobratzen dute eta beste batzuek ez.

Hori dela eta, konparaziozko bidegabekeria horiei bukaera emanen dien irtenbide orokor baten alde egiten dugu LABen: Lanbide karrerari buruzko Foru Legea. Izan ere, aurreko legegintzaldian Foru Lege Proposamen bat aurkeztu genuen, eta Negoziazio Mahai Orokorrari zein Nafarroako Parlamentuan dauden talde politikoei jakinarazi genien. Hauek dira gure proposamenaren gako garrantzitsuenak:

  • Foru Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finko eta aldi baterako kontratudun guztiak hartzen ditu.
  • Lanpostu bakoitzaren etengabeko prestakuntzan, unitateen hobekuntza-planetan eta talde-lanaren sustapenean oinarrituta dago. Lanpostu bakoitzerako prestakuntza-ibilbide bat garatzea planteatzen dugu, langilearen gaitasunak eta funtzioak eguneratzeari lotua.
  • Administrazioak berak prestatu eta eskaini beharko du prestakuntza lan-bizitza osoan; lan-denboran eginen da, eta beharrezkoa izanen da langile bakoitzak mailaz igotzeko.
  • Sustapena, batetik, talde-lanean oinarrituko da, eta bestetik, hobekuntza planetan, non unitate eta zerbitzu guztiak eraginkorragoak izateko helburuak jasoko diren.
  • Karrerak bost maila izanen ditu (gaur egun daudenen antzekoak), eta norberaren lanbide-eguneratzearen bidez (borondatezkoa) eta hobekuntza-planetan jasoko diren unitatearen helburu kolektiboak lortzearen bidez eginen da gora.
  • Lanbide karrera dauden mailen arabera ordainduko da.

Horrela, bada, LABetik eskatzen diegu bai Nafarroako Gobernuari, bai Parlamentuko taldeei, arazoari adarretatik heltzeko behar besteko ausardia izan dezatela, eta konponbide integral eta ekitatibo baten alde egin dezatela, esparru publikotik erabat kudeatuta eta konparaziozko bidegabekeriarik eragin gabe. Nafarroako langile publikook lanbide karrerari buruzko foru lege bat behar dugu!

Basta de parches en forma de mociones; carrera profesional para todo el personal, ¡ya!

Administrazioa 2020/06/03

La carrera profesional preocupa a miles de empleadas y empleados públicos. El Parlamento ha solicitado hoy al Gobierno foral que ponga el enésimo parche en ese camino. En LAB, sin embargo, vamos más allá y apostamos por una ley integral que abarque a todo el personal público y que ponga fin a los agravios comparativos actuales.

Este miércoles 3 de junio de 2020, el Parlamento de Navarra ha instado al Gobierno foral a que reconozca la carrera profesional a todo el personal técnico sanitario: TCAE, TER, TERT, TEL, TEAP, TEDS y TED. Se trata de un paso positivo para estos colectivos profesionales, pero que supone una nueva injerencia del Parlamento, ya que el foro donde deben debatirse las condiciones laborales de la plantilla de las Administraciones Públicas de Navarra es la Mesa General de Negociación.

Además, la medida hoy planteada, resulta absolutamente estéril debido a su enorme limitación. No supone ni tan siquiera un parche añadido a un largo recorrido compuesto únicamente por remiendos: la primera ley de carrera profesional que afecta al personal facultativo especialista data del año 1999. Posteriormente, en 2017, se extendió al resto de profesionales afectados por la misma (veterinarios, biólogos, químicos...) de toda la Administración Foral, sin que hubiera pasado por mesa alguna de negociación sindical. Asimismo, la ley de carrera profesional referente al personal diplomado sanitario (en la que tienen cabida profesionales de enfermería, fisioterapia, etc.) se extendió en 2016 a todo el Gobierno de Navarra.

Sin embargo, de esos parcheos han dado lugar a numerosos agravios comparativos, tantos como puestos existen en la Administración Pública de Navarra: desde personal que también realiza labores sanitarias (celador, por ejemplo), hasta conserjes, pasando por servicios generales y administrativas (también esenciales en Osasunbidea), personal docente (pertenecientes, al igual que los facultativos, a niveles superiores) y un extensísimo etcétera. De sobra conocida es la injusta situación que se vive a diario en los centros de trabajo donde se trabaja en equipos multidisciplinares; haciendo todo el equipo el mismo tipo de trabajo, unos integrantes cobran carrera y otros no.

Por ello, desde LAB abogamos por una solución general que ponga fin a tantos agravios comparativos: una ley foral de carrera profesional. De hecho, ya en la legislatura pasada elaboramos una Propuesta de Ley Foral que trasladamos tanto a la Mesa General de Negociación como a los distintos grupos políticos presentes en Parlamento navarro. Éstas son las claves más importantes de nuestra propuesta:

  • Abarca a todo el personal, fijo y contratado temporal, de la Administración foral y sus organismos autónomos.
  • Está basada en la formación continua de cada puesto de trabajo, en los planes de mejora de las unidades, y en el fomento del trabajo en equipo. Planteamos desarrollar un itinerario formativo para cada puesto de trabajo, ligado a la actualización de sus competencias y funciones.
  • La formación la deberá preparar y ofrecer la propia Administración a lo largo de la vida laboral, en el tiempo de trabajo, y será necesaria para que cada empleado y empleada promocione en los distintos niveles.
  • La promoción se basará en el trabajo en equipo y en los planes de mejora que recojan los objetivos para que las distintas unidades y servicios sean más eficaces y eficientes.
  • Constará de cinco niveles (similar a los existentes) y se promociona a través de la actualización profesional (voluntaria) y la consecución de los objetivos colectivos de la unidad, recogidos en los planes de mejora.
  • La carrera profesional estará retribuida de forma proporcional a los niveles existentes.

Así pues, desde LAB solicitamos tanto al Gobierno de Navarra como a los grupos parlamentarios que reúnan el valor suficiente para atajar el problema de raíz y que apuesten por una solución integral, equitativa, gestionada totalmente desde el ámbito público y que no genere agravios comparativos. ¡Los y las empleadas públicas de navarras necesitamos una ley foral de carrera profesional ya!