ADM garbiñe

LABek eredu sozioekonomikoa birpentsatzea eskatzen du, lanaren defentsa eta banaketa eta zerbitzu publikoen garapena ardatz hartuta

Administrazioa 2020/06/09

LABek “Badugu aukera” kanpaina hasi du. Pasa den asteko ostegunean hasi eta gaur arte, herrialdeko batzarrak egin ditu sindikatuak bere militantziarekin, egoeraren diagnostikoa eta fase ekonomiko sozial eta politikorako sindikatuak bere buruari jarritako erronkak partekatzeko. Testuinguru honetan egin ditu ondorengo adierazpenak Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak.

“Badugu aukera” kanpainaren barruan, asanbladak egiten ari gara gure militantziarekin, egoeraren diagnostikoa eta fase ekonomiko, sozial eta politikorako gure buruari jarri dizkiogun erronkak partekatzeko.

Langileok ez dugu berreraikuntza ekonomiko eta sozialik behar. Egungo eredua eraldatu eta beste bat sortzea da behar duguna, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duen eredua.

Garai latzak datoz langileentzat baina aukera berrietarako garaia ere badela uste dugu. Pandemia honek inoiz baino ageriago utzi du egungo sistema kapitalista, heteropatriarkal eta ekozida ez dela jasangarria.

Bestelako eredu baterantz joateko oinarriak jarri behar dira, trantsizio ekosozialista eta feminista bat, helburu hauekin:

(1) Lan guztiak aitortzea eta lan, pentsio eta bizitza duinak bermatzea.

LABentzat enpleguari eutsi eta berau mantentzea izango da borroka nagusietakoa. Plan integrala proposatzen du enplegua mantentzeko:

  • ABEEEak. Soldata osagarritzera mugatuko ez diren neurriak. Azken egunotan, patronalak, sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzaren eledunek ahotan izan dute ABEEEak osagarritzeko balizko akordio bat. LABen ustez, oso motz geratzen da, ez duelako enplegu suntsiketa gelditzen.
  • Lan-merkatuko dualitatearekin amaitzeko neurriak. Aldi-baterakotasun tasak oso altuak dira. Bada langileen kolektibo bat erabili eta botatzeko baliabide bilakatu dutena. Nagusiki gazteak eta emakumeak. Egoera honi aurre egin behar zaio.
  • Lan-erreforma atzera botatzea, zeinak kaleratze kolektiboetan arrazoi bat emateko beharra kendu baitzuen, hauek asko erraztuz.
  • Enplegua duintzeko neurriak. Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren aurretik instituzioak eta patronala interpelatu genituen. Eta LABentzat, oraindik ere indarrean daude proposamen horiek.

Aste honetan, CONFEBASKen eta Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzan aurkeztuko dugu gure proposamena. Eta datozen egunotan, beste horrenbeste egingo dugu Nafarroan.

(2) Zerbitzu publikoak indartzea. Eredua eraldatu beharra dago, ikuspegi merkantilista alde batera utziz eta lehentasun modura ezarriz arreta eta herritarrentzako zerbitzua. Horretarako, egun pribatizatuta dauden zerbitzuak publifikatzeko plana egin behar da.

Zerbitzu publikoetan gehiago inbertitu behar da eta langile publikoen lan-baldintzak hobetu behar dira. Lan-taldeak egonkortu behar dira eta ratioak jaitsi, kontratazio publikoa handituz.

Zaintza-sistema publikoa eraiki behar da.

(3) Garapen eredu jasangarria. Ekoizpen eta kontsumo eredua aldatu behar da.

Bizitzari eutsi eta planeta errespetatzeko beharrezkoa denean horretan zentratu behar da ekonomia. Gaur egun ekonomiaren hazkundea baloratzeko erabiltzen den aldagaia, BPG, aldatu behar da.

Herrialdean sortzen den aberastasuna baloratzeko orduan, balio soziala eta ingurumenean duen eragina ere izan behar da kontuan. Gainera, lan erreproduktiboa eta produktiboa ere kontuan hartu behar dira.

(4) Politika fiskal berria, aberastasunaren banaketa bidezkoagoa lortzeko. Horretarako, diru gehiago bildu behar da, eta hobeto, modu progresiboagoan. Gogoratu beharra dago honezkero helarazi diegula gure proposamena foru instituzioei. Bizkaiko Ahaldun Nagusi den Unai Rementeriaren kontrako norabidean doazen neurriak proposatzen ditugu; izan ere, bere proposamenak alderdi neoliberalenen artean neoliberalena erakutsi baitu, berriz ere.

(5) Burujabetza. Pandemia honek argi utzi digu zeinen garrantzitsua den Estatu bat izatea ere. Horregatik, burujabetza osoa eta estatu propioa aldarrikatzen jarraituko dugu.

Aukeren garaia da, baldin eta gauza bagara sistemaren alderdiek eta patronalak inposatu nahiko diguten gidoi ekonomiko eta soziala borrokatzeko. Kapitalari boterea lehiatzeko ordua da, lan-zentroetan, kalean eta instituzioetan.


Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 8an

LAB reclama repensar el modelo socioeconómico sobre los ejes de la defensa y el reparto del trabajo y el desarrollo de los servicios públicos

Administrazioa 2020/06/09

LAB ha iniciado una campaña con el lema “Badugu aukera. Vamos hacia el cambio”. Desde el jueves de la semana pasada hasta hoy, el sindicato ha estado realizando asambleas territoriales con su militancia para compartir el diagnóstico de la situación y los retos que se plantea el sindicato para la próxima fase económica, social y política. Ha sido en este contexto donde la secretaria general Garbiñe Aranburu ha realizado las siguientes declaraciones.

Dentro de la campaña que hemos iniciado en el sindicato bajo el lema “Badugu aukera”, estamos realizando asambleas para compartir con nuestra militancia el diagnóstico de la situación y los retos que nos marcamos para la nueva fase económica, social y política.

Lo que queremos reivindicar es que las y los trabajadores no necesitamos la reconstrucción económica y social, sino que necesitamos transformar el actual y construir otro modelo que ponga la sostenibilidad de la vida en el centro.

Vienen tiempos difíciles para las y los trabajadores, pero también pensamos que es tiempo de oportunidades. Porque esta pandemia ha servido para evidenciar aún más la insostenibilidad de un sistema capitalista, heteropatriarcal y ecocida.

Hay que poner las bases para transitar hacia otro modelo, una transición ecosocialista y feminista para:

(1) Reconocer todos los trabajos, y garantizar un trabajo, unas pensiones y una vida dignas.

Para LAB mantener el empleo y dignificar el mismo va a ser una de las principales luchas. LAB propone un plan integral para mantener el empleo:

  • ERTEs. Medidas que no se limiten al complemento del salario. Durante los últimos días, la patronal, los sindicatos y portavoces del Gobierno Vasco han hablado sobre un posible acuerdo de complemento de ERTEs que para LAB se queda muy corto, ya que no frena la destrucción de empleo.
  • Medidas para terminar con la dualidad del mercado laboral. Las tasas de temporalidad son muy altas. Hay un colectivo de trabajadores y trabajadoras que se ha convertido en un recurso de usar y tirar. Principalmente jóvenes y mujeres. Hay que abordar esta realidad.
  • Derogar la reforma laboral que ha descausalizado y facilitado los despidos colectivos.
  • Medidas para dignificar el empleo. Días antes de la Huelga General del 30 de enero interpelamos a las instituciones y a la patronal. Para LAB esas propuestas siguen vigentes.

Esta semana presentaremos nuestra propuesta en CONFEBASK y en la delegación del Gobierno Vasco en Bilbo. En los próximos días haremos lo propio en Nafarroa.

(2) Reforzar los servicios públicos. Hay que transformar el modelo dejando de lado la visión mercantilista y poniendo como prioridad la atención y el servicio a la ciudadanía. Para ello hay que hacer un plan de publificación de los servicios privatizados.

Hay que aumentar la inversión en los servicios públicos y hay que mejorar las condiciones laborales de las y los trabajadores públicos. Hay que estabilizar plantillas y reducir los ratios aumentando la contratación pública.

Hay que construir un sistema público de cuidados.

(3) Modelo de desarrollo sostenible. Hay que cambiar el modelo de producción y de consumo.

La economía se tiene que centrar en lo necesario para sostener la vida y en el respeto al planeta. Hay que cambiar el actual parámetro para valorar el crecimiento de la economía, el PIB.

A la hora de valorar la riqueza que se genera en el país, hay que tener en cuenta el valor social y el impacto en el medio ambiente. Además, hay que tener en cuenta el trabajo reproductivo y el productivo.

(4) Nueva política fiscal para un reparto más equitativo de la riqueza. Hay que recaudar más y mejor, de manera más progresiva. Recordar que ya hemos mandado nuestra propuesta a las entidades forales proponiendo medidas que van en la dirección contraria a lo que propone el Diputado General de Bizkaia Unai Rementería, que otra vez ha mostrado la cara más neoliberal entre los neoliberales.

(5) Soberanía: esta pandemia también nos ha dejado clara la importancia que tiene el hecho de ser un Estado. Por eso seguiremos reclamando la plena soberanía y un estado propio.

Es tiempo de oportunidades, eso sí, si somos capaces de disputar el guión económico y social que se nos va a querer imponer desde los partidos sistémicos y la patronal. Es hora de disputarle el poder al capital en los centros de trabajo, en la calle y en las instituciones.


Euskal Herria, 8 de junio de 2020