LOGO mahai orokorra

Mahai orokorra

Lan presentzialera itzultzeko arauak ezartzen dituen Foru Agindua, irailera arte indarrean

Administrazioa 2020/06/26

Iragan ostiral honetan Funtzio Publikoko Mahai Orokorrak onartu zuen 59/2020 Foru Aginduak indarrean jarraituko duela beste akordio bat ersietsi arte; hau da, datorren irailera arte behinik behin.

Gaur, ekainak 26, Mahai Orokorraren bilera egin da, eta bertan erabaki da Foru Administrazioan lan presentzialera itzultzeko arauak ezartzen dituen foru aginduak indarrean jarrai dezala. descargas de archivos.orig PDF LOTURA Foru Agindua
59/2020 Foru Agindua joan den maiatzaren 13an mahai berean onetsi zela gogoratu behar da, eta dokumentu horrek LABek egindako hobekuntza proposamen gehienak biltzen zituela bere baitan.

LABen kezka nagusia zen Administrazioan lan presentzialera itzultzeko prozesua segurua izatea eta langileen eskubideak eta lan-baldintzak bermatzea. Ildo horretan, ahalegin handia egin genuen Gobernuak aurkeztu zigun foru aginduaren zirriborroan hobekuntza batzuk sartzeko, eta, azkenean, gure ekarpen gehienak onartu eta foru aginduan txertatu ziren.

Gure proposamenetatik bi baino ez ziren testutik kanpo geratu. Alde batetik, seme-alabak zaintzeko betebehar saihetsezinagatiko baimena ekainaren 30era arte luzatzea proposatu genuen. Azkenean, baimena ekainaren 19ra arte egon da indarrean, hau da, ikasturtea amaitu den egunera arte. Gure bigarren eskaera zen, adinekoak zaintzeko baimena hartu ahal izateko, etxebizitza berean bizitzeko betebeharra kentzea.

Hori gorabehera, testua onetsi zen egun berean uste izan genuen foru aginduak, oro har, ongi betetzen zuela lan presentzialera modu seguruan itzultzeko helburua, eta modu berean, orain ere pozik gaude irailera arte indarrean jarraituko duela jakitean. Hala ere, langileei eskatzen diegu erne egoteko eta, beren lan-baldintzak eta segurtasuna urratzen dituen edozer ikusten badute, horren berri eman dezatela, behar bezala jokatzeko.

Mesa General

La Orden Foral que regula la reincorporación al trabajo presencial, en vigor hasta septiembre

Administrazioa 2020/06/26

La Mesa General de Función Pública ha decidido este pasado viernes que la Orden Foral 59/2020 seguirá en vigor hasta que haya un nuevo acuerdo; es decir, por lo menos hasta septiembre próximo.

Hoy, 26 de junio, ha tenido lugar una Mesa General en la que se ha decidido que la  descargas de archivos.orig PDF ENLACE Orden Foral que regula la vuelta al trabajo presencial en la Administración Foral siga vigente. Cabe recordar que la OF 59/2020 fue aprobada en ese mismo foro el pasado 13 de mayo, y ese documento recogía la mayoría de las propuestas que LAB había presentado al texto inicial.

La mayor preocupación de LAB era que la vuelta al trabajo presencial en la Administración se realizase de forma segura y garantizando los derechos y condiciones laborales de la plantilla. En este sentido, habíamos hecho un importante esfuerzo para incorporar una serie de mejoras en el borrador de la Orden Foral que nos había presentado el Gobierno. La gran mayoría de nuestras aportaciones fueron aceptadas e incorporadas a la Orden Foral.

Únicamente hubo dos cuestiones que no fueron aceptadas. Por un lado, la propuesta de que el permiso por deber inexcusable para cuidado de hijos e hijas se alargara hasta el 30 de junio. Al final se quedó en que estaría vigente hasta el 19 de junio, fecha de finalización del curso escolar. La segunda cuestión era la propuesta para que, en el permiso para cuidado de personas mayores, se eliminara la obligatoriedad de ser personas convivientes en el mismo domicilio.

Con todo, en el mismo momento de la aprobación de la Orden Foral creímos que cumplía en reglas generales con el objetivo de una vuelta al trabajo presencial de manera segura, y en consecuencia, a día de hoy nos alegramos de que se amplíe la vigencia de esta orden hasta el mes de septiembre. No obstante, seguimos pidiendo a la plantilla que esté vigilante y, en el caso de que vea cualquier cosa que vulnere sus condiciones de trabajo o su seguridad, nos lo comunique para actuar en consecuencia.