LOGO mahai orokorra

PAGNAren azkeneko mahai sektoriala: konplimendu hutsa

PAGNA 2020/06/29

Ekainaren 29an bideokonferentzia bidez egin genuen PAGNAko Mahai Sektoriala, eta agerian gelditu da, berriz ere, bilera horiek kortesiazkoak direla, langileen ordezkarien proposamenak aintzat hartu gabe nola edo hala "espedientea betetzeko" modu bat baino ez.

Jarraian, puntuz puntu mahai honek eman duena:

El Vergel egoitzaren berrantolaketa: Ez digute deus berririk esan. Oraindik ez dute ez protokolorik, ez funtziorik zehaztu eta zentroan lantzen segituko dute. Eginkizunak bizikidetza-unitateen arabera zehaztuko dira.

LABen ustez, jarduerak planteatzeko modu hori ez da zuzena. Gure ustez, funtzioak hasiera-hasieratik argitu eta zehaztu behar dira, langileen artean gertatzen ari diren gatazkak saihesteko. Horregatik, zaindu eginen dugu eskubideak urratzen ez direla eta lan-kargak orekatuta daudela.

Ratioak: Gerentziak berriro alderatu ditu PAGNAren ratioak beste egoitza batzuetako ratioekin, eta hori arinkeria galanta iruditzen zaigu une honetan. Zergatik ez dira alderatzen Covid-19 antzemateko porobetan egondako positiboak eta horren ondoriozko heriotzak?

Konparazio horiek lekuz kanpo daudela uste dugu; izan ere, gure egoitzek erakutsi dute jarraitu beharreko eredua direla, eta ez alderantziz.

Egoitzetan Covid-19 isolamendu-eremuak: PAGNAko Gerentziak jakinarazi digu "bitarteko baliabide" bat kontratatu dutela, uztailaren 1etik aurrera erabilgarri egongo dena; hau da, Amma Argaray egoitzan 40 plaza erreserbatuta izanen direla, etor litezkeen gaixo kutsatuak artatzeko. Horrez gain, El Vergelen isolamendu-unitatea ateen bidez sektorizatuko da, eta San Jose zentroan, berriz, birusak kutsatuta egon daitezkeela-eta susmagarri diren egoiliarrak euren logeletan isolatuko dituzte.

Aurreikusitako obrak: Gerentziak adierazi du ez zekitela El Vergeleko officea handitzeko premia larrian zegoenik. Aztertuko dutela esan digute eta, egiazko presa dagoela erabakitzen bada, lehentasuna emango zaiola. El Vergel eguneko zentroari buruz, berriz, jakinda korridore bakarra duela bai egoiliarrentzat, bai langileek aldageletara sartzeko, esan digute "jakinaren gainean" daudela eta irtenbide posibleak aztertzen ari direla.

Lanpostu hutsak esleitzeko irizpideak: Mesfidantzak, gaizki-ulertuak eta haserreak saihesteko, LAB sindikatuko kideok idatziz eskatu dugu kontratazio-irizpide argiak helarazteko, Funtzio Publikoaren oniritzia izango dutenak, gainera. Hori egiteko konpromisoa hartu dute.

Haur Eskolak: Haur-eskoletako langileen eskaera guztiak arrazoizkoak iruditzen zaizkie, baina esan digute gauza gutxi dagoela haien esku: ratioen afera Hezkuntzari dagokio; norbera babesteko ekipamenduak, Osasun Publikoari; proba diagnostikoak, Osasunbideari; eta, azkenik, arriskuak prebenitzeko eta baloratzeko ikastaroak, Prebentzio Zerbitzuari.Bestalde, Haur Eskolak abuztuan irekitzeko plangintza lantzen ari direla gaineratu dute, eta prestatu bezain laster jakinaraziko digutela sindikatuoi.

Zuzendaritza aldaketak Lur Gorrin eta Santo Domingon: Bi zentro hauetan Zuzendaritza aldaketa izan dela jakinarazi digute.

Errefortzuko kontratazioak, Covid dela-eta: Eskatua genuen kontratu horiek irailera arte luzatzea, baina ezinezkoa dela erantzun digute; nonbait, eskaerarik ez izatearekin, ez dago horretarako partidarik eta, horregatik, kontratu horiek bukatu eginen dira.

Udako kontratazioak: Hilabetez hilabete egiten ari dira, bulegoan antolaketa-arazo bat dagoelako. Diotenez, ez da bideragarria beste modu batera egitea, Covid probengatik eta etorkizunean izan daitezkeen bajak direla eta.

Gure aldetik, jakin ezazue LAB oso adi egongo dela Gerentziak planteatu digun guztiarekin; izan ere, ez diogu utziko ez Gerentziari, ez beste inori PAGNAko langileen lan-eskubideen aurka egiten eta duinak ez diren lan-baldintzak inposatzen.

La última mesa de la ANADP: otro mero trámite

ANADP 2020/06/29

La Mesa Sectorial de la ANADP celebrada el 29 de junio por videoconferencia ha vuelto a demostrar que estas reuniones son un mero trámite para la Gerencia de la ANADP, un modo de “cumplir el expediente” sin tomar en consideración las propuestas de las y los representantes de la plantilla.

A continuación desglosamos punto por punto lo que ha dado de sí esta última mesa de la ANADP:

Reorganización de la Residencia El Vergel: No nos han contado nada nuevo. Siguen sin definir ni protocolos ni funciones. Nos han adelantado que se van a ir trabajando desde el Centro. Las funciones se van a determinar por unidades de convivencia.

Desde LAB entendemos que esta manera de plantear las actuaciones, a salto de mata, no es la correcta. Creemos que las funciones hay que dejarlas claras desde el primer momento para evitar los conflictos que ya se están produciendo entre la plantilla. Por eso, estaremos vigilantes de que no se vulnere ningún derecho y las cargas de trabajo de los distintos perfiles profesionales estén equilibradas.

Los ratios: La Gerencia ha vuelto a comparar los ratios de la ANADP con otras residencias, lo cual nos parece una frivolidad en estos momentos. ¿Por qué no se comparan las cifras de positivos en Covid-19 y los fallecimientos a consecuencia del mismo?

Consideramos que tales comparaciones están totalmente fuera de lugar; nuestras residencias han demostrado ser un modelo a seguir, y no al revés.

Zonas de aislamiento Covid en las residencias: La Gerencia nos ha comunicado que han contratado un “recurso intermedio” disponible a partir del 1 de julio. Éste consiste en tener reservadas 40 plazas residenciales en la Residencia Amma Argaray para posibles contagios. Además, en El Vergel se va a sectorizar la unidad de aislamiento mediante puertas, y las personas residentes del Centro San José sospechosas de haber contraído el virus van a ser aisladas en sus habitaciones.

Obras previstas: Desde Gerencia nos han trasladado que no tenían constancia de la urgente necesidad de ampliar el office de El Vergel. Nos han dicho que lo estudiarán y, si se ve que la urgencia es real, se le dará prioridad. En cuanto al Centro de Día de El Vergel, que cuenta con un único pasillo tanto para residentes como para el acceso a vestuarios de la plantilla, nos han señalado que son “conscientes” del problema, y que están estudiando posibles soluciones.

Criterios de adjudicación de vacantes: Para evitar suspicacias, malos entendidos y enfados, desde el sindicato LAB hemos solicitado que nos hagan llegar por escrito, claramente y con el visto bueno de Función Pública cuáles son los criterios de contratación. Se han comprometido a hacerlo.

Ls Escuelas Infantiles: Han señalado que todas las peticiones de la plantilla de las Escuelas Infantiles les parecen razonables, pero que casi ninguna de ellas depende la Gerencia de la ANADP: los ratios dependen de Educación; los EPIs, de Salud Pública; las pruebas diagnósticas, de Salud; y los cursos de prevención y valoración de los riesgos, del Servicio de Prevención. Han añadido que están trabajando en la planificación de la apertura en agosto y, que en cuanto esté terminada, nos la mandarán a todos los sindicatos.

Nuevas direcciones en Lur Gorri y Santo Domingo: Nos han comunicado que en estos dos centros ha habido un cambio de Dirección.

Contrataciones de refuerzo por la Covid: Nos han contestado que no pueden atender nuestra petición de que estos contratos sigan hasta septiembre, ya que, al no existir necesidad, no hay partida para ello. Se van a ir extinguiendo.

Contrataciones de verano: Se están haciendo mes a mes a causa de un problema de organización en la oficina. No es viable, dicen, hacerlo de otra manera, debido también a las pruebas para la Covid-19 y las posibles futuras bajas.

Por nuestra parte, os confirmamos que LAB va a estar muy atenta a todo lo que nos han planteado desde Gerencia, pues no permitiremos que ni ésta ni nadie vaya en contra de los derechos laborales de la plantilla de la ANADP y pretenda imponernos unas condiciones indignas de trabajo.

 LOGO LAB NA

LAB ANADP-PAGNA Tfno 848 42 71 06 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA