UDAL coronavirus

Negoziazio Mahaia: bi deialdi eta ultimatum bat?

Iruñeko Udala 2020/05/25

LAB sindikatuak proposamen bat prestatu zuen aurreko mahairako non udalak mahaigaineratutakoez bestelako irtenbide alternatiboak eskaintzen genituen jokoan dauden afera guztiendako. Eredutzat hartu dugu betiere Nafarroako Gobernuak bere langileendako onartu duena. Jarrera eraikitzailea izaten saiatzen ari gara, Foru Aginduak zedarritutakotik atera gabe. Inola ere ez dugu puntu batzuk onartzea eskaintza osoa onartzearen baldintzapean jarri nahi izan.

Azken aste hauetan sindikatuekin harremanetan jartzeko intentzio izpirik agertu gabe gure lan baldintzetan aldaketa asko eginak zituzten eta LAB izan zen maiatzaren 15ean bildu zen Mahaia eskatu zuena. Bigarren deialdi bat baino ez da behar izan aurkeztu diezaguten ultimatum-kutsua duen eskaintza bat. Une honetan ez zaigu iruditzen jarrera egokiena hori denik, baina, gure aldetik, lanari ekin diogu beste proposamen bat sortzeko, aurrera egin dezagun blokeorik gabe. Bide bat aurkitu behar dugu kontsetsua sortzen duten puntuak ixteko eta bat egiten ez dugun horien inguruan negoziazioetan jarraitzeko

Gure proposamena helarazi baino lehen, Udalarena gogorarazi dezakezue hemen

Eta hauexek dira gure proposamenaren puntuak:

1. 2020ko lan-egutegia egokitzea.

Onartzen dugu Giza Baliabideek puntu honi buruz egiten duten proposamena baina, antolamendu arrazoiengatik eta kontuan hartuta langile askok ezin duela oporraldia horrenbeste denborarekin aurrekusi, bi aldeentzako alternatiba onuragarriago bat proposatu nahi dugu. Hona hemen proposamena:

- 2020ko oporren erdia, gutxienez, ekainaren 20a baino lehen eskatu beharko zaie arloko idazkaritza teknikoei edo erakunde baliokideei; gainerako opor-egunak, berriz, irailaren 25a baino lehen eskatu beharko dira, prozedura bera erabiliz.

2. Nahitaezko betebeharragatiko baimena.

Onartzen dugu Giza Baliabideen proposamena, ontzat hartzen duena Nafarroako Gobernuko langileentzat ezarritako edukia, maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 6. puntua, konkretuki.

 3. Ordaindutako baimen berreskuragarriak.

Ez dugu onartzen Giza Baliabideek egindako proposamena. Nafarroako Gobernuko langileentzat adostutakoa aplikatzeari eusten diogu; izan ere, horren arabera, langile horiek ez daude behartuta baimen-egun horiek berreskuratzera.
Hala ere, eskatzen dugu gai hau negoziaziotik kanpo lantzea, honako arrazoi hauengatik:

- Zalantza juridikoak ditugu gai hau arautzen duen 10/2020 Errege Dekretua Administrazio Publikoan aplikatzekoa ote den (Nafarroako Gobernuak ez du aplikatu). Hori dela eta, udal langileei ez aplikatzearen alde agertu nahi dugu berriz ere eta hori defendatuko dugu bai jardute sindikala baliatuz bai helegite bidez, beharrezkoa bada.

- Zalantzazkoa da martxoaren 29a baino lehen (Errege-Dekretua argitaratu zen eguna) jarduera geldiarazita zuten langileei aplikatzen ari ote zaien. Bere 1. artikuluak diona aintzat hartuz gero, Errege Dekretuak kanpoan utziko lituzke langile horiek. Hau argitze aldera, baimen hori aplikatu zitzaien pertsona guztien datu eta data zehatzak eskatzen ditugu.

- Badakigu Udaltzaingoaren kolektiboan, berrantolaketa-arrazoiengatik eta funtsezko zerbitzua izan dela jakinda, doikuntza bat egin dela eta, doikuntza horren ondorioz, 9 lanaldi berreskuratzetik salbuetsi dela langile bakoitza. Nabarmendu nahi dugu neurri horren alde gaudela, baina horretxek erakusten du Udalak kolektibo batean behintzat egin duela doikuntza; beraz, zergatik ez gainerako kolektiboetan?

- Kontuan hartuta negoziazio zabalagoa behar duela afera honek eta eman ditugun arrazoiak, arduratsuagoa iruditzen zaigu adostasunean ditugun gainerako puntuak onartzea, presazkoagoak baitira (datengatik eta langileen kezkagatik). Beraz, aurrerapauso handia litzateke proposamena onartzea gainerako puntuekin.

4. Salbuespenezko lan egoera uztailaren 6tik 14ra.

Puntu hau onartzen dugu, horrela ezartzea zentzuzkoa iruditzen zaigulako.

 

 

 

Mesa de Negociación: dos convocatorias y ¿un ultimátum?

Ayuntamiento de Pamplona 25/05/2020

Desde LAB elaboramos para la anterior Mesa de Negociación una propuesta que ofrecía para las distintas cuestiones en juego soluciones alternativas a las ofrecidas por el Ayuntamiento. Nuestra referencia ha sido en todo momento lo aprobado por el Gobierno de Navarra para su plantilla. Estamos tratando de tener una actitud constructiva, moviéndonos dentro de lo que marca la Orden Foral y sin en ningún caso condicionar la aprobación de unos puntos a la aprobación de la propuesta en su totalidad.

En las últimas semanas se habían realizado numerosos cambios en nuestras condiciones laborales sin que hubiera mediado contacto ninguno con la parte social y LAB fue el que solicitó una reunión de la Mesa, que se produjo el 15 de mayo. No ha hecho falta más que una segunda convocatoria (21 de mayo) para que ya se nos presente una oferta en tono de ultimátum. No nos parece que a estas alturas esa sea la actitud más adecuada y por nuestra parte nos hemos puesto manos a la obra para elaborar una nueva propuesta que sirva para seguir adelante y no genere bloqueo. Debemos encontrar una vía para cerrar los puntos sobre los que haya consenso y seguir negociando los que causen más desencuentro.

Antes de trasladaros nuestra propuesta os recordamos la última del Ayuntamiento (PDF)

Y estos son los puntos que componen nuestra propuesta:

1. Adaptación del calendario laboral 2020.

Aceptamos la propuesta que RRHH hace sobre este punto si bien queremos plantear una alternativa que nos parece beneficiosa para ambas partes por motivos de organización y teniendo en cuenta que muchas personas no pueden prever por diferentes motivos sus vacaciones con tanto tiempo de antelación. La propuesta es la siguiente:

- Como mínimo la mitad de las vacaciones para 2020 deberán ser solicitadas a las Secretarías Técnicas de Área u organismos equivalentes antes del 20 de junio. Con el resto de vacaciones se procederá del mismo modo antes del 25 de septiembre.

2. Permiso por deber inexcusable.

Aceptamos la propuesta de RRHH que asume el texto vigente establecido para el personal del Gobierno de Navarra en el punto 6º de la Orden Foral 59/2020 de 14 de mayo.

3. Permisos retribuidos recuperables.

No aceptamos la propuesta realizada por RRHH. Mantenemos nuestra postura de que se aplique también lo acordado para el personal del Gobierno de Navarra, al que no se obliga a recuperar esos días de permiso.
No obstante, con este punto solicitamos que su negociación se produzca fuera de la negociación del resto de puntos que componen esta propuesta por los siguientes motivos:

- Existen serias dudas jurídicas sobre la aplicabilidad del Real Decreto-Ley 10-2020 al personal de las Administraciones Públicas (Gobierno de Navarra no lo ha aplicado), por lo que mantenemos su no aplicación al personal del Ayuntamiento de Pamplona-Iruña, cuestión que vamos a defender tanto sindicalmente como vía recurso, si es preciso.

- Dudamos de si la aplicación del mismo se está realizando a personal que ya tenía su actividad paralizada antes del día 29 de marzo, fecha de publicación del Real Decreto-Ley, el cual estaría excluido atendiendo a la redacción de su artículo 1. Para aclarar esta cuestión solicitamos los datos concretos y fechados sobre la situación a 29 de marzo de todas las personas a las que se aplicó ese permiso.

- Nos consta que en el colectivo de Policía Municipal, por motivos de reorganización y sabiendo que ha sido un servicio esencial, se ha producido un reajuste por el cual se les ha eximido de recuperar unas 9 jornadas de trabajo por persona. Destacar que estamos a favor de esta medida pero que esto demuestra que el Ayuntamiento ya lo ha hecho en un colectivo, ¿por qué no con el resto?

- Viendo que es un tema que va a requerir de una negociación más extensa por todo lo que arriba hemos mencionado, nos parece más responsable aprobar el resto de puntos en los que hay consenso y que tienen una mayor urgencia tanto por las fechas en las que nos encontramos como por la preocupación existente entre la plantilla. Sería un gran paso hacia delante poder aprobar esta propuesta con el resto de puntos que la componen.

4. Situaciones excepcionales de trabajo del 6 al 14 de julio.

Aceptamos este punto por parecernos razonable su aplicación.