UDAL coronavirus

LABek errekurtsoa jarriko dio ordaindutako baimen berreskuragarria inposatzeari

Iruñeko Udala 2020/06/29

Ultimatum batekin amaitutzat eman zuen Udalak azkeneko negoziazio-saio labur eta antzua; ondoren, bere kabuz hartu zituen erabaki batzuk egutegi, opor eta nahitaezko baimenei buruz, eta, hurrena, Mahaia deitu zuen ekainaren 19rako.

Itxura du sindikatuok eta oposizio politikoak negoziazioak berrekiteko eskatu genuenean deitu zuela Mahaia, azkeneko saiakera xingrea eta alferrikakoa izan baitzen eta, gainera, etenaldi malkartsua izan baitzuen; baina azkeneko deialdiak ez zuen ekarri jarrera edo berritasun aipagarririk, alegia, lehengo lepotik burua. Zuzendariak behin eta berriz esan zuen langileek itzuli egin behar zituztela nahitaezko konfinamenduaren ondorioz egin ez ziren lanaldiak, eta hainbat aukera eskaini zituen horiek itzultzeko. Gainera, ohiko taktikari jarraituz, uztartu egin zituen, alde batetik, lanaldiok berreskuratzeari buruzko edozein akordio onartzea, eta, bestetik, Sanferminetako egunetan egin litezkeen aparteko lanen konpentsazioari buruzko akordioa.

Ez zen eztabaidarik izan Udalean ordaindutako baimen berreskuragarria aplikatzeko legezkotasunari, aukerari edo justiziari buruz. Baimen horiek aplikatzearen inguruan, azkeneko aste hauetan plazaratu ditugun zalantzek agerian utzi dute zentzugabekeria galanta dela, baina ez dugu erantzunik jaso. Alde batetik, Nafarroako Gobernuan aplikatu ez dela ikusi ondoren, defendatu dugu baimen horiek arautzen dituen errege dekretuak administrazio publikoei ez ziela eragin behar; horrekin batera, dekretuaren zenbait zati testuingurutik kanpo irakurtzeaz harago, inork ez digu baimenak justifikatzeko adinako argudiorik edo txosten juridikorik eman.
Bestalde, bi aldiz eskatu ditugu datuak, errege dekretua indarrean jarri zen datan plantilla zer egoeratan zegoen jakiteko, izan ere, egun horretarako jarduera etenda zuten langileei ez baitzaie aplikatzen; ez dugu inolako erantzunik jaso, nahiz eta datu horiek nahitaez beren esku egon behar duten, pertsona bakoitzari zer eskatu nahi dioten behar bezala kalkulatu nahi badute, behintzat. Gai horiei buruz hanka-puntetan ibiltzea eta ez adituarena egitea ez da, ziurrenik, negoziazio zintzo bat bultzatzeko modurik onena, eta, lehendik gai honen inguruan dugun jarreraz zalantza gutxi bagenuen, orain topatu dugun jokaerak sendotu egin du gure postura.

LABek uneoro defendatu du Udalean ez dela aplikatu behar errege dekretua, ezta horrek arautzen dituen baimenak ere, eta eskatu dugu kontuan har dadila nola jokatu duen Nafarroako Gobernuak bere langileekin. Ez dugu bidezkoa ikusten konfinamenduan egin ez diren lanaldiak itzultzera behartzea, funtsezkoak ez ziren jarduerak eteteko agindua baitzegoen tenore hartan, osasun-larrialdi egoera izaki; zalantzan jartzen dugu dekretua administrazio publiko batean aplikatzeak ba ote duen babes legalik -Nafarroako administrazio publiko handienak erabaki du ez dela aplikagarria-; susmoa dugu baimena aplikatu nahi zaien pertsona askok jarduera geldiarazita zutela indarrean sartu zenerako, eta, azkenik, salatzen dugu horri buruzko informazio-eskaerei erantzunik eman ez izana.

Faktore horiek guztiek eta negoziazio-mahaietan ikusitakoak erakutsi digute ez duela inolako zentzurik sinesten ez dugun negoziazio zalantzagarri batean murgiltzeak; izan ere, abiapuntuko premisa da baimen horiek ukaezinak direla, eta, beraz, eztabaida soil bat besterik ez dugu izanen legez bidegabea eta zalantzazkoa iruditzen zaigun zerbaiten inguruan.

Horregatik, erabaki dugu Udalaren erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea. Borrokan jarraituko dugu, eta ziur gaude errekurtsoa beharrezkoa eta defendagarria dela eta aurrera egiteko aukerak dituela. Era berean, errekurtso indibidualak aurkeztera animatzen zaituztegu, eta, horretarako, gure aholkularitza eskaini nahi dizuegu langile guztioi, afiliatuei eta afiliatu gabekoei. Ezin dugu onartu murrizketa iruditzen zaigun hau, eta gure esku dagoena egingo dugu geldiarazteko.

LAB va a recurrir la imposición a la plantilla del permiso retribuido recuperable 

Ayuntamiento de Pamplona-Iruña 29/06/2020

Tras dar por zanjado con un ultimátum el sospechosamente breve e infructuoso intento de negociación anterior, el Ayuntamiento, después de decidir por su cuenta sobre calendario, vacaciones y permisos por deber inexcusable, convocó para el 19 de junio una nueva Mesa.

Seguramente lo hizo ante la petición de sindicatos y oposición política de retomar las negociaciones después del raquítico intento anterior y de la abrupta interrupción del mismo, pero esta nueva convocatoria no trajo consigo cambio de actitud o novedad reseñable alguna, sino más de lo mismo. El director se limitó a reiterar su postura de que la plantilla devuelva las jornadas que no se trabajaron debido al confinamiento obligatorio y ofreció varias posibilidades para llevarlo a la práctica. Además, siguiendo con su táctica habitual, unió la aceptación de cualquier acuerdo en torno a la recuperación de esas jornadas con el acuerdo sobre la compensación de posibles trabajos extraordinarios en fechas coincidentes con san Fermín.

No hubo debate sobre la legalidad, oportunidad o justicia de aplicar el permiso retribuido recuperable en el Ayuntamiento. Las dudas que llevamos planteando durante semanas en torno a la aplicación de estos permisos ponían de manifiesto el sinsentido de su imposición y no han tenido respuesta. Por un lado, y tras ver que en Gobierno de Navarra no se ha aplicado, hemos defendido que el Real Decreto que regula estos permisos no debía afectar a las administraciones públicas y, más allá de la lectura descontextualizada de determinados extractos del Real Decreto, nadie nos ha dado argumentos de peso o algún informe jurídico que justifiquen su encaje. Por otro lado, hasta dos veces hemos solicitado los datos sobre en qué situación se encontraba la plantilla en la fecha en la que el RD entró en vigor, porque no es de aplicación a aquellas personas que ya tuvieran paralizada su actividad para ese día. No hemos obtenido ninguna respuesta, a pesar de que esos datos necesariamente deben estar en su poder, por lo menos si quieren realizar correctamente el cálculo de lo que quieren exigirle a cada persona. Pasar de puntillas sobre estos temas y dar la callada por respuesta no es seguramente la mejor manera de impulsar una negociación sincera, y, si ya teníamos pocas dudas sobre nuestra postura al respecto, la actitud que nos hemos encontrado la ha reforzado.

LAB ha defendido en todo momento la no aplicación en el Ayuntamiento del RD y de los permisos que regula y hemos exigido que tanto en este tema como en otros se tenga en consideración cómo ha actuado el Gobierno de Navarra con su plantilla. No vemos justo que se nos obligue a devolver jornadas laborales que hemos pasado en confinamiento y que no fueron realizadas debido a la prohibición de cualquier actividad no esencial, en un contexto de emergencia sanitaria global; ponemos en seria duda el encaje legal de aplicar el RD en una administración pública (la mayor administración pública de Navarra ha decidido que no es aplicable); sospechamos que muchas de las personas a las que se les quiere aplicar el permiso ya tenían su actividad paralizada para cuando entró en vigor y denunciamos la falta de respuesta a nuestras peticiones de información al respecto.

Todos estos factores y lo visto en las distintas mesas de negociación nos lleva a concluir que no tiene ningún sentido embarcarnos en una negociación incierta en la que no creemos, en donde la premisa de partida es que estos permisos son incuestionables y que se va a limitar a una discusión sobre de qué forma se va a imponer algo que nos parece injusto y dudoso legalmente.

Es por eso que hemos decidido presentar un recurso contra la decisión del Ayuntamiento. Vamos a seguir peleando y estamos convencidos de que el recurso es necesario, defendible y tiene posibilidades de salir adelante. Os animamos asimismo a presentar recursos individuales y queremos ofrecer a toda la plantilla nuestro asesoramiento para hacerlos(a toda, personas afiliadas y no afiliadas). No podemos aceptar algo que consideramos un recorte y haremos lo que esté en nuestra mano para detenerlo.