twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
OSAdf

Noizko 347/1993 Foru Dekretu berritua?

Osasunbidea 2019/08/09

Denbora luzea joan da 347/1993 Foru Dekretua berritzeko negoziazio fasea bukatu eta testu berri bat adostu zenetik, urte bat baino gehiago, hain zuzen. Hala ere, testua oraindik ez da argitaratu. LAB sindikatuan uste dugu afera honetan gutxiengo elitista baten interesak daudela tartean, eta, horregatik, prozesua desblokea dezatela exijitzen dugu, Osasunbideko lanpostuak betetzeko araudian gaur egun dagoen segurtasun juridiko ezari bukaera emateko.

Azkeneko lau urteotan Osasuneko Mahai Sektorialean negoziatu diren gaietatik garrantzitsuenetako bat 347/1993 Foru Dekretuaren aldaketa izan da, Osasunbidean sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozedura arautzen duena.

Foru dekretu horren aldaketak plantilla guztiarentzako onurak ekarriko ditu, hots:

1.-Burutza medikoak lehiaketa bidez beteko dira, eta ez oposizio-lehiaketa bidez. Horrela, hutsik gelditzen diren plazak berreskuratzen dira medikuntzako lan eskaintza publikoaren deialdietan sartzeko. Gainera, bermatzen da Osasunbideko medikuek bete ahal izatea burutza horiek.

2.-Erizaintza unitateetako burutzei izena aldatzen zaie, hemendik aurrera laguntza unitateko burutzak izanen baitira. Horrenbestez, D, C eta B mailetan dauden osasun arloko beste kategoria batzuetako langileak (zeladoreak, EZLTak, LTEak, ETEak, ETTEak, APTEak, DTEak, ODTak, terapeuta okupazionalak, osasun-hezitzaileak…) sartzen ahalko dira unitate horietako burutzetan.

3.-Neke handiz abian jarri den koordinatzailearen figura arautzen da. Horri esker, arinagoa izanen da hainbat kategoriatan ezartzea, harik eta unitateko edo ataleko buruaren figurak ordeztu arte.

4.-Aldi baterako barne igoeraren sistema aldatzen da (sistema horren garapena 2016an negoziatu eta adostutako foru agindu batean zegoen aurreikusia), justuagoa eta gardenagoa egiteko. Berrikuntzak ekarriko ditu, besteak beste, arlo hauetan: berariazko proben deialdiak egitea, zerrenda publikoak egitea, gora egiteko esparruak libreki hautatu ahal izatea, edo 8 urteko muga ezartzea parte hartzen den prozesu bakoitzean (epe hori luzagarria bada ere).

Nor ari da blokeatzen duela urtebete negoziatu eta adostutako foru dekretu horren argitalpena? Zergatik?

Nor dago interesatua plantillaren kudeaketan segurtasun juridikorik izan ez dadin?

Seguruenik, hauxe da arrazoia: langile gehienen lan baldintzak hobetzea eta burutzak betetzeko prozesua demokratizatzea korporatibismoan eta elitismoan kokatuta dagoen gutxiengo baten interesen kontra doa, aldaketa honekin arazoak izanen dituztelako, bai aginte-postuetan ugaltzeko, bai osasun publikoaren egiturak beren interes partikularren mesederako erabiltzeko.

Horregatik, LABek exijitzen du egoera desblokeatu dadila eta behar diren presako neurriak har daitezela dekretua lehenbailehen onets dadin.

¿Para cuándo la publicación del DF 347/1993 reformado?

Osasunbidea 2019/08/09

La renovación del Decreto Foral 347/1993 superó su fase de negociación hace ya tiempo, e incluso se llegó a un consenso hace más de un año. Sin embargo, aún no ha sido publicada. En LAB creemos que responde a los intereses de una minoría elitista y exigimos que se desbloquee este proceso y se ponga fin a la inseguridad jurídica que rige actualmente la provisión de puestos en Osasunbidea.

Durante estos últimos cuatro años uno de los temas más importantes de la negociación en la Mesa Sectorial de Salud ha girado en torno a la modificación del DF 347/1993 que regula el ingreso y provisión de puestos de trabajo de Osasunbidea.

Las consecuencias de la reforma de este decreto son beneficiosas para la plantilla en diversos aspectos como:

1- La provisión por concurso de las jefaturas médicas, en vez de concurso-oposición. Con ello se recuperan plazas vacantes para incluirlas en las convocatorias de OPE de medicina y se garantiza al personal médico de Osasunbidea el acceso a sus jefaturas.

2- La modificación de la denominación de jefatura de unidad de enfermería por la de jefatura de unidad asistencial, por lo que el personal de otras categorías sanitarias de los niveles D, C y B (Celador, TCAE, TEL, TER, TERT, TEAP, TED, TEDS, Terapeuta Ocupacional, Educador Sanitario…) podrá acceder a las jefaturas de sus unidades.

3- La reglamentación de la figura de coordinador, que se ha puesto en marcha con muchas dificultades, y que permitirá agilizar su implantación en diversas categorías hasta ser sustituido por la figura de jefe de unidad o sección.

4- La modificación del sistema de Promoción Interna Temporal (cuyo desarrollo aparece contemplado ya en una orden foral negociada y consensuada en 2016) para hacerlo equitativo y transparente. Esta modificación recoge aspectos como la convocatoria de pruebas específicas, la configuración de listas públicas, la libre elección de ámbitos de promoción, o una duración limitada a 8 años renovables con cada participación en procesos selectivos.

¿Quién y por qué bloquea la publicación de un decreto negociado y consensuado hace ya un año?

¿Quién está interesado en que la inseguridad jurídica se instale en la gestión de la plantilla?

Seguramente todo ello se deba a que la mejora de las condiciones laborales de la mayoría y una democratización del acceso a la provisión de jefaturas perjudica a los intereses de unas minorías instaladas en el corporativismo y elitismo para autorreproducirse como cuadros de mando y manejar las estructuras de la sanidad pública para sus intereses particulares.

Por ello, desde LAB exigimos el desbloqueo de la situación y la toma de medidas urgentes para que el decreto se apruebe cuanto antes.