twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA presentacion hazia

Hazia: Oinarrizko Osasun Laguntza erreformatzeko LAB sindikatuaren proposamena

Osasunbidea 2020/06/26

Hazia proposamena Lorea legearen parte da. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak egindako proposamenaren alternatiba izan nahi du, proposamen horren arabera herritarrek osasun-zentroetan sarbidea izugarri murriztua izanen baitute.

LAB sindikatuak aurrea hartu nahi dio krisi ekonomikoaren eta murrizketa berrien diskurtsoari eta Oinarrizko Osasun Laguntza erreformatzeko eskatzen du. Erreformaren oinarria da diziplina anitzeko arreta-taldea. Erreforma honek, bestalde, behar besteko babes legala izanen du, osasun-arreta publikoa kaltetu dezaketen kanpoko interesetatik herritarrak babesteko, edozein dela ere horien maila ekonomikoa eta soziokulturala.

Haziak Oinarrizko Osasun Laguntzaren dimentsioa eraldatu nahi du, eskariaren gorakadari eta profesionalen eskasiari aurre egiteko behar diren bitartekoak eta profesionalak emanez, eta zainketa integralak eta kalitatezkoak eskaintzeko behar diren tresnak antolatuz. Hala, Hazia Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak aurkeztutako proiektuari aurre egiteko sortu da, proiektu horrek herritarrek osasun zerbitzuak jasotzeko aukerak murriztearen alde egiten baitu.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak Covid-19aren krisia baliatu du erreforma bat inposatzen saiatzeko, baina erreforma horrek ez du adostasunik, ez profesionalen artean, ez herritarren artean, eta gainera, telemedikuntzan eta aurrez aurrekoak ez diren kontsultetan oinarritzen da.

Zuzendaritzaren aitzakia da profesional gutxi dagoela, batez ere mediku gutxi dagoela. Herritarrak osasun-zentroetatik urrunduko dituen eredu bat bilatzen ari dira; zentro horietako langileek plantilla-murrizketa handiak nozitu dituzte, eta, bien bitartean, eskaria handitu egin da, biztanleria zahartu egin delako eta patologia anitzeko gaixoak ugaritu egin direlako.

Hazia proposamenaren bidez, LAB sindikatuak oinarrizko osasun laguntzaren eredua birmoldatu nahi du, eredua bera sendotuz eta zereginak beste profesional batzuekin banatuz, osasun etxeetako jarduera kalitatezkoa izan dadin. Ekimen honetan batu dira funtsezko eginkizunak dituzten beste profesional batzuk ere: fisioterapeutak eta psikologoak, adibidez. Horrekin batera, gizarte-langileak indartzearen alde egiten dugu, odontologiako eta osasun-hezkuntzako profesionalen zerbitzuen zorroa zabaltzearen alde, bai eta medikuntzako eta erizaintzako langileen funtzioak optimizatzearen alde ere. Garrantzia nabarmena izango dute ere administrariek batetik, eta dietistek eta EZLTek (erizaintzako teknikariak) bestetik. Lehen taldea indartu eta azken biak oinarrizko osasun languntzako taldeetan txertatzeak esku-hartze soziokomunitarioa sustatu eta arreta espezializatuarekiko koordinazioaren alde egiteko helburuari erantzuten dio.

Hazia proiektua lorea izeneko legearen parte da, hau da, Laguntza Taldeak Antolatzeko Legearena. Zainketen premia kontuan hartzen duten ratioak defendatzen ditu Haziak, eta oinarrizko osasun laguntza eskuragarriagoa, integralagoa eta erabakigarriagoa ekarriko duten ratioen alde egiten du.

Hazia: una propuesta del sindicato LAB para la reforma de Atención Primaria

Osasunbidea 2020/06/26

Se trata de una propuesta enmarcada dentro de lorea y que pretende ser la alternativa a la propuesta realizada desde la Dirección de Atención Primaria y que se basa en reducir escandalosamente el acceso de la ciudadanía a los centros de salud.

Desde el sindicato LAB queremos adelantarnos a un discurso de crisis económica y de nuevos recortes, y solicitamos que se realice una reforma de Atención Primaria basada en verdaderos equipos pluridisciplinares de atención y que goce de la cobertura legal suficiente para blindarse ante intereses externos que puedan menoscabar la atención sanitaria pública de toda la ciudadanía, sea cual sea su nivel económico y socio-cultural.

Hazia supone el redimensionamiento de la Atención Primaria, dotándola de los medios y profesionales necesarios para hacer frente al aumento de la demanda y a la escasez de profesionales, y articulando las herramientas necesarias para ofrecer cuidados integrales y de calidad. Así, Hazia nace para hacer frente al proyecto presentado por la Dirección de Atención Primaria, que aboga por reducir la accesibilidad de la ciudadanía a los centros de salud.

La crisis de la Covid ha sido aprovechada por la Dirección de Atención Primaria para intentar imponer una reforma que no goza de consenso ni entre las y los profesionales ni entre la ciudadanía, y que plantea una serie de objetivos basados en la telemedicina y las consultas no presenciales.

Como excusa, y aprovechando la Covid, hablan de la escasez de profesionales, sobre todo de personal facultativo. Se intenta implantar un modelo que aleje a la ciudadanía de los centros de salud; unos centros cuyo personal ha sufrido unos recortes de plantilla muy importantes a la vez que se producía un aumento de la demanda totalmente justificado por el envejecimiento de la población y el aumento de pacientes pluripatológicos.

Con Hazia, el sindicato LAB pretende repensar el modelo de atención primaria potenciándola de forma clara y realizando un reparto de tareas con otros profesionales que permita la consecución de la actividad en los centros de salud de forma óptima. En esta iniciativa se incluyen profesionales cuyas funciones son esenciales también en la atención primaria, tales como fisioterapeutas o profesionales de la Psicología. Asimismo, aboga por el refuerzo del personal de Trabajo Social, la ampliación de la cartera de servicios de odontología y profesionales de la educación sanitaria, así como la optimización de las funciones de personal facultativo y de Enfermería. También cobran especial relevancia el personal administrativo por un lado, y dietistas y TCAEs por otro. La suma del primer grupo a la incorporación de los otros dos en los equipos de atención primaria responde al objetivo de abogar siempre por las intervenciones socio-comunitarias y la coordinación con la atención especializada.

Enmarcada dentro de lorea, la Ley de Ordenación de Ratios de Equipos Asistenciales, Hazia aboga por unas ratios de atención que tengan en cuenta la necesidad de cuidados y que hagan más accesible, integral y resolutiva la atención primaria.

OSA hazia

Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntza indartu eta hobetzeko analisia eta proposamenak

Osasunbidea 2020/06/26

    Oinarrizko osasun laguntza: arreta emateko errealitate berria

LAB sindikatuan, Covid-aren osasun krisia aprobetxatuz oinarrizko osasun laguntzan egin nahi diren aldaketak aztertu ditugu. Gure iritziz, aldaketa horiek, behar-beharrezkoak badira ere, profesionalen eta herritarren adostasuna behar dute, eta kudeaketa-irizpideak baino gauza gehiago hartu beharko lituzke kontuan.

Artikulu honetan zenbakien bidez aditzera eman nahi dugu oinarrizko osasun laguntzak azken urteotan izan duen argaltze progresiboa (horren isla dira telemedikuntzarako joera eta autozaintzaren eta etxeko arretaren hazkundea), aldi horretan berean arreta-eskaria nabarmen handitu den arren.

Gure azterketa amaitzeko, hobetzeko proposamen zehatz batzuk egingo ditugu, oinarrizko osasun laguntzarako beste eredu bat posible dela azaltzeko: oinarrizko osasun laguntzarako sistema eskuragarriago bat, erabakitzeko ahalmen handiagokoa, beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango dituena. Aitzitik, langile falta konpontzeko eta eskaria handitzeari aurre egiteko gure agintariek proposatu nahi dutena, dirudienez, osasun etxeetarako sarbidea murriztea da.

Análisis y propuestas para fortalecer y mejorar la Atención Primaria en Navarra

Osasunbidea 2020/06/26

    Atención Primaria: la nueva realidad de la atención

Desde el sindicato LAB hemos realizado un análisis de los cambios que se van a realizar en Atención Primaria en la era postcovid. La crisis sanitaria va a ser aprovechada para realizar un cambio, que, por tan necesario, debe contar con el consenso de profesionales y ciudadanos, y no únicamente por criterios de gestión. 

En este artículo desglosamos con cifras el adelgazamiento paulatino que ha sufrido la Atención Primaria (reflejo de ello son la deriva hacia la telemedicina, y el crecimiento del autocuidado y la atención domiciliaria) a la vez que su demanda ha aumentado considerablemente. 

Concluiremos nuestro análisis con unas propuestas claras defendiendo que otro modelo de Atención Primaria es posible: una Atención Primaria más accesible, más resolutiva y con los medios humanos y materiales necesarios para poder desarrollarlo. No, como parece que quieren hacerlo ahora, intentando subsanar la escasez de personal o aumento de la demanda con la restricción del acceso a los centros de salud.

hazia, LABen propomen bat da, oinarrizko osasun laguntza integral eta integratzailea, diziplina anitzekoa eta herritarrentzat irisgarria lortzea helburu duena. Profesionalen elkarlanean oinarritzen da, osasun arretaren funtsezko zutabe hau benetan indartuko duten lantaldeetan, alegia. Gure proposamen hau lorea osatzera dator (Laguntza Taldeen Antolamendurako Legea), eta elkarrekin herritar guztientzako kalitatezko osasun publikoaren aldeko bidean aurrera egitea bilatzen dute. hazia, es una propuesta de LAB que tiene como objetivo lograr una Atención Primaria integral e integradora, pluridisciplinar y accesible para la ciudadanía. Se basa para ello en equipos de trabajo que potencien de forma real este fundamental pilar de la atención sanitaria. hazia es una propuesta totalmente complementaria a lorea ( Ley de Ordenación de Equipos Asistenciales), y juntas buscan avanzar en el camino por una sanidad pública, de calidad, para todas y todos.
OSA hazia ezden
Gerentziak aldaketa edo errealitate berria (hala deitzen diote) ezartzeko oinarritzat hartu nahi dituen zutabeak ez dira berriak. Zutabe horiek ez daude gobernu baten edo bestearen mende, kudeaketa-estrategia jakin batzuen mende baizik: "Instalazioetan, osasun etxeetan eta kontsultetan jende-pilaketak saihesteko, beharrezkoa da telefono bidezko arreta eta telemedikuntza indartzea eta osasun etxeetako kontsulta presentzialen arteko denbora handitzea".

2015ean, Cristina Ibarrola Osasuneko zuzendariaren eta Ignacio Yurss Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariaren agindupean (biak ala biak Marta Vera garai hartako Osasuneko kontseilariak izendatuak), paziente kroniko eta pluripatologikoentzako arreta-estrategia aurkeztu zen Bruselan. Horrekin batera, Ibarrola, ordura arte Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendaria zena, Osasuneko zuzendari nagusi izendatu zuten, eta Ángel Sanz Barea, TRACASAko kudeatzaile ohia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari (azken horrek izendatu eta gutxira kargua utzi behar izan zuen presaka).

Plana, ordea, 2014tik zegoen martxan, PALANTE (norberaren osasun zaintzaren kontrola e-osasunaren bidez beren gain hartzen duten pazienteak) izeneko europar proiektuaren barruan gaixo mota horiei arreta integrala eskaintzeko helburuarekin. Planak Moderna Fundazioaren sostengua izan zuen (UPN, PSN, CCOO eta UGT).

Nafarroak paziente kronikoak zaintzeko duen estrategia integrala, "hélix" laukoaren lankidetzaren bidez aurrera eramaten ari dena (hots, enpresak, eragile zientifiko-teknologikoak, Administrazioa eta gizartea), pazienteen arretaren ikuspegi integral berri batean oinarritzen da, zutabeak izanik autozaindutako pertsonak telemonitorizatzea eta "pazientea eta haren inguruko ahaideak eta zaintzaileak ahalduntzea" (Pazienteen Eskola). Eta horixe bera da, gutxi asko, orain Oinarrizko Osasun Laguntzan ezarri nahi duten planteamendua. Osasun sistemari dagokionez, gogoratu beharra dago osasun arloko kontsulten % 70 oinarrizko osasun laguntza mailan egiten direla, eta ospitaleratzeen % 60 patologia kronikoen ondorio izaten direla.

Nafarroako Familia Medikuntzako eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Elkarteak "namFYC" ere lan handia egin du erreforma hau aurrera atera dadin (elkarte horretako kide dira, besteak beste, gaur egungo kontseilaria, gaur egungo oinarrizko osasun laguntzako zuzendaria eta goian aipatutako beste kargudun batzuk).

Laburbilduz: gaur egun gure kudeatzaileak publizitatzen ari diren errealitate berria ez da hain berria; gertatzen dena da Covid-aren krisia baliatu nahi dutela hori gauzatzen saiatzeko. Baina hori plantillaren eta herritarren adostasunik gabe egin nahi da (ezarri behar duten eredura egokitu daitezela eskatuz), eta berriz ere medikozentrismoan eta paternalismoan eroriz.
Los pilares básicos en los que la Gerencia basa el cambio o nueva realidad (así la llaman), no son nuevos. Ni siquiera dependen de un gobierno u otro, sino que dependen de estrategias de gestión: "para evitar aglomeraciones de personas en las instalaciones, en los centros de salud, en las consultas… se hace preciso potenciar la atención telefónica, la telemedicina y el distanciamiento en el tiempo de las consultas presenciales en los centros". 

Bajo las órdenes de Cristina Ibarrola -directora de Salud- e Ignacio Yurss -director de Atención Primaria-, nombrados por la entonces consejera de Salud Marta Vera, en 2015 se presentó en Bruselas su estrategia de atención a pacientes crónicos y pluripatológicos. Ibarrola, hasta ese momento directora de Atención Primaria, fue a partir de entonces la nueva directora general de Salud, teniendo como director del Servicio Navarro de Salud al exgerente de TRACASA Ángel Sanz Barea, quien al poco de acceder al puesto tuvo que abandonar la dirección de forma precipitada. 

Pero el plan se puso en marcha ya en 2014, con el objetivo de ofrecer una atención integral a este tipo de enfermos dentro del proyecto europeo PALANTE (Pacientes que asumen el control de su propio cuidado sanitario mediante e-salud). Contó con el apoyo de la Fundación Moderna (UPN, PSN, CCOO y UGT).

La estrategia Integral de Navarra para el cuidado de los pacientes crónicos a través de la colaboración de la cuádruple "hélix" (Empresas, Agentes Científico-Tecnológicos, Administración y Sociedad), se centra en una nueva concepción integral de la atención a los pacientes basada en la telemonitorización de los autocuidados, y en el "empoderamiento del paciente" (Escuela de Pacientes) y de su entorno de cuidados y familiar; un planteamiento muy similar al que se quiere extender ahora en Atención Primaria. Respecto al sistema sanitario, el 70% de las consultas en Salud se realizan en Atención Primaria y el 60% de los ingresos hospitalarios son debidos a patologías crónicas.

La Sociedad Navarra de Medicina de Familia y Atención Primaria "namFYC", a la que han pertenecido desde la actual consejera hasta el actual director de Atención Primaria y otros de los nombrados anteriormente, también ha trabajado arduamente en esta reforma.

Es decir, la nueva realidad que ahora están publicitando nuestros gestores no es tan nueva; lo que sucede es que se ha aprovechado la crisis de la covid para intentar llevarla a cabo. Pero se pretende hacer esto sin el consenso de la plantilla y los ciudadanos (de manera que sean éstos quienes se adapten al modelo impuesto), y cayendo de nuevo en el medicocentrismo y el paternalismo.
OSA adelgazar

erretiroak, nahikoa ez den ordezte-tasa eta gero eta murritzagoa den ordezkapen politika…

jubilaciones, insuficiente tasa de reposición y políticas de sustituciones cada vez más restrictivas…

LABen, oinarrizko osasun laguntzaren benetako eraldaketa defendatzen dugu, eta ez plantillak argaltzean eta arreta-zerbitzuetako gabezien errua herritarren eskari handiari leporatzean oinarritzen den eraldaketa bat. En LAB defendemos una transformación real de la Atención Primaria, y no una que pase por el adelgazamiento de la plantilla y se base en culpar a la demanda ciudadana de las carencias de la atención.

Oinarrizko Osasun Laguntzako arduradunen hitzetan:

“Harrera unitateetan pazienteak osasun etxera joan behar ez izateko egin daitezkeen lan guztiak mantendu eta indartuko ditugu. Osasun arloko profesionalak izanen dira pazienteari kontsulta presentzial baterako hitzordua emanen diotenak, betiere kontsulta ez-presentzial baten ondoren balorazio presentziala egitea beharrezkoa dela erabakitzen badute”.

“Beharrezkoa da telemedikuntza eta teknologia garatzea, osasun arazoei behar bezala heltzeko eta haien jarraipena egiteko, aurrez aurreko kontaktuak minimizatuz. Eta hori guztia segurtasunez egin behar dugu, herritarrentzako zein profesionalentzako arriskua minimizatuz”.

Oinarrizko Osasun Laguntzako eskariak igoera handia izan du azken urteetan, bai zentroetako kontsulten kopuruari dagokionez, bai etxez etxeko kontsulten kopuruari dagokionez. Aldi berean, langile finkoen plantilla argalduz joan da -gehienak erretiroengatik- eta ordezkapen politika desegokia aplikatu da.

Ondorioz, oinarrizko osasun laguntzako plantilla lanez gainezka dago erabat. 2014 eta 2018 bitartean, oinarrizko osasun laguntzan medikuek 227.000 kontsulta gehiago izan zituzten, eta erizainek 218.000 gehiago; hau da, % 9 gehiago. Beste modu batera esanda: jarduera urtero % 2 igo da, eta bai erizaintzan, bai medikuntzan, 200.000tik gora bisita gehiago izan dira 5 urtean; guztira, 430.000 inguru kontsulta gehiago.


En palabras de los responsables de AP:

“mantendremos y potenciaremos todas las labores que Admisión pueda realizar y en las que pueda colaborar para evitar que el paciente tenga que acudir al centro de salud. Serán los profesionales sanitarios los que autocitarán o citarán [al paciente] con otro profesional en consulta presencial cuando tras una consulta no presencial, decidan que es necesaria la valoración presencial”.

“Es necesario un desarrollo de la Telemedicina y la tecnología que facilite un adecuado abordaje y seguimiento de los problemas de salud minimizando los contactos presenciales. Y todo esto debemos realizarlo proporcionando atención con seguridad, minimizando el riesgo tanto para la población como para los profesionales”.

La demanda de Atención Primaria ha tenido un aumento muy importante durante los ultimos años, tanto en el número de consultas en centros como en consultas a domicilio. Si a esto le unimos el adelgazamiento de la plantilla fija -en su mayor parte por jubilaciones- y la política de sustituciones, obtenemos como resultado unas plantillas de Atención Primaria totalmente saturadas.

En el periodo comprendido entre el 2014 y el 2018 las consultas en AP para facultativos aumentaron en 227.000 y las de enfermeria las 218.000; un aumento del 9 %. Dicho de otro modo: la actividad ha sufrido un aumento gradual de un 2% anual, acumulando más de 200.000 visitas tanto en enfermería como en medicina, unas 430.000 consultas más en 5 años.

OSA hazia grafico1
Langile kopuruaren jaitsiera azken urteetan gertatzen ari diren erretiro ugarien ondorio da, eta, epe laburrera begira, joera berbera izango da. Behin-behinekotasun tasa ikaragarri handia da zenbait kategoriatan (% 50etik gorakoa eremu batzuetan). Oinarrizko osasun laguntzan, langileen batez besteko behin-behinekotasun tasa % 30etik gorakoa da.

Badirudi kontratazio gutxiago egiteak berretsi egiten duela oinarrizko osasun laguntzako langile kopuruaren jaitsiera. Ebaluatu beharko litzateke zein den horren arrazoia: edo egia da ez dagoela nahiko langile eta profesional behar diren kontratazio guztiak egiteko, edo eskaintzen diren kontratu motak eta lan-baldintzak ez dira erakargarriak profesionalentzat. Lanbide-talderen bat falta bada, estrategiak prestatu beharko dira, baina arretari uko egin gabe. Aldi baterako langileen datuak ere etsigarriak dira. Gogora dezagun Osasunbideak, estatistikari begira, jada ez dituela kontuan hartzen profesionalak, lan-txandak baizik; eta horrela irudi luke profesionalen kopurua lehen zegoenaren berdina dela, nahiz eta, benetan, ez izan horrela.
La pérdida de personal es debida a las numerosas jubilaciones que se están sucediendo en los últimos años, y la tendencia a corto plazo va a ser la misma. La alta tasa de eventualidad supera el 50% en algunas categorías dependiendo de zonas, es sólo un ejemplo de una eventualidad media superior al 30% en el personal de primaria.

La disminución de la contratación parece corroborar el adelgazamiento del personal en AP. Habría que evaluar si realmente no hay personal y profesionales, o si el tipo de contratos y las condiciones laborales ofertadas no estimulan a las profesionales. En caso de que exista escasez de algún grupo profesional se deberán elaborar estrategias sin renunciar a la atención. Los datos del personal temporal son igual de desalentadores. Recordemos que Osasunbidea ya no cuenta profesionales, sino turnos de trabajo; y eso puede dar la sensación de que el número de profesionales es igual al que había anteriormente, cuando en realidad no es así.
OSA hazia grafico2
 Kontratu finkoen eta aldi baterako kontratuen baturak urte hauetako joeraren berri ematen digu.

Bitxia bada ere, jaitsiera antzekoa izan da kategoria guztietan, eta hori, eskaria zenbat igo den kontuan hartuta, langileek jasaten duten lan-karga ikaragarri handiaren froga garbia da.

Egiaztatuta gelditzen da, orobat, oinarrizko osasun laguntzan areagotu egin direla larrialdiko arretak, batez ere kasu medikoetan. Arlo horretan, oinarrizko osasun laguntzako eskarian gertatutako igoeraren antzeko zifrak agertzen dira ( % 10).
La suma de los contratos fijos y eventuales nos da una idea de la tendencia de estos años.

Curiosamente, se dan números similares de disminución de profesionales en todas las categorías, y esto, si tenemos en cuenta el aumento de la demanda, se traduce en enormes cargas de trabajo.

Se constata también un aumento de la atención urgente en Atención Primaria, sobre todo en casos médicos, con cifras parecidas al aumento de la demanda en Atención Primaria (un 10%).
OSA hazia grafico3

    Ez dago osoko ikuspegirik Oinarrizko Osasun Laguntzarako

    Carencia de una visión integral de la Atención Primaria

Oinarrizko osasun laguntzako kontsultetara joateko erabakia hartzea, askotan, arrazoi psikosozialekin, ekonomikoekin eta beste askorekin lotu ohi da -eta hala izaten da-. Horregatik, gaiari heltzeko, ezinbestekoa da ikuspegia zabaltzea. Los motivos de consulta en Atención Primaria están relacionados con motivos psicosociales, económicos y otros muchos, que demandan una visión mucho más extensa de lo que se quiere abarcar.
Era berean, ez dezagun ahantzi arreta jasotzen duten kontsulten aniztasuna dela eta, oinarrizko osasun laguntzan, mediku eta erizainez gain, beste profesional asko aritzen direla: gizarte-langileei egiten zaizkien kontsulta askok, buruko patologiek, prozesu osteomuskular arruntek edo zainketa odontologikoek lotura estua dute herritarren osasun egoerarekin.


Asimismo, la diversidad de atenciones que responden a esas demandas hace que en Atención Primaria, además de médicos y enfermeras, se englobe a gran cantidad de profesionales. El gran número de consultas a trabajadoras sociales, patologías mentales, procesos osteomusculares comunes o cuidados odontológicos guardan relación estrecha con el estado de salud de la ciudadanía.


OSA hazia grafico4

 

Gizarte-langileen jarduerak % 29 egin du gora, eta psikologoenak, berriz, % 40.

 

Mientras que la actividad de las y los trabajadores sociales ha aumentado en 29%, la de los psicólogos roza un 40% de aumento.

 

OSA hazia grafico5

 

Prozesu traumatologiko arinek eta errehabilitaziokoek jarduera zati handi bat okupatzen dute, eta asko eta asko fisioterapeutengana eta traumatologoengana bideratzen dira. Hori ikusita, kudeatzaileek hasiera batean hartu zuten irtenbidea izan zen etxez etxeko errehabilitazioa pribatizatzen saiatzea; LABek salatu zuen.

Gaur egun, 500 fisioterapeutak baino gehiagok egiten dute lan esparru pribatuan. Horren arrazoia da Osasun-bidean dagoen espezialitate horretako plaza-kopurua oso txikia dela, nahiz eta, gaur egun dagoen eskaria eta beharra kontuan hartuta, nahikoa arrazoi dauden espezialitate hori oinarrizko osasun laguntzako taldeetan txertatzeko.

Grafiko honetan, berriz, dietetika-kontsulten kopuru handia erakusten da, baita odontologia pribatuaren aldeko apustua ere. Izan ere, arlo horretan osasun publikoak emandako prestazio-en igoera hutsaren hurrengoa da. Eta hori oso esanguratsua da kontuan hartzen badugu aho-hortzetako osasuna dela biztanleriaren arazo larrienetako bat, eta, batzuetan, arazo psikosozial-ekin lotuta dagoela argi eta garbi.

Helduei ematen zaien arreta odontologikoa, zifrei begiratuta, oso baxua da, eta ez du igoera nabarmenik izan. Horrek esan nahi du odontologoen zerbitzu-zorroa pribatizatuta dagoela ia osorik.

Odontologoen Elkargoa beti mesfidati agertu da zerbitzuaren publifikazioaren aurrean.

 

Ocupan gran parte de la actividad los procesos traumatológicos leves y de rehabilitación, produciéndose numero-sas derivaciones a fisioterapeutas y traumatólogos. La solución adoptada por los gestores en un primer momento fue la de intentar privatizar la rehabilitación domiciliaria; hecho que fue denunciado por LAB.

En la actualidad hay más de 500 fisioterapeutas realizando su labor en el ámbito privado. Ello se debe a que el número de plazas de esta especialidad existentes en Osasunbidea es ínfima, a pesar de que actualmente hay actividad y necesidad suficientes para su integración en los equipos de AP.

El alto número de consultas dietéticas y la apuesta por la odontología privada tienen su reflejo en este gráfico que muestra el nulo aumento de prestaciones por la Sanidad Pública. Y esto resulta muy significativo si tenemos en cuenta que la salud bucodental es uno de los problemas más incidentes en la población, y que en ocasiones va relacionado a claras problemáticas psicosociales.

La actividad odontológica en adultos tiene unos números muy bajos, sin aumento significativo. Esto significa que la cartera de servicios de los odontólogos está prácticamente privatizada. El colegio de odontólogos siempre ha mostrado sus reticencias a la publificación del servicio.

OSA hazia grafico6  
Gure kudeatzaileek autozaintzarako, etxeko zaintzarako eta telelaguntzarako duten interesa ez da kontu berria, ezta berritzailea ere.  No es nuevo ni novedoso el interés de nuestros gestores por el autocuidado, los cuidados domiciliarios y la teleasistencia.
OSA hazia grafico7
Plataforma teknologiko handien interes ekonomikoek, arreta-eskaeren kopurua igotzearen ondoriozko presioak eta, alderdi askotan, ebazteko gaitasunik ezak lan egiteko modu hori ezarri dute. Arreta-modu hori, batzuetan, eraginkorra eta are ulergarria ere izan daiteke, baina ezarri aurretik ongi aztertu behar dira baldintza eta ondorio guztiak.

Gaur egungo prozedurak, zeinaren bidez profesionalak berak erabaki behar baitu eskaera bati telefono bidez erantzutea, zalantza asko sortzen ditu, eta ez dago batere argi sistema horrekin arreta eta langileen lan-baldintzak hobetzen diren. 

Intereses económicos de grandes plataformas tecnológicas, la presión asistencial y la falta de capacidad resolutiva en muchos aspectos han ido imponiendo esta forma de trabajar. Una forma que en diversas ocasiones -las cuales habría que estudiar antes de su imposición-, puede resultar incluso eficiente y entendible.

El procedimiento actual, según el cual es el profesional quien debe tomar la decisión de dar una respuesta telefónica a una demanda, suscita dudas en numerosos aspectos, y no deja claro si realmente va a suponer una mejora de la atención y de las condiciones laborales de la plantilla.

 

 
OSA hazia proposamenak

Presakoa da Oinarrizko Osasun Laguntza osorik berrantolatzea

Urge una reorganización integral de la Atención Primaria

loreak harrera ona izan zuen bai iritzi publikoaren artean, bai Nafarroako Parlamentuan bertan, baina, hala ere, Osasunbidearen antolaketa-egiturak jarraitzen du ez-eraginkorra, gainkargatua eta ekitate gutxikoa izaten, eta horrek botila-lepo bat sortzen du herritarrei zerbitzua emateko orduan. Eta Departamentutik egiten den gauza bakarra da adabakiak jartzea. Aldatzeko ordua da! A pesar de la buena acogida que tuvo lorea tanto entre la opinión pública como en el mismo Parlamento de Navarra, a día de hoy Osasunbidea sigue manteniendo una estructura organizativa ineficiente, sobrecargada y poco equitativa que da lugar a un cuello de botella a la hora de prestar el servicio a la ciudadanía. Y lo único que aportan desde la Consejería son parcheos. ¡Ya es hora de cambiarlo!
LABek etorkizunerako apustu bat egin zuen aspaldi, oinarrizko osasun laguntzako taldeak antolatzeko egungo modua goitik behera aldatzeko, guztiz zaharkitua dagoela frogatu baita. Horretarako, lorea, izeneko lege-proiektua aurkeztu zuen Parlamentuan eta iritzi publikoaren aurrean, osasun arloko profesionalen lana balioesteko, zainketak egiteko modua aldatzeko eta pazientearen arretaren kalitatea handitzeko.

Berriz ere ikusi dugu neurri garrantzitsuenak plantillaren gehiengoa baztertuz egiten den negoziazioen ondorioz erabakitzen direla, gutxi batzuen mesedetan, eta adabakiak jartzera mugatzen direla Baina kontua da arazoa askoz sakonagoa dela, eta, behar bezala ekiten ez badiogu, oso ondorio larriak sortuko dituela.

Oinarrizko Arreta Unitateak (UBA izenekoak gaztelaniaz) sortzearekin batera, alde batetik, profesional gehiago sartu beharra dago sisteman, eta, bestetik, dagoeneko sartuak daudenak indartu beharko dira. Osasun arretarako diziplina anitzeko taldeek paziente kroniko eta pluripatologikoen eta, oro har, herritarren "balorazio integrala" egin behar dute, asmoen adierazpen huts batean gelditu gabe.

"Errealitate berri" bat proposatzen ari zaizkigun honetan, ez dute batere hitz egiten erreforma-plan integral batez, efizientziarik gabeko, gehiegi kargatutako eta ekitate gutxiko antolaketa-egitura bati buelta emango diona, XXI. mendeko Nafarroako gizarteak benetan dituen laguntza-beharrei erantzun ahal izateko. Departamentuak joan den mendeko eskemetan oinarrituta jarraitzen du, eta, nolanahi ere, beti kudeaketa-eredu kontinuistetan oinarritutako aldaketak aipatzen ditu, pizgarri ekonomikoetan eta aurrez aurreko kontsulten murrizketan oinarrituta, batere kontuan hartu gabe behar-beharrezkoak eta ezinbestekoak diren bi alderdi: antolaketa-egituraren aldaketa eta profesionalen laguntza-funtzioen berrikuspena.

Ez dira oinarrian dagoen arazoaz arduratzen: mediku gutxi daude. Horri gehitzen badiogu eskaria hazi egin dela eta izugarri handitu dela gaixotasun pluripatologikoak, kronikoak, osteo-muskularrak, eta osasun mentaleko arazoak dituztenen kopurua, erraz ulertzen da gainditu ezinezko botila-lepoa sortu izana, eta baita, horren ondorioz, profesionalak asaldatuta, motibaziorik gabe eta helburu argirik gabe egotea ere.

Erreforma bat egin beharra dago; erreforma integral bat, mahai gainean benetako kolpe bat jo eta asmoen adierazpen sendo bat erakutsiko duena, bi oinarri izanik: batetik, osasun arretarako diziplina anitzeko benetako taldeak sortzea, kideak ongi koordinatuak egonda, eta bestetik, talde horietan sartzea herritarren arazoei benetako konponbideak emango dizkieten beste figura profesional batzuk.
Hace ya tiempo que LAB realizó una apuesta de futuro para dar un giro radical a la que se ha demostrado una forma de organizar los equipos de atención sanitaria totalmente obsoleta. LAB presentó en el Parlamento y ante la opinión pública lorea, un proyecto de ley para poner en valor el trabajo de las y los profesionales, modificar la forma de realizar los cuidados y aportar un aumento de calidad a la atención al paciente.

Volvemos a comprobar que las principales medidas se derivan de una negociación que se lleva a cabo a espaldas de la gran mayoría de la plantilla, para favorecer solo a unos pocos y limitándose a un mero parcheo. La realidad es que debemos enfrentarnos a un problema mucho más profundo y, que si no se afronta como se debe, generará gravísimas consecuencias.

La creación de las UBAs (Unidades Básicas de Atención) debe estar acompañada de la incorporación de nuevos profesionales y el refuerzo de quienes ya las componen. Los Equipos Pluridisciplinares de Atención Sanitaria deben realizar una "valoración integral" de los pacientes crónicos y pluripatológicos y de la ciudadanía en general, y no quedarse en una mera declaración de intenciones.

Ahora que nos están imponiendo una “nueva realidad”, en ningún momento nos están hablando de un plan integral de reforma que dé vuelta a una estructura organizativa ineficiente, sobrecargada y poco equitativa a la hora de cubrir las verdaderas demandas asistenciales de la sociedad navarra del siglo XXI. La Consejería sigue anclada en esquemas del siglo pasado, y en todo caso, apunta a cambios en modelos de gestión de cualquier modo continuistas, basados en el incentivo económico, en la restricción de consultas presenciales y no en el necesario e imprescindible cambio de estructura organizativa y revisión de las funciones asistenciales de los distintos profesionales.

No se ocupan del problema de base: la escasez de médicos. Lo cual, junto con el aumento de la demanda, de pacientes pluripatológicos y crónicos, de patologías osteomusculares y de problemas de salud mental, provoca un cuello de botella insalvable que hace que las y los profesionales estén sobresaturados, desmotivados y sin objetivos claros.

Se debe realizar una reforma, una reforma integral, una reforma que suponga un verdadero golpe sobre la mesa y una declaración de intenciones: la creación de verdaderos Equipos Pluridisciplinares de Atención Sanitaria con una coordinación conjunta entre sus componentes actuales, así como la inclusión de otras figuras profesionales que den soluciones reales a los problemas de la ciudadanía.
Erreformaren helburu nagusia izan behar da oinarrizko osasun laguntza eraginkorragoa eta eskuragarriagoa bihurtzea. Teknologia berriak arreta-lana errazteko txertatu behar dira, eta ez arreta ematea galarazteko. Profesionalen faltari aurre egiteko, diziplina anitzeko taldeak eratu behar dira, plantilla osoaren lana optimizatzeko eta elkarri sostengua emateko. La reforma debe pasar por hacer más accesible y más resolutiva la Atención Primaria. La inclusión de nuevas tecnologías debe ser una herramienta facilitadora y no un impedimento para la atención. La escasez de profesionales debe reforzarse con equipos pluridisciplinares que apoyen y optimicen el trabajo de toda la plantilla.
OSA hazia Hoja de ruta
 
Oinarrizko osasun laguntzako medikuen lan-kargak aztertzea, herritarren osasun arazoak benetan konponduko dituzten zainketak eta prozedurak kudeatzeko autonomia izan dezaten.

Erizaintza zerbitzua modu eraginkorrean dimentsionatzea, eta haren helburuak eta oinarrizko osasun laguntzako taldearen barruan dituen eginkizunak handitzea, osasun hezkuntza sustatuz eta paziente kronikoen eta pluripatologikoen jarraipenean duen zeregina eta ikusgarritasuna handituz. Koordinazio asistentzialerako erizainaren figura sustatzea, atzeratu ezin diren kanpo-kontsultak ospitalearekin koordinatzeaz arduratuko dena.

Psikologo klinikoen kontsultak oinarrizko osasun laguntzako taldeetan txertatzea, psikiatriako profesionalek osasun mentalean duten lan-karga murrizten laguntzeko (horien jarduera nabarmen igo da azken urteetan). Horrela, langile horiek, taldeko gainerako kideekin batera, egoeraren mapa bat egiteko gai izango dira, eta farmakoen kontsumoa murrizteko eta biztanleriaren prozesu mentalei eta bizi-prozesuei arreta emateko lana egingo dute.

Fisioterapiako kontsultak oinarrizko osasun laguntzako taldeetan txertatzea, autonomia izanik errehabilitazioko eta etxeko arretako prozesuetan, BGBKren fisioterapian, errekuperazio kardiozirkulatorioan, iktus kasuetan, zoru pelbikoa errekuperatzeko prozesuetan eta oinarrizko osasun laguntzan hain ohikoak diren patologia osteomuskular nagusietan.

Dietista nutrizionistaren kontsultak oinarrizko osasun laguntzako taldeetan txertatzea, herritarren nutrizio-kontrola eta elikadura-arazo nagusien diagnostikoa egiteko.

Gizarte-laneko profesionalak indartzea, eskari handia dela-eta gainezka baitaude, eta bitarteko eta profesional nahikoak jartzea plan soziosanitarioak modu integralean egiteko, oinarrizko osasun laguntzako taldeetan txertatuta.

Mendekotasunari kasu egiteko etxez etxeko zainketak indartzea eta etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak oinarrizko osasun laguntzako taldeetan txertatzea.

Zaintzarako esku-hartze komunitarioak garatzea, egoitzekin, ikastetxeekin, gizarte-zerbitzuekin eta gizarte-mugimenduekin koordinatuta.

Osasun arloko administrarien figura indartzea eta definitzea, funtsezko pieza baita eskariak jasotzeko eta kontsultak egiteko orduan. Administrarien kasuan, errotazio handia izaten da oinarrizko osasun laguntzako taldeetan. Izan ere, profesional horiek Administrazioko beste eremu batzuetara joaten dira maiz, non hobeki baloratuta dauden eta erantzukizun-karga txikiagoa duten. Administrariak behar bezala dimentsionatu behar dira, egiten duten lanaren kantitateari eta duten erantzukizunari erreparatuta, eta etengabeko prestakuntza eman behar zaie, haiek ere oinarrizko osasun laguntzako taldeen koordinazioaren funtsezko pieza direlako.

Osasun arloko hezitzaileak. Kolektibo hau beti gutxietsi izan du Ospitaleguneko Zainketen Zuzendaritzak, eta gaur egun ere horren mendean dago kokatuta. Alabaina, kontuan hartuta osasun-hezkuntzak izan duen eginkizuna eta errealitate berri honetan izango duena, guztiz beharrezkoa da profesional horiek oinarrizko osasun laguntza eremuaren baitan sartzea, hedatzea eta aintzat hartzea.

Odontologiako langileen figura garatzea oinarrizko osasun laguntzan, aho-hortzetako osasunaren alde lan egingo luketenak osasun etxeetan, batez ere adinekoekin, baliabide gutxiko pertsonekin edo aho-hortzetako arazo larriak dituzten herritarrekin.

Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikariei buruzko gogoeta. Teknikari horiek oinarrizko osasun laguntzako taldeetan txertatzea baloratu beharko litzateke, herritarrak zaintzeko eta haiei arreta emateko balio erantsi bat izango litzatekeelako.

Era berean, proposatzen dugu osasun etxeetako zuzendaritza taldeak oinarrizko osasun laguntzako talde horien eskeman oinarrituak izan daitezela, kolektibo horietako edozein profesionalek aukera izan dezan zuzendaritzako kide izateko; izan ere, lidergoa eta gobernamendu ona ez daude ikasketa-tituluari lotuak, lantaldearekiko jarrerari baizik.
Estudio de las cargas de trabajo del personal facultativo de Atención Primaria, dándoles autonomía para gestionar cuidados y procedimientos que resuelvan de forma real los problemas de salud de la ciudadanía.

Dimensionamiento eficiente y aumento de funciones y objetivos de la enfermería en los EAP, potenciando la educación sanitaria y la ampliación de su papel y visibilidad en el seguimiento del paciente crónico y pluripatológico. Potenciar la figura de enfermera de coordinación asistencial encargada de coordinar las consultas externas no demorables con el hospital.

Introducción de las consultas de psicólogos clínicos en los EAP, ayudando a disminuir la carga de trabajo de los profesionales de psiquiatría en salud mental (la actividad de éstos ha tenido un repunte muy significativo en los últimos años). Así, este personal será, junto con el resto de los componentes del equipo, capaz de realizar un mapa de situación trabajando por la disminución de consumo de fármacos y la atención a procesos mentales y vitales de la población.

Introducción de las consultas de Fisioterapia en los EAP, con autonomía en los procesos de rehabilitación y atención domiciliaria, fisioterapia de EPOC, recuperación cardiocirculatoria, ictus, suelo pélvico y las principales patologías osteomusculares tan frecuentes en EAP.

Introducción de las consultas de dietista nutricionista en los EAP para realizar el control nutricional de la población y el diagnóstico de los principales problemas alimentarios de la ciudadanía.

Refuerzo de los profesionales de Trabajo Social, desbordados por la gran demanda, dotándolos de medios y profesionales suficientes para la realización de planes socio-sanitarios de forma integral e integrada en los EAP.

Potenciación de los cuidados a la dependencia a domicilio e integración de las trabajadoras del Servicio de Atención Domiciliaria (SAO) a los EAP.

Desarrollo de intervenciones comunitarias de cuidados en coordinación con residencias, colegios, servicios sociales y movimientos sociales.

Potenciación y definición de la figura del personal administrativo de salud, pieza clave en la recepción de la demanda y la consulta. Perfil de muy alta rotación en AP. Estas profesionales se van a otros ámbitos de la Administración donde están mejor valoradas y tienen menos carga de responsabilidad. El personal administrativo debe ser dimensionado de forma correcta, atendiendo a la cantidad de trabajo que realiza y la responsabilidad que tiene, con formación continua, ya que representa también una pieza clave de la coordinación de los EAP.

Personal educador sanitario. Este colectivo ha sido históricamente ninguneado por la Dirección de Cuidados del CHN, ámbito al que pertenecen actualmente. Sin embargo, el papel fundamental que la educación sanitaria ha tenido y va a tener en esta nueva realidad hace fundamental la inclusión, expansión y reconocimiento de estas profesionales en el ámbito de la Atención Primaria.

Desarrollo de la figura del personal de Odontología en EAP, que trabajaría por la salud bucodental desde los centros de salud, sobre todo en personas ancianas, de bajos recursos o ciudadanos con problemas bucodentales graves.

Reflexión acerca del personal TCAE. Se debería valorar la inclusión de los técnicos de cuidados en los EAP debido al valor añadido que supondría para la atención a la ciudadanía en la realización de cuidados.

A su vez, proponemos unas direcciones de centros basadas en el esquema de estos equipos, de manera que los profesionales de cualquiera de esos colectivos tengan la posibilidad de formar parte de dicha dirección, ya que el liderazgo y el buen gobierno no lo da un título, sino una actitud hacia un grupo de trabajo.
   
OSA HAZIA eskuak